Aurkezpena/Presentación

Kaixo lagunak:

Elkarlanean sortutako EAJ, H1! eta alderdirik gabeko abertzale independienteen proiektu aske bat aurkeztera gatozkizue, egun gure eremu politikoaren ildotik gure ideiak eta gogoetak ezagutu arazteko asmoz.

Alderdien arazo partikularretatik kanpo, alderdi abertzaleek arazo amankomunak eta konponbide partekatuak dituela uste dugulako sortu da proiektu hau. Alderdien hesien gainetik ekin diogu elkarlanari, gure abertzaletasunak dituen loturak sendotzeko asmoz.

Gure elkarlana alderdi abertzale bakoitzaren barruan ematen ari den eztabaida eta dekantazio politikoaren ispilu ere bada. Azken urteetako gertakarien inguruan alderdietan beharrezko hausnarketa politikorik egon ez dela eta hausnarketa askearen bultzatzaile izan nahi dugu.

Elkarlan hau guztiz askea da. Blog honetan partaide bakoitzak erakutsitako ideiak erabat pertsonalak dira eta esan dituenaren erantzunkizunaren mendeko. Askotan alderdien disziplina zurrunegia izan ohi denez eztabaida politiko zabal eta librerako, topagune honen bidez abertzale partikularren idei eta ekarpenak bideratzeko ilusioa ere badugu.

Enbor bereko arbolaren adarrak garelako eta historia amankomun bat dugulako batu gara gune hau martxan jartzera, historia horren ahanzmenduak ekarri dizkigun egungo politikako hainbat arazo gailentzeko. Transizio garaiean abertzaletasunak gure herriari egindako hainbat lorpenen aitorpena bultzatzeko, indarkeriaren eta honen defendatzaile edo justifikatzaile direnen jarrera tinko salatzeko. Eguneroko politikagintza gure prisma amankomun eta pertsonalen bidez ikusteko. Ahuleri eta konplexuak bide-ertzean utzita. Argi eta garbi hitz eginez.

Bada garaia erradikal eta moderatuen arteko dikotomia faltsu horretatik ihes egiteko. Bada garaia topikoak eta klitxeak bere lekuan jartzeko.

Besterik gabe, nahi duenari blog hontan aurkeztutako iritzietan sartzera gonbitea eginda, agur bero bat opa dizuegu topaleku honetara gerturatu zaretenoi.

————————————————————–

Hola amigos:

Esta es la presentación de un proyecto libre creado en colaboración por personas de EAJ, H1! e independientes abertzales, con el objetivo de presentar nuestras ideas y reflexiones respecto a nuestro ámbito político.

Independientemente de los problemas particulares de los partidos creemos que el nacionalismo tienen problemas comunes y por tan tanto soluciones compartidas. Por eso hemos creado este proyecto. Para comenzar, superando las barreras de los partidos políticos, una colaboración que refuerce los lazos internos del nacionalismo.

Nuestra colaboración es reflejo del debate y decantación política dentro de cada partido político. Debido a la ausencia de un debate político en torno a los acontencimientos de los últimos años queremos ser catalizadores e impulsores de la reflexión libre.

Esta colaboración es absolutamente libre. Las ideas que cada uno de los participantes presenta sólo son deudoras de la responsabilidad de sus propuestas. La disciplina partidista es muchas veces demasiado rígida para un debate amplio y libre y es por ello que este lugar de encuentro tiene la ilusión de canalizar las ideas y aportaciones de abertzales particulares.

Este lugar de encuentro sólo podía ser posible porque somos ramas de un tronco común, porque tenemos una historia compartida. Para poder superar los problemas de la política actual que han causado el olvido de esta herencia compartida. Para impulsar el reconocimiento de los logros que el nacionalismo aportó a nuesto país. Para denunciar con firmeza a los defensores o justificadores de la violencia. Para observar la política del día a día a través de nuestro prisma común y a la vez personal. Dejando a un lado complejos y debilidades. Hablando alto y claro.

Creemos que ya es hora de abandonar la falsa dicotomía entre radicales y moderados. Porque ya es hora de combatir tópicos y clichés.

Extendiendo la invitación de comentar y participar en los foros de este proyecto a todo el que quiera participar, mandamos un fuerte saludo a los que os habéis acercado a este lugar de encuentro.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: