Azala / Portada » Mimetizazioa

Jon Inchaurraga

Aspalditik EA eta Aralar-ek “Ezker Abertzalea” tradizionalaren kopia bat nahi izanaren sentsazioa daukat. Agian arrazoi handiegirik gabe, baina oinarri batzuk daudenez, susmoak nire baitan dirau. EA-ren jarrera ulertezina hor daukagu,  24 urteetan emandako birak soilik explikazio bat izan lezakeena, EAJ-ri dion irabaz-gogoa. Gogora dezagun, bere sorreran Eusko Alkartasuna oso anitza izan zela, Ormazatik Rekondora, Intxaurragatik Nafarroako NBB-ko kanporatuetara alderdi berriarekin bat egin zuten 1986an. Adibidez, Sabin Zubiri-k, “sabindar” izaten jarraitu zuen eta halaxe ulertzen ditut nik bere kexak EAJ-k Sabino Aranaren gorpua lekuz aldatu zuenean. Zubirik “erabaki patrimonialista” zela leporatu zien EAJko burukideei eta abertzaleoi “omeladi bat eskeintzeko aukera” ohostu zigutela salatu zuen burukide zenak. Gaur egun, jarrera hori EAn ezinezkoa litzateke Larrazabalek, alderdiaren legebiltzarkide bakarrak, Ezker Abertzalea baino erradikalagoa izan nahi duela ematen dirudielako. Euskadi Euskal Herria bihurtu da eta EAE-ko instituzioei zioten estima erabat desagertu da. Orain dela astebete, Eusko Legebiltzarrean Ertzaintzari “malguago” jokatzeko eskatu zion EAko buruak. Nola eskatu dezake, ba, jopuntuan dagoen poliziari “malguago” jokatzeko? Zelan gertatu dezake, ENAM-en presioa jeitsi barik, Ertzaintzak bere lana geldiaraz dezala eskatzea?

Hori gutxi balitz, PSOE-k Egunkariako auzipetueen absoluzioa eska dezala lortzea ez da nahiko izan EArentzat. Arrazoia dute PSOE-k salatzen ez dituela “ustezko torturak” esaten dutenean, baina hala ere, aurrerapausua ez aitortzea kontraesankorra da. Are gehiago, Ezker Abertzalearen pauso txikiagoak ontzat ematen direnean, PSOE-k emandako pausoa Ezker Abertzaleak “Zutik Euskal Herria”-n baino handiagoa da, PSOE-k PP-ren ad-hoc legeak txalotu zituelako eta orain lege hauen biktima batzuk, neurri batean, aitortzen ditu. “Ezker Abertzalea”k oraindik ez du biolentzia gaitetsi, ezta “beste biktimak” aitortu (erretorikaz aparte, noski), baina badirudi EA-rentzat hori ez dela nahikoa. Polo Subiranista da nagusi, abertzaleen kohesioak ez dauka preziorik, alderdi abertzale nagusia kanpo utzi arren, EAJk egindakoa iruzurra da eta ez du axola EAko buru askok Jaurlaritzan egotea edo jelkide izanak. Sustraiak ahaztuz, Sabin Intxaurragak Argian halaxe ulertarazi digu: “(Londresetik bueltatu zenean, 1974an)ni ez nintzen sartu ez alderdi batean ez inon, baina alderdiak legeztatu zituztenerako oso argi neukan nire burua abertzalea eta ezkerrekoa zela”, baina EAJ-n sartzeko Arzalluzen berbak konbetzitu zuela. Horrexegatik, “probatzea” pentsatu zuen eta “oharkabean” Bizkai Buru Batzarreko kidea bihurtu zen. Aitu!

Aralarren jokaera zuhurragoa da. Haiek jakin badakite ezkertiar eta abertzaleak direla. Aldi berean, nondik datozen oso argi dute eta nora bueltatu nahi ere bai. Batasun hori lortzeko ETAri biolentzia uztea eskatzen dio Aralar-ek,  baina hainbat gauza irrigarriak dira. Txentxo Jiménez-ek hori isladatu du Batasunari NaBai koalizioaren ateak zabaldu eta bera ongi etorria ematera aterako zaiela aipatzean Badakigunez, Batasunak ez duela alde iraultzaileari uko egingo nahiz eta abertzale askoentzat, Batasuna geure giltzaren jabea da, esentziak hobeto gorde dituena, alegia eta biolentziari uko egingo baliote, begiak itxita bozkatuko luketen aukera iraultzailea. Aralarrek ez ditu ENAM ofizialaren oinarriak bananduko, ENAMek Aralarrenak bai, ordea.

Mimetizazio honek ez digu abertzleoi onurarik ekarrigu eta badirudi Lizarra-Garaziko eta Loiolako ikasgaiak ez ditugula oraindik ere kontuan hartu nahi, ilusioak pikutara joan zirela aitortzea ukatuko bagenu bezala. ELA eta EAk iraganean izandako erakundeekin ez daukate zerikusirik, nortasun propioa guztiz galduta dute eta ENAMen erakundeen kopia txarra besterik ez dira. Halaber, EAJ eszisio arriskuan ibili zen orain dela gutxi eta Otegi eta enparauek Zumarragako politikoei euren zapuzketaren arduradun bihurtu nahi izan zuten abertzale askoen baimen eta bedeinkapenarekin.

Proiektu abertzale sendo bat lantzeko bere sustraiak izan behar ditu eta izan baditugu. Tresnak ere baditugu; Aralar, Eusko Alkartasuna, ELA, EAJ, Nafarroa Bai… bakoitzaren nortasunarekin. Aniztazun horrek abertzaleon eremua zabaltzen du eta horrexegatik ez dugu galdu behar. Anitzak izanik, eta mimetizazio joera hau baztertzen badugu, abertzale historikook berriz ere “zentralidade politikoa” eta hauteskunde-indarra berreskuratuko genuke. Ahalik eta espektru politiko handiena estaltzen ez badugu, alderdi guztiak berdintsuak bagara, itota amaitzeko arriskua dugulako.  Bakoitzak bere aukera egin dezala baina nik gogoan dut lagun jelkide batek esaten dioen bezala, “alderdi abertzale asko badago, jeltzale bakarra ordea”.  Bestela, geure ideiak horitu eta Alderdi Karlista bezala bukatuko dugulako.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *