Azala / Portada » Amnistia? Ez, eskerrik asko

Martin Agirrezabal

Askatasuna gizabanakoari berez atxikitzen zaion ezaugarria da. Baldintza hori nork hautsi duen frogatu ezkero, zigortzeko betebeharra dauka “ustezko” Estatu demokratikoak. Logika ximple hori ENAM-eko kideen kontrako epaikeetan erabili dute Estatu frantsesak eta espainolak. Indarkeriaren bidez giza bakoitzak duen libertatea puskatu dutenez, kartzeletatik pasatzea suertatu zaie ENAM-eko zenbait kideei. Egia da baldintza eta epaiketa bereziak pairatu dituztela, bainan gehieneetan ez da kondenaren oinarria izan; baizik eta “gehigarri” bat.

Euskalerrian bizi dugun egoera bereziak eztabaida hedatu du. Egoera bereziari baldintza bereziak ezartzea dagokio? Galderak ez dauka erantzun ximplerik. Zer dela eta jarraitzen du Otegik ziega batean? Hainbatek, politika egitearren diote, beste batzuk, ostera, egitura politiko-militarraren burua dela erantzun diete. Baina nork dauka arrazoia? Nik uste biek. Halere, bigarren baldintza juridikoki demostratzea ezinezkoa zait, izan ere, ENAM legalitatearen ertzean ederki mugitzen delako. Gainera, Otegirekin erabili den irizpideari eutsiz, ENAM-eko militante guztiak giltzapetu beharko lituzkete español eta frantses estatuek.

ENAMeko kideak eragin dituzten sarraskien arabera epaituak izan direla argi dago. “Gehigarriak” egon arren, kondenaren zutabeak parte hartu dituzteen ekintzeetan oinarrituta daude. Nahiz eta batzuk “gatazkaren” ospelean ostontzen saiatu diren, hilketa eta mehatxu bakoitzaren erantzuleak eta biktimak pertsonak izan dira eta “gatazka” deritzon horrek ez du pistolarik hartu eta enpresaburu bat tirokatu. Alta, pertsonak izan dira ekintzak horiek antolatu eta gauzatu egin dituztenak, baita sofritu dutenak; euskaldunak, gainera. Are ageriagoa izan zen “sofrimenduaren sozializazioa”-ren garaian, ENAM-ek “populazio zibila” delako hori jopuntuan izan zuenean. Naziek Gernikan egin zuten bezala, ENAM-ek “jende arrunta” instituzioei presio egiteko baliabide eraginkorratzat hartu zuen. Bide batez, herrietan bizi ziren alderdieetako militante eta zinegotziak. Horren ondorioz, Batzokiak, Herriko Etxeak edo Alkartetxeek erasoak jasan dituzten.

Hau guztia dela eta, ENAM-eko presoeei “preso politikoak” deitzea gehiegikeria dela deritzot. Baliteke preso egon behar ez zen jendeak giltzapean jarraitzea eta kondena luzeegiak paraitzea, baina preso politikoak izan? Inondik inora! Nik era ezberdinean izendatu nituzke; ENAM-ek berak sustatu duen dinamikaren biktimak dira, hain zuzen ere. Izan ere, “Parot Dotrina” edo presoen sakabanaketa, ENAM-en biolentziaren ondorioak dira. Injustuak eta giza eskubideen kontrako neurriak dira, baina politikoak inola ez. Politikoak besterik ez balira, bestelako abertzaleak ere paraituko genituzkeen.

Horrexegatik, Aministiari ezetz esaten diot. Badakit antipopulista izan litekeela, joan den urtarrilaren zazpiko manifestazio jendetsuaren ondoren, batez ere. “egoera berrian” murgilduta garen arren, Euskalerrian gertatutakoari ezin zaio “tabula rassa”-rik aplikatu, “puntu eta amaierako” legea bailitzan. Hil berri den Fraga-ri franquista zela oroitu izan zaion heinean,  hemen ere geure totalitarioei berdina gogoratu behar diegu. Ez dadila egoera bera errepikatu eta Miguel Ángel Blanco edo Hiperkor atentatueen eragileak “demokraziaren adibide” bihurtuz eta  arroilatan utzitako gorpuak ahaztuz.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

7 comentarios en «Amnistia? Ez, eskerrik asko»

  1. Nik uste ENAMen bertan ere amnistiaren asuntoa mobilizazio puntua dela, baina ez dut uste esperantzarik dutenik. Ikusi al du norbaitek Rajoyk garrantzirik ematen dionik «bake prozesuari»?

  2. Presoen arazoa lehen leheneko prioridadea da baina ez presoak askatuko diren aldetik baizik eta jendea mobilizatua mantendu behar delako eta noski negoziaketaren agendaren lehen puntua delako, behin ETAk behinbetiko suetena izango dela esanda gero.
    Kontuan izan dezagun orain hauteskundeak datozela. ENAMeko ekintza eta mobilizazio guztiak, pake prozesua dela medio, ez doazte espainiar gobernuaren jarrera aldatzera, oraindik denbora ez dela baidakite, baizik eta Bilduk lortu duen indar metaketa elektoralki haunditzera.
    Beraz gu abertzaleok azti ibili behar dugu ze etorriko baizaizkigu ENAMen aldetik beren lamien kantak beraiekin ez dakit zer egiteko eta ez dakit nora joateko.
    Kriston poza hartu nuen Urkulluk esan zuenean ETAko presoei buruz: «hauek ez dira gure gudariak,ez diegu ezer zor». Hori da bidea eta bide horretatik jarrai dezagun gure etsaia, bai, gu gorroto gaituzten horiek, ENAMekoak, lagundu beharrik gabe.

  3. Ados nago zuek biekin. Argi dago joan den urtarrillaren zazpiko manifak jendea mobilizatzeko helburua zeukala. Gainera, ENAM eta Bildu-Amaiur-ren barruan egon litezkeen tirabirak hozteko ere baliagarria izan zela uste dut. Dena den, Amnistiarekin bueltaka ibiltzea arrisku handia sor lezake euskal memorian. Izan ere, amnistia lortu ez arren, Euskalerriko gizarteak ENAM-ek suspertu duen indarkeria ahanztea lekarke, Espanan frankismoarekin gertatu den bezala. Otegiri Nobel saria emanez, horri bidea egingo litzaioke, ENAM-eko buruaren ibilbide politikoa zurituz.

    Hau guztia dela eta, idatzi dut artikulu hau. Borroka politiko berria suertatu zaigu: memoriarena. Kontakuzina anitza izan arren, ez dadila ipuin bihurtu. Horregatik, «bake» hau nondik datorren gogorarazi behar dugu etengabe. ENAM-ek bere burua salbatzeko besterik ez du gaur dugun egoera politikoa sustatu. Memoria ez da sakrifikatu behar pakearen truke.

    Laboaren hitzeei buelta bi emanez, «Bainan, honela, ez zen geyago pakerik izango».

    Izan untsa.

  4. Orain dela denbora asko aipatu zenuten PPk bakegintzan izango zuen jarrera. Nik uste nuen PPren jarrera gogorra ENAMek bere onerako erabiliko zuela ofentsiba justifikatzeko edo, baina benetan harrituta nago ENAMeko hainbat kidetan somatzen dudan ezinegonaz.

    ETAren «erabaki historikoaren» ordainetan ezer ez jasotzea benetan oso etekin antzua da. Antzua baina bidezkoa.

  5. Konforme zurekin, Ahotx, izparringiak letu eta nonnhai ikusten dugu ENAMen interlokuzio lanen arrastua, han ageri da Lokarriko Paul Rios, Egiguren azaltzen da ere erdi-ero edo, EAJren baitan ere presio peko adierazpenak ageri dira (nahiz eta Urkulluk argi esan ETAko presoek egin duten gaitzaren aitorpena egin behar dutela)… Nazioarteko txorimaloak dira nik uste aktiboenak. Eta PPk, antza denez, oraindik ez dio ENAMi inongo interlokuzio bereizirik eskaini.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *