Europar Batasunaren gaiztakeriaren mamia

Imanol Lizarralde

MLNVko zuzendaritza beti dabil joku bikoitzean. Hartara, Europa osoaren aurrean, eta beren instituzioetara joaz, espainiar estatuaren demokrazi eza salatu nahi zuen Batasunaren ilegalizazioa zela aitzaki. Bestalde, MLNV ez dago bakarrik Espainiako sistema politikoaren kontra baizik eta Europa osoan ematen dena ere gaitzesten du, berarentzat bat bera eta berdina baitira: ordezkatze demokrazia moduak.

Hauxe da, izan ere, Jon Etxebarria “Txontxe” Askapeneko kidearen argudio nagusia (Berria, Europar Batasuna urrun bezain hurbil, 8-7): “Europar Batasuna europar burgesiaren proiektu estrategiakorako ezinbesteko tresna da”. Nonbait Estrasburgotik datorkigun sententziaren hotsak sortutako azkure bizia emetzeko beharrezkoa da berriz ere militantziari eta Berriako irakurlegoari esplikatzea MLNVren borroka, azken batean, ez dela bakarrik ala hutsik borroka nazionala, baizik eta sistema global oso bat ankaz gora jarri nahi duela.

Horrengatik dio: “Historia ez da dominazioen historia, baizik eta klase eta herri zapalduen borrokaren historia”. Eta, noski, hain politki marraztutako ipuian badakusagu zeintzuk diren heroiak eta martiriak, zein den historia delako horren subjektu salbatzailea: “alderdi ezkertiar zein alderdi independentisten borroka” da, borroka bikoitza, instituzioetan ematen baita eta kalean eta gizarte barruan ere.

Multzo ia sakratu horren kontra eraiki omen da Europar Batasuna:

“Esan dezakegu europar burgesia handiak herrien eta herri klaseen dominazio eta esplotazio estrategian salto kualitatiboa eman duela Europar Batasuna finkatzen. Erreminta horren bidez, herri klaseek lortutako eskubide sozialak eta herrien bioaniztasuna deuseztatzen ari da kostu handia ordaindu gabe eta, are larriago, kapitalaren akumulazio neurrigabearen oztopo eta etsairik handiena den herrien eta klase zapalduen kontroletik kanpo gelditzeko bidean pausoak ematen ari da. Horren adibide dira, batetik, hauteskundeetako barrutiak, estatu mailako alderdi ez handien eta estatu gabeko nazioen alderdien kalterako egindakoak. Bestaldetik, Estrasburgoko Auzitegiaren erabakia, non Batasunaren legez kanporatzea ez ezik, espainiar Estatu neofaxistaren tesiak ere onartu diren”.

Gure Txontxek, urtetan zehar mozorro desberdinekin itxuratu egin den faszistizazio etengabearen teoria aplikatuz, orain artean Espainiar demokraziari egindako salaketa jadanik Europar Batasun osoari egotzi dio. Kapitalaren akumulazioaren tresna bezala azaldu nahi du non eta, noski, Estrasburgoko Auzitegiaren erabakia ilegalizazioari buruz “espainiar estatu neofaxistaren teoriak” sustatzen dituen. Are gehiago: Europar Batasuna dominazio aparailu bat da “esplotazio estrategia”ri salto kualitatiboa emateko.

Halaere, Txontxek planteatzen du estatu-nazioa oraindik “burgesia” delako horren dominazio aparailu nagusia izaten jarraitzen duela. “estatuak sektore dominatzaileen eskuetan dauden ezinbesteko tresnak” dira gaur ere, Txontxeren ustetan: “bai Europar Batasunean bai munduko sistema kapitalistan, jabetza harremanen, lurralde-osotasunaren eta ezarritako ordena sozialaren bermatzaile administratibo eta koertzitibo”ak omen dira.

Espainiar, Frantziar ala Europar estatuaren Txontxeren errefusapenak, MLNVren errefusapenak bezala, ezer gutxi ikustekorik du abertzale ikuspegiarekin, estatua “sistema” bezala juzkatzen baita eta, hortaz, kontsiderazio sozioekonomikoak trabatzen dira tartean. Horren ondorioz, euskal borroka, Europan (Frantzian, Italian, Alemanian eta Grezian) gertatu diren hainbat borroka sozioekonomikoekin bat doa.

Hori guztia hala bada (eta hala da, MLNVren ideologia ofizialaren eredu baita), MLNVren borroka konkretua egitura konkretoen kontrako borroka da, eta ez aberri askapeneko borroka. Egitura horien kontrako borroka garrantzitsuagoa baita euskal aberria eraikitzea baino. Aberri borrokaren itxurakeria, aitzaki biribila, publizitarioki lantzen dute egituren kontrako borroka horri indarra emateko.

Polo soberanistaren lemazainek, beraz, independentziaren gakoa astintzen dutenean ez dute independentzia lortzeko biderik proposatzen. Aldiz, Europar Batasuna, Espainiar Estatua, Frantziar Estatua eta Eusko Jaurlaritza hauek guztiek osatutako egitura politikoa taigabe borrokatzeko bidea darakuste.

Horrengatik adi egon behar dugu Otegik eta beretarrek egiten duten independentziari buruzko aldarrikapenaren aurrean. Beren borroka epe luzekoa bada, independentzia datozen urte gertuetan lortuko dela esateak bakarrik gauza bat esan nahi du: aberri borrokaren energia beste borroka baten mende jarrita dagoela. Eta borroka honek luze joko duela; eta munduko egitura politiko zein sozioekonomikoak porrot egin baino lehenago ez dugula independentzia zoragarri horren susmorik izango. Jakin dezagula, eta Txentek ez digu hortaz argi gutxi ematen, hori engainu ustela dela.

2 thoughts on “0

  1. Atzo lagunartean norbaitek esan zuen, ze lortu dute tipo hauek Euskadirentzat? Zoritxarrean gure artean baditugu animali piloa ahoa bete demagogia eta hitz potol bizi nahi duena.

    Ezker radikalak ez du ezer lortu gure herriarentzat aberrigintza mailan. Eskubitar eta autonomistek lortu dute duguna, beharrezkoa duguna herri nortasun bezala bizitzen jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Previous post La metonimia de Batasuna
Next post Los hermanos Garat y la Revolución que acabó con las Viejas Libertades (1)

Azken artikuloak / Artículos más recientes

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Pero el Estado favorito del partido pre-nacionalista (esto es, fuerista) es el español, no? Salvo error por mis partes, nunca…

Harremanetan jarri / Contactar


Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

Agiritegia / Archivo

StatCounter

wordpress visitor counter
2009(e)ko uztaila
A A A O O L I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Contact us