Azala / Portada » Bizipoza

Imanol Galdos

BizipozaRenon bizi zen judutar jatorriko poloniarrak hiru urte eman zituen Donostiako hilabeteko egonaldia prestatzen. Ama New Yorken bizi zuen, New Yorkeko finantza eremuan, Burtsaren aldamenean. New Work-eko tradizio liberaleko judutarra bera, erretzailea eta whisky zalea. Hark bai, hark Donostian Burtsarik ote zen galdetzen zuen egun bat eta bestean ere bai. Alabak zalantza izpirik nahi ez eta berehala isilarazten zuen ama partekatzen genituen bidaiaren prestatze-saioetan. Biak etorri ziren Donostiara, 1996eko ekainean, alabaren alaba eta amonaren biloba zen hirugarren belaunaldiko Varsovian ikasle zenarekin. Amona Burtsaz arduratsu, biloba diskotekez, garai ilunak atzean utzi eta mendebaleko paradigma liluragarriena denbora galdu gabe eta antsietatez besarkatu zuen hirian bizi zen neskaren ardura horixe baitzen. Burtsarik ez, diskoteka gutxitxo, jazz lokalik apenas, jatearekin gozamen gutxikoak hirurak. Bi gau eta hiria utzi zuten, betirako.

Shangaitik etorri berri da adiskidea, euskal-enpresetan ohikoa den lekuz aldatutako langile horietako bat, enpresa-delegatua, Euskal Herrian ugari diren horietakoa. Shangaira joan aurreko ziurtasuna, laster bueltatzeko asmo irmoa zueneko arrastorik ez, nostalgia eta atxikimendua ere hoztu zaizkio zeharo. Euskal Herritik inoiz atera gabe eta kale-bizitza parekorik inon ez zela sinisten zuenak erabaki du etortzekotan erretiratzera etorriko dela, ordurako hirirako erretiratutakorik geratzen bada behintzat.

Inoiz ez bezala, bizipozik gabeko hiria antzeman du, jaioterriak sorrarazten dion tristura azaldu digu eta bertakoei errukiz hitz egin digu, bizitzaren erdira iritsiak garenoi aukera-galeran genbiltzakeela zalantza ugari sortaraziz.

Judutar jatorriko poloniarren antzera hirugarren egunean txiki eta triste geratu zaio jaioterria eta betiko lagunak tristetu gaitu, bizipozaren eskubidea gurean ez ote den posible, burumakur geratu gara enpresek aldi baterako atzerrira bidalitakoen multzoan ez gaudenok. Shangaira itzultzeko beharra hirugarren egunerako sortu zaio, Alde Zaharreko eskaintza asetu duenerako pronto itzultzeko, zalapartara ohitua, kale tristeak atzeman ditu, eta are gehiago tristetu da kale tristeak pizteko ekimenek ere arrakasta gutxi biltzen dutela ikustean. Kale bat ikusi du jendetsu, Shangairen itxuran, belaunaldiak ekimena geldiarazteko nahikoa indar bildu ez zuenaren ondorioz aurrera egin zuen egitasmo eztabaidatua.

Tristuran murgilduta eta azalpen bila gabiltzala, Shangaiko, New York, Berlin edo Londoneko dimentsioek azalduko lukete ,hemen bizi garenon aburuz, atzerrian bizi direnen urruntasuna. Ulertu ere bai, guri ere halaxe gerta dakiguke horietara ohituz. Ulermenetik kontsolamendura jauzi eginez ohartu gara gero lur-amarekiko atxikimenduari ere, gainera, ez diotela erabat muzin egin, igande edo uda parteko ekimenei atzerriak toki egiten dien uneoro hortxe eskuzabal partaide ditugula adiskideak.

Ulermen-ahaleginean aurrera eginez, motxilaren pisua arintzen saiatzen gabiltzala, eta gizakiak ongizaterako duen helburua aho-batez onartua denez, urruneko atxikimendua eta tartekakoa izaki eramangarriago eta arinago gerta dakioke edonori. Aldagai horrekin ere topo egin dugu azterketa-bidean.

Edonola ere, lagunaren eta gure tristuraren arrazoi peskizan, orain artekoak guztia nekez azal dezakeela, Shangairen dimentsioa gure bizipozaren defizitaren sorburua izateraino urruti izanik, konforme ez gaudela eta , zerrendari tira egin diogu. Utzi gaituzten azken hiru lagun zaharrenen ibileretan erreparatu dugu, orduan.

Mundo hiri handienetako elitetik urrun bizi dira hirurak, lustre handirik gabeko parajetan. Hasteko, bi urtetarako joan eta hamarkadaren bidean da Eslovakiako Banska Bystrica hiri ertainean bizi den adiskidea. Varsoviaren abiada bertsuan garai ilun eta hotzak atzean utziak ditu diskotekaz jositako Eslovakiak, mendi-maratoietarako adiskide kirolariari aukera ematen dion herrialdeak.

Munduari jira eta bueltak eman eta gero, bigarren adiskideak , berriz, Estatu Batuetako guda galdu zuten konfederalek sortu zuten Brasilgo Sao Paulo Estatuko Americana hiri ertainean bizipozarekin bat egin du , Shangairen handitasunetik eta Sao Pauloko burrundaratik urruti. Hirugarren adiskideak, azkenean, mendearen erdialdera irisi eta jauzi eman du, paradisurik bada Europan ezaugarri horiek biltzen dituen herrialdera, familia bizipozik gabeko parajean utziz, distantziarik gabeko Europak zauriei toki utziko ez diela sinistuz.

Nekatuta alde egin digute, adin ertaineko azkeneko hiru adiskideak, hiri ertainetara. Herri-iraupena eta herri-etorkizuna belaunaldi-iraupen eta belaunaldi-etorkizunaren artean legokeen nahasmenduak sarri gauzak moteldu eta eternizatzea dakarrela eta, haize berri bila joan zaizkigu, ertainekoak izanik.   Bizitzaren erdira iritsita, presak datozke, eta baldintzatua eta lotuegiak dituen zenbait giza-eremuetatik meritokraziak lurralde landuago eta helduagoak omen dituen parajetara bizipoza amets salto eman dute hiru adiskideek.

Bizitza osoa disonantzietan joan dakiguke bizitza bakarreko bide azkarra. Eta horretarako prest daudenak gero eta gutxiago, gurean ere, gure adiskide-taldea lekuko.

Bizipozaren ezinbestekoaz ohartu gara, alde egin ez dugun adiskideok. Lagun-andana berreskuratze bidean , azken helburuen zain , bien bitartekoaren bizipoza zaindu behar dugula, geurean ere, ondorio gisa.

Nekearen ordez ongizate bila dabilzkigu gazteak eta ertainekoak ere, gu ere halaxe, indar gutxiagoz, freskura faltan. Ipar bera guztiontzat. Esan digutenez, kanpoan bizi diren adiskideak, besapeko egunkariaren kezkarik gabe bizi dira, festetan partaide dira, kale-bizitzaren nostalgiarik gabe bizi dira, hau ere gurean moteldu baitzaigu, haien iritziz, kale-bizitza ugari baita munduan barrena.

Berandu baino lehen, paradisu txikia hemen eraiki behar dugu, Shangairen inbidiarik gabe. Txikitasunaren erakargarritasuna lagun. Epika bezain erakargarria baita eguneroko normaltasuna. Bizipozak ziurtatuko baitu gure etorkizuna.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

6 comentarios en «Bizipoza»

  1. Nire ustez herri honetan, eta batez ere Donostia bezalako hiri batean aspaldian lokartua dugula gauzak berriak egiteko eta aintzindari izateko espiritua. Horregatik ez dugu bizipoza.

  2. » Berandu baino lehen, paradisu txikia hemen eraiki behar dugu , ziur»
    Eta nork eraikiko du ? EAJ eta bere kudeaketa bikaina, bai noski
    Montororen osteak harekin lehenago ez badituzte amaitzen euskal pujolazoan.
    Oso denbora interesgarriak , biziak , zirraragarriak datoz. Erne egon gaitezen.

  3. Nork eraikiko du? Bildu eta bere kudeaketa zaputza eta bere iraultza zaborra?
    Zuek hiltzaileen lagun eta miresleek nahiko zenduten bai pujolazorik hemen gertatzea. Espainol muturrekoak eta zuek bategiten duzute «interes» zoragarri horretan.
    Denbora interesgarriak? Zeren kontura? Dena zapuztu eta gero zapuzleak, zuek, boterean egotea?

  4. Ezkiñope, lasai egon zaitez, gizona
    Jada EAJ-PNV berria aurpegia ikusi dugu, neokapitalismo basatieneko aurpegia.
    Orain gehiengo sozialerako aukera eman behar da, plutócratak-talde txikiak eta bere politikari zuriek gure bizitzak suntsitzerik ez da ona.
    Aldaketa garaia da , ezin duzue trantsizioa errepikatu , badakizu , bigarren parteak inoiz ez ziren izan onak.

  5. Jada ezker abertzalearen aurpegia ikusi dugu, neokomunismo inposatzaile eta basatienaren aurpegia. Ikustea besterik ez dago Gipuzkoako herrialdeak jasan behar izan dituen ekintza antidemokratikoak Bilduren eskutik.
    «Gehiengo soziala»ri aukera? Gehiengo bakarra botoen bidez neurtzen da eta ez zuek montatutako batasun sistemen arabera. Bilduk ez du gehiengorik eta ez dut uste luzaroan gehiengoa izango duenik.
    Jakin badakigu ETAko presoek urte luzeetako kondena jasan beharko dutela beren egoera ezin aldaturik ezker abertzalearen eraginkortasun politiko faltagatik. Normala da, halaere, zure aldetik ilusio hutsalen leloa errepikatzea. Baina ezker abertzaleak bere kondaira nahiko luzean ez du ezer onik ekarri eta bai txar asko. Hori ez da aldatuko.

  6. Tolosarra, mundu guztiak, zuk ez beste, daki milaka eta milaka alderdikideren laguntza eta lanari esker finantzatu direla batzokiak 1977. urteaz geroztik. Aurretik zeuden batzokiak zure «aiton Reketek» konfiskatu zizkiguten.

    Baina zu zeure ra espainiar neoliberalen suari Auspoa ematea, joan zaitez goxo goxo popatik hartzea eta utzi gaitzazu pakean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *