Azala / Portada » Iparraldeko euskararekin kezkatuta omen ez daudenak

Iparraldeko euskararekin kezkatuta omen ez daudenak

Martin Agirrezabal

Sarkozy, presidente jauna eta orain ere UMPko hautagaia dena, joan den astean etorri zen hain maitagarri den geure Euskalerrira. Jean Greneten (UMPko Baionako alkatearen) aholkuei kasu egin gabe, Baionako herri ttipira sartu eta zenbaitzuk ura eta arraultzak bota zizkioten. Ez da harrigarria Sarkozyk izan zuen jarrera populista. Hasteko, PSF-ri “independentisteekin bat egitea” egotzi zion, geroxeago erasoa gaitetsi zezala eskatuz, PPk daukan jarrera bera, alegia. PSF-k PSOE-ren antzera jokatu zuen eta Manuel Valls-en bidez prestu gaitetsi zuen hainbat manifestanriek izan zuten jarrera oldakorra.

Dena den, zoritxarreko gertaera horrek unean uneko garrantzia besterik ez zuen eduki Hegoaldean, ez dezagun ahaztu mentalki ere banatuta gaudela. Zoritxarrez, abertzale eta euskaldun askorentzat Madril Baiona baino hurbilago dagoela ematen du eta ez da harritzekoa orduan, EAJ-ren webgunean bisita horrek izan zuen oihartzun eskaxa. Ez naiz webgunearen lan txukunaz mintzo, baizik eta xehetasunei buruz, askotan Iparraldeari horrelako keinuak egitea komenigarria litzateke eta horregatik eskertu behar da Deiak Iñaki Durañona oroitzeko egin zituen artikuluak.

ENAM-ek izan zuen jarrera ere ez zitzaidan gustatu, Sarkozyren bisitatek ENAMeko presoak Euskadira gerturatzeko adierazpenak bakarrik azpimarratu zituzten. Iparraldeko egoerari buruz egin zituenak edo, ez zitzaizkien gehiegi axola. Dirudienez presoak, departamendua eta gatazka, besterik ez zaie axola ENAMeko kideei. Halere, kezkagarria da irakurritako egunkarien arabera, zenbait protesta egin zirela bai Itsasun, bai Baionan: AHTren kontrakoak eta Departamenduaren aldekoak. Euskararen aldekoak, aitzitik, ez.

Euskaltzale garen guztiok gaude kezkatuta Iparraldeko egoera ikusita eta buruan dut aspaldian irakurri nuela Larrun gehigarrian Iparraldeko hizkuntzari buruzko erradiografia. Negargarria benetan. Ikerketeen arabera, zortzi urte barru euskara desagertuko litzateke eta horren ondorioz, geure literatura onenetakoa sortu zen lekuan inor ez litzateke bertako idazleek idatzitakoa ulertzeko gai izango, hauxe dena Frantziako politika antieuskaldunen ondorio latza izanik. Baina non dauden honen inguruan egon beharreko protestak Baionan? Zorionez, ilunaren artean, argi izpi bat dago eta Internetik dabilen Baxoa (Frantziako selektibitatea) euskaraz egiteko aukera izateko eskaera dagoela jakin dugunean. Sinatu besterik ez da egin behar. Nik egin dut, eta zuk?

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

2 comentarios en «Iparraldeko euskararekin kezkatuta omen ez daudenak»

  1. Argi dago ENAMek politika orokorra duela eta arazo guztiak politika horren mendean jartzen dituela. Eta euskararena ez da gutxiago, orain iskanbila sortu behar da Sarkozy datorrelako eta ezker frantziarrarekin batasuna erakutsi behar delako «neoliberalismo» delakoaren kontra. ENAMek beti mamu bat behar du antagonismoaren sua astintzeko. Sarkozy mamu bat besterik ez da ENAMentzako, bere jendea irudi gaizkile horren inguruan batuago eta sendagoa sentitu dadin.

  2. Iparraldekoa azpaldiskotik ari da bere azkenak ematen; ez soil-soil egungo egunetan zeinahi den mintzarari onfizialtasun-ezak egiten dion kalteagatik -jakin baitakugu gaurko egunetan bultzada eta babes ofizialik ezean, asturleonesa, fabla, gaskoia edota dena delako hiztun gutxiko hizkuntzak bere azkenak antzin-antzinean dituela urte gutxi batzuren buruan.
    Iparradeari dagokionez, Euskararen egoerari, alta, bada beste eratxiki beharreko zerbait, lurralde honek jasaten duen populazio-aldaketa itzela: Populazio kopuru netoak eusten badio ere, emigrazio-inmigrazio fenomeno konpentsatu bati esker da: laborantza-aterbidea gaibeheraren eraginez gazteriak Paris alderat egiten du ezinbestez, eta anartean, kostaldea maite duen zenbait Paristar etortzen da erretreta hartzerat.
    Horrendako, nekosoa egiaz honi buelta emaitea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *