Azala / Portada » Europar Selekzioa Bai

Ion Gaztañaga

Beijing-en ospatu diren azken joko olimpikoen oihartzuna urruntzen doa pixkanaka eta etorkizunerako seguruenik Phelps eta Bolt-en markez gain txinako selekzioak izan duen arrakasta geldituko da gure oroimenean. AEBek ongi bete dute bere eginkizuna eta hor agertu da Errusia 3. posizioan. Askoren galdera hauxe da, non dago Europa?

Orain dela egun batzuk Erkorekaren blogean irakurritako «Olimpiadas y política» artikuluan, Romano Prodik orain dela lau urte egindako adierazpenak azaltzen ziren, 2008. urteko olinpiar jokoetan Europako herriak batasun handiagoarekin aurkeztuko zirelako esperantzarekin.

Ez al dugu bada euskaldunok, eginkizun honetan beste herriek baina interes gehiagorik eduki behar? Beste artikulu batzuetan euskal naziogintza eta europako eraikuntza (europagintza), prozesuen paralelismoa eta sinergiak ere aipatu ditugu noizbait. Baina kasu konkretu honetan, euskal selekzioek internazionalki onartuak izateko dituzten eragozpenak ekiditeko ekimenak alde batera utzi gabe, hobe genuke indarren zati handi bat europako selekzioa sortzeko helburura bideratzea.

Europar selekzioa, dagokien estatu-selekzioetan jokatu nahi ez duten europa osoko kirolariek osatu dezakete lehenengo pausoetan. Beranduago, europako kirolari guztiek osa dezakete eta orduan mundu mailan lehena litzateke. Beraz, kirolarientzat oso interesgarria izango da. Baliabide aldetik, seguru (beno, zailtasunak ere egongo dira, noski) Europar Batasuneko instituzioek laguntza eskainiko luketela Europaren izena munduan zehar banatzeko aukera paregabea delako. Zeintzuk izango lirateke europako selekzioaren alde bultzatuko dugunon aurka jarriko diren politikari jakobino edo zentralisten arrazoiak? Ez digu axola. Azken finean beraiena izango litzateke «nazionalismo zaharkitu» baten inguruko jarrera. Gurea berriz, aniztasunean osatutako Estatu-Zibilizazio baten kirol ordezkaritzaren aldeko apostu zintzoa, kirol aldetik eragingarriagoa eta politikoki askoz unibertsalagoa, libreagoa eta etorkizunekoa.

Gogora dezagun Romano Prodi eta EAJ europako alderdi berean daudela eta  bere burua europazale irmotzat duela Europako Alderdi Demokratak. Alderdi Demokrata izan bedi proposamen hau jorratu dezan alderdia, eztabaida hau europar parlamentuan eta europako instituzioetan aurkeztuz eta bultzatuz eta proposamen hau praktikara eramateko bide eta zailtasunak aztertuz. Abertzaleok, har dezagun europagintzaren lidergoa: Europar Selekzioa Bai!

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Europar Selekzioa Bai»

  1. Erabat ados.

    Europar guztiak batuko bagina 745.000 milloin ginateke, ia Txinaren erdia, 1.350.000 baitauzka gutxi gorabehera.

    Europa Batasuna hartzen badugu 450.000 milioi eskas gara.

    Ordea urrezko dominetan Europa Batasaunekoak 1go potentzia ginateke kriston aldearekin.

    Olimpiadak nazioen arteko txapelketak bilakatu dira, baina nazio horietako asko nazio-zibilizazioak dira. horien aurrean europar estatu-nazio txikiak ez dira ezer, eta europak amankomunean duen baloreen eta garapenaren marka difuminatua geratzen da.

    Nire ustez olimpiadetan europako batasunak nazio-zibilizazio gisa bere selekzio unifikatu batekin aurkeztu beharko luke bere burua. 2020 urterako helburua izan beharko litzatke.

    Gure 2020 rako programan esan beharko genuke Euskal Selekzioa aldarrikatzen dugunean Europa mailan eurokopan nahiz europako txapelketetan aritzeko nahi dugula, ordea Mundu mailan Europako selekzio batu bat aldarrikatzen dugula.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *