Azala / Portada » Nork BILDU egiten du nor?

Igor Goitia

Krutwig-en Vasconiari buruzko segidari etenalditxo bat egin, honako honetan intereseko  deritzodan auzigai honi azalbide emate aldera: ENAM, nazionalista al da? Seguruenera, Aberriberri foro honen ibilibide luzetxoan, bere ehunka artikulu zein posten artean, oso litekeena da, zuzen-zuzenean, edota, nolabait edo beste, zeharbidez,  jada auzi honi behin baino gehiagotan ekin izana. Alabaina, berorri berriz ere ekitea ez deritzot inolaz soberan. Izan ere, azken hilabeteotako zenbait post-etan sortu izan da eztabaida hori, eta, egia aitor, ez da batere harritzekoa, bizi dugun momentu konkretua kontuan izanda, indar batuketarako (delako poloa) Bildu izenpean sortu den frente hori kontuan izanda.

Delako frente hori lehenengo itxura batean abertzale ezberdinen arteko egite bat baino ez dirudien horri zer iritziko diogu bada?, abertzaleen artekoa dela soil-soilki eta besterik gabe, ala, abertzaleen arteko izate horren azpian edo, asko dagoela esaterik, asko dagoela zehazterik. Izan ere, ez al dugu sumatzen edo, abertzale terminoak errealitatea elkarren zeharo bestelakoak barnebiltzen dituela, abertzaleak abertzale, bi mundu elkarren muturrekoek egiten dutela bat; bere burua abertzaletzat dute, biek ala biek, baina, halere, edozein hausnarketatan hasi baino askoz lehenago ere sumatzen dugu zer edo zer arraroa, sumatzen dugu biek ez dutela zentzu berean ulertzen delako abertzaletasuna. Eta auzigai horri tira eginez, hor sortzen zaigu mami-mamitsua dugun galdera: MLNVa ere jo al dezakegu berdin-berdinki nazionalistatzat? Edota, zuzen-zuzenago ere, eta inongo izurik gabe, nazionalistatzat jo al dezakegu? Haruntz goaz, hori argitzen ahalegintze aldera.

Argitze-zeregin honetarako José Artolak argitaratutako ¿Qué pasa con el MLNV y su ETA? Izenburuko liburuaz baliatuko naiz, argi, trinko eta zehatza iruditzen zait eta. Eta abiaburu gisa, aipatu liburura eramaniko J. Agirreren aipu argigarria ekarriko dut hona:

El pueblo se constituye en nominación del sujeto en cuanto se configura como la expresión viva del proceso de liberación nacional en su doble sentido histórico: Liberación del estado opresor y liberación de su propia configuración (presente o futura) como estado-nación. En el caso de Euskal Herria, del Estado español y del propio estado nacional futuro. Esta segunda idea lleva implícito como componente fundamental de lo nacional a la lucha anticapitalista (Política y Nacionalismo. J. Agirre)”.

Argigarria bezain argia aipamentxoa. Goazen pixkana berau komentatzera auzigairako mami ederra dakarkigu eta. Lehengo eta bat, MLNVren borrokaren onuraduna ez dela inoiz nazioa izan diosku Agirrek –askapen nazionalak hori dakar hain justu, alegia nazio egituratik (nazio forma betiere kapitalismoaren funtsa eta oinarritzat jota), askatzea berorren azpiko definituriko herria. Horrela ez da soilik Espainiako Estatuarekin apurtu nahi izatea, baizik eta prozesuan, era ahalezkoan, edota balizkoan egon daitekeen etorkizuneko Euskal Estatuarekin apurtzea ere. Balizko edozein Euskal Estaturako proiektua zapuztea da hain justu ere beraien borrokaren barne muin-muina, gehienetan ez ongi askoan ikusia. Zentzu honetan, Euskal Herria –bere arazo nazional historikoa bitarteko- ezin egoera hobean legoke; izan ere, nazio-irriketatik ernetzen den ibilbide propio egiteko asmoak ematen baitu bide, Espainako Estatuaren forma peko instituzio kapitalistetatik askatzeko eta, prozesu horretatiko energia entropikoa baliatzeko eta etorkizuneko edozein Euskal Estatu forma sahiesteko, halako moduan non Euskal Herria zin-zinez askatua geratuko litzatekeen, herria sozialista izatera eramanik zinez askatua.

Behin ikusirik nola ikusten duten beraiek beren baitatatik hainbeste eta hainbeste ahotan hartzen duten delako askapen nazionala, behin beren zerizan aitortua aurreraturik, aurreraxeago egin dezagun; segidako galdera honoko hau izango baikenuke: eta, hori guztiori ikusirik, nola deitzen dioten berek beren buruari? Nazionalistak sekulan ez, hori badakigu, baina, nola?. Muturreko nazionalistak edo nazionalista iraultzaileak deitu nahi izan dietenak ikusi izan ditugu maiz askotan, baina beti euren mundutik kanpo -sarri ezjakinean erorita bainoago, euskal nazionalismo proiektu guztia zilegitasungabetzat jo asmo maltzurraz. Baina hemen berek dioskutena zaigu axola eta beraiek beti beren mugimenduari ezker abertzalea, sozialismo abertzalea edota aldi bakan batzuetan  are marxismo nazionala ere. Izan ere, beraiek beren ezin konta ahala testutan ezin argiago dagerkigute euren benetako zerizana, esanez, ez dagoela zinetan abertzalea izaterik ez bada klase-borrokaren baitan: “La imposibilidad de ser patriota si no se está actuando en la construcción de un marco autónomo vasco, si no se hace de Euskadi un marco geopolítico para el enfrentamiento de clases” (Sobre el socialismo abertzale. Marxismo nacional e introducción al partido político. Doc Y, tomo XVIII, Hordago).

Ikusi dugu hortaz beraien helburuak, beraien zerizana eta nola dioten deitzen euren buruari.  Euren irudiko, zentzu honetan iraultzailea izango ez den edozein abertzaletasun-mota ez litzateke sasi-abertzaletasuna baino izango, betiere iraultza ustel ateratzera eramango lukeena; eurenean, iraultzak hartzen duen adjektiboa, hartzen duen forma zehatza da abertzalea

Beti gaude (baldin bagaude), engainatzen gaituztelakoan, nazionalistak direlakoan eta gero horratx, beti ederrak sartzen dizkigutelakoan, baina ez al gara gu, engainatuok, eurek euretaz inoiz inolaz esan ez dutena ikusi nahi dugunok? Beraiek inoiz inondik esan ez dutena ez al gabiltza gu esan eta esan? Abertzalea eta internazionalista izatea, nonbait, elkar ukatzaileak bailiran. Baina hau ez da horrela eta, ez soilik beraiek halaxe aitortuagatik, baizik eta era unibertsalago batean marxismo garatuen-eredutzat hartu izan duten maoismoak berak esanagatik: “No sólo se puede, sino que se debe, los comunistas chinos debemos combinar el patriotismo con el internacionalismo…de ahí que en las luchas de liberación nacional el patriotismo sea la aplicación del internacionalismo”.

Argi geratu da, hartaz, abertzaleak direla, baina nahasbidea ez dator ustekizun horretatik, ez, nahasbidea delako abertzaletasuna nazionalista izatearekin parekatu izanean datza. Zentzu honetan, ez da beraiek abertzaleak ez direla (ez dago hori esaterik), baizik eta beraienean abertzaletasun terminoak ez duela  nazionalismo-abertzaletasunaren peko unibertso semantiko bera barnebiltzen. Hortaz, bi adiera-unibertso geneuzkake termino berapean, hori besterik ez da arazoa. Honengatik guztiarengatik, nazionalismoa, abertzaletasuna eta independentismoa ahotan hartzen ditugunero oso ere oso garrantzizkoa dugu oso tentuz egitea; izan ere, termino horiekin, bereen pean, finean eta buruan zeharo bestelako gauzak ari baikara aipatzen. Horregatik ere, formula edota izendapen laburtu eta sinpletu hauek dira oso nahasgarriak.

Segi-segituantxe burura datorkigukeen hurrengo galdera hemengo hau izan liteke: bale, guk nahastu egiten ditugu, beren zerizan iraultzaile internazionalista gurearekin (nazionalista) nahastuz, baina eta beraiek, zer dela eta ez dute argi hitz egiten? Eta nik uste, gorago esandakoarengatik soilik ez bada ere, beraiek nahiko argi hitz egiten dutela beren idazki guztietan. Hemen erantzukizuna gure baitan dago, esan bezala, gu baikara abertzalea izate horren pean haragorik ikusten ahalegintzen ez garenok. Beraien diskurtsoaren argitasunari dagokionez, argi asko geratu da, baina zer esan dezakegu beraien nazionalistekin batze alderako estrategiari buruz? Eta hemen berriz ere, txantxa badirudike ere, berenetara joko dugu: “El objetivo de la IA no es el mismo, sin embargo, que el resto de colectivos nacionalistas ya que su proryecto se dirige a la construcción de una sociedad socialista que haga posible la superación de las clases y del estado, del propio estado nacional vasco del futuro”  (Política y Nacionalismo. J. Agirre).

Hemendik erraz askoan segitzen da badagoela partekaturiko hasierako itxurazko proiektu komun bat, baina finean beraien zinezko xedeak oso bestelako nahia-asmoa barnebiltzen duela; hasieran nazio itxurapeko interesen inguruan abertzale guztiak bildu (nazionalistak eta internazionalistak), baina zinezko eraikuntza nazio-deseraikuntza da (nazio askapena) eta zinezko des-eraikuntze instituzional horren berme eta zuzendaritza bakarra Ezker Abertzalearen eskuan bestetan ezin da egon. Zentzu honetan, Ezker Abertzalea kalifikatze aldera, ez da zuzena berau ezkerra eta abertzalearen arteko batuketa dela esatea, ez, lehenbiziko estadioan ahalgarritasuna abertzaletasunean datza, bigarren eta azkenean, aldiz, esker-iraultzan.

Orain gatozen gurera, ez Euskalerritik kanpo izan garelako, baizik eta MLNVren gaurdainoko testuetan gaindi ibili izan garelako, gatozen hortaz egungo egunera bertara, eta, artikulu honi amaiera emate aldera, aplika dezagun honaino esanikoa gure gaur-eguneko estadio berri honi. Mutur aurrean Bildurena dugu, ezinago argi eta klar berdin-berdinki  beren burua abertzaletzat dutenen bat egite bat. Baina, posible ote? Nola bada? Izan ere, hona ekarritako ideiak eta beren aipu literalak ez dira beste mugimendu batenak, MLNVrenak dira, gaur artekoan inoiz ez ukatuak ez zeharaldatuak izan ez direnak. Hortaz, hor nork BILDU egiten du nor?

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

5 comentarios en «Nork BILDU egiten du nor?»

  1. Goitia jauna, analisi ederra. Nik zertxobait haratago eraman nahiko nuke zure analisia eta Bildu koalizioak indarrak nola «bildu» dituen aztertu nahiko nuke.

    Izan ere, Bilduk lortu duena MLNVk bere bide luzean izandako operaziorik eraginkorrena lortu du, baldintza objetiboak okerrenak ziren honetan. Lizarra-Garaziko garaian, ETAren indar militarra handiagoa zen, beren su-etena askoz ere sinesgarriagoa (honetan, zalantza zen nagusi) eta bere botu-oinarria, hobeagoa. Hala ere, EHk lortutakoa Bilduk lortutakoa baina apalagoa izan zen. Zergatik?

    Ene ustez, arrazoi nagusia antolakuntza izan da. Aurrekoan «bere» indarrak bildu zituen (HB koalizioko indarrak, Batzarre, Zutik eta antzerakoak). Oraingoan aldiz, abertzaletasun historikoaren biltegira ere jo dute, Bildu koalizioaren operazioa maisulana delako, plurala eta «herri independentistaren» bilkura, EA eta Alternatibaren bitartez.

  2. Goitia jaunak arazo garrantzitsu bat ikutzen du. Hori da subjektuaren arazoa.

    Subjektua da, noski, prozesu politiko jakin batean klase zapalduak ordezkatzen dituen kolektibo anitza, era berean askatzailea izango dena.

    Bildu azken batean bildu egiten du momentu jakin bateko frente askatzaile delako horren indar metaketa. Batetik muturreko ezker española (Alternativa) bestetik muturreko indar nazionalista (EA) eta azkenik ezker abertzalea, elemento gidaria eta nortasun-emailea.

    Bildu da oraingo subjektua, lehen Herri Batasuna eta gero Euskal Herritarrok izan zen modu berean. MLNVk etengabe itxuraldatzen du bere burua. Oraingoan, Ahopean-ek ondo dioen bezala, puska ederra jan dio EAJ ala nazionalismo historikoaren esparruari.

    Bildu benetako komunitate iraultzailea da, anti-komunitate bat, manifestazioetan bere burua ageri duena eta estatua ala indar abertzale bigunen kontra arituz nortasuna hartzen duena.

    Arrazoi du Goitiak planteatzen duenean Bildu eta nazionalismo historikoaren arteko amildegia. Bildu etena da, maila askoretan. Etena da abertzaletasun historikoarekin (bere ordezkatzailea izateko jaio da era berean eskua luzatzen diolarik, bere buruaz beste besarkada horretan egiteko); etena da joku demokratikoarekin (konbinatzen baiditu kudeaketa instituzionala -modu berezi batean egingo dena, eraikuntza iraultzailearen zerbitzura- eta masa mugimendua, gehi erakunde armatuaren itzal beltzarana); etena da gure gizartearen baloreekin (zatiketa politikoetaz profitatzera baidator, zinezko zatiketa ezartzera gizakien artean, benetako subjektu iraultzaile bati dagokion moduan).

    Gomendagarria zinez Joxe Artolaren liburuska. Sintesi lana ezinobea da arazo guzti hauetaz.

  3. Artículo magnífico, una pena que mi euskera tenga el nivel para entenderlo y admiralo pero no para comentarlo extensamente. Barkatu belarrimotzari, mesedez. Dice Goitia:

    «Izan ere, azken hilabeteotako zenbait post-etan sortu izan da eztabaida hori, eta, egia aitor, ez da batere harritzekoa, bizi dugun momentu konkretua kontuan izanda, indar batuketarako (delako poloa) Bildu izenpean sortu den frente hori kontuan izanda.»

    Bildu ha hecho todo lo contrario que el PNV.

    1) Bildu se ha unido a pitufos para dar pluralidad mientras el PNV hablaba de que «el nacionalismo no está para matices».

    2) Bildu ha dado publicidad a tope a Alternatiba y EA, que eran unos cadaveres, mientras el PNV no ha hecho nada por arrimarse miembros de EA, provocar un trasvase de dirigentes, ni ha dado juego ni aire a H1!. Resultado: el MLNV ha arrastrado unos cuantos votos de EA a Bildu mientras el PNV no se ha comida un rosco.

    3) Bildu ha cambiado muchas caras por necesidad, pero ha hecho de la necesidad virtud. El PNV ha presentado a los mismos y en muchos casos, los mismos garantizaban fracaso. No es la marca PNV la que tiene fatiga sino algunos dirigentes y candidatos del mismo.

    4) Bildu ha presentado un mensaje fresco, renovado. ilusionante. El PNV ha presentado Batu Gaitzean, «para parar al PPSOE votad PNV, no hay otra opción», que no ha ilusionado a nadie.

    Asko dago ikasteko Bilduk egin duenetik.

  4. Ahopean-ek bigarren parrafoan esandakoaren harira: erabat ados. Oraingo operazioa Lizarrakoaren aldean, ez da makala izan; orduan ikusia geneukana ondo ere ondo superatu dute eta. Ahopean-ek dioen moduan, orduan beraien berezko izaerapeko guziak bildu zituzten EH forma pean; oraingoan aldiz, ETAren su-etenaz gain, berorren azken urteotako intentsidade eskaseko jardunaz baliatu dira ezin hobeto,beroren benetako eta betiko akaberaz sinistarazteko ez bere mugimendukoak, baizik eta, oraingo honetan, nazionalismo historikoko tarte zabal bat.

    Operazioa ikaragarria izan da, engainua historikoa . Inoiz ez bezalako espektro soziologikoaren zabaltzea eman da eta. Eta ikusi dugu ezin argiago nola atzo goizera arteko ustezko ahuldadea (ETA mendre egotea hain justu), beraientzako traba ez, baina oportunidade ederra izan den.
    Beste behin ere erakutsi digute beraiek urrun begiratzen dutela.

  5. Altuxer eta Poronponperoren bi post-ak bateratuz:

    Magnifica la intervención de los dos. Me parece además que sin buscarlo, los dos post se complementan. Altuxer nos recalca una cuestión de gran importancia en la lucha del MLNV que es la cuestión del sujeto. El sujeto es el que es; sin embargo ese sujeto cambia de forma y envuelve un sisnumero de apoyos que creen que están apoyando un determinada causa (nacionalista), cuando en el fondo están nutriendo a otra (la causa revolucionaria, la destrucción de cualquier atisbo presenteo futuro de un Estado occidental). En este caso, el suejo es ancho y atinadamente ambiguo. Es más, no solo ambiguo, sino que dicha ambiguedad es vestida de autenticidad, de radicalidad, de decisión; así, lejos de definir proyectos concretos, de hacer auto-afirmaciones nítidas sobre la naturaleza o fines del sujeto, se intenta diluir la propia pertinencia de las mismas bajo cuestiones equívocas, cual es el soberanimo, el derecho a decidir, la democracia participativa, cuestiones todas ellas, que pareciendo unir a las fuerzas del polo, realmente lo único que hace es que la IA pueda eludir cualquier auto-definición mayor. Terminos equivocos como el derecho a decidir- equivocos puesto que nada tiene en común el derecho a decidir para el MLNV que el derecho a decidr para el nacionalismo- no hacen sino permitir que el sujeto que envuelve a la IA sea tan ancho como lo ha sido esta vez a través de BILDU. La operación esta vez ha sido la concreción más nítida de lo que las citas de J.Agirre que he incorporado en el artículo postulaban. Para reforzar ésto y ver cómo han coseguido dar cuerpo y eficiencia a dicho sujeto pienso que los 4 puntos de Porrompompero son perfectos.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *