Azala / Portada » Nola BILDU daiteke horrenbeste?

Igor Goitia

Aurreko artikuluan iraultza prozesurako subjektuaren auzia aurkeztu nuen; ikusi genuen nola partekaturiko hasierako itxurazko proiektu komun baten pean –delako nazio-askapena, edota, euskal subirautza aldezpenaren pean-, MLNVren berezko izaeraz haratagoko indar-metaketa zabalago eta zinetan eraginkor bat lortzen den, eta, nola, finean eta buruan, delako idar-metaketa zabala horren guztiorren benetako zuzendaritza MLNVren esku zegoen guztiz: “Nosotros no renegamos del marxismo, sino que tenemos que decir que es necesaria su reformulación”  (Política y Nacionalismo. J. Agirre). Honekin guztionekin bateratsu ere, ikusi genuen beraiek ere abertzale genituela; ez, baina, nazionalismoaren baitatik ulertzen den zentzu semantikoan, baizik eta zeharo bestelako era batean, alegia,  iraultza internazionalistaren baitango abertzaletasuna genuela beraiena: “No sólo se puede, sino que se debe, los comunistas  debemos combinar el patriotismo con el internacionalismo…de ahí que en las luchas de liberación nacional el patriotismo sea la aplicación del internacionalismo”.

Internazionalismoaren birformulazioaren beharra

Orain, honainokoari tira eginez, goazen aurrexeago artikulu honetan eta plantea dezagun ez soilki abertzaletasun gerizpe nahasia zabal-zabala dela, MLNVz kanpoko nazionalista bidelagun dituela, baizik eta, zer dela eta egiten duten horrela, zer dela eta gerta dakiekeen horren lagungarri zigi zagean eta zeharbidez egindako bide hori. Eta beraien klase-borrokari nolatan ez dioten zuzenxeago ekiten –lehenbiziko begiratuan alper-alperrik energia galtzen ibiltze bat dirudikeen horretan-, nolatan ez duten soil-soilik beren azken zein zinezko xede den sistema-iraultza erakutsian jartzen. Eta hori azaltze aldera, historiak bizi duen uneari edota horren baitan marxismoak berak bizi duenari begiratu besterik ez dugu, presente izateko eurek berek, beste behin ere, ezin hobeto adierazten digutela honen guzionen zergatikoa: “…Proletario, sujeto inoperante de una verdad suspendida en el tiempo actual histórico, una vez que la subjetividad militante de una clase revolucionario desapareció en el pozo de la integración estatal (J. Agirre)”. Klase borrokari bere berean eta bere soilean egitearen inoperantziaz ohartzen digu eta –baitere, esan, berori, aurrekotan esanda bezala, estatu-paradigmari dagoela hertsiki loturik; alegia, erronka benetakoa (klase- edo sistema-iraultza) lehenengo bera da, eta hein batean bere horretantxe dirau baina bestela formulatuta, bizi dugun une historiko honi egokituz birformulatua.

Birformulazio hori zera honek adierazten digu: “En todos los lugares y continentes, pueblos y naciones sin estado, pueblos sometidos por poderosos estados,…pueblos ocupados que buscan su idependencia, su soberanía…colectivos que se organizan al margen, frente o contra el estado, en proyectos concretos y globales de emancipación política de la sociedad civil en conjunto o de determinadas regiones en particular con respecto al estado” (Política y Nacionalismo. J. Agirre). Gurean, Euskal Herria terminoa ez litzateke estatuaren aurka (bai Espainola bai frantsesa) oldarturiko gure herria baino. MLNVk, hein horretan, bete-betean asmatu du iraultza internazionala gurean txertatzeko, edota, hobeki esanda, guretik bultzarazteko orduan. Alabaina, MLNVk bere egia propioa du, egia iraultzailea, eta, ez du inondik ere estatu sozialista formapean aldarrikatu beharrik. Bere etorkizunerako eskenatoki ez-kapitalista ezin da egungo egunean gure estatu-kontzeptupean barnebildu. Horregatik, are  etorkizuneko euskal estatu sozialistaren aipamenak eskapatu zaizkienean ere, are kontrol gehiegi gabe edo, kasu bakan gutxi horietan ere, ez dugu inondik mendebaldeko egungo estatu ezaguna denik pentsatu behar – beraien irudiko estatu moderno forma oro burgesa da eta hortaz definizioz zapaltzailea ere.

Birformulazioaren bi era

Iraultza-egitasmoaren birformulazioari bi bidetatik ekiten jakin izan du MLNVk. Bateko, goi mailako bateratze alderako politika bultzatuz; aurreko artikuluan komentatu bezala, abertzaletasun terminoaren erabilera nahasiaren bidez, nazionalistak bereganatu eta, erdi itsu mustuan, beraienaren alde lan egin dezaten lortzen dute. Baina, besteko, eguneroko behe mailako tokian tokiko ekimen zein arlokako jardun eremu mugatu anitzetako elkarlana eta lankidetza sustatuz. Lehenengori buruz, goi mailakoari buruz, aurreko artikuloan hitz egin nuen, egungo eguneko BILDUn bertan horretan gaurdainokoan islarik gailenena ikusten dela aipatu ere. Baina gagozkion oraingoan, bigarren ekite-formari, behe mailakoari. Berori borroka sektoriala edo eremukakoa geneukake.

Borroka sektorialak, eremukakoa izanik ere, askotan are oso oso behe mailan bada ere (auzoka edota bizilagun elkarguneka),  MLNVren presentzia egunerokoa ziurtatzen du eta egunez egunekoa eta txoko zein eremu guzti-guztietara ailegatzen da. Behetik gorakoa da, ez agian goi mailakoa bezain itxuroso eta dirdiratsua baina besterako (goi mailakorako)  aurre-lana egiten duena, besterako oinarria prestatzen duena. Lizarrakoa, Bildukoa edota, tartean, horren gailen izan ezean ere, MLNVk  milaka eta milaka nazionalisten boto bereganatu dituenean, ez da ezerezetik ateratakoa, ez, emaitza horiek guztiak behe mailan ondo egindako lanaren isla baino ez dira.  Behe mailako lan sektorial horretan askotan ezkertiartasuna da gehien ikusten dena, kezka soziala, baina baita askotan abertzaletasuna bere orokorrean ere –Euskara dela, ENA dela edota euskal selekzioa dela. Izan kezka soziala, izan abertzaletasuna, dagerzkigun ezaugarriak, beti ere, era nahasi batean (goi mailako abertzaleen indar metaketetan bezala) eramango dituzte aurrera, eta beti bi emaitza lortu asmo izango dute: batetik beraien mugimenduaren izatezko zabalera handitzea eta, bestetik, kontraesanak sortzea elkarlanean beraiekin bat egiteko prest ez daudenen baitan. Hartara, egungo gizarte aldakorrean zeinahi ere den sorturiko problema berria, beraiek agertuko dira beti tinko eta sutsu aitzindari, ekologia dela, homosexualitatea dela edota dena delako problema dela. Egungo gizarte mendebaldartu eta loguretuan, beraiek, aukera ezin hobea profitatuz ekile sutsu eta adoretsu antzo agertuko zaizkigu eta aldezpen erdi galduen aldeko borrokari desinteresatu zein onberatsuaren aurpegipean zera baino ez dute lortu nahi izango:

  • Beren mugimendurako jende berria bereganatzea.
  • Nahiz berez oraingoz beren mugimendukoa izan ez, etorkizun batean izan daitekeen jende kopurua handitzea. Eta berez, beraietakoa zuzen-zuzenean izan gabe ere, beren mugimenduko planteamenduen alde lan egiten duen kolektiboen kopurua handitzea.
  • Beste indar sozial zein politikoetan kontresanak sorraraztea une oro.
  • Era maximalistan planteturiko xedeak mahaigaineratuz eta gutxi-beherako bortxazko ekiteko moldeak sustatuz bere borroka zinetan iraultzailea egunero egunero erreala izan dadin lortzea.

Beraien nazio-borroka edota, nazio-askapenerako delako borroka, nazio aldezpen batetik ez dela jaioa jakin ondo dakigu jada, baina, badago sarri askotan beste ustekizun erratu bat: oso ezkerrekotzat jo izanik beraiena, maiz uste izaten da beren gain hartzen dituzten borroka sozial zenbaiten artetik nazio askapenarena horietariko beste bat baino ez dugula. Beraien errealitatea, baina, guztiz bestelakoa dugu, beraien borrokan nazio-borroka gainontzeko borroka sektorial guztiak barnebiltzen ditu eta, eta beroien guztien erreferente bateratzailea izateaz gainera, zatikako borroka guztiei aldarte globala jartzen diena ere da eta bera: “El pueblo como verdad de una situación histórica nacional, congrega, llama a todos. Los sujetos locales son múltiples diseminados en todos los espacios de la política (ecología, lucha por la independencia, educación, universidad…). Ellos son manifestación parcial de la verdad toda (la liberación nacional y social).

Esan dugu, hortaz, ahotan hartzen duten delako nazio-askapenak ezin konta ahala azpi borroka anitz horiek biltzen dituela eta bere zerizana helarazten diela, baina, errealitate horixe bera beste aldetik ere begiztatu daiteke: izan ere, tokian-tokiko borroka sektorial partzial baina anitz horietan esentzia diskurtsiboa partekatu eta hortaz komuna ezin hobeto islatuta baitago. Horiexetan, eta horietariko bakar eta bakoitzean, hauteman daiteke segi-segituan berenez sektorial ez den izate edo zerizan bat, goi diskurtso bakarra eta bateratzaileari dagokiona hain justu. Hartaz, aurreko artikuluetan beraien zerizanaz jakite aldera beren testu eta aitorretara jo besterik ez genuela esaten genuen bezalaxe, honako honetan, idazkiei ez, baina bai beren herri mailako eguneroko jardunari beraxeri erreparatu baino ez diogu – eta, esaterako, eguneroko zera hauei besteri ez diegu erreparatu behar: zabor-bilketa zer-nolako mehatxu-giroa sustatu duen, edota, beren ohiko udalelerrietan nola gestionatu duten kale-segurtasuna, nola fiskalizatu beraietakoak ez ziren herritarren bizitza (horretarako oso ongi konbinatuz baliabide ofizialak zein ez-ofizialak), nola bilakatu festak zein ezein kultur adierazpen kolorebakarreko beren mugimenduko adierazpide ideologikoa).

Ekintza horietariko bakoitza eta guztietan ikusten dugu ezinago argi bere ekinbide iraultzailea; ikustea edo ez, gure esku egongo da, baina, bistan egungo egunean bertan txokoan txokoan dakusagula beren zerizan iraultzailea, nazionalismo arrasto apur niminoenik inolaz ere ez duena.  Beraien baitan zinetan bultzagile gisa diharduena zinetan nazionalismo irritsa ez dela esan eta esan gabiltzanean, ez da inondiko espekulatze-saiakerarik, ez, egunean egunean, herri, txoko zein maila guztietan baitakusagu zer-nola jarduten duten: euren ohiko adostasun ezin lortuzkoak zein beti tentsioa sortzeko gaitasunak sektore eta maila guzti-guztiak blaitzen dituzte eta, herri asko eta askotan, elkarrizketa itxurapean, mehatxu estaliak, zein, bestetzuetan are ageri-agerikoak ere, ikusi ahal izan baititugu bertatik bertara  (sektorean sektoreko bidegarritasun itxurapeko planteamendu ezeinen azpian, gerora, beti ezin lortuzko maximalismoak baino ez dira estaltzen). Gogotsu eta baikor dagerzkigunero beren planteamenduetan, gerora tentsioa eta ezin jasanezko giroa sortzea xede baino ez dute. Dena dela, borrokaldi sektorial mugatu bakoitza eta guztiak osozko borroka-eremu globalen baitan ematen dira; eremukako borrokalditxoek MLNVren estrategia globala izan behar dute presente beti, baina, bestalde, MLNVren borroka globalik ere ez dago, baldin eta eremuka eta behe-behetik hasita ez bada; bi-biak dira beharrezkoak, adreiluek eta porlanak elkarren beharrik duten bezalaxe –eremukako borrokalditxo guztiek euskal mailako borroka globalagoaren mesedetan jardun behar dute, Euskal borrokak berak borroka mundu zabaleko internazionalistaren mesedetan diharduen bezala-bezalaxe.

Beraz, beste behin ere, ikusten dugu, beraien benetako zerizana, beren egitasmo zein lorbideak ez daudela horren estalita. Subirautza, nazio-askapena, independentzia eta darabilten beste zenbait terminopean egon daitezkeela egon nolabait edo beste ekibokotasuna edo, baina, halaber, askotan gugandik dator delako ustekizun erratua, beraiek esan eta egiten dutenari behar bezala, sakon, eta bere osoan, erreparatu ez izanagatik. Asko-askotan, onenean ere, zeraxe esatera baino ez gara ailegatu: nazionalista-plantak eginaz, beraien sistema-iraultzarako asmoa isil-gordeka eramaten ezin hobeto jakin dutela; eta hau tamaina batean bederen bada egia, baina ez maiz askotan uste izan dugun adinaxe, ez, ikusi ikusi dugulako bai bere idazki eta aitorretan bai beren eguneroko  borrokaldietan, sistema-iraultza dagoela presente eta ez diogun bezain estalia, nahiko erakutsian eta ageri-agerika.

Edozein kasutan ere, aipatu dudan ikusgarritasuna tamaina batean baino ez dela ematen esan dut. Eta hori ere oso presente izan behar dugu beti, “ematen du” eta “ez du ematen” bi polo horien artean mugitzen baitira, eta ez “erabat  batean” ez “bestean” ibiltze horretan hain justu datzalako beraien indar dialektikoa.  Horregatik, anbiguotasuna, nahasmendua berez beti egongo da, euren estrategia beti dialektikoa  izango den aldetik, baina, nire aldarrikapenak xede apal hau baino ez du bilatzen: ez dadila beraien engainua handitu gure inozokeri eta baldankeria direla medio. Beren aitor-idazkietan argi eta garbi  badagerkigu ere, beren jardunari dagokionez, hau da, beren eguneroko jardutean  iraultzarako gose-senik ote dagoen hautemateko orduan, ikusita bezala, besterik da kontua,  “ez erabat garbi, baina bai nolabait edo beste” hori ikusi baitaiteke egunean eguneko bere borrokaldi sektorial bakoitza eta guztietan.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Nola BILDU daiteke horrenbeste?»

  1. Askok buruan duten galdera da Bilduk lortu duena harago joan daitekeen ala ez. Aralar-eko zatia lor dezakete hain erraz? Badakigu Patxi Zabaleta eta bestelakoak azkar eta alai joango direla ezker abertzale «zibil eta zabalera», baina botu emaileak?

    Bestalde, Bilduri gelditzen zaion gogortena, EAJn pitzadura sortzea da. Horretarako bi aukera daude, lehena pitzadura sortu eta horregatik lehen indar izatea, edo lehen indar bilakatu eta horren ondorioz zatitzea. Horretan ari dira, orain Aralar-en laguntza ezinbestekoarekin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *