Posteado por: aberriberri | marzo 19, 2008

Tibet askatu

Imanol Lizarralde

Gogoan dut Cweslaw Milosz poloniar literatur Nobel sariak zioena, orain dela ia mende erdi, herrialde Baltikoei buruz, Estonia, Letonia eta Lituaniari buruz. Galtzeko ziren herrialdeak iruditzen zitzaizkion, sobietar komunismoak eragindako desnazionalizazio politika geldo eta makurrari esker, errusiarrak sartuz lurralde horietan eta bertakoetaz hustu, hainbat politika errepresiboen ariora. Eta bitartean munduko botereek ez zieten miloika pertsona horien zoriari arreta izpirik eskaintzen, ezker eta ezker-muturreko iritzi-emaile eta informazio sareak isilpeko mandirea jarrita arazo horren gainean.

Makroestatu komunistek beti politika berdina izan dute herrialde txikiekiko: ustezko eta balizko autonomia eman, eta baita zenbait kultur segurtasunak ere, azkenean estatu sozialistaren berdinketaren eremuan galdu zitezen. Baina, batzutan, herri txikiek aurreprogramatutako politikak baino iraute gehiago dutela erakutsi dute. Eta hor ditugu herrialde Baltikoak, estatu komunisten azpian bizitako beste hainbat herri txikiekin batera, burua altxata, beren zanpatzaileen erregimena desohorerik bortitzenaren erdian desegiten zela ikusita.

Garai hortako itxaropen gabezia dut begian oraingo herri tibetarraren ataka gaiztoa ikustatzeko momentuan. Txinatar beraiek jasan behar izan dituzten olde errepresiboak hartu izan ditu tibetarrak, eta hori ez da gutxi esatea. Horrek esan nahi baitu milaka urtetan modu batean bizitako tibetarrak modernitatera deliberatuak izan direla gudaroste gorriaren baioneten aurrean urratsa egin beharrez.

Gogoan dezagun Tibetek jasandako azken olatu errepresibo haundia; 1989an gertatutakoa, Tianameneko jazarpen txinatarrarekin batera, komunismoa irauli zezakeen askatasun mugimendua, Europar ekialdean herriak askatu zituena. Gogoan izan dezagun Alderdi Komunistaren bi idazkari nagusi kargutik kendu zituela Deng Xiaoping agure odoltsuak, ejertzitoari interbenitzeko agindua ematen ez zutelako. Data horietan, oraingo Alderdi Komunista Txintarraren idazkari nagusia, Hu Jintao, Lhasa Tibeteko hiriburura bidalia izan zen Tibeteko Alderdi Komunistaz kargu egitera. Bere agindupean eraman ziren errepresio lanak, milaka hildako, erbesteratu eta Tibetar monastegi eta herrien txikizioa gauzatu zituelarik. Ba, lagunak, Txinatar Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan ahal izateko gauza bat behar baita: hiltzeko, odola isurtzeko, erruki eza. Odol-isurketa, etsaiaren seinalatzearekin batera, baitira Txinatar erregimen komunistaren erregulazio modu bat.

Estatu Komunistak tarteka jende mordoa, kategoria sozial, politiko ala erlijioso jakin batekoak, seinalatu behar du, txinatar hiritarrek jakin dezaten erreforma eta askatasun kanta eta ilusio guztiak gorabehera Alderdi Komunistak 1949an, 1959an eta 1967-9an egindako sarraskiak eta zigorrak errepikatzeko pronto dagoela. 1989an mendebal-kutsuko demokrata txinatarrak izan ziren seinalaketa horren pairatzaile, 1999an Falung Gong talde erlijiosoaren partaideak, 2008 hontan tibetarrak izango ote dira?

Ohiko makroestatu komunistek eramandako bide bera eramanez, Txinatar estatuak, modernizazioa aitzaki, Tibetarrak bigarren mailako hiritar gisa tratatzen ditu beren herrialdean bertan (horren berri zabalagoa izateko klikatu Mikel Aramendi kazetariak GARA-n idatzitako artikulua, “Sabaia zartatzen denean”). Han etniako txinatarrak postu klabeetan jarriak dira, tibetar hizkuntza eskoletatik kendua da, bizitza erlijiosoa bereziki zelatatuta eta erreprimitua dago. Kanpotik etorkinak ekarri eta bertakoak kanpora bidali: hauxe da Txinatar estatuaren politika zikoitza, sobietarrek herrialde Baltikoetan egiten saiatu zirena.

Baina Txinatar errepresioa Tibeteko kultura eta pentsatze nahiz sentitze moduetara isuri da, bertako bizitza erlijiosoa molde guztiz aldrebes zein groteskoan maneiatu nahirik, hala nola, berraragipen dohaina Alderdi Komunista beraren aginduetara jarri nahi denean. Urtetako zapalketa politikoa eta kontrol polizial-militarra ezarri eta gero ezin izan dute txinatar komunistek erlijioaren “lore pozoitsua” erauzi. Eta hor dugu Dalai Lama buruzagi erlijioso-politikoa jadanik tibetar gehienen bihotzetan, beren izatearen adierazgarri; Dalai Lama, bai, tibetar abertzalea denak, esan baitzuen argiki: “pozik hilko nintzateke nire herriari mesede egin diodala jakinda”.

Txinatar estatuak duen pisua eta harreman sarea ikusita, munduko botereek bere aurrean makurki buruak, zaila da antzematea Tibetar herriaren askatasun eguna. Baina etorriko da, herri txikiak munduko ur handietan igeritako izokin tematsuen antzekoak baitira, korrontearen kontra baina iturri eta jatorrira iristeko prest. Eta budismoaren izpiritualtasun gorenak, mundu hontako banitateak deblauki baztertzen duenak, tibetar herriaren alde egiten du, konpasioaren dohain berezia baita ahul eta hilkor denari izpirituaren eternitateko dohaia ematea.


Responses

  1. AMIGO LIZARRALDE:

    Siendo el Tibet un tema importante en los derechos humanos planetarios te voy a hablar de otra ocupacion de caracter militar…. Te hablo de TOPAGUNE 08 LEZO.

    Un acto de recogida de dinero para aquellos pobres necesitados cuyos problemas de tesoreria resulten graves…

    Esta semana es corta en lo laboral pero en 2 jornadas habre recorrido unos 300 kms. Que despliegue de carteleria !!!! Menudo gasto !!!! Quien paga esto ??? No nos recuerda esto a cierta estetica PRO-SEGI ???

    Estos chicos estaban ilegalizados no???

    Seguro que muchos heroes de la kale-borroka recibiran galones en algun acto interno del topagune…
    Por lo que he leido se esperan de 20.000 a 30.000 personas…
    Ingresos estimados de la tropa, cerca de 3.000.000 €. ¿ A donde va este dinero?

    Miraremos todos a otro lado????

    Akelarres Anti-AHT, Tacticas de Independencia, NO Puerto Exterior, SOzialismo del suyo, pero sobre todo pasta pa los que acosan a la gestora de Ondarroa, a los concejales de todo Euskadi, encubren asesinatos y otras artes…

    Panfletos como el GARA, Hitza y el Berria haran su agosto, que si no son lo que parecen si se les parecen demasiado…

    Si la regeneración del Nacionalismo Vasco se toma en serio, yo quiero VOLVER A DECIR que el primer paso es la deslegitimacion de los violentos y de todos sus terminales, TODASSSSS.

    Amigo Lizarralde siento no haber comentado tu articulo pero el Tibet tambien se encuentra en EUSKADI !!!!

  2. el proceso que nos narra lizarralde es el que nos espera a nosotros aqui con estos anisistema del topagune.

  3. Txina ezker abertzalearen ametsa da. Komunista, biolentoa eta giza eskubideen zanpatzailea. Hori bai paradisua.

  4. En efecto, Tripaki, el Tibet también se encuentra en Euskadi. Y los que apoyan a los verdugos del Tibet también. Allí tenemos a José Antono Egido Takolo, ex miembro de la mesa nacional de HB, actual profesor de teoría política en la Universidad de Jilín, y jefazo de EHk, partido matriz de EHAK y que se encuentra dentro de Batasuna, apoyando a tope a los verdugos de Tianamen y que ahora trata de justificar los crímenes contra el pueblo tibetano. Te recomiendo el artículo de Takolo llamado “Por el pueblo del Tibet y contra el feudalismo lamaísta” (clica en Google y te saldrá rápidamente). Estos “internacionalistas” de Batasuna/ANV callan como muertos cuando las víctimas son kosovares o tibetanos sometidos a régimenes comunistas pero claman al cielo cuando a un palestino le pisan el pie.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: