Ion Gaztañaga
Azkenaldian etorkizunerako hainbat ekintza daude martxan abertzaletasunean. Kontsultaren ibilbide orrian 2010 ageri da erreferendumaren data bezala. Think Gaur Euskadi proiektuak 2020 urtea darama bere izenean. Bi data horien tartean ba al dago data garrantzitsurik euskaldunentzako?
Abertzaletasunak nahi baina gehiagotan ahaztu izan duen dataren 500. urteurrena ere laster datorkigu: 2012. 1512. urtean proto-Espainia osatzen zuten Gaztela eta Aragoik Nafarroako erreinua konkistatu zuten, nafarren zati handi bati esker (Beaumondarrak) eta beste euskaldun askoren laguntzarekin (Oñaz tarrak eta Ganboatarrak). Data hori “ospatzeko” ekitaldietan egun nafarroako gobernuan dagoen PPren sukurtsalak hala azalduko al dizkigu gertakari hauek?
Azkenaldian Nafarroako Erreinuak euskaldunen historian izan duen garrantzia bultzatzeko hainbat ekimen jarri dira martxan, batez ere behin eta berriro errepikatzen diguten gezur historikoa argitzeko: euskaldunok ez dugula inoiz izan berezko Estatu baten egitura politiko-juridikorik. Nafarroa bera, «domuit vascones»-ean sortua, Espainia bera baina zaharragoa dena, eta tradizio, egitura juridiko eta ohitura bereziak izan dituena.
Asko izan dira, aldiz, Euzkadi proiektuaren eta Nafarroaren estatutasunaren berreskuraketa kontrajarri dituztenak. Abertzaletasun instituzionaletik bereizi nahian edo, Euskadi terminotik aldentzeko han agertu da Euskal Herria hitzaren kutsu politikoa eta Nafarroa Estatu independiente bat bezala berreskuratzeko proiektuaren bultzada.
Askok Sabindar eta Kanpiondar korronte zaharren talka, talka ideologiko bateraezin bezala aurkeztu nahi izan digute. Baina arrazonamendu honen arazoa bistan uzteko, nahikoa dugu ia batera gertatu ziren bi mugimenduen ideiak hartzea: Gamazada eta eusko abertzaletasunaren sorrera. Jakin badakigu Sabino bera egon zela Nafarroak Gamazadako mugimenduetan “Bizkaiak Nafarroa besarkatzen du” lemapean. Hain urrun al daude nafartasuna eta euskaditasuna? Honen inguruan nafarrek 1895ean adierazi zutena berrirakurtzea komeni zaigu eta horretarako Iruñeako foruen monumentuaren euskarazko plakak irakurtzen baditugu hau irakur dezakegu:
«Gu, gaurko euskaldunok, gure aitasoen ilezkorren oroipenean, bildu gara hemen gure legea gorde nahi dugula erakusteko»
«Guk euskaldunok ez dugunok beste jaunarik Jainkoa besterik, atzerritarrari ostatu gozoa eman ohi diogu, baina ez dugu bere uztarria jasan nahi. Entzun ezazue ongi, gure semealabok»
Beraz, bi ideia nagusi adierazi dituzte nafarrek. Lehenengoa bere legea gorde nahi zutela. Bigarrena, inoren uztarririk jasan nahi ez zutela baina jainkoaren pean zeudela. Ez al da hau, bada, Sabinoren hitzetan, “Jaungoikoa Eta Lagi-Zarra” eta “Euzkotarren aberria Euzkadi da” kontzeptuen ideia bera?
Zer da egungo gizarteko hitzetan orain dela 100 urte baina gehiago euskaldunok, bai nafarroako monumentuan, bai eusko abertzaletasunaren sorreran, jainkoaren pean gaudela azpimarratzeak? Euskalduntasunaren funtsean etika bat dagoela. Zintzotasunez jokatu behar duela, eta inor ez dagoela, ezta gure askatasun nahia bera ere, horren gainetik. Ez dagoela etikaren kontra, indarkerian oinarritutako aberririk eraikitzerik. Ez delako euskalduna inor baina gehiago, ez dagoelako helburu baten pean edozein medio erabiltzerik. Ez dagoela gezurretan oinarritutako aberririk.
Horregatik, abertzaletasun demokratikoak, bere egin behar du 2012. urteko data, PPren sukursalak eta hainbat interesatuk errepikatuko dituzten gezurpean eror ez dadin. Eta ez dezagun utzi nafartasunaren ikurra etika eta giza eskubideak errespetatzen ez dituztenen esku. Har dezagun 2012. urteko ospakizuna abertzaletasuna eta nafartasuna egunez egun bateragarriago bihurtzeko aukera berri bat bezala, gure arbasoek argi utzi ziguten bezala, gure printzipioak bateragarriak direlako.
Demagun datozten huteskundeetan Zapateroren lagunak gobernoa osatzen dutela, Elkarte autonoman, eta hartueman baten ondorioz adostu egiten dela, eta Nafarroan eta Elkarte Autonomoan ahalmen berriak daudela.
Demagun baita ere Nafarroa eta Elkarte Automoa,bien artean koordinaketarako organu bat eratzen dela.
Horduan zer, Gaztañaga jauna, independentzia eskatuko zenuke?, ESPAINOLAK arrotzak al dira Euskalherrian?,zer deritzozu.
Zergaitikan ez da ikusten Nafarroan, kontestazioa, Espainaren aurka, eta NABAI, BilBOKO NAZIONALISTEN, SUKURTSALA , ote,?,
ez al da izango Nafarroa adierazmena, CAER SIMPATICO A ESPAÑA,Imaz dixit.
Besarkada euskaldun bat, Gaztañaga.
Arranokabia, gaiez aldatzeko duzun joera hori benetan harrigarria da. Lehenengo gauza, ez dut uste sozialistak irabaziko dutenik.
Nik independentzia (europar batasuneko kide bezala ulertua) defendatuko dut, baina gakoa ez dago nik nahi dudan edo ez, gehiengo zabal batek nahi duen ala ez baizik.
NaBairen inguruan aldaketak omen datoz, prentsak adierazten duenez. NaBairen gauzarik positiboena, Batasunak Nafarroan zuen abertzaletasunaren lidergoa berreskuratzea izan da.
Beste besarkada euskaldun bat, Arranokabia.
Iruditzen zait, Gaztañaga nola egoten da embor bat barrendik utsik, alegia, ezer gabe, horrelkoa hari dela geratzen zure diskurtsoa., ez dira tajuzkoak zuk esaten dituzinak, arrotzak izan behar dugu gure herrian o zer.
Beste besarkada bat
Ene arranokabia, badakizu badela beti kilker baten antzeko matxinsaltoa betiro betiro ari dena bere marranta aspergarria zelaian hedatzen, ba halakoxea dira zure diskurtsuaren marruak, desertuan aitutako haize intzirien antzekoak, hutsak eta hutsalak baina era berean zeozer biziaren adierazgarri, nahiz eta bizia batzutan, zure kasuan bezala, itsusia izan. Ai, arranokabia, diozu Gaztañagarenak ez direla tajuzkoak, baina esatea eta ez demostratzea, hori, laguna, hori aluarena egitea da, benetan, ofenditu baizaitzaket ere, baina egi puroa da. Beraz gelditzen gera zure tajuzkotasunaren esperoan.
«Gu euskaldunok beste jaun eztegu Jaungoikoa baizik, atzekoari ostatua ematen diogu onirizkero baño eztegu nai aien uztaria jasan. Aditu ezazute ondo gure semeak»
Esaldia ola da. Ola dago idatzitza garai oietan Iruñan agertu berri ziren txanpon batzuen «izki iberiko»z idatzia. Errez irakurtzen da Foru Oroigarriaren «plaka iberikoa»
Eskerrik asko, Mandura zure esaldiarengatik. Interneten aurkitu nuen esaldi batetik hartu nuen eta. Beti hobe jatorrizkoa baldin badakigu.