Posteado por: aberriberri | septiembre 22, 2015

Auzolanaren gizartea

Joxan Rekondo Pyrenaeus-eko Talaian

auzolan_destacadoEgun hauetan bete da Ganboiturri Elkarteak bultzatutako ELKARBIZI ekimenaren lehenengo urtea. Ekintza ugari egin ditugu, komunikabide eta jendearen aurrean unean-unean azaldu ditugunak: Memoria Egunaren ospakizuna Andoainen, jardunaldiak Buruntzaldeko bailaran, bizikidetzari buruzko mintegi eta ikastaroak Lasarte-Orian. Etengabeko gogoeta jarduera batean murgildurik gaude hasiera beretik, bizikidetzaren hobekuntzaren ariketan lagungarri izan dakizkigukeen gaien bila.

Aurrean dugun erronkaz jabetzea izan zen lehena. Elkarren kontra bizitzea edo elkarrekin bizitzea aukeratu behar dugu. Arazoa soiltasun osoarekin azal badaiteke ere, berehala erreparatuko diogu zailtasunez jositako bidea dela. Elkarren aurka bizitzeko, nahikoa zaigu guren arteko aurkakotasun eta gatazka behinenak biziagotu edo trinkotzearen alde egitea. Elkarrekin bizitzeko, ordea, elkarren arteko konfiantza eta lana baliatu beharko ditugu. Elkarrekin bizitzearen apustua da gurea. Eta horretara jarri ditugu gure ahalegin guztiak.

Ezagun da asko dela egin beharrekoa. Zenbait alditan, baina, zalantzazkoa gertatzen zaigu herritarroi legokigukeen papera. Adibidez, kanpotik ekarritako aditu, aholkulari, artekari eta jakintsu askok nazioarteko esperientziez ongi jabetu gaituztelarik, zaila da jakitea besterik gabe aipatu aditu teknikoen esanetara jarri behar ote garen, eta kanpotik ekarritako eredu horiek zuzenean ezartzea nahi den… Horrexegatik, galdera kritikoena da nor litzatekeen egin beharrekoaren subjektu eragilea.

Halare, gure bizikidetzaren auzia ez da arazo mekanikoa, matxuratu den tresna bat konpontzen den bezala konpontzekoa. Edozein gizarteak, gizakien arteko sarea osatzen duenez gero, bertako jendarteko kulturan erroturik legokeen oreka gizatiarra behar du, bizikideak luzaroan elkarrekin bizi ahal izateko: “el mayor recurso para sostener la paz a largo plazo se encuentra siempre arraigado en los pueblos locales y su cultura” (JP Lederach).

Gurean ere bai. Erantzun gizakoia nahi dugu hemen, euskal jendeak berak sortutakoa, bertan bizikide garen guztion mesedetan. Kanpotik etor litezkeen aholkuei ere atea irikiz, jakina. Baina, hemen sortutako auzi zahar eta berriei gure nortasunetik erantzunez.

Gure artean badirelako jarraibide iradokigarriak euskal elkarbizitza berreraikitzeko emankorrak izan daitezkeenak. Izan ere, kontserbatu ditugun hizkuntza lanabesak, ezagutza tradizionalak eta bizirik dirauten herri-ohiturak humanizazio-potentziala badutela esan ohi dute jakitun batzuk. Garai batean bezala, etxea, auzoa eta herria ardatz bezala harturik, gure artean egin beharreko auzolanak eta herrigintzak asko dira. Nola balia dezakegu gurea den jakintza tradizional hura gure bizikidetzak egun duen erronkari erantzuteko?

Auzolanaren baitan diren balioak aztertzen baditugu, elkarlana, elkarrekikotasuna eta beharrean dagoenari laguntza ematea aurkituko ditugu. Bizilagunen artean liskarrik gertatzen bazen ere, elkarren arteko bizimodua babesten zuten arau-usadio zaharren inguruan finkatzen zen gizartearen konfiantza. Libertatea ez zen katerik gabeko bizitze hutsa (askatasuna) eta hau edo hura (zuzen edo gaizki) egiteko hautamen soila. Norbere buruaren jabetza ere bazen, etxea eta auzoaren ongiaz arduratzea, bizikideekiko obligazioak betetzea. Arauak hausten zituenarentzat izaten zen auzoa kaltetzearen orban astungarria.

‘Auzolanaren jendea’ omen gara. Galdera egingo baligute, alde denetako herritarrok, kolore guzietakook, bat etorriko ginateke izendatze horrekin. Euskal tradizioan, ordea, ez du lekurik orain maiz erabiltzen den eta esanahirik ez duen ‘adierazle hutsik’, izendatze hutsik. ‘Izena duen guztiak izana du’. Horratik, ez du inolako zentzurik auzolanaren jendeek auzolanaren baitakoak diren baloreetan ez aritzea.

Euskal jakintza tradizionalak ikasgai argia utzi digu, egungo eta etorkizuneko elkarbizitzeari begira. Elkarrekiko erantzukizunik bete gabe ezin dela tajuzko euskal herrigintzarik egin. Hori dela guztiok partekatu behar dugun zoru etikoa. Elkarbizitzak zorugintzan ekite etengabea eskatzen digula, elkarrekin bizitzeko egin behar den lana ez dela egun bakar batekoa. Orain, indarkeriarik gabeko abagunearen aurrean garela, aukera ederra dugu, auzolan franko abiatuz, elkarrekin bizi garen esparru guztietan aurrera egiteko.

Anuncios

Responses

  1. “(…)EH Bildu pretende empoderar a la ciudadanía y apela a la actualización de los derechos históricos reconocidos a los territorios vascos.(…)” (2015/09/22 Gara)
    Ados nago: beti dago zerbait berria ezker abertzaleko oilategian.

    Oso ondo erantzuten dio artikulu honetan idatzitakoak:
    “Euskal tradizioan, ordea, ez du lekurik orain maiz erabiltzen den eta esanahirik ez duen adierazle hutsik, izendatze hutsik. Izena duen guztiak izana du. Horratik, ez du inolako zentzurik auzolanaren jendeek auzolanaren baitakoak diren baloreetan ez aritzea.

  2. Las decisiones importantes que ha tomado EAJ – PNV desde comienzos de la transición jamás se tomaron siguiendo la tradición municipalista y de auzolan profundamente arraigada en el Pueblo Vasco.
    La decisión de pactar con las fuerzas franquistas en lugar de ejercer la ruptura democrática no se tomó en auzolan antes de convocar al pueblo a las urnas. Mandaba el amo americano y a ese el auzolan vasco se la suda.
    Todo lo concerniente a los Pactos de la Moncloa , contrarios a los intereses de la clase trabajadora , tampoco se trataron en régimen de auzolan.
    Tampoco la política faraónica de grandes obras de infraestructura favorables a la clase empresarial , la cual mama de los presupuestos públicos ( Liberales para acaparar los beneficios , keinesianos para beber de la ubre nutricia del estado , socialistas para socializar sus picias )
    No se ha tomado en auzolan la decisión de hacer un relato mentiroso y totalmente carente de rigor de la historia reciente de Euskadi .
    ¿ A quien queréis engañar ?

  3. Betiko irainak eta gazteleraz, euskarazko artikuluetan euskaraz iritziak idaztea gehikeri bat eskatzea al da?

    Auzolana kooperatzea da. Lehiatzea hobea dela diote kapitalistak, marxistak konfrontazioa dela bide bakarra guk aldiz kooperatzea eraginkorragoa dela diogu.

    Oso egokia iruditu zait ‘Auzolanaren jendea’ren deitura . Nire iritziz, guztion ondarea (komuna den hori) defendatzeko prest dagoen jendeari dagokio deitura hori.

  4. Urte askotan, Piriniotar mendietan bideratu izan den auzo-lana praktika eta ispirituari esker egin izan dugu aurrera bertoko gizon emakumeok. Eredu horrek zer ote duen baliozkoa gure elkarbizitzari, gure herrigintza demokratikoari bide berriak irekitzeko aukerak, aztertzea eta zabaltzea oso lan interesantea deritzot. Eutsi goiari lagunok!

  5. Argi dago Artola eta enparauek ez dirala euskal testu batez eztabaidatzeko gai.

  6. Eta zu bai , Markel ? Zure ekarpena ez da oso luzea izan hura hitz gutxitan esateko.
    Esan nazazu susmatzen duzula eta zer falta zatzaizkizun esango dizut.

    Larburu, auzolana gutxiago izendatzea eta hura gehiago gauzatzea.
    Zuei kazikeen moduko maneiatzea kooperatibismoa baino gehiago gustatzen zaizue. Jada ezagutzen zaituztegula. Ez gara pinu batetik erori.

    Egun ona izan dezazuela

  7. Liztor, adierazten dizut neure inguruan kooperatibismo munduak zer ikusi handia duela , gure etxean ez da teoria soilik praktika ere bada.
    Jakin beharko zenuke guretzat euskaldun askorentzat bezala kooperatibismoa gure identitateren barne erroetatik sorturiko lan eta bizi eredu bat dela. Arizmendiarrietak askotan adierazten zuen bezala, euskal kooperatibismoak Euskal Herriko auzo-lan ohituretatik asko ikasi zuela.
    Kooperatibismoa lanaren, pertsonaren, askatasunaren filosofia xume bat da. Eta bertako langileak ez ditu inork emantzipatzen, beraiek bakarrik emantzipatzen dira.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: