Burgoseko prozesua eta abertzaletasuna (eta 2)

Imanol Lizarralde

(…artikulu honen jarraipena)

Bitan salatzen du Itziar Aizpuruak EAJ pitzatzen duen “modernotasuna”ren joera. Psikologiaren mekanismo bat da, (eta dialektika marxistak mekanismo hori iskilu bilakatu du) norberaren xehetasuna hurkoari aurpegiratzea, beleak zozoari ipurbeltz deitzea.

Hemen modernoak Ezker Erradikalekoak baitira. Eta ETA berak modernotasunaren gailurratzat du bere burua, Euskalerria hainbat mendez apaiz eta atzerakoien eskuetan egonda gero, historiak erditutako “subjektu” salbatzailea balitza. Mekanismo horren partea da ere ETAren “modernitatea” ona dela (askatzailea, iraultzailea…) eta EAJrena berriz txarra (neoliberalismoak ekarritakoa) dela pentsarazi nahi izatea. Baina gogora dezagun oraingoan Itziarrek agirika egiten diola EAJri eta, beraz, ohiko abertzaletasunaren antzestralitateaz mozorrotu behar duela bere diskurtsua, engainua eragingarriagoa izan dadin.

Zer dela eta, bada, salatzen du Itziarrek EAJ moderno gisa? Oraingo ETAko presoak “mespretzatu, iraindu eta bortxatu” omen ditu, “duela 37 urte Burgosko Prozesu garaiko presoak” ez bezala. Batek esango du: zertara nahasi ETAko presoen kontsiderazioa, eta modernitatea? Hau dialektikaren mekanismo bat da, Louis Althusser teoriko marxista frantsesak “amalgama” deitzen diona, logikarik gabeko terminoak elkartzea helburu inkisitorial bati lotuta. Fiskal stalinianoak zerabilten eta Itziar Aizpuruak tradizio jadanik zahar horri heltzen dio irmoki.

Honekin ere mezu inplizitu baina txit argigarria darakusgu Itziar Aizpuruak: oraingo ETAko presoak eta Burgos-eko prozesukoak, denbora tartean delarik ere, ez dutela desberdintasunik. Bai, egia da horietako batzuk (eta ez eskaxenak) partido espainoletara joan izan direla aspaldian. Eta egia da horiek diotela orduko ETAk ez zuela zerikusirik oraingoarekin. Baina Itziar baiezkoan dago eta ni berarekin. Ikustazue (zita luzea bada ere), Francisco Letamendia “Ortzi”ren liburu batetik, zer esan zuten bertakoek (Itziar Aizpurua bera tartean):

“Josu Abrisketa declara que la clase protagonista de la revolución vasca debe ser el proletariado. Itziar Aizpurua expone la represión cultural y lingüística que sufre Euskadi, y el papel de igualdad con el hombre que corresponde a la mujer en la lucha revolucionaria de su pueblo. Victor Arana expone la situación de indefensión ante el régimen del obrero vasco. Julen Kalzada afirma que el Evangelio le exige situarse del lado de los oprimidos y contra la represión, y denuncia la separación carcelaria de los curas con los restantes presos. José Antonio Karrera expone la opresión capitalista que sufre Euskadi, y denuncia los obstáculos que levantan en las cárceles a sus padres -que sólo expresan bien en euskera- para comunicarse con él. José María Dorronsoro descubre la ayuda que presta el pueblo a ETA, y declara ser enemigo a muerte del racismo. Arantxa Arruti describe el papel que juegan en el despertar cultural del pueblo las escuelas sociales. Eduardo Uriarte se declara marxista-leninista, describe el carácter anti-terrorista de ETA y expone la hermandad de sus militantes con el pueblo español. Gregorio López Irasuegui se declara prisionero de guerra, y afirma la existencia de una lucha entre el fascismo y el pueblo (…) Xabier Larena afirma que el nacionalismo de ETA es revolucionario y va de la par con el internacionalismo proletario, precisando que son vascos todos cuantos venden en Euskadi su fuerza de trabajo. Jokin Gorostidi afirma que llegó a una actitud revolucionaria tras haber agotado todos los cauces legales en su actuación como representante sindical; describe sus contactos con todas las capas populares; expone que ETA lucha contra los símbolos del terror fascista y que se inspira en el internacionalismo proletario; afirma, en fin, que por la revolución vasca está dispuesto a entregar su vida (…) Mario Onaindia (…) tras poner de manifiesto la falta de concisión de las preguntas del Fiscal, expone una vez más la identidad entre nacionalismo revolucionario y el internacionalismo proletario”.

Itziarrek MLNVkoetaz egin nahi izan duen abarkadun, txapela eta txistutar tribuaren marrazkia kamustu egiten da apika hitz hauek irakurtzean. Eta berak jarritako koloreen azpian, koadro arraildu baten azpian ageri den barruko koadro benetakoa ageri da, iraultzaren parafernaliarik zabalena, non euskal borroka munduko borroka baten printza besterik ez den.

Esan dezagun ere datu aipagarri gisa Eduardo Uriarte, Mario Onaindia eta Burgoseko prozesuaren beste hainbatzuk partido espainoletara eta bereziki PSOEra igaro zirela, ETAtik zetorren ezker modu oso bat bezala. Eta irrifar egin dezagun tristeki PSOE eta MLNVk orain dela bi egun izandako bost urtetan mamitutako itunarengatik. Abertzaleei ETAkoekiko anaitasuna egozten zaigu, eta bere militante historiko piloa PP eta PSOEko fundazioak lehertzen dituzte. Eta gogora dezagun Euskadiko Ezkerra, ETAk sortutako eta luze finantziatutako tramankulua, PSOEn integratu zela. Gauza batek lotu zituen garai horretan eta gauza berak lotzen ditu Itziar Aizpurua eta Eduardo Uriarte, bata ezker erradikalean eta bestea PSOEn egonda ere: abertzaletasun historikoari, txistulariari, dioten gorrotoa.

Burgoseko prozesuan adarjotze erraldoia egin zitzaien euskal abertzaleei eta demokraziaren aldekoei. Adierazpen hauek ez baitute ezer ikustekorik abertzaletasunarekin eta demokraziarekin. Praktikak erakutsi du hori. ETAk ez du ez demokraziarik ez euskal aberririk eraiki. Baina Itziar Aizpuruak, orain 37 urte bezala, antxume ustel hori saltzen jarraitu nahi du.

One thought on “0

  1. Burgosko hainbat “heroiek” non bukatu dut ikusita, nik uste Itziarren konparazioa bere kontra buletatu dela.

    Seguruenik esanguratsuena Onaindiarena izan da, eta gainera bera bizi guztian “askatasunaren” alde ibilitakoa dela ere entzun izan behar dugu. Hamaika ikusteko jaio garela argi dago.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Previous post Euskadiko Alderdi Popularraren krisia/Crisis en el Partido Popular de Euskadi
Next post Gran Salto Hacia Ninguna Parte

Harpidetu blogera / Suscríbete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Joseju, das un poder excesivo a la administración pública y a sus exigencias linguisticas. Esa mente funcionarial es la tragedia…

  2. Si para acceder a cualquier puesto de la administración hay que tener un grado de Euskera, aunque seas un simple…

  3. Joseju ten en cuenta que tu eres un hijo de un pueblo como el español cuya mayoría lo componían los…

  4. No puedo afirmarlo con rotundidad dado que no soy erudito en historia, pero en cuanto conozco no hay ningún estado…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share