Posteado por: aberriberri | junio 25, 2009

Birziklaketa eta politika

Ion Gaztañaga

Orain dela egun pare bat Donostiako autobus batean Usurbilgo atez ateko hondakin bilketaren iragarkia ikusi dut (EAE eta Ezker Batua). Bertan sistema honen bidez birziklatze maila %20etik %80ra pasa dela diote, honela agertzen da Berriako albistean behintzat. Usurbilgo EAren iritzia oso bestelakoa da bere weborrian irakurtzen den bezala eta gai honen inguruan oposizioak eskatu dituen herri-kontsultari gobernuak proposatu dituen galderak ikustea nahiko barregarria izan da.

Hala ere, hausnarketa honen gaia, ez da birziklaketa maila hori lortu den ala ez eztabaidatzea (hori laster jakingo dugu eta aldundiak interesa izango beharko luke neurketa zuzen eta zientifiko bat prestatu), baizik eta sistema hau nola hobetu litekeen jakitea litzateke, gure herrietako zaborren arazoa ez baita txantxetarako gauza. %80 abirzkiklatzea lortuko balitz ere, egunero sortzen ditugun %20a tratatu beharko genuke, kopuru izugarria dudarik gabe. Eta paradojikoki %20 hori, materia organikoa kanpoan dagoenez (eta beraz, ur gehiena), errausketarako egokia litzateke (osagarriak ote errausketa atez ateko bilketa?). Eta Usurbilgo EAk dioen bezala, datu errealak gutxiago balira, alternatibaren beharra areagotu besterik ez da egiten. Atez ateko sistema hori osasun eta usain aldetik jasangarria al da? Hirietan, 10 pisuko eta lau ateko portaletan non jarriko dira Usurbilen probatzen dituzten poltsa horiek? Edukiontzi bereziak beharko al dira? Hainbat galdera daude sistema hau lagungarria eta orokorra den guztiz ziurtatzeko, baina beti ere analisi zehatz eta zientifiko baten ideiapean, tamalez, beste herrietan eta batez ere gurean analisi politikoekin ordezkatzen duguna.

Birziklaketa gaietan herri aurreratuenen artean Japonia daukagu eta hori ikusteko El País-ek orain dela bi urte ateratako artikuluko datuetara joko dut. Administrazioak guztiz kontzientziatuta daude eta 30 orrialdeko eskuliburua zabaltzen ditu birziklatze arauak azaltzeko. Arropa zaharra edukiontzietan garbirik eta lehor ipintzen da, botilak etiketarik gabe eta garbirik, eta brikak garbituta eta tolestuta eta elektragailuak jabearen izenarekin. Kolore beltzeko plastiko poltsak merkatutik at daude errausterakoan toxina gehiago botatzen dituztelako.

Hainbat etxetan bizilagunen artean egiten dute zaborren sailkapena, eta herri honen zuzentasuna dela eta %90ek ondo sailkatzen dituzte zaborrak, kontuan izanik ez dela lan makala: jogurt bat birziklatzeko, estalkia erregarria da baina beste guztia ez (edukiontzi ezberdinetan beraz). Jogurta naturala edo bioa bada, papera kendu behar zaio eta ondoren piezak banandu, garbitu lehortu eta sailkatu.

Zabor poltsak araututa daude eta supermerkatutan saltzen dira. Ezberdinak badira, zabor zerbitzuak ez ditu jasotzen. Tamaina handiagoko zaborrek (haltzariak, elektragailuak, bizikletak, ordenagailuak), itsaskin ofiziala eraman behar dute jaboaren datuekin, birziklatzeko arazorik balego. Gainera bigarren eskuko merkatu oso handia dute.

Teknologia ere jokoan sartzen da, Tokioko Adachi eremuan txipdun txertela bat darabilte, eta supermerkatuetan bezeroek plastikozko botila bat bueltatzen den duten bakoitzean lau puntu lortzen dituzte eta 1000 punturekin beherapenak lortzen dituzte. Beste leku batzuetan puntuak lortzeko janaria garratzeko poltsei uko egiten lortzen dira.

Ikusten dugunez, hainbat faktore behar dira: herritarren kontzientzia, administrazioen legedi laguntzailea eta exijentzia puntu handi bat. Atez ateko sistemak baditu bere arazoak eta ikustear daude errealitatean lortzen diren emaitzak edukiontzi ezberdinak erabiltzeko alternatibarenkin konparatuta, baina argi eduki behar dugu birziklaketa maila hori %80tik gora igo beharko dugula bizimodu jasangarri bat lortzeko. Eta %20 hipotetiko horrek erremedio praktikoa beharko duela eta ez zabortegi bat edota inon probatu ez den sistema imajinariorik.

%80 utopiko hortara ailegatuko bagina ere, Japoniako adibide hori jarraituz, gure europako ordezkariek zerbait pentsatu beharko dute legedia aldatu eta produktu bakoitza banatu eta aurkezteko erabiltzen den materia kopurua serioki legez murrizteko, hondakin industrialak mugatu eta kontrolatzen diren heinean. Energiarekin gertatzen den bezala, birziklatzea baina askoz eraginkorragoa baita zabor kopurua murriztea.

Eta azken ideia bezala, udal zergak ordaintzerako orduan, ongi birziklatzen dutenek edota zabor gutxi sortzen duenek, besteek baina gutxiago ordaintzea ez legoke batere gaizki. Horretan eta beste hainbat gaietan meritokraziaren bidea baita bide zuzen eta motibagarriena.


Responses

  1. Usurbilekoa martxan dago eta datuak direnak dira, errentablea den ala ez hori luzarora jakingo dugu.

    Dena den, niretzat gakoa zabor murrizketan dago.

    Eta e industrial kirston papera joka dezake. alegia egin ditzgun ontziak material organikoen bitarteza, adibidez fekulen bitartez, edota itsasoko algek duten antzeko materialen bitartez, hau ontiziak izanda, edo material kartilaginosoez bitartez.

    Material hauek organikoak lirateke, eta beraz biodegradableak. Material hauen sorketarako lanpostu asko sortuko genituzko ikerketan, bai gure industria eta laborategietan, eta material berri hauekin gure mundua hobetuko genuke.

  2. Hemen arazoaren muin politikoari begiratu behar diogu eta Batasunak filosofia hau bultzatu du erraustegi batetarako alternatiba dagoela demostratu nahi duelako eredu demagogiko baten bitartez badaere, zeren eta birziklaketak ez du errausketa ekiditen, beti ondakinak gelditzen baitira.

    Arazoa da zalaparta aski sortzea metodologia mirakuloso baten bidez. Horrek suposatuko du kriston zerga igoera, San Marcos-eko mankomunitateak planteatzen duen herri bakoitzaren %60aren kontribuzio igoera, adibidez.

    Eta noski beti geldituko da arrastu bat baino gehiago ehuneko dezente bat, erre beharko dena eta akaso gure demagogoek nahiko dute zerga gehiago paga ditzagun urrutiko erraustegi batetara garraiatu eta han erre dezagun. Kontaminazio gehiago suposatuko du horrek, diru gehiago pagatu beharko dugu, baina ezker radikaleko mandatari instituzionalek irrifarrez esango dute arazoa konponduta dagoela herri ekimenaren bidez.

  3. Ni Donostiako Amara auzoan bizi naiz, eta duela bi urtetik hona bostgarren kontenedorearekin gabiltza. 2008. urtean 1.459 familiak hasi ginen hondakin organikoa kontenodore berrian sartuz, 2009eko martxotik aurrera 2.000 inguru familiak gaude. 2009eko apirilan familia bakoitzak 27,82 kilo (egunero kilo bat baino gutxiago) sartu genituen kontenodore hoietan.

    Denok dakigu, erreziklatzen badugu, eta kristalak, plastikoak, papera, eta hondakin organikoak banatzen basitugu, zakarra tradizionala ia ezeretan gelditzen dala.

    Amara dastatzen ari garen sistemak erantzun oso onak ekartzen ari zaizkigu. Sistema hau Añorgan eta Zubietan ere jarrita dago.

    Datorren hilabetetan Intxaurrondoko auzoan ere jarriko dute sistema hau. Garbi dago, Amaran dugun sistema ona dela.

    Lehengo urtean, bostgarren kontenedore hauek erabiltzen dituztenei zerga txikitzea proposatu genuen. Donostiako gobernuak ez zuen onartu. Interesgarria izango litzateke zergaren txikitzearen neurri hau martxan jartzea.

  4. Nola izan daiteke alkatetzarik ez duen eta ia representazioarik ez duen alderdi batek- IU/Alternatiba- San Markos mankomunitatearen buruan egotea eta horrelako publizitate kanpainak zabaltzea?

  5. nik entzun dudana da datu horiek benetakoak direla. Baino tranpeatuta daudela.

    Azken hilabeteetan lasarteko zaborrak ehuneko kontsiderable batetan igo omen dira. Badirudi Usurbilgo jendeak bere hondakinak Lasarten botatzen dituela, edo kasuan kasu lanera joatean laqntokitik hurbil dagoen kontenedore batetan. Hori horrela izanik, nik zabor guztia bizilagunari utziko diot balkoian, kokakola lata bat izan ezik. Hartara, nire “zabor-datuak” honakoak: Zaborra %99ra jetsi dugu. Eta gainera birziklapena %100koa da, izan ere latarekin zenizero bat egin bait dut.

    en fin…

  6. Oso esanguratsua herri kontsulten aldekoak gobernuan daudenean egiten dituzten galderak. Beti ere EA-Alkarbideren hitzetan:

    *********

    Se presenta que la pregunta que haga el ayuntamiento sea: ¿Cuál es el sistema de recogida más eficaz?

    Los colectivos: Coordinadora anti-incineradora de Gipuzkoa; Zubieta lantzen; Usurbil bizirik; Cooperatiba agraria Alkartasuna y Comisión de seguimiento de la implantación del Puerta a Puerta, todos ellos invitados por el Alcalde para que propusieran al ayuntamiento la pregunta que se debía plantear en la consulta, han presentado a los concejales sus conclusiones. Entre ellas la pregunta que quieren se haga a los usurbildarras.

    Esta es la pregunta:

    Haz clic para acceder a galdera-proposamena-propuesta-de-pregunta.pdf

    Como es evidente, no tiene nada que ver con lo solicitado por cerca de 800 usurbildarras con sus firmas, como se puede confirmar viendo la hoja de recogida de firmas:

    Haz clic para acceder a firma-bilketa-recogida-de-firmas.pdf

    Ante esta situación, no podemos más que afirmar que estamos ante una operación de manipulación de la voluntad popular. No aceptamos que se utilicen las firmas de los usurbildarras para soportar y arropar jurídicamente una consulta como la que nos proponen estos agentes sociales, que por otra parte están todos a favor del Puerta a Puerta.

    AlkarBide – Eusko Alkartasuna

    *********


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: