Posteado por: aberriberri | octubre 31, 2008

Think Gaur eta CIFS (2): Populazio aktiboaren gakoa

Ion Gaztañaga

(Think Gaur eta CIFS (1): Euskal erakundeen arkitektura berrituaren jarraipena)

Sabino Arana Fundazioak eskatu eta “Think Gaur” egitasmoaren barruan aurkeztutako Copenhagen Institute for Futures Studies (CIFS)-en txostenarekin jarraituz, populazio aktiboaren hazkundearen inguruko hausnarketa ere egin beharrean gaude.

Jon Goikoetxeak bere “90.000 inmigrantes, 90.000 preguntas” artikuluan azaldu bezala, hainbat faktore daude etorkinen beharra sortzen dutenak. Horietatik batzuk, seguru aski, aldaezinak egungo euskal ongizate gizartean (nahi ez ditugun lanak, nagusien ardura, etb.) baina beste hainbat, Jon Goikoetxeak aipatu bezala (aurre-erretiroak, emakumeak, ikasleak, etb.) ez ditugu askotan entzungai hausnarketetan, izan ere, etorkinekin batera soldata baxuagoak eta baldintza kaskarragarroak ere sortzen direlako. Dena den, CIFS-en txostenean hainbat neurri ageri dira “Incremental la población activa” atalean:

Lehenengoa herri nordikoetan emakumeek merkatuan duten parte-hartze handia ageri da, eta noski hori gauzatzeko batez ere familia eta lana bateratzeko neurriak ageri dira. Hainbat hitz egiten da honetaz hauteskunde garaietan baina zenbat enpresek eskaintzen dute ordutegi malgu bat? Zenbat enpresa handik/poligonok/zentru teknologikok dute haurtzaindegia? Ikusiko dugu gai hau hauteskundeetan ageri zaigun edota betiko moduan monotema nekagarrian murgiltzen garen. Zein da abertzaleon eredua, azken finean?

Jeltzale ikuspegi batetik gainera, haurren zaintza kontratatzea baino familiarekiko harreman zuzena suspertzea da gure eredu politikoa bultzatzen duena, humanismoa eta giza-erlazioetan oinarritzen delako, diruak ordezkatu ezin dituen printzipioetan. Beraz, jeltzaleon aukera ez litzateke haurtzaindegiak ordaintzea aita eta amak edozein ordutegi tamalgarrirekin jarrai dezaten, baizik eta ordutegi malguak, etxean lan egitean edota haurtzaindegiak lantegitik gertu edukitzea. Haurrek familiarekin ahalik eta denbora gehien pasa dezaten bultzatzea da gure helburua.

Egungo gizartean ikusten ditugun hainbat jarrera, arazo eta balore falta bakardadeak eta haurrek gurasoekin duten harreman xumearen ondorio direlako hein handi batean. Onargarriak ez diren jarrerak zigortu baina lehen, behar bezala hezitzeko tresnak mahai gainean dauden galdetu beharko diogu geure buruari.

Bigarrenik ikasleek herri nordikoetan egiten duten lana ere ageri da txostenean. Ikasleek praktikak eta lana bateratzeko beharrezko laguntzak ezartzen dira, ikasle horiek esperientzia hartzen dutelako etorkizunerako eta etxetik irteteko aukera handiagoa dutelako. Beraz, lana ez dute 23 urterekin hasten baizik eta lehenago, honek lan-merkatuan duen garrantziarekin eta pertsonaren heziketan betebeharrak gaztetik izatearen ardura. Berriro ere heziketarako aportazio itzela dela uste dut, mundu errealarekin kontaktua lehenago dutelako, ikasle-burbuilan isolatuta gelditu gabe.

Hirugarrena eta nire ustez garrantzitsuenetakoa, egungo gizarteak hemendik gutxira izango duen adin-piramidearekin erlazionatuta dago. Azken urteotan hainbat eta hainbat pertsona aurre erretiratu dira langabeziaren aurkako neurri bezala. Hogei urte beranduago langabezia langile faltan bihurtu da eta gainera finantza publikoetarako kostu handi batean gizarte segurantzaren iraungitze datak behin eta berriro gogorazten digunez. Espainiako eredua oraindik ere horixe da, azken egunotan Telefonicak 48 urteko pertsonak erretiratu nahi dituela jakin dugun bezala. Aukera hau mantentzeak, jasangarria ez den inmigrazioa eta gizarte-segurantzaren egitura piramidala areagotzea besterik ez dakar, gizarte segurantzaren arazoak  zertxobait berandutu baina asko larritzen dituelako. Ahatik, txostenean argi azaltzen da herrialde nordikoen aukera bestelakoa dela:

“A la vista del progresivo envejecimiento de la población, uno de los elementos más importantes para la conservación de la población activa es retener a las personas más maduras dentro del mercado de trabajo. A menudo, su elevado nivel de educación permanente asegura que estas personas tienen las competencias necesarias para “rivalizar” con la población más joven. Los centros de trabajo poco jerarquizados, como ocurre en la mayoría de los países nórdicos, son asimismo un factor que facilita a las personas maduras cambiar de un trabajo de alta exigencia, por ejemplo una gerencia, a uno menos severo, por ejemplo una consultoría, sin perder su estatus. Asimismo, la flexibilidad de los horarios de trabajo, las vacaciones y los diferentes tipos de contratos hacen que resulte relativamente más ventajoso seguir trabajando, puesto que se dispone de tiempo para aficiones, viajes, familia…”

Eta informe berak dioen bezala kualifikazio altuko etorkinak ezin dira erraz ekarri, herrialde guztiek nahi dituztelako. Hauek ekartzeko baldintza egokiak garatu behar dira noski, baina ez dezagun pentsa hau izango denik gure salbazioa. Eta eredu espainiarrak (etorkinen soldata eta produktibitaten baxuan oinarritutako sistema, erainkuntzan batez ere) zer nolako krisia ekarri duen abisu latza ari gara bizitzen.

Beraz, kanpora hainbeste begiratu ordez, hobe barrura begiratzen badugu eta hain gazte erretiratzen diren pertsonak nola birziklatu, nola motibatu eta lanean nola mantendu pentsatu behar dugu, adin horretan nahi diren familia, lasaitasuna eta antzeko lehentasunekin bateragarri diren lanak sortuz edo moldatuz. Adibidez, egun osoko lanak ez direnak edo gizarte-ekintzekin lotuta daudenak.

Aitor Mimendiak azken artikulu batean zioen bezala, ekonomia espekulatibotik ekonomia produktibora jo behar dugu. Eta produktibitatean asko dugu hobetzeko etxean, lan munduan, familian, kanpora begiratu baina lehen. Think gaur, bestela beranduegi izan daitekeelako.


Responses

  1. Oso artikulu interesgarria Ion … bertan jorratzen dituzun garrantzitsuak iruditzen zaizkit, baina konplexuak dira.

    50 urtetik gorako pertsonen lan jarduera luzatzeko gaiaz … nik uste dut adin horietan jarduera-tasak igo behar baldin badute, gizartean emplegumena ulertzeko moduak ere aldatu beharko lukeela. Lan egitea betebehar tamalgarri bat balitz bezala bizi gara pertsona gehienok, eta jubilazio garaia aldiz, behingoz atseden hartzeko garaia balitz bezala hartzen dugu.

    Batzuek diote etorkizunean lanaren eta aisialdiaren arteko muga zurruna desagertzen edo fintzen joango dela.

    Kontua da lana gauza aberasgarri eta baliagarri baten moduan ez baldin bada ikusten, jendeak nekez egingo du lan erretiro-adina pasa ta gero.

  2. Eskerrik asko deny,

    zuk esan bezala, bakoa jendea lanean mantentzeko mekanismo inpositiboak baino (lege-aldaketa, etb.) baldintza egokiak jarri behar direla. Adin batera iristean, langileen lehentasunak ezberdinak dira. Agian bilobekin egoteko denbora nahi dute, opor gehiago, etb… Eta beraz urte erdian besterik ez dute lan egin nahi edo lanaldi erdia, beren pentsioa eta lanerdiarekin askoz hobeto bizitzeko…

    Beste herrialde batzuk (nire artikuluan herri nordikoak agertzen dira, Think Gaur-eko txostena horretan oinarrituta dagoelako) lortu dute populazio aktibo handiagoa, beraz, guk ere lortu dezakegu hein handi batean. Herri horietako agintari eta espezialistekin batera, neurri berriak ere asma ditzakegu norabide egokian.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: