Euskal zer eta nor: nortasunaren eztabaida ENAMen barruan (1)

Imanol Lizarralde

Raul Zelik idazle alemaniarrak ETAren gaiaz idatzi duen eleberriari buruz egin zaion Argiako elkarrizketan zenbait gauza interesgarri aipatzen ditu. Horien artean, eztabaida ala gogoeta piztu duena, aberri nortasunaren gaia izan da. Joxe Manuel Odriozola idazlearen erantzuna izan du Berriako orrietan (Tradiziorako eskubidea, 17-5). Odriozolaren artikuluak, berriz, beste bi ihardespen jaso ditu egunkari berean zenbait filosofia litzentziatuen aldetik, batetik Andoni Olariaga eta Jon Jimenezen artikulua (Euskal identitatea: “izan” ala “eraiki”, 29-5), eta, bestetik, Unai Apaolazarena (Euskal identitatea: “erakitzen” delako “da”, 11-6).

Euskal nortasuna da eztabaidaren azaleko aria. Mamizko eztabaidak, ordea, beste modu batean planteatzen ditu gauzak: nola txertatu nazio-aberri arazoa ezker iraultzaile baten baloreen baitan? Raul Zelik-ek gaurregungo egoera du bere gogoetaren abiapuntua. Hein horretan, interesatzen zaio Euskalerria “salbuespen egoeran” dagoelako:

“Absurdua iruditzen zait Europan demokraziaz hitz egitea Europar batasuneko intelektualek ez izatea gai Euskal Herriko salbuespen egoeraz esaldi bakar bat ere esateko”.

Raul Zelikentzat Euskalerriak horrengatik balio du, besterik ez, denbora askoan “Europar asimilazioa”ri aurre egin dion eskualdea izan delako. Eleberriaren protagonista, Alex izenekoa, Euskalerrira doa baina Euskalerrian izan zen 80. hamarkadan. Bere bidaia itzulera bat da maila batean:

“Aurkitzen duen Euskal Herriari buruz, esango nuke badela modu bat narratzeko nola garatu den hemen derrigorrezko asimilazio prozesu europarra. Proiektu europarra ez da, esaten diguten moduan, kulturak batzeko proiektua: kapitalaren proiektua da, espazio bat sortzea kapitalak eta salgaiak libre ibil daitezen. Alde horretatik, 80ko hamarkadarekin alderatzea interesgarria da, eta neurri batean tristea. Ze, noski, 80ko hamarkadan ere hau gizarte kapitalista zen, esplotazio handia zegoen, baina euskal gizarteak eta puntu bateraino Espainiakoak aurkitu zituzten bideak inposizio horri aurre egiteko. Adibidez, langile mugimendu oso antolatua, behetik abiatuta gainera –Comisiones Obreras, ez dezagun ahaztu, oinarri obreroetatik sortutako eraikuntza izan zen–; sindikalgintza hori etorkizunean eredugarri izan daitekeela uste dut, gauza asko berrikasi ditzakegu hortik. Baina asimilazio europarrarekin bukatu zen aberastasun sozial hori”.

Hemengo ikuspegi politikoa kapitalarekiko asimilazio-erresistentzi kontrajarpen bikotean oinarritzen da, ezker iraultzaileak erabili ohi izan duen modu aski klasikoaz. Euskadi eta Espainiako prozesuak baturik ikusten ditugu modu klasikoan ere, euskal eta espainiar gizarteek kapitalaren eredu horri aurre egiten ziotelako.

Gaurregun hain ezaguna zaigun “turismo iraultzailea”ren eredu gertatzen da, beraz, eleberriaren protagonista: Euskalerrira dator bertan dauden iraultza baldintzak gertutik ikustera. ETAko buru den Zubieta izeneko batekin jartzen da kontaktuan. Zubieta hau Mikel Antzaren “trasuntua” da: Zelik-ek ez du ETAko buruzagi politiko ohia ezagutu baina bere nortasunean oinarritu da, ETAkideak ezagutu izan baiditu Hegoameriketan. Eleberria “road-movie” antzeko bat da, Alex eta Zubietaren arteko harremana eta solasaldia dira eleberriaren ari nagusia. Era horretan, Alex-ek ikusiko du, “akatsak” gora-behera, ETAren alderdi positiboa:

“Berak dio onartu behar dela ETAren sorrera egoera historiko baten fruitu izan zela, eta beharbada demokrazia ez zela iritsiko 77-78 inguru horretan ETA egon izan ez balitz. Frankismoa beste hamar urte luzatuko zen. Eta ez dezagun ahaztu torturatzaile askok beren lanetan jarraitu zutela, ETA izan zela zigorrak eskatu zituen bakarra. ETAk euskal gizartea mugitu du, eskubideak aldarrikatzeko. Bestela, euskal gizartea asimilatuta legoke askoz modu bortitzagoan; hizkuntza bera ere askoz egoera okerragoan legoke, ETAren jarrera hain antagonikoa izan ez balitz. ETAk jende asko behartu zuen posizioa hartzera. Badakit minaz jositako lurraldea dela, debekatua daukagula horrelako gauzak esatea”.

“Asimilazioa”ren teoriaren arabera juzkatuta, ETAk onurak ekarri omen dizkio Euskalerriari. Hauxe da parrafoaren puntu nagusia, Zelik-ek, ezker iraultzailearen pentsamentu klasikoari jarraiki, mundua kapitalaren hedatzearen prozesu globalaren arabera ikusten baitu.

Parrafoaren adierazpenak, bestalde, aski diskutigarriak dira. Badute balantze historikoaren itxurarik, non eta ETAren ekarpen historikoa baloratzen den. Akaso horrengatik jarri ditu Zelik-ek protagonistaren ahotan: “Badakit… debekatua daukagula horrelako gauzak esatea”. Dudazkoa da ETAk Franco-ren diktaduraren egunak laburtu zituenik. Eta are dudazkoagoa ETAk euskarari inoiz mesede egin dionik. Ikastolen mugimendua ez zuen ETAk sortu ezta bere aldeko jendeak ere; euskal hezkuntza sistema, euskal unibertsitatea, euskal telebista, ez ditu ETAk sortu. Baina Alex-ek (ala Zelik-ek) domina hori jartzen dio erakundeari solapapean.

Beharrezkoa da Zelik-en ikuspegi ideologikoa antzematea, euskal nortasunaz dioena kontestu horretan lekutu al izateko. Zelik-i ez zaio Euskalerria herri bezala interesatzen; interesatzen zaion bakarra kapitalismoaren asimilazioaren teorian baitan kokatua eta ezker iraultzailearen baloreen bitartez epaitutako Euskalerria da. Berak egiten baitu horrelako galdera: “Ez al dira Euskal Herriko diskurtso identitarioak azken finean erreakzionarioak?”. Horrengatik dio (eta adierazpen hauek sortu dute polemika):

“Pertsonen emantzipazioa eta emantzipazio soziala, nor garen berriz deskubritzeko gai izatea ere bada. Diskurtso identitario bat, existitzen den identitate bat babestu behar dela dioena, erreakzionario bihurtzen da, horrelakoak ez direnak baztertzen dituelako”.

Zelik-ek esku batekin eman duena bestearekin kentzen duela irudi du. “Emantzipazio soziala” –unibertsala dena- “diskurtso identitario”ari kontrajartzen zaio hemen, azken honek nortasunatik kanpo direnak ukatu egiten dituelako. Orain ikusiko dugu kontrajarpena ez dela erabatekoa:

“Transexualen mugimenduekin azken hamar urteetan ikasi ahal izan dugun zerbait da, giza-identitateak eraikuntzak direla. Ez “gara”. Geure burua “egiten dugu”. Horregatik ez zait gustatzen Gara egunkariaren izena. Baina, dena dela, ezkerreko euskal abertzaletasuna, nire ustez, beti egon da irekita jendea biltzeko eta bere burua transformatzeko. Ez du orain dela 100 urteko gizartea defenditzen, eta zabalik dago jendeak identitate berriak eraiki ditzan. Nobelan saiatu naiz bi diskurtso horien –identitarioa eta post-identitarioa– talka eragiten”.

Zelik-ek teoria klasiko iraultzaileari jarraitzen dio, konstruktibismo ala injenieritza soziala deritzan arloan, John Gray filosofo ingelesak “mito moderno”tzat duena, hau da, “historia mundu berri antzera” imajinaturik “giza kondizioa berantolatu daitekeela”ren uste ideologikoa: “Ez gara. Geure burua “egiten dugu”.  Idazleak badakusa ere “ezkerreko euskal abertzaletasuna”k ez duela orain 100 urteko gizartea aldarrikatzen eta moderniaren ekarpenei zabal-zabalik dagoela:

“Euskal abertzaletasuna ez da oso adibide tipikoa, diskurtso identitarioa hor egon arren, praktika trans-identitarioa eduki duelako. Identitate sozial, kultural eta sexualekin ez da baztertzailea izan. Baina arriskua hor dago eta liburuan islatu nahi nuen. Zalantza daukat Euskal Herria, bere horretan, existitzen ote den: momentu honetan, eraikuntza baten fruitua da, hizkuntzarena. Eraikuntza zaharra, egia da, baina egunero berritu eta berrasmatzen ari dena. Euskal Herria ez da existitzen izatez, proiektu horretan parte hartzen duten pertsonek osatzen dute”.

Zelik-entzat Euskalerria errealitate huts hutsik kulturala da, euskara beste euskarririk gabekoa. Horrela, Euskalerria hizkuntza jakin baten “proiektu”a besterik ez da. Zelik-ek argi esan du bere ikuspegia post-identitarioa dela. Ikusten da minoria sexualak eta hizkuntzakoak positiboki baloratzeko gauza dela, baina bere egitasmo orokorra iraultzailea da, “emantzipazio sozial”ean oinarritua. ENAMen laguna da, baina: ENAMen ideologia konpartitzen al du? Hurrengo kapitulutan ikusiko dugu sortutako erreakzioen arabera.

5 thoughts on “0

  1. Bueno, Flexiguren sigue a la carga con los palomos:

    http://www.elpais.com/articulo/espana/Eguiguren/contraproducente/futuro/mantener/ilegal/Batasuna/elpepinac/20100618elpepinac_8/Tes/

    Eguiguren: “Es contraproducente para el futuro mantener ilegal a Batasuna”

    El presidente del PSE pide que Patxi López y Basagoiti lideren el final de ETA

    LUIS R. AIZPEOLEA – Madrid – 18/06/2010

    El presidente del Partido Socialista de Euskadi (PSE) e interlocutor del Gobierno con ETA en el último proceso de paz, Jesús Eguiguren, propone que el lehendakari, Patxi López, y su socio, el líder del PP vasco, Antonio Basagoiti, lideren el proceso terminal de la banda terrorista. “Les ha tocado la misión de afrontar la pacificación y la futura reconciliación en Euskadi. No tengo dudas de que, si se arriesgan y abandonan prejuicios del pasado, tendremos el apoyo de todos los grupos parlamentarios y del conjunto de la ciudadanía vasca”, señala el presidente del PSE en un texto que entregó justo ayer a López, y en el que resalta que “el proceso inicial de la paz debe estar básicamente en manos de las instituciones y los partidos vascos”.

    Eguiguren, que siempre ha sido punta de lanza en los debates claves del PSE, parte de la base de que ya ha terminado la etapa de los procesos de negociación con ETA, y comparte la tesis de los Gobiernos central y vasco de que la izquierda abertzale no debe ser legal hasta que la banda termine o condene al terrorismo etarra. “Nadie discute que la acción implacable del Estado de derecho y el acierto del ministro del Interior y la estrategia del Gobierno nos están llevando a donde estamos”, precisa.

    Pero también está convencido de que se asiste a la etapa terminal de ETA, con una banda acorralada y una izquierda abertzale crítica con la violencia, y de que, en esta situación, el Gobierno vasco y los partidos deben tomar la iniciativa. “Habría que plantearse si se debe incentivar o impulsar la evolución de la izquierda radical, al tiempo que se es tajante en la exigencia de las garantías de rechazo a la violencia o apartamiento de ETA”. Si se dieran esas garantías por la izquierda abertzale, Eguiguren considera que “las instituciones vascas se comprometerían a impulsar la incorporación de su representación política, a la elaboración de una agenda o método de reinserción, a implantar medidas humanitarias”. Esa agenda tendría que ser objeto de un consenso entre partidos vascos.

    El dirigente socialista defiende que el Gobierno vasco y los partidos tomen la iniciativa porque “la evolución [de la izquierda abertzale] no es irreversible y se ayuda más incentivando que manteniéndose pasivo”. Cree, también, que la desvinculación de la izquierda abertzale de ETA “no debe verse como algo puntual y radical” y que, “como todo proceso de evolución, será confuso o contradictorio”.

    Según Eguiguren, “que el paro frágil [tregua implícita de ETA] se convierta en el abandono definitivo de las armas dependerá, en gran medida, de lo que haga en ese tiempo la izquierda abertzale. Es fundamental para lograr el objetivo perseguido que se organice y tome decisiones contra la lucha armada y pueda poner en marcha los mecanismos para forzar a ETA al cese definitivo”. Llegado a este punto, Eguiguren se plantea que “lo que hasta ahora ha sido tan eficaz, como la ilegalización de Batasuna -de la que fue ferviente defensor en el PSE-, podría ser contraproducente en el futuro, pues impide el trabajo de la izquierda abertzale, lo que a su vez merma su capacidad para parar a ETA”.

    No obstante, Eguiguren precisa que, como nadie va a derogar la Ley de Partidos, “tendrá que ser la propia izquierda radical la que resuelva su problema”. Cree que lo puede hacer con varias fórmulas: aliarse con otras fuerzas o “simplemente cortar el nudo gordiano y proceder a constituir, a través de una asamblea constituyente, un nuevo partido que condene la violencia y se acoja a la legalidad vigente” y, “desde las instituciones, ir planteando medidas políticas en defensa de sus seguidores”.

    “Todo esto contribuye al éxito de la operación, pero ¿interesa en realidad dificultar el camino? Creo que no. Una cosa es estar atento y no dejarse engañar, otra es no ver la germinación de un proceso histórico positivo, y otra obstaculizarlo”, precisa el presidente del PSE.

  2. Y aquí la versión de El Correo:

    http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100618/politica/eguiguren-urge-pacto-euskadi-20100618.html

    Eguiguren urge a un pacto en Euskadi sobre los presos y la legalización de Batasuna

    El presidente del PSE sostiene que los partidos vascos deben «incentivar» el debate surgido en la izquierda abertzale

    18.06.10 – 03:03 –

    DAVID GUADILLA | | BILBAO.

    EXTRACTO DEL DOCUMENTO ELABORADO POR EL PRESIDENTE DEL PSE

    Cuestión polémica

    Petición: «Los sufrimientos, disgustos, tristezas, y trastornos físicos y psíquicos que todos padecemos valen mucho más que cualquier otro reconocimiento. Lo único que pedimos es que nos dejen trabajar en paz en vez de sembrar el odio, la calumnia y la división por todas partes».

    Dudas: «Comprendo que adentrarnos en esta cuestión es un tema delicado y arriesgado. Primero, porque andamos sobre terreno resbaladizo, pues no sabemos con seguridad si lo anunciado por la izquierda abertzale (inicio de un nuevo ciclo y desvinculación o cerrar del terrorismo) se va a confirmar o no. Pienso que sí».

    Obstáculos: «El gran problema hoy en España para abordar la cuestión de una política activa en caso de que se confirme la evolución de la izquierda abertzale no está en la incapacidad o la ceguera, sino en la irresponsabilidad política. Cualquier movimiento en la materia por parte del Gobierno español o el vasco, sería la ocasión para abrir un nuevo frente contra el Gobierno».

    Euskadi: «Todos estamos paralizados ante el temor de que los de siempre saquen el hacha de guerra si se intenta cualquier movimiento en esta cuestión. En Madrid porque la opinión pública está muy sensibilizada y escarmentada y podría no comprender al Gobierno. En Euskadi porque somos una pieza sensible de esa política, y el Partido Popular podría verse obligado por sus correligionarios madrileños a poner problemas al Gobierno del cambio en Euskadi».

    Posibles pasos: «Habría dos estrategias distintas. Entre las que hay que elegir. Una, la que sostiene que al Gobierno o a las instituciones no corresponde hacer nada especial, sino mantenerse vigilante y observar lo que ocurre. Si lo tienen claro, ya irán ellos, la izquierda abertzale, tomando las decisiones para acogerse a la legalidad y el sistema. La segunda opción sería plantearse si se debe incentivar o impulsar esa evolución de la izquierda abertzale, al mismo tiempo que se es tajante en la exigencia de las garantías de rechazo a la violencia o apartamiento de ETA, las instituciones se comprometerían a impulsar una incorporación a las instituciones de su representación política, a la elaboración de una agenda o método de reinserción, medidas humanitarias, étc».

    Realidad

    Datos: «Aunque no compartamos la teoría del conflicto y los análisis de la izquierda abertzale, hay unas realidades que no debemos olvidar, la dimensión o proporciones de lo ocurrido en todos estos años. El número de presos, el número de detenidos que han pasado por la cárcel o comisaría, el número de familiares o amigos afectados, las adhesiones que se mantienen a la causa, el rechazo frontal del sistema que está detrás de todo esto, creo, y no doy cifras, aunque seguramente serían espectaculares, es un problema de unas raíces y unas dimensiones que seguro es imposible afrontar desde la mera inacción».

    Partidos vascos

    Al frente: «Creo que la parte política del proceso final del terrorismo, o si se quiere del proceso inicial de la paz, debe estar básicamente en manos de las instituciones y partidos vascos. No se trata de reprochar nada al Gobierno de Madrid, porque, si ha tenido que cargar sobre los hombros muchas veces en solitario con la cuestión, es porque en el País Vasco hemos hecho dejación de nuestras responsabilidades».

    Consenso

    Acuerdo: «Habrá que hablar de qué vamos a hacer desde las instituciones, si ellos rechazan el terrorismo o ETA decide parar. Y eso, hoy significa hablar de compromisos para la vuelta a la legalidad y a las instituciones de la izquierda abertzale, significa hablar de políticas penitenciarias y de reinserción social, y otras tantas cuestiones que todos tenemos en mente y pueden inclinar la balanza a favor de la paz. Y, en cuanto a política, cuando estén en las instituciones que planteen lo que quieran, como si llevan el acuerdo de Loyola».

    El resto lo podéis leer en el Correo Español de las JONS.

  3. No se vosotros, pero yo me sigo quedando alucinado de la empanada mental que tienen en moncloa entre los buenos y los malos, y las divisiones de ETA. El artículo de Aizpeolea (correo de transmisión de la Moncloa), ese periodista que es famoso por no dar ni una, es un claro ejemplo:

    http://www.elpais.com/articulo/espana/presion/abertzale/divide/ETA/elpepuesp/20100620elpepinac_2/Tes

    La presión ‘abertzale’ divide a ETA

    Fractura en la dirección de la banda terrorista por la petición de los radicales para que declare una tregua – El desarme es el principal punto de fricción

    La dirección de ETA se encuentra dividida ante la tregua que le reclama la izquierda abertzale a través de mediadores internacionales. Un sector de la cúpula terrorista se inclina por una “tregua táctica” -como las tres que ha declarado hasta ahora, con las que ha buscado reorganizarse- y otro es partidario de asumir los llamados principios de Mitchell, que incluyen el desarme, según fuentes próximas a la izquierda radical. El Ministerio del Interior se muestra muy escéptico ante este debate, y cree que de producirse una tregua será meramente táctica.

    La discusión se produce cuando la dirección de ETA está muy débil por la cadena de detenciones de sus dirigentes en los últimos dos años y por la división que ha heredado de sus predecesores, sometidos a una lucha de poder entre los políticos de Javier López Peña, Thierry, y los militares de Garikoitz Aspiazu, Txeroki.

    Los más duros de la banda sostienen que la tregua debe ser meramente táctica. Los demás avalan supuestamente la petición del principal asesor de la izquierda abertzale, el sudafricano Brian Currin , y la declaración de marzo en Bruselas de cuatro premios Nobel -los sudafricanos Desmond Tutu y Frederik Willem de Klerk, y los irlandeses John Hume y Mary Robinson-, junto con la Fundación Nelson Mandela, que proponía a ETA una tregua permanente y verificable como paso previo al desarme, siguiendo los principios de Mitchell, que inspiraron el proceso de paz irlandés.

    Las disensiones en la banda y el aislamiento al que la someten sus propias medidas de seguridad hacen pensar a fuentes próximas a la izquierda abertzale que esa declaración -en un sentido u otro- puede demorarse varias semanas.

  4. Benetan sakona da artikulua jarratu duzu imanol.

    Euskal Herriak ez du soilik euskarak egiten, euskal sena ez dator soilik euskararekin nahiz euskaraz murgiltzen den, gure ideosinkrasiak euskara gainditu egiten, gure pentsakerak, gure antolakontzak, gure jatorrizko kultura politkoak egiten dute batipat.

    Aurre egiozu eztabaida falrsu eta arriskutsu honi.

  5. Imanol,

    oso interesgarriak dira zuk gerturatutako artikuluak. Eta bitxia da batzuek euskaraz nazio identitateaz idazten jarraitzen duten ikustea. Niri ere iruditu zait Zelik-en ikuspuntuak turista iraultzailearen kutsua duela.
    Ez dakit ENAMeko ikuspuntua idazle alemaniarren antzekoa (edo ia berberakoa) den, baina Odriozolak gai honi buruzko bi saio argitaratu ditu eta uste dut bi saio horiek tradizioa direla dagoneko.
    Aipatu nahi dut filosofia-lizenziatuen gai honetaz dazteko ausardia, oso gustora irakurri ditut euren eritziak eta azalpenak nahiz eta horietako inorekin bat ez etorri.
    Duela gutxi Frantzian frantzes identitateari buruzko kanpaina hasi zen gobernuak bultzatuta, beraz, nazio identitateaz mintzatzea ez dago lekutik kanpo ez denborarik kanpo.
    Ez bakarrik euskarak, erromantzeek eta balore eta jarduera demokratikoek ere besteak beste egiten dute Euskalerria garaikidea, Euskalerritarrentzat batzuok dugun herri proiektua bederen.

    Agur t’erdi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Previous post Algunas notables diferencias entre Aralar y EA en relación a la Izquierda Abertzale
Next post Lehendakari Agirre (15): Por la federación de Europa

Azken artikuloak / Artículos más recientes

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Pero el Estado favorito del partido pre-nacionalista (esto es, fuerista) es el español, no? Salvo error por mis partes, nunca…

Harremanetan jarri / Contactar


Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

Agiritegia / Archivo

StatCounter

wordpress visitor counter
2010(e)ko ekaina
A A A O O L I
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Contact us