Azala / Portada » Euskal literaturari erasoa Antza denez

Euskal literaturari erasoa Antza denez

Julen Gartzia

Mikel-Antza-Sebastian-Gregorio-Ordonez126 euskal idazleek elkartasuna adierazi diote Mikel Antzari Auzitegi Nazionalarengatik auziperatua izateagatik. Euskal idazle askori iritsi zaie sinatzeko gutuna eta gauza jakina da horietako askok presio berezia jasan dutela gutun delako hori sinatzeko. Zoritxarrez horrelako kasuetan, mekanismo gaizto bat jartzen da martxan: sinatzen dutenak «zintzoak» omen dira; eta ez dutenek «gaiztoen» lerroetan ipintzen dira.

Antzeko fenomenoa gertatu zen duela urte batzuk UTIKAN manifestu famatuarekin Euskadi Sarien kontra martxan jarri zen ekimen baten ondorioz. Azkenean hutsean geratu zen, eta sinatu zuteneko batzuk Saria jasotzen hasi zirenean berehala esandakoa ahaztu eta prest azaldu ziren Eusko Jaurlaritzara dirua jasotzera joateko. Zorionez edo zoritxarrez ia gehienok ahaztu dute gertatutakoa. Baina mekanismo berbera izan zen: konpromezua eskatzen zuen gutuna bidali, atxikimendua eskatu, eta ondoren sailkapen sektarioa burutu. Oraingo honetan, Mikel Antzaren kasuan, oso antzeko ekimena martxan jarri dute.

Eta zeinek egiten du hori? Gutunaren talde eragile lanbrotsu batek, denen buruetan dagoena baina sekula aipatzen ez dena. Horrek noski eragina izango du idazle bakoitzak edukiko duen harreman, zabalkunde eta ekoizpen ahalbideetan. Hainbat lekuetatik, zigorra eta sariaren dialektika planteatuko da sinatu duten eta sinatu ez dutenekin. Batzuk altxatuak izango dira eta besteak marjinatuak. Berriz ere, sektarismoa ezartzen da literaturaren gainetik, eta ongi bereiztu egiten dira taldeak: geureak (jatorrak eta puruak); eta besteak (geurekin disidenteak, eta boterean edo sistemarekin lerrotuak).

Iruditzen zait ordua dela hau guztia salatzeko eta agerian uzteko. Eta hori egiten dut euskal literaturaren hobe beharrez. Euskal literaturaren kaltetan baita manifestuaren gertakari hau, eta euskararen kaltetan ere, Mikel Antzaren kasuarekin lotzea, beste hainbat kasuetan egin den bezala.  Are gehiago, euskal kulturari eta euskarari egindako erasoa deritzot.

Zergatik? Ez delako zilegi euskal kultura eta euskara kausa politiko batekin lotzea. Hori egiten duenak hori badaki eta hala ere egiten du, bere kausa politikoaren alde euskal kultura eta euskara jartzeak mesede egiten diolako. Eta berari mesede egitea aski zaio, euskara eta euskal kulturaren kaltetan bada ere.

Sinadura horien talde eragileak identifikazio bat sortu nahi du Mikel Antzaren kausa politikoa eta  euskaldun guztion eta berez politikoki gauza anitza den euskara eta euskal kulturaren artean. Hori eraso zuzen bat da, eta miserablea gainera, gure hizkuntza eta gure kultura borroka politikoaren kontingentzien oin-azpian jartzen dituelako.

Mikel Antza jauna ETAko buruzagi politikoa izan dela ez du inork ukatzen, ezta berak ere. Bera buruzagi politikoa izan zen bitartean 112 heriotze kausatu zituen bere erakundeak. Berak idatzi duena edota idatziko duena hutsaren hurrena da horrelako ibilbide baten aldean. Horrelako errealitate gordin baten aurrean, bere ardura penalak epaitegiek erabaki beharko dituzte, eta ez presio politiko-ekonomiko pean bizi diren eta erabakitzen duten zenbait euskal idazleek. Euskara eta euskal kultura tartean jartzea, Mikel Antzaren ildo politikoa zuritzeko, kalte eta eraso bat da eta horregatik salatu beharra dago, euskal literatura eta euskararen hobe beharrez.

Sinatzen duen idazle kopuruak beste nahasketa larri bat lor dezake, euskal kultura eta euskararen kontra direnek esan dezaten euskal literatura hori dela eta ez beste ezer. Baina euskal literatura, zorionez, askoz idazle gehiagoz osatzen da. Euskal idazle gehienek eta garrantzitsuenek ez dute sinatu eta seguru nago sinadura-talde eragilea gogor arituko zela hori saiatzen. 129 idazle horiek ez dute euskara eta euskal literatura ordezkatzen, hori esan eta azpimarratu behar da, eta hori garaipen bat da, gure literatura bere buruaren jabe dela azaltzen duelako, eta ez kausa politiko baten morroi, askok, alde batekoek eta bestekoek, nahiko luketen bezala.

Ordua da euskal literaturaren manipulazioak eta manipulatzaileak salatzeko. Mikel Antza euskal idazlea izatez gain ETAko buruzagi politikoa izan da. Azken hau da bere ezaugarririk nabariena. Eta azken horretan hautsi egiten dira etika eta humanitatearen arau guztiak. Euskara eta euskal literaturaren aitzakia ez da izan behar hausketa horien zuritzaile. Gorde ditzagun gure literatura eta gure hizkuntza bitarteko odoltsuak justifikatzeko erabiltzen dutenen atzaparretatik.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

7 comentarios en «Euskal literaturari erasoa Antza denez»

  1. ETAk erasotu, hil edo meatzatu dituen kazetari, idazle, unibertsitateko irakasle, kultur munduarekin zerikuzi izan duen edozein (baina ezker abertzalearekin zerikuzirik izan ez duen mundu kulturalaren edozein)…126 idazle hauen elkartasuna izan ahal dute inoiz?
    Hor ikusten da idazle hauen moral bikoitza. Moral supremazista. Euren erasotuak (naiz eta ETAko buruzagi ohia izan, eta horregatik epaitua izatea) gehiago balio dute ETAren idazle, kazetari…biktimak baino, naiz eta hilda egon ETA ren erruz. Mikel Antza eta beste asko egon eta buruzagi izan diren erakundearen erruz.

  2. Argi dagoena da euskal kulturari eta hizkuntzari ez diotela inongo mesederik egin. Batzuk konbentzimenduz eta beste batzuk koldarkeri hutsez.
    Nork bereiz ditzake Antzaren idazle eta hiltzaile aldeak? Hori da Hitlerren margolari aldea eta genozidarena bereizi nahi izatea bezala.
    Okagarria.

  3. Zaharrak berri artikuluak dioskuna. Ezagun baino ezagunagoa dugu-eta ENAMen munduak betiro erabili ohi duen euskal gizartea estrategikoki bitan banatzea, euren aldekoak, zintzoak (berezko edo azpitik behar-derrigortuak), eta etsaiak zein traidoreak, besteko. Hori lortze aldera, zaharrak berri ere, jazarpen ageri-bistakoa edota ulertu uste den mehatxu lauso baina eraginkorra bezain benetazkoa.
    Hori hala da, ezin uka, aritukulogileak ondo dioskunez. Berdin-berdinki gertatu da, dena den, euskal gizarteko gainontzeko beste zenbait arlotan, presoen kolektiboen aho-batezkotasun ezinago sinesgaitzaren adibidea lekuko.
    Dena den, eta artikuluari kritika, berez berez agian egin ez, baina gutxienez, bere iritziak ere auzitan erdi jarririk, ENAMekoak ez garen euskaldun guztion autokritikarako bide eman beharko ligukeela uste dut. Eta hemen doa kritika: benetan al dira gehiengo Antzaren kausaren alde sinatu ez duten euskal idazle? Agian bai, edo, bestela, berak uste?, guk uste? ez dakit-ba; baitik bat, “euskal”idazletzat ditugun horiek euren sorkuntza euskara soil eta hutsean egiten duten horiek soil-soil aintzat hartzen baditugu, eta zalantza are potologoa ere aipatu ezaugarri horri jarraiko hau eratxikitzen badiogu, euskaraz idatzikoa saiakera eta pentsamendu arlokoa izatea…
    Aipatu bigarren talde horietakoen sorkuntza eta lanaren irakurle-arakatzaile amorratu petotzat dut neure burua eta, tamala, ezin tamalagoa bada ere, argi daukat, sorkuntza ia-ia guztia beraiena dela. Batzuetan zuzen-zuzenean, berek beroiek sortua; bestetan lausoki, agian hertsi-hertsiko euren militantzia aktiboan esku hartu ez, bai baina, lausotasun handi edo txikiagoz, euren tesien berresleak eta, hortaz, euren munduaren “ingurukoek” sortua…Erdimuinean, inguruan edota inguraren inguruabarrean, baina, finean eta buruan, azienda guztia, edo ia guztia, eurena…
    Orain dator (auto)kritika…non gaude gu? Non egon gara gu euskaraz sortutako pentsamenduan? Edota, atzera-begirako auto-zigor(ka)tzea bazter utzita, non egon gogo dugu hemendik hara? Eta nago, artikulogilearengandik aldenduta, euskara ondo politizatu behar dela, noski politizatu behar dela! Ondo politizatu. Euskara ez da ingelesa, ez erdara ere…politizatu zelako biziraun du…politizatu dutelako, bestela baina politizatu, jaso izan du etengabeko eraso bortitzak mundu espainoletik…eta, nazionalismo tradizionalak (euren petsamendu-hariko izan ote zitezkeen balizko euskal idazleek hor barne) egungo egunetan politizatu dutelako, nire iritzirako, modu ez oso egoki, ez-sutsu, ez-aktibo, neutralxea edo neutralegia, ez behar besteko axolaz, dago euskalgintzan horien eskasia…nolako pentsamendua, euskararekikoan ere, halako jarrera, halako militantzia, eta halako militantzia fruituak…Euskara politizatu behar da, noski politizatu behar dugula! Kontua da baina, ezin garela euskaragintzatik berariaz baztertu, baztertuko gaituztela?, noski! Baina baztertzaileari baztertzeko gaitasun eta ahalmena kendu behar zaio eta, horretarako, euskararen lokatzetan bete-betean sartu behar gara, bete-bete-betean

  4. Euskalherriko mugimendu komunistak bere zerbitzura dituen bitarteko guztiak jarri eta inposatzen ditu azken garaipenera, diktadura sozial faxistara, iristeko.

  5. La pregunta sonará a retórica, pero, ¿ha habido o hay personas que hayan pasado por esa misma situación que Atristain?

    Evidentemente, sí. Hay miles y miles hasta la fecha. Y también la práctica totalidad de quienes aún siguen encarcelados tras incomunicación. Por eso este fallo trasciende el caso concreto y debe ser de aplicación a todos los presos y presas vascas que están una situación equiparable, la práctica totalidad de los que cumplen condena hoy día. Si se quita de este proceso el nombre de Xabier Atristain y se pone otro, los hechos son iguales o, si se quiere, equiparables.

    Debería buscarse una reparación efectiva a todos esos casos. Una reparación que suponga que los efectos que persisten cesen, que no se perpetúen. Esa reparación debería ser para todos quienes hayan sufrido un marco comparable al que fue sometido el señor Atristain. Las similitudes en estos procesos son claras: incomunicación total, aplicación sistemática de sus limitaciones, 120 horas de plazo máximo, no poder ser examinado por un médico de su elección, ser juzgados en la Audiencia Nacional…

  6. Merezi du Joxe Austin Arrieta jaunak egindakoaren hitz batzuk honera ekartzea:

    https://www.berria.eus/paperekoa/2034/017/003/2022-02-03/sinestezina-bingen.htm

    «Mikel Antzari dagokionez. Berresten dut, goitik behera, ehun eta hogeitaka idazle eta kulturgilek haren askatasunaren alde sinatu berri dugun adierazpenarekiko atxikimendua. Gure lankide hau ETA ohiko kide izana da, berak ere halaxe du aitortua, liburuetan-eta, 90. hamarkadatik aurrera. Baina ez al ditu honezkero kitatuak, galanki kitatuak ere, zituzkeen zor guztiak? Hogei urteko espetxealdia, alajaina. Zenbat milaka kartzela-urte bete behar ote dituzte, bada, oraindik, euskal erresistentzia armatuko kideek? Ez al da nahikoa, arranopola? Torturapean erauzitako auto- eta hetero-inkulpaziotan oinarrituriko kondenak izaki gehientsuenak, gainera; hots, benetako Zuzenbide-Estatu batean baliogabeak ziratekeen sasi-frogatan. Makina bat euskal militantek igaro du, eta igarotzen dihardu, hamaika urte espetxean, edo erbestean, zuzenean berak egin gabeko atentatuengatik. Aseezina da, ordea, irabazleon mendeku-egarria, bistan da».

    Orain nik hitzegiten dut. Nire aburuz, arazoa ez da Antza zigortzea edota berari gartzela urte gehiago ezartzea, arazoa da argitu gabeko krimenak daudela ETAk eragindakoen artean eta Antzak erakunde armatuaren logikari jarraituz ez dituela argitu nahi. Eta noski ETAko buruzagi denez bere ardurak tartean dira ere.

    Bestalde «euskal erresistentzia armatu»tzat hartzea ETA, Euskal Herriaren kontrako irain galanta bat da eta baita ETAk sarraskitutakoen kontrako iraina da ere. Aseezina da heriotza ontzat hartzen dutenek beren krimenak zuritzeko jartzen duten ahalegina.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *