Jexux Artetxe
Lehengo asteko ostegunean bete zen Xabier Lete hil zeneko laugarren urteurrena. Bere adierazpenetako batzuk berrikusten aritu naiz gaurko zutabea abiatzeko laguntza bila. Bere pentsamoldea ezagutzeko aipatuenetakoak ez badira ere, Xabierrek aberriaz esan zituenak oso gogokoak ditut. Abertzaleok arazorik gabe gureak egingo genituzkeen burutapenak dira. Aberriarekiko maitasuna, arbasoenganako begirunea, sorlekuaren aurreko atxikidura, hizkuntza eta kultura ederragotu nahi izatea, … “Aberria senidego bat bezala da… eta ez du etsairik behar”, gaineratu ohi zuen berak. Baina, etsai bila altxatzen den nazioaren bandera erabiltzearekin ez zen bat etortzen.
Gaia agertzeko orduan, gerra aurreko olerkariek irekitako bidea hartu zuela zioen Letek. Hala uste dut nik ere. Gure herriaren jarraikortasunaz arduraturik zegoen Orixe, Euskaldunak poemaren atarian. Hari beretik, Lizardik ezin hilkor litzatekeen herri-baratzarekin (aberriarekin) amestu zuen. Etorkizuneko aberri-bidea egiteko, sukaldea goritzeko pizkundea eragitera deituz. Pizkundearen “suaren suak inguru guztietara gure izatearen zergaitia, aberriaren garrantzia eroan dagian”, idatzi zuen halaber Lauaxetak.
Bide beretik doa, nere ustez, Jon Sarasuaren hausnarketa. Euskaldunon egungo desafioen artean, egitura politikoarena (Etxea) eta herriaren jarraidura (Sua) bereizi ditu honek. Etxea eraikitzea lehenetsi behar dela esaten dutenen aurka, Sarasuak dio euskaldunok etxe propiorik gabe bizi izan garela, eta “hori horrela izanda ere, gure kulturaren Sua, euskaltasun hau, euskal izaera hau, transmititzea lortu dugula”. Urteetako ezbehar eta okerren ezin esanezkoen gainetik, katea ez da eten.
Zenbaitzuentzat, ordea, aberria galga bihurtu da. Euskaltasuna aldarrikatzeak despisterako erabil daitekeela esaten dute, orain ez omen duelako indar askatzailerik. Argudio lanbrotsu hauen artean, “asaba zaharren baratza” ez dela nabari azaltzeko, Xabier Leteren hitzak hartzen ditut berriz ere. Ez gaitezen presta, horratik, “etxe hustua arrotz guztiei saltzera”.
Hala izan bedi, Jexux
Aberriari bizkar eman behar bazaio, erabakiari nagusitasuna ematekotan, nor garenaren zantzurik gabe geratzeko arriskuan gaude. Ulertu aberria Artetxek Leteri jasotakoarekin azaldu digun bezala.
Edo nor garenari eusteko erantzukizuna politikatik apartatzea bada hartu dugun lehenengo erabakia, nahi dugun erabakimena gauzagarri egiten ari garela, gerora hartu behar ditugun erabakientzat balaztagarria izan daitekeelako, Etxearen aldeko hautua egiten ari gara Sua itzaltzeko arriskuan dela ikusten dugun arren.
Aberriaren kalterako… ere erabil daiteke erabakitzeko ahalmena. Ikus bestela Nafarroako gobernuak egiten duena, nafar hizkuntzaren aurka arautzen duenean.
Pena da, hala ere, eztabaidarako gaia hain garrantzizkoa izanik ere, ohiko iruzkin egileek gaur ireki den eztabaida-lerro honetan sartu ere ez egitea. Ikusita dago tolosarrek, Aristuek, zuringo eta abarrek ez diotela bat ere atseginik halako jardukiketetan parte hartzeari.
Xabier Leterekin ados nago , baina nortzuk diren aitaren etxeko kutxa husten dutenak ?
EAJen gobernatzen duen lobby eraikitzaileak.
Bai zera, Gorrigaizto, aitaren etxearen bazterrak nahasi eta kakaztu dituztenak zu bezalakoak dira eta horien kontra zegoen Xabier Lete. Beraz zu ez zara ados Xabier Leterekin, kontra baizik.
Exitazo de comentarios en esta entrada.
Flanagan zoaz antzarrak perratzera
Qué disheee?
a Mí Háblar en cristiano! eh!
Elexpuru Xabier Lete ez da zuena soilik . Xabier Lete gu guztien da.
Askoz gehiago gu bezalako egiazko humanisten zuek bezala faltsuen baino
Nor da Xabier lete?
Xabier Letek betiro gaitzetsi egin zituen ETAren hilketak eta bere akolito politikoak. Horregatik ez zen ezker abertzaleko akelarreetatik agertzen eta ez zuten inbitatzen ere. Ezker abertzaleak egin zion boikot eta isileko kanpaina ezaguna izan dut zuzenean.
Orain hila dagoela zu bezalakoek engainatu gaituzte baina Xabier ezagutu genuenok ongi dakigu egia.
Uy, zein duinak jartzen diren jeltzaleak erretzeko paperaz hartzen diotela.
Berritsu hauek ez dakite baina moralina merkea saltzea , guztia hura justifikatzeko ezer diktadura guztian zehar ez zutela egin eta orain, maila baxuko demokrazia espainiarrean zehar, ere ez.
Faltsuak, tenpluaren kolpeetara atera zirenak bezalako fariseuak.
«papera», «moralina», «baxuko», «diktadura», «demokraxia», «faltsuak», «tenpluaren» «fariseuak».
paper
moral
low
dictatorship
democracy
false
temple
hypocrital (pharisee)
80ko hamarkadean, ezkerraldeko rokero batzuek kantatu zuten:
nere aitaren etxetikan
ihes egingo dut laster
eta edozein poetak nahi badu
joan dadila defenditzera.
Etxea eta sua. Benetan bikote atsegiña, pentzatzera behartzen gaituena.
Xabier Lete euskal poeta,kantaria,antzerkigilea,euskal kultura zabalez ornitua,denona dela esatea gehiegikeri bat deritzat.Xabier Lete, benetan bera maite zutenentzat izatekotan izango duk.
Artetxe lagunarekin erabat ados.
Oiartzun,pareta zaharrak erantzun.Agur térdi.
«Eta hiri berriz, Xabier, ez zekiat zer arraio esan. Egia esan, ez zekiat eskerrak eman haizena haizelako ala, errieta egin, hire burua horren estu hartzen dualako. Barka nazak Xabier, baina nik ez diat inondik ere uste, hi heu –hire buruari diotsan moduan– saiatu arren asmatu ez duen gizona haizenik. Ez, Xabier, hi ez haiz asmatu ez duan gizona. Hik asmatu egin duk. Kostata behar bada, baina asmatu; hainbat ahaleginen ondotik ziurrenik baina, azkenean, asmatu.
Bai, Xabier, hik asmatu egin huen orain berrogei urte Ez dok amairu taldea sortzen aritu hintzenean. Asmatu gero, bertsolarien esamolde zuzenaz baliatzea erabaki huenean. Asmatu, bai, sinbologia amesgarri eta argudio arrazionalen artean esperientzia haragituaren aukera egiteko orduan. Asmatu, noski, filosofia guztien gainetik egiazko gertakariei aurre egitea erabakitzerakoan. Asmatu, eta bete-betean asmatu gainera, bizitza zorabiatuaren azken bihurgunean solidaritatea, konplizitatea eta errukia ere aurkitzeko gauza izan haizenean.
Bai, Xabier, jaioko dituk bai berriak eta Urepeleko artzainarenak kantatzen jarraituko ditek, belaunaldiz belaunaldi, hire ezpaletik eta hire bihotzetik.
Ez Xabier, hik ez duk zorrik, hik ez duk inoren erredentziorik behar. Gu gatzaizkik zordun, gu gaudek ordaindu beharretan. Maite haugu Xabier. Entzun beharra al huen? Hona ba, hitzez hitz, esana.»
Goiz kronika – Euskadi Irratia (Amatiño)
Amatiño , beste bat gehiago askaren babesean bizi izanez.
Pertsona eskuzabalagoak aipatu behar izango zenituzke jarraitzera modelo bezala.
Ay! Larburu , atzerako kontaketan zaudete enda atzerakoi jeltzalea.
GORRIGAIZTO OTSOA ETA TXANOGORRITXU
Otsoak, uuuuh !
Mendi gainetan ugari.
Xuri-beltzak, urdin, gorri
Trumilka ziren etorri.
Horregatik, Txanogorritxu
Urrundu otsoetatik!
Otsoak, uuuuh!
Goseak ditu ekarri.
Errez baita aurkitzea
Inguru hontan janari.
Horregatik, Txanogorritxu
Mintzatzen da otsoekin.
Otsoak, uuuuh!
Irrifar egiten daki.
Otsoak luze, hain ederki :
Izan dezagun erruki.
Horregatik, Txanogorritxu
Pozik dabil otsoekin.
Otsoak, uuuuh!
Jan ditu hamasei txerri.
Ehun oilo, hogei erdi :
Gosea kentzen badaki!
Horregatik, Txanogorritxu
Bildurtu da otsoekin.
Otsoak, uuuuh!
Berek dakiten bedetik.
Laster berriz uste gabe
Artaldearen erditik…
Zoritxarrez, Txanogorritxu
Beti dabil otsoekin.
Haundia Xbier Lete, goian bego. Aho bizarrik gabeko pertsona eta pentsatzen zuena esateko beldurrik etzuena. Euskaltzalea, bakezalea, bizi-zalea.
Bere gogoetek urteetan iraungo dutelakoan nago.
Larburu , hau zurea baino ipuin politagoa da
EGIA DA!
— Izugarria gertatu da! —esan zuen oilo
batek. Eta oilo hori ez zen gertaera gertatu zen
lekukoa, herriaren beste aldekoa baizik.
— Izugarria gertatu da, eta oilategi batean,
gainera. Eskerrak gaur ez dudan bakarrik lo egin
behar kotan! Ez nuke begirik bilduko!
Eta, orduan, gertatutakoa kontatu zuen. Gainerako
oiloei, txundiduraren txundiduraz, lumak
laztu zitzaizkien, eta oilarrari, berriz, gandorra
erori. Egia da!
Baina has gaitezen hasieratik. Gertaera
herriaren beste aldeko oilategi batean gertatu
zen. Eguzkia sartu berria zen eta oilo guztiak
kotaratuak ziren. Haien artean bazen oilo lumazuri
mozkote bat; egunero erruten zuen arrautza
eta oso oilo prestua zen. Kotan zegoela, luma
tartean zorriketan hasi eta luma txiki bat erori
zitzaion.
— Bat gutxiago —esan zuen—. Zenbat eta
luma gehiago galdu, orduan eta ederrago egongo
naun.
Txantxetan esan zuen hori, oilo alaia baitzen,
baina oso prestua, bestela, lehen esan dudan
bezala. Eta loak hartu zuen.
Ilun zegoen oilategian. Oiloak bata bestearen
ondoan kotaratuta zeuden eta luma galdu zuenaren
albokoa esna. Han esan zena entzun zuen
eta ez zuen entzun; oso zentzuzkoa baita hori
egitea, auzokoekin bakean bizi nahi bada. Hala
ere, ezin aldamenekoari kontatu gabe etsi.
— Entzun al duzu zer dioten? Ez dut izenik
emango, baina gure artean dagoen oilo batek
bere burua lumatu behar omen du ederragoa
izateko. Oilarra banintz, zapuztu egingo nuke
nik!
Oilategiaren gainean hontza ama eta hontza
aita bizi ziren beren hontzakumeekin; oso belarri
fineko familia! Oiloak esandakoa hitzez hitz
entzun eta begiak biratu zituzten, eta hontza
amak hegoak astindu zituen.
— Ez entzun! Baina entzun al duzue zer esan
duten? Neure belarriekin entzun dut; eta gauza
asko entzun behar dira belarriak galdu aurretik.
Oilategiko oiloetako bat, bere egokitasun guztia
alde batera utzirik, bere burua lumatzen ari da
kotan, oilarraren arreta bereganatzeko.
— Prenez garde aux enfants! —esan zuen
aitak—. Hori ez da umeek entzutekoa!
— Ez, baina gure auzokoari kontatuko diot —
esan zuen amak—. Oso hontza zuhurra da eta
asko estimatzen dut.
Eta han joan zen hegan.
— Uu-huu! Uu-huu! —egin zuten ulu bi hontzek,
eta hain ozenki, usoek ere entzun egin baitzuten—.
Entzun al duzue? Entzun al duzue? Uuhuu!
Oilo batek bere burua lumatu du oilarragatik.
Hotzak akabatuko da, dagoeneko hil ez
bada.
— Non? Non? —egin zuten urruma usoek.
— Alboko oilategian. Ia-ia neure begiekin
ikusi dut. Halako lotsagabekeriarik! Baina egia
da!
— Egia da! Egia da! Den-dena egia! —egin
zuten urruma usoek, eta usategian kontatu
zuten istorioa:
— Oilo batek, beno…, bik, batzuek esaten
dutenez, erabat lumatu dute beren burua beste
itxura bat izateko eta, hartara, oilarraren atentzioa
erakartzeko. Hori erokeria egin dutena!
Hotza harrapatu eta sukarrez hiltzeko arriskua
baitago, eta biak hil dira; biak hil!
— Esnatu, esnatu! —kantatu zuen oilarrak,
eta hesi gainera joan zen hegan. Artean lobegiak
zeuzkan baina, hala ere, kantatu egin
zuen.
— Hiru oilo hil dira oilarrak maite ez zituelako!
Beren burua lumatu dute. Oso penagarria da
eta ez dut isilean gordeko. Zabaldu berria!
— Zabaldu berria! —egin zuten txistu saguzarrek.
Eta oilarrek kukurrukuka eta oiloek kakarakaka
egin zuten: «Zabaldu berria!» Eta horrela,
oilategi batetik bestera zabaldu zen berria,
eta, azkenik, istorioa sortu zen oilategiraino iritsi
zen atzera.
— Esaten dutenez, bost oilok beren burua
lumatu dute oilarraren maiteminez, ea gehien
zein argaldu. Gero elkarri mokoka hasi eta odolustuta
denak hil dira, beren senitartekoen lotsarako
eta jabeen kalterako.
Lumatxoa galdu zuen oiloak ez zuen, noski,
istorioa beretzat hartu, eta oso oilo prestua
zenez, honela esan zuen:
— Oilo txolin horiek! Baina asko dira horiek
bezalakoak. Horrelako gauzak ez dira isilean
gorde behar. Ahal dudan guztia egingo dut egunkarian
ager dadin eta, hala, herri osoak jakingo
du istorioa. Horixe merezi dute oilo horiek eta
beren senitartekoek!
Eta istorioa egunkarian argitaratu zen, eta
egia da, bai: luma txiki bat bost oilo izatera iritsi
daiteke.