Posteado por: aberriberri | abril 11, 2009

Estatu estrategia eta anti-Estatu estrategien artean

Ion Gaztañaga

PSOE eta PP erkidegoko gobernua lortzeko erabili duten ibilbideari hainbat izen eman zaizkio egunotan abertzaletasunaren aldetik. Hauetako terminoetako bat, Joseba Egibarren hitzetan “Euskadi Espainiara bereganatzeko estatu estrategia” izan da, PP eta PSOEren ekintzen atzean alderdikerietatik at planteatutako euskal abertzaletasunaren aurkako lan sistematiko eta landu baten ondorio bezala, hain zuzen.

Hitz horiekin erabat ados nagoela esan behar dut eta estrategia hau orain dela urte asko hasita zegoela ere esan beharrean nago. Ez Aznaratoaren eta 2001eko hauteskundeetatik bakarrik, Mayor Orejaren hitzetan urte hartako estrategia hobetu beharra zutela aitortu zutenean, askoz aurretik alegia.

Honen adierazle nagusienetako bat Erkidegoko egunkari irakurrienetan 80 eta 90 hamarkadetatik datorkigun fronte mediatikoaren oihartzuna da, behin eta berriz indarkariaren erroa abertzaletasunean finkatuz, tribuaren, etniaren zoramenak eragindako ideia politikoaren espresio logiko bezala definituz. Eta egia esateko gezur metodiko eta errepikakor honi laguntzeko, hor izan dugu abertzaleen artean ere indarkeria gatazkaren espresio tamalgarri bezala jo dituzten tesiak, indarkeria konpontzeko gatazka konpontzea ezinbestekoa zela ziotenean. Paregabeak izan baikara etsaiaren argumentuak sendotzen eta estatu estrategiaren pausoak indartzen.

Estatu estrategia ote abertzaletasunak aurrean duen arazo bakarra? Hori da begibistan duguna baina gomendagarria izan ohi da hitzez gain isiltasunak ere entzutea. Eta isiltasunei dagokienez hor dugu ENAM mundu ofizialaren isiltasun nabaria PP-PSOE akordioaren aurrean. Zenbait “putxerazo” aipatu bai, baina ez da mobilizaziorik gertatu, ez eta atentaturik, manifestaldirik edota hitz potolorik.

ENAMen hedabideek dakarkiten berrietan, ez dago leku gehiegirik PP eta PSOEren ekintzarentzat, ez baitago leku nahikoa abertzaletasun instituzionalari muzin egiteko aukera baldin badago. Hauteskundeen ondoren, ENAM fokua EAJ-EAren jarrera “negargarrian” egon da finkatuta eta legez kanporatuak izatearen inguruko analisia bigarren planoan egon da betiko etsai nagusiak oposiziora pasa behar duela dakusatenean. 2001. urtean ez bezala, Arnaldo Otegik EH parlamentuko “giltza” izateko aurrikuspen okerra egin zuenean, orain zeharka eta Estatuaren estrategia medio, “giltza” izan dira. ENAMen helburu zaharra, EAJ boteretik kanporatzearena, bete da azkenean eta hainbat urtetan landutako estrategia jarriko dute martxan orain, abertzaletasunaren erreferente bihurtzearena hain zuzen.

EAJren zatiketaren ondoren hegoaldeko lau lurraldeetan 80. hamarkadako bukaeran HBk izandako emaitzak gorantza zihoazenean izan zuten espejismo hura joan zenetik, ez dute aukera hobeagorik izan, ezta Lizarran ere. Gainera, esplizituki edota “borrokaren baitako batasunean”, hor dugu Aralar abertzaleen batasunaren diskurtsoa behin eta berriz astinduz, NaBai-ren kasuan gertatzen den bezalaxe abertzaleen frontearen lidergoa lortu  nahian. Historia errepikatzen den bakoitzean ez baita beti komedia moduan bueltatzen.

Estatu estrategia eta anti-estatu estrategiaren bat-egite honek aurrera jarraituko al du? Biek dute horren beharra. Eguiguren berak hori adierazi nahi du bakearen txorimaloa astintzen duenean. ENAMek bere helburu zaharra, hauteskunde frontearen lidergoa eskuratzea, bakearean txorimaloaren bidez besterik ezin du lortu, alderdien legea gainditu eta aurkeztu ahal izateko. Eta kasu hau gertatzen ez bada ere, hor izango dugu Aralar, “ezker abertzalearen” destolesketa berria bere aukeraren zain.

Zer egin taktikoki bat datozen estatu estrategia eta anti-estatu estrategia hauen aurrean? Bi uholde hauei aurre egiteko orduan abertzaletasunaren ideia demokratikoen eta instituzioen bermatzea ziurtatu, oposizio zorrotza egiten den bitartean. Ez da erraza, baina ezta ezinezkoa ere.

Zer gertatuko da EAJ eta EAren barnean azko urteotan bizi izan ditugun tentsio eta barne-zatiketekin? Abertzaletasun demokratikoaren birkonfigurazio zuhurra beharko dugu garatu, denbora berri hauek dakarten zailtasun hauek gainditu nahi baditugu eta baita ausardia ere, 86 urteko tragediaren errepikapena komedia moduan berbizi nahi ez badugu.

Hainbat alditan asmatu dugu eta hainbat hanka-sartze izan ditugu. Oraingoan arerioak eta etsaiak gureak egin lezakeen pausoaren zain daude, epe luzean garatu, saiatu eta hobetu dituzten estatu eta anti-estatu estrategien azken barrea bota nahian. Adi lagunok, garai berri hauetan. Nortzuk dira gure/beren etsaiak? Nortzuk dira gure/beren lagunak? Iraultzako galdera hauek baitira abertzaleok politikan oraindik zuzen erantzun ez ditugun galdera garrantzitsuak.


Responses

  1. Ion:

    Tu entrada me parece de las más interesantes de estos últimos días y es una pena que no esté recibiendo comentarios.

    Es cierto que, a la vista de las consecuencias de las elecciones vascas, el ‘gran juego’ de la política vasca está marcando continuidades sustanciales, a saber, la consolidación de la espiral que enfrenta a quienes hacen de Euskadi ‘cuestión de Estado’ y a quienes quieren que nuestro país sea ‘foco de antiEstado’.

    Aunque, también se han producido modificaciones decisivas que afectan directamente al lugar que ocupan las fuerzas políticas más importantes y, consecuentemente, al papel que estas desempeñan, papel que a partir de estas elecciones puede ser muy diferente.

    Uno de los cambios más importantes que se ha producido afecta al inquilinato del Gobierno Vasco. Y este es un tema importante por varias razones. El nacionalismo había cifrado casi toda su expectativa de contribuir a superar la dialéctica Estado/antiEstado en la conservación del poder institucional vasco, con imagen y cualidades de Estado, abandonando pretensiones de organizar de una sociedad fuerte, articulada, ámbito en el que se ha movido mejor el antiEstado.

    Desde el Gobierno, el nacionalismo ha tenido éxito prácticamente en todos los terrenos, cultural, económico y político, al representar su acción en ese ‘justo medio’, en ese cauce central donde se cimenta la armonía social, a recaudo de las tentaciones de orillarse y fragmentar la sociedad. Hoy, sin el Gobierno, el nacionalismo se encuentra sin el instrumento de ‘cauce central’.

    El Gobierno, por el contrario, se ha conformado con criterio de Estado. El pacto imposible ha sido posible: el nacionalismo vasco había de ser derrotado o domesticado, inaccesible esta opción, el nacionalismo vasco ha sido derrotado. Hasta los graves problemas de gobernabilidad de España han cedido paso a este acontecimiento histórico: en Ajuriaenea se sentará al fin un político leal al Estado.

    El antiEstado lo ha identificado ya así: el Estado está nítidamente identificado en Gasteiz-Ajuriaenea, sólo hay dos proyectos, el del Estado burgués y el independentista antiEstado (‘hay que acabar con el Estado burgués y hay que crear uno, dos, tres… cien Estados obreros y populares, independientes e internacionalistas’ Gl Sn Vicente, 31 marzo 2009; ‘Construir un Estado desde la izquierda’ Otegi, 30 noviembre de 2009). Paraello, las palabras + repetidas son, ‘una’ y ‘estrategia’: ‘una estrategia eficaz’ (Otegi, misma entrevista y siguientes comparecencias, Antxxon Etxebeste, vísperas Aberri eguna)), ‘una estrategia nacional’ (Eztabaidagunea, aberri eguna), ‘estrategia única’ (ETA, aberri eguna). Hay que construir un ‘muro’ (ETA, aberrieguna), una línea de frente que busca fracturar el país, entre amigos y enemigos, víctimas y verdugos,…

    Ambas estrategias confluyen en la espiral o el foco. Confluyen y luchan, combaten antagónicamente entre ellas, el Estado reconoce en el antiEstado su mayor enemigo y el antiEstado lo hace en el Estado.

    El mensaje de ambos al nacionalismo vasco es el mismo: ‘o conmigo o contra mí’. Es un emplazamiento que acarrea graves riesgos a un nacionalismo, hoy más institucional (así se le llega a llamar, lamentablemente) que social, que ve como esa perdida institucional (parcial) le sitúa con menos margen de maniobra política para enfrentarse a la espiral entre Guatemala y Guatepeor. De ahí la angustia en la que se vive en muchos ambientes nacionalistas de cierta responsabilidad.

    ¿Qué hacer? Ya se ha dicho en otras ocasiones: sólo una línea de cauce central puede integrar. Hay que evitar echarse en brazos, alistarse, integrarse, buscar abrigo en cualquiera de esas dos orillas. Tenemos que tener nuestra propia estrategia de afrontamiento de la situación. Cómo bién ha dicho Ion, el punto de aprtida consiste en definir quien es el enemigo y quien es el amigo. Yo tengo claro que no hará falta realizar un ejercicio de elevación del listón ético para concluir que el enemigo es ETA y que, dentro de los límites del Arbol de Malato, tenemos que combatirlos hasta su renuncia o derrota. Y también tengo claro que del enfrentamiento en el Parlamento Vasco, la oposición debe ser al gobierno, a las medidas del gobierno, y no al sistema, ya que son las instituciones vascas las que deben salir fortalecidas. La mirada a los agentes que militarán en las dos estrategias Estado/antiEstado no puede ser por lo tanto equidistante, ya que para una concepción social del Estado (de la que ha participado el nacionalismo durante su etapa de gobierno y que es que el estado es una articulación política que busca la realización de fines y voluntades de los ciudadanos), el antiEstado es también antisociedad.

  2. Siento no haber komentado el artikulo Jon, xo los k no dominamos bien euskera somos hipokritas y no hacemos 1 esfuerzo x nuestra lengua.

    Estos mismos dias hemos visto lo k anticipas: ETA apunta a Lopez y España apunta al PNV komo kulpable. Esto ya lo konocemos, son los años de plomo y el Aznarato.

    Gustiz ados zure artikuluarekin. Guk gure bidea daukagu.

  3. Gaur inoiz baino gehiego abertzaletasun demokratiko institutuzional zentratua betidanik berea izan den bidea jorratu egin behar eta berea ez den jendeak eskeintzen dioten laguntzari uko egin behar dio, laguntza hori ekar bai dezakeelako bere bideraezineko porrota.

    Ikus Irlandaern kasua, non dira gaur egun talde moderatuak.

    Abertzaleen indar metaketa erradikalismoari lagunduko dio soilik.

    Gure egoera ikuspegi abertzale batetik ikusita Irlandaren baino askos hobeagoa da. Beraz ez ez dezagun errealitatearen ikuspegia galdu.

    Inoiz baino gehiago gure balore ideologikoak gaineratu eta plazaratu behar ditugu, gure nortasun ideologikoa gure nortasun nazionalaren gainetik dugula aldarrikatuz argi ta garbi.

    Alegia espainiarrek sekula egin ez dutena, “más vale una españa roja que rota” Calvo Sotelotik gaur egungo Basagoitiraino.

    Idei garbiak, emaitza hobeak

  4. Eakide, pozten naiz artikulua gustatu izana. Orain ETAk Lopezen gobernua helburu lehenetsi bihurtu du eta erantzunean “denok Lopez-ekin bat” leloa atera dute, Lopez-en gobernua lege-kanporatzeen bidez gertatu izana ETAren mehatxupean desagertarazteko.

    Hemendik aurrera, Lopez-en gobernua kritikatzea ETArekin bat egitea izan da medioetan. Bestalde, Lopez-en gobernuarekin hitzarmen bat lortzea traizioa izango da ETArentzat eta mehatxuak egingo ditu zentzu horretan. Anti-Estatu eta Estatu estrategiaren kapitulu berri batean gaude.
    Besarkada bat.

  5. Arnaldo Otegik bide horretan darrai: bakearen puzzlearen piezak mahaigainean jarri zirela eta ordenatzea besterik ez dela falta. Betiko leloa: “oraingoan bai”.

    Hala ere ez dakit PSOE bake prozesu batera arriskatuko den PPren laguntza behar baitu gobernuari eusteko. Agian ezker abertzaleak nahiago izango du gobernu berria erasotu Lopez lehendakaritzan indartzeko.

  6. Bai, Ahopean, PPk egin duen jokoaren arabera, argi ikusi liteke ‘Estatu arrazoia’ gauzatze soilean ez duela geratu nahi izan. Horrexegatik eskatu du, beraz, bi alderdien arteko hitzarmena idatzizkoa izatea. Horregatik lehenetsi dute, hitzarmen beraren baitan, terrorismoaren aurkako atala. Ez da kasuala, ez noski, atal hau berau hain xeheki garatua izatea firmatu duten paperetan.

    Baina, ETAren munduari ez zaio oraingoz behinik behin pake prozesu berri bat irikitzea gehiegi ajola. Azken pake prozesuaren ondoko erresakak beren inguru gotorrenetara eraman bazituen ere, beren jendearen animu eta kohesioa indartzera, hausnarketa eta ekintza bitartez, ajea pasea dute dagoeneko. Ez bakarrik barne ahultasuna erabat desagertu zaielako, baita ere kanpo-baldintzak, testuinguru politikoa, euskal hauteskundeen ondotik ‘gatazkaren’ mesedera aldatu direlako.

    Orain, berriz, Lizarraren bizkia (Indar metaketa-poloa) ernetze lanean ari zaizkigu itxura denez ETA eta bere ingurua. Halaxe dio ETAk bere azken agirian: ‘urratsak diskurtsoetatik ekintzetarako igarobidea eman artean inork, ordea, ez dezaiola eska ETAri armen bidez etsaiari aurre egiteko borrokari uko egin dezaiola’. Era pasiboan idatzitako esaldi nahasi honek, modu aktibora itzuli ezkero argitasun gehiago hartzen du: ETAk armak erabiltzeari uko egin lezaioke, baldin eta deitutako talde eta alderdiek ETAren proiektu eta asmoen aldeko ekintzetara makurtuko balira.

    Hau Lizarrako eskema bera da. Ez da oraindik pake negoziaketa, baizik bere aurretik egin behar den indar-metaketa, burrukari beste dimentsio oldarkorragoa, nolabaiteko sueten baten baitan egingo balitz ere, emango liokeen poloa (antiEstatua, Estatuarekin konfrontazio bila). Gogoratu besterik ez dago Rafa Diezek Lizarrakoa egiteko eskatzen zuena (1997-10-19): ‘Borroka armatuaren akoplatze edo ez akoplatzearen galdera beste era batean tajutu beharko genuke. Zer egiteko prest gaude instituzio eta sozial alorrean euskal militanteek borroka armatua ez dela derrigorrezkoa baliozta dezaten?’.

    Baina, prozesu berriaren gauzatzeak Lizarrarekin antzekotasun haundiak baditu ere, baditu zenbait ezberdintasun ere nabarmen ageri direnak. Indar-metaketaren helburu estrategikoa ez da Euskalerriaren lurraldetasuna eta erabakimenaren aldarrikapenera mugatzen. Egia da helburu hauek ‘gatazkaren’ konponbidearen funtsa izaten jarraitzen dutela. Gatazkaren minimoak dira eta.

    Baina, ‘gatazkaren’ konponbidea ez da helmuga, aurrerabidean (sozialismoaren bidetik) jarraitzeko zubia besterik ez da. Eta ‘gatazkaren’ konponbide hutsak, lurraldetasuna eta erabakimena lorturik ere, ez du bermatzen konponbide hori ezker iraultzaileak beregana edo kapitaliza dezakeenik, une horretan euskal indar politiko nagusiena izatera iritsi ez bada bederen. Eta nagusigoa lortzeko, EAJ-EAk osatzen duten esparru politikoa desegin behar dute. Aurrenekoa (EAJ), arerio bezala hartuz. Bigarrena (EA), NAEM aldera eramanaz, poliki poliki bere barrenetan irentsiz. Horregatik da, ba, Lizarra berria. Horregatik, ba, joandako larunbatean, Antxon Etxebestek esan zuena: gai estrategikoa ez da autodeterminazioa, gai estrategikoa da gizarte eredua. Izena nik jarriko diot: Lizarra berria independentzia eta sozialismoa gauza bat bakarra bezala hartzen dutenentzat izango da. Poloak soberanista baino gehiago, sozialista izan behar du.

    Horrexegatik, hain zuzen, ere, ETArentzat oraingo gai estrategikoa ez da pake prozesua. PPk ez du, ez zait iruditzen neri, arazorik izango lau urteetan Patxi lehendakari bezala sostengatzeko. Edo, hobeto, ez du datozen lau urteetan Patxiren aurkako zentsurarik babestuko.

  7. Oso interesgarria EAkide Lizarra “bis”-aren inguruan egiten duzun hausnarketa. Izan ere honetan, PNV eta EAren alde kritikoa esplizituki utzi nahi dute kanpoan Lizarran ez bezala “poloaren” baldintzak betetzen ez dituztelako.

    Hala ere ez dut uste EAJ-EA erdigune abertzalea zatituko dutenik. EA polora erakartzen badute, bere afiliatu hainbat eta botu-emaile gehienak ez dute bide hori jarraituko. Baina honek umerzurtz utzi ditzake eta ahuldu egin dezake abertzaletasuna.

    Horregatik oso interesgarria iruditu zait Gaztañagak bere artikuluan zioena:

    “Abertzaletasun demokratikoaren birkonfigurazio zuhurra beharko dugu garatu, denbora berri hauek dakarten zailtasun hauek gainditu nahi baditugu eta baita ausardia ere, 86 urteko tragediaren errepikapena komedia moduan berbizi nahi ez badugu”

    Aurrera jo beharko dugu bide horretan, agertzen diren zailtasun gaindituz. Poloaren eraketa azkar dola dirudienez, adi egon beharko dugu honetan ere.

  8. EAkide, zuk aipatutako Eugenio Etxebeste Antxon-ek Garan ateratako artikuluak badu bere muina:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20090410/131640/es/Una-vision-critica

    Hala ere, indar-metatze honek bere arazoak izango dituela ere uste dut, batez ere abertzaletasunak izan dituen esperientziak kontuan izanik, zuhurtziaz jokatzen badu. Eta zuhurtziaz jokatzearen barnean, poloaren eraketak alderdi abertzaleen barruan ekarriko dituen barne-tentsioak egoera berri positiboago batean bihurtzea dago.

    Ados nago zure hitzekin: “acarrea graves riesgos a un nacionalismo, hoy más institucional (así se le llega a llamar, lamentablemente) que social.”

    Nik hala deitzen diot, ez gizartearekin bat ez datorrelako, instituzioen aldekoa delako baizik. Baina zure komentario horrek beste erronka bat erakusten du: gizartetik gertuago dagoen abertzaletasuna garatzea alegia, gizartean txertatuagoa, hainbeste urtetan boterean izanak agian aldendu gaituena.

    Garai interesgarriak dira bai, abertzale guztiontzat, aurrean dugun erronka ikusita.

  9. Orduan zer diozue oraingo honetan ez dela pake prozesurik gertatutko?

    Ba ordea beste diote hori izango dela PSEk PNV legealdiko azken bi urtetan gatibu izateko erabiliko duen estrategia.

  10. Arazoa da Julen negoziaketa prozesu bat eraikitzeko behar dela presioa eta tenkadura areagotu, beraz bi urteko epea nahikoa izan daiteke bi gauzak burutzeko, batetik kriston egurra zabaltzea eta bestetik betiko oportunista merkeekin, sozialistekin, adostasun itxura bat egitea.

    Bienbitartean potererik gabeko abertzale nazionalistak indar metaketa horretan jartzen baldin badituzte ezinobe.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: