Posteado por: aberriberri | septiembre 1, 2020

Geroak esan beza!

Joxe Martin Larburu

Politika, hein handi batean, soilik estatugilea bihurtu zaigu. Gaur estatu botererik gabe, gizartea bideratuko duen politikagintzarik kasik ez dago.

Euskaldunok egun dugun estatusa ere eztabaidan dago. Gehiengoarentzat Gernikako estatutua, naiz eta partzialki bakarrik betea izan den, onuragarria izan da. Baina noski, horrek ez du esan nahi egoera finalista bat bezala ikusi eta desiratzen zenik; espero zitekeen bezala, urteak pasa ahala, estatusaren inguruko eztabaida, inoiz itzalita egon bada, berriro indarrez piztu da. Herriaren ikuspegitik, dugun estatusa betetzeaz gain, epe ertain baterako, estatus berri bat, egungo egoerari moldatua eta ahal den modu zabalenean, adostea litzateke egokiena.

Baina amaiera asma ezineko prozesu estatugile horretan bakarrik ahalegin guztiak jartzea ez da komeni, herri jarraitasunean inportantea izatearekin, hori bakarrik ez bai da nahikoa. Gure burua abertzale, euskaltzale edo herrizale dugunok, ez genuke guztia politikagintzaren esku utzi behar. Gizartegintzarik gabeko politikak, inguruko zenbait Estatuak sortu dituzten herri artifizialen antzeko bat izatera eraman gintezke, horiek ez ditugu eredutzat hartu behar. Euskaldunak gure historiarekin harro egon beharko genuke, ez dugu guztia ondo egin, baina, gure balore propioei esker, estatu maila bera ez badugu ere, beste inor ez bezala jarraitasuneko herri bat gara.

Orixek Euskaldunak liburuan jasota duen: “Geroak esan beza herri bat izan zen, edota hats emaiogun hontan iraun dezan”, poema zati horren espirituari atxikituz, herrizale agertzen garenok, helburutzat dugu gure herriaren jarraikortasuna eta, kate historiko hori eten ez dadin, behar duen hauspoa eman nahi genioke. Euskal Herriaren euskalduntze iraunkorra, hizkuntza eta bizi-kuntza propioa zabaltzea bezala ulertuz, aurrera eraman nahi genuke.

Beraz ez dugu uste estatugintzak euskal gizarteko erakunde guztien lana baldintzatu behar duenik, jakin badakigu gizarte mugimendu bat baino gehiagoren esparrua politiko-ideologikoa dela, hori zilegia da, horiek politikari kateaturik egoteko eskubide osoa dute. Baina gehienak, baldintza horretatik aske daude, dituzten helburuak esparru ideologiko-politiko hutsa gainditzen dute. Erakunde publikoen kudeaketa alderdi politikoei dagokie; bainan beren betebeharra ere bada, lanean ari diren auzo eta herri erakundeei laguntzea. Bai kultura, bai enpresa, bai beste giza sailetan dabiltzan erakundeen arteko auzo lana bideratuko luketen herri-egitarauak, duten izaera eta askatasuna errespetatuz, martxan jartzea guztion ardura izan beharko luke. Politikak gizartearen nahiak bete behar ditu, lehentasuna herri-borondateak izan behar du, herritarren giza erakundeak indartzeak eta koordinatzeak ziurtatuko digu beste ezerk ez bezala gure herri etorkizuna.

Zertaz ari garen ulertu dadin, ondoren euskal gizartearen pizkundearen aldeko ekinbide posibleen arteko hiruen azalpena:

  1. Gizartearen partizipazioa sustatu behar da. Esparru guztietara zabaldu, barruan ditugun politika ikuspegi eta pentsaera guztiak bertan egoteko aukera izan beharko lukete, baina euskal tradizioari jarraiki – eremu pribatuan, publikoan edo komunalean izan- Jabetzak (piriniar interpretaziotik) , zer eginen (helburuen) eta eragileen eskutik, izan beharko luke lehentasuna.
  2. Identitate integratzaile baten aldeko apustua egin behar da. Kanpotik datozen pertsonei eta ideei zabalik egonik, Euskal auzotasunean oinarritutako izaera zahar-berri bat osatu beharko genuke; etorri direnei ere, beren nortasuna errespetatuz bizikide izateko aukera emanaz.
  3. Beste auzoko eta herriko erakunde eta biztanleei, ingurukoekin lehenik eta urrutiago daudenekin gero, elkarlana eskaini behar diegu. Hasi euskal oinarria duten, EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskadiko komunitateekin; jarraitu beste herri piriniarrekin; eta Espainia, Frantzia, Europa eta Munduko beste herrialdeekin amaituz.

Politika ezberdineko aukerarik gabe herri librerik ez dago, baina horrek berekin konfrontazioa darama eta hori ongi ez bada kudeatzen gizarte bat zatitu eta desegin ere egin dezake, horregatik komeni da politika helburuekin batera eta bere albotik gizarte helburuekin egitarau ezberdinak sortzen joatea, herriak iraun dezan hats emaiogun!


Responses

  1. Cuatro fallecidos más en las residencias vascas mientras se detecta un nuevo foco vinculado a la hostelería en Mungia

    Mueren tres mayores en Bizkaia y uno en el centro Txagorritxu de Vitoria

  2. Oigo a Egibar(Pnv)en el Euskoparlamentua y tengo la impresión que no ha dormido bien, respira con dificultad, tiene ojeras y mala cara.
    Y sobre todo miente mucho.
    La presión fiscal en la CAV no es de las más altas sino de las más bajas de Europa gracias a la gestion Pnv

    Ai Joseba Joseba, que 🤔 te han pillado…

  3. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Lakuako Bilboko ordezkaritzan irailaren 15erako EAEko Hezkuntzan, publiko zein pribatuan, deitu duten greba erregistratu dute, ikasgeletara «itzulera segurua» exijitzeko. Halaber, irakaskuntzako langileen elkarretaratzeak egin dira ikastetxe askotan, arrazoi beragatik.

    ELAko irakaskuntza arduradun Miren Zubizarretaren ustez, «ikastetxeetan ez dagoe baliabide nahikorik eskola komunitateko kideen osasuna bermatzeko». Nabarmendu du protestek eta mobilizazioek aurrera jarraituko dutela «aurrez aurreko eskoletara modu seguruan itzultzeak eskatzen dituen beharrei erantzun arte».

    Ildo beretik, irailaren 10ean protestak deitu dituzte EAEko hiru Hezkuntza Ordezkaritzen aurrean. Egun horretan, 18.00etan, mobilizazioak antolatu dituzte egoitza horien aurrean Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Hezkuntza alorreko komunitatea ere gonbidatuz.

    Irakaskuntzako sindikatu guztiek negoziazioa eskatu dute bai Administrazioarekin bai patronalekin. Sindikatu hauen ustez ikasgeletara itzultzea planifikatzeko ezinbestekoa dira langile gehiago, ikasgela bakoitzeko ikasle gutxiago eta ordezkapenak lehen egunetik.

    Harremanik ez Sailarekin

    Hezkuntzako sindikatuek onartu dute «hipotesi zaila» dela irailaren 15eko greba bertan behera uztea, Lakuako Hezkuntza Sailak «bi hilabete luzeetan» langileen ordezkariekin «harremanik izan nahi izan ez duelako».

    «Ukatzen dugu erabat kontaktuak izan direla. Beti esan izan dugu foro zehatzak daudela sindikatuek eta Sailak hitz egin dezaten, baina Hezkuntza Sailak argi eta garbi utzi ditu esparruak», esan du CCOO Irakaskuntzako bozeramaile Pablo Garcia de Vicuñak. Cristina Uriarte sailburuak egindako adierazpenei buruz, Garcia de Vicuñak gehitu du «ez dela egon lan osasuneko batzorderik apiriletik, ez plangintza mahairik ekainetik aurrera».

  4. JELen agur

    Se tomarán las medidas necesarias en correspondencia con las que se toman en la sociedad.
    Veremos si son suficientes.
    Lo que no tienen sentido es que se tomen medidas tan extraordinarias en los colegios que serán muy superiores a las de la calle.
    Habrá contagios en los colegios? Por supuesto. Como en la calle.
    A que viene exigir tanto para los colegios y luego en la calle juegan, tiran piedras y botellas a los de Vox y a la Ertzaintza y cruzan contenedores (o lo hacen tomando las medidas de prevención necesarias?). O salen a tomar potes sus hermanos, o los novios y novias de sus hermanas y hermanos.

    Los sindicatos, tan trasnochados ya que huelen a naftalina, aprovechan una performance que simplemente consideran oportuna. Nada de criterio real de mejora de la situación.

    El problema de los colegios siempre será superado por los irresponsables de la calle.
    Dirán los sindicatos algo de lo que ocurre en la calle? No interesa criticar la calle, sino solo aquello que pueda lesionar al GV. La calle es responsabilidad de la gente. Por eso los sindicatos hace tiempo que no tienen ninguna credibilidad.
    Reunirse con ellos? Por Dios! No interesa perder el tiempo. Lo único que pretenden es justificar sus enormes subvenciones.

  5. El fallecido es Igor González Sola, vecino de Bilbo de 47 años de edad, que llevaba encarcelado más de quince años y que había cumplido las tres cuartas partes de su condena el pasado mes de marzo. Debía estar libre, por tanto, a nada que las autoridades penitenciarias hicieran caso de sus propias leyes. Más aún cuando se encontraba enfermo y además hace once años transcendieron dos intentos de suicidio por su parte en las cárceles de Granada y de Badajoz.

  6. Bizitza gizonak eduki dezaken balore preziatuena da.Pertsona guziak noski dute eskubide hori.

  7. JELen agur

    Pues un hijo de puta que ha vivido muchos años del erario público.
    Pesebrero mayor de la republica.

    Su madre no quiso abortar. Seguro que otros llamados a ser más dignos han acabado en la basura de un abortorio.

    Lastima de vidas perdidas.

  8. Vaya hombre !!

    Cantabria achaca la escalada del virus a los brotes y a la alta afluencia de visitantes vascos.
    El mandatario de Sanidad cántabro aduce que su comunidad registra gran movilidad desde Euskadi. «No se trata de poner allí la carga de culpa, es una realidad», asegura

    Y uno se acuerda de aquella foto pre-electoral del lehendakari…

  9. JELen agur

    Hombre!
    Porque vascos son la mayoría. Pero no porque sean vascos, o sí?
    Habrá vascos, cántabros, leoneses, burgaleses….madrileños….aunque menos.

    Pero la culpa es del lehendakari.
    Hombre! Ya tenemos la razón de tanta vuelta y revuelta en el tema!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: