Azala / Portada » Enrike Ayerbe Etxebarria hil da

Joxan Rekondo, Ion Gaztañaga
Enrike Ayerbe Etxebarria hil da. Hernanira ezkondutako eibartarra. Kultur ekintzaile amorratua, ETOR argitaletxearen zuzendaria izan zen 1971 urtetik 2011 bitarte, eta OREKI Fundazioaren lehendakaria azken hogei urteetan. ETOR argitaldariko editore gisa, kaleratu zituen bildumen bitartez euskal gaiei buruzko corpus enziklopediko erraldoia, originala eta bakana.

Bereziki, gogoragarria da Joxemiel Barandiaranen gidaritzarekin publikatu zuen ‘Euskaldunak’ kolekzioa, oraindik ere etnografiaren esparru zientifikoan erreferentziala dena. Corpus hau benetako Entziklopedia Tematiko bat da, mende-aldaketaren isla eta testigantza, bai euskal gizartearena bai bertako zibilizazio eta kulturarena.

Bere heriotzaren bezpera arte, euskal kultura tradizionalak herrigintzaren aro berri bat irekitzeko egin zezakeen ekarriaz ari zen gogoetatzen. Horren harira, herrigintza berri honek behetik gorako eraketa nahi izanez gero, euskal senean erro sakona duten ‘etxea’ eta ‘auzoa’ egitura kontzeptualak, bere adierazpen modernoenak barneratuz, berreskuratu beharrean geundekeela zioen Enrikek.

Orain bilatzen ari garan gizarte ekosistema orekatua lortzeko bidean, euskal senetik jasotako hurkotasunaren balioa baino funtzionalagorik ezin aurkitu izango genukeelakoan. Apaltasunez, gure ahalmenen neurrira, berak ibilitako bidetik aurrera egiten saiatuko gara.

Goian Bego bere arima.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Enrike Ayerbe Etxebarria hil da»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *