Posteado por: aberriberri | enero 27, 2017

Euskal Elkargoa

Jexux Artetxe

irudiak-aberriberrirakologo-communaute-pays-basqueLehengoan, etxeko bazterrak txukuntzen ari nintzela, Gernikako Estatutuaren aldeko publizitatea aurkitu nuen. Garai hartako Eusko Kontseilu Nagusiak ateratakoa. “Erabaki baino lehenago”, Estatutuaren muina “12 minututan ezagutzeko aukera” ematea zen herritarrei zuzendutako liburuxka honen helburua. Une itxaropengarriak izan ziren bizi genituen haiek, baina nahasiak eta lazgarriak ere bai. Orduan, indarkeriaren aldirik bortitzenetakoa bizi izan baikenuen.

Estatutuaren inguruko eztabaida politikoa bera ere oso gogorra izan zen. Gehienontzat, oso ahalmen garrantzizkoak (kontzertua, hezkuntza, kultura, osasuna,  polizia,…) gureganatzeko bidea irekitzen zuen Estatutuak. Gutxiengoarentzat, ordea, 78ko espainiar Konstituzioaren menpekoa izaki, ez zuen inolako baliorik, klaudikazioa eta lurraldetasunaren zatiketa adierazten zuelako. Iraultza amesten zutenek hil ala biziko auziaren aurrean geundela oihukatu zuten. Eta ezbai honen jiran hazitako borrokari gatazka deitu zioten. Azkenean, indarkeriarekin jarraitu nahi zutenen erabakia zuritzeko barra-barra erabili ohi zena. Ondorioz, kalte konponezinak utzi dizkigu iraultzaren bideak.

Pozez hartu dugu egun hauetan egin den Iparraldeko Euskal Elkargoaren sorrera. Eskuduntzei dagokienez gure Estatutuaren hamarrenik ez badu ere, eta Estatu jakobinoago baten azpian jaio bada ere, itxaropenez hartu behar dugu bide bat ireki egin dela ikusteak, inolako gatazkarik piztu beharrik gabe. Zorionez, indarkeriaren zamarik gabe abiatu da Iparraldekoa. Hori izan daiteke bere baliorik handiena.

Agirre lehendakariak esaten zuen guztiok egunero egindako ahalegin eta borroka ttikienen bitartez egingo dugula Aberri-bidea. Arrazoi guztia zuen baieztapen honetan ere.

Anuncios

Responses

  1. Tanto muerto y tanto lio para esta pequeñez?

  2. Ondo esana dago lantxo horretan esaten dena. Ezker iraultzaileak gogotik gutxiestu du gure egungo autonomia baina Iparraldeko Elkargo agitzez ahulago baten egituran parte hartzen du arazorik gabe. Hegoaldean autonomiaren kontra ari da borrokan baina Iparraldean alde, nahiz eta gainera autonomia hori askoez urriagoa izan.

    Gai hauetaz piskat irakurri dugunok badakigu ezker iraultzailearen gradazio hauek bere ideologia iraultzailearen ekozpen dela eta egoera desberdinetan borrokarako haustura marra desberdinak jartzen ditu.

    Euskaldun eta abertzaleei tokatzen zaigu horretaz hausnarketa egitea eta ondorioztatzea zenbaterainoko galera suposatzen duen euskal borrokarentzat jarrera delako hori.

    Dena den, estimatzekoa da eta txalotzekoa Iparraldean desberdinen arteko akordioa gertatzea. Hori da garrantzizkoa eta gauza lehena.

  3. Euskal elkargoak ez du autonomi estatusa, iazko abenduaren 31ra arte Iparraldeak zituen 10 mankomunitateen batasunarena baizik.

    Hori badaki Etchegarayk ere ” Errepublika barruan urrats erraldoi bat da, baina ez da autonomia ”

    Baina burujabetzaren ibilbidean urrats bat da. Euskalduntasuna bermatzeko oinarri sendoak jarri dezake , euskaran, kulturan, ekonomian, lurralde antolaketan, etxebizitzan edota garraioetan eskumenak izango dituen elkargoak.

    Batzuek nazio balore horiek independentziarako traba diren edo ez eztabaidatzen duten bitartean, besteok ezberdinen arteko itunen bidez aurrera goaz.

  4. Otro txiringuito ha nacido, bienvenido! Suerte a los que quieran sacar provecho!

  5. Ya nos ha visitado Fétido para dejarnos su cagadita española de costumbre.
    Por otro lado , decirles a los chicos de comunión diaria que con nazis y fascistas no se pacta , la ruptura es obligada , así lo hicieron todas las naciones europeas , excepto España.
    El nacionalismo vasco de perfil bajo es muy crítico con sus compatriotas
    supuestamente ” descarriados ” , según la moralina de los mayores carniceros de toda la historia de España , pero tremendamente contemporizador con estos últimos , al alimón han creado el régimen más corrupto de toda Europa.

    Moralkeria merkea saltzen dut eta niretzat ez dut. ¡¡ Lapurrak !!

  6. Hiltzaileak!

  7. JELen agur

    Lo bonito de aquella época, que ahora se ha perdido, era la ilusión por recuperar una cultura y una identidad y las ganas que teníamos de construir nuestro futuro.
    Hoy se ha perdido, como digo, mucho de ese enfoque y se ha reducido a un enfoque materialista, de si las perras aquí o allá, de si la corrupcion…Que, con ser importante, desnaturaliza aquella ilusión constructiva que tuvimos en esa época.
    Iniciativas de una mancomunidad vasca transfronteriza son ilusionantes, siempre que no caigan en el debate cutre de derecha-izquierda trasnochado.
    Afortunadamente también estamos más libres de violencia que entonces aunque procuran mantener la maquinaria engrasada con pequeños actos de sabotaje y agresiones aquí y allá, pero no es lo mismo….

  8. Lapurrak Nortzuk?.Zerga iraultzailetan ibili ziranak.Dirutza biltzeko trebetasun makurra agertu zutenak.?.Lan postuak barra barra sortu zituztenak?.

  9. UNA ECONOMÍA PARA EL 99%

    https://www.oxfam.org/sites/www.oxfam.org/files/file_attachments/bp-economy-for-99-percent-160117-es.pdf

    Esto es lo sustantivo Joseba , no las chorradas con las que pretendeis distraer a la gente.

    Alikuando, Alikuando , Alikuando , las nueces las cojo del árbol ♪♫ . . .
    El 3 % , qué ricas nueces , verdad ?

  10. Tienes empacho de globalidad tu que no eres capaz de hilar un argumento.

  11. Hoy en Deia, Uriarte metiendi miedo con el Concierto y abogando por repoblar Euskadi de inmigrantes. Flipante estos “nacionalismos”…

  12. Seguro que el nogal no era tuyo?.

  13. JELen agur

    Y que dice ese link?

  14. JELen agur

    Bueno, he tenido que abrir el link ante la falta de respuesta. Que no se repita, en un tema tan importante. Pero es un problema de orden internacional.
    Pero los vascos, además, tenemos otros problemas que no tienen otros. Y estos temas propios son los que tratamos aquí. Temas de legitimidad política, de defensa de muestra identidad y de nuestras atribuciones para la mejor defensa de los derechos y la calidad de vida de nuestros ciudadanos. Por eso quieren venir aquí.
    Y este es un tema MUY importante para los vascos.

    Que podríamos hacer los vascos sin voz, sin nuestras instituciones representativas?
    Lo confiamos todo a ideologías totalitarias, genocidas, arbitrarias? Ideologías que llenan l orbe de gente desgraciada, pobres y sin perspectivas?

    Luchamos por lo propio en los ámbitos que correspondan y contra la tiranía en los foros que le correspondan. Sin excusas para un tema y para otro.
    No son autoexcluyentes.

    A lo mejor hay gentes que se escudan en estos problemas mundiales para justificar penosas ideologías. No se puede aceptar.

    Pero aquí seguiremos hablando de nuestros problemas específicos.

  15. https://gaizkafernandez.com/2017/01/29/el-correo-publica-un-reportaje-sobre-el-centro-memorial-de-las-victimas-del-terrorismo/


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: