Ion Gaztañaga
Aldiro Europaren izaerari buruzko artikuluren bat irakurtzen dugu prentsan. Gehienetan ordea, ez da ez euskal prentsan edo espainia edo frantziako egunkarietan agertzen, bigarrena jakobinismoaren sortzaile eta lehenengoa jarraitzaile sutsua diren heinean.
Hori dela eta atentzioa deitu ditu «Europar Batasuna Eskualdeen Batasuna izateko bidean» («EU To Become Union Of European Regions») artikuluak. Bertan, Walter Steinmeier Alemaniako atzerri-ministroak 2007ko urtarrilean egindako hitz potoloak jasotzen ditu: «Estatu-Nazio txikien europaren garaia pasa da» (“The era of small nation states has passed.”). Artikulu berak orain dela hilabete bateko Deutsche Welle World medioak publikatutako artikulu bat ere aipatzen du: «Adituen iritziz, Europar Batasuna Europar Eskualdeen Batasuna bilakatu beharko litzateke» (“EU Should Become Union of European Regions, Expert Says” eta artikulu honek bere muina duenez, itzulpen txiki bat egin nahiko nuke:
«Estatu-Nazioen garaia pasa da Winfried Boettcher zientifikoaren ustez. Europa hiritarren behar kultural eta ekonomikoei erantzutera lagunduko dute eskualdeetan eraiki behar da.
Europa batzeko proposamen hau ez da aldatu orain dela 50 urte Ikatz eta Altzairuaren Komunitatea osatu zenetik.
Etorkizuna Federala da
Aldiz, «nik uste dut, europak etorkizuna izan dezan baldintza ezinbestekoa, kontzeptu federala eztabaidaren zentru bihurtzea da». Johan Galtung-en ustez prozesu hau bi edo protagonista politikoren elkarlanaren prozesu bat da protagonista berri bat eratzeko. Eta horrela, Europa juridikoki, ekonomikoki eta sozialki batuagoa izango litzateke.[…]
Eta hau betetzeko baldintza, boterean oinarritutako subiranotasun nazionalari uko egitea eta kausa komunari ematea da. Estatu-Nazioak bere funtzio historikoa bete du. Egun, Europaren integrazio prozesuarako arazorik handienetakoa da. […] Gure eredua eskualdeen europan oinarrituta dago.
Sorospidetasuna birplanteatzen
Eskualdetasuna eta sorospidetasuna interdependienteak dira jatorriz. Hala ere, gure sorospidetasunaren ulermenean Amsterdam-eko itunaren bostgarren artikuluan dioena baina harantzago goaz. Guk sorospidetasuna «estatu-nazioek edo Europar Batasunak eskualdeko azpisistemak garatzeko bultzatzea» bezala definitzen dugu.
Tartekatutako botere-egiturak apurtzen
Laburbiltzeko: etorkizunean Europar Batasunak bai etxean eta bai munduan bizirauteko, eskualdeka eratutako sistema federalean oinarritutako konstituzio bat behar du. Sorospidetasunaren printzipioak botere-egitura tartekatuak apurtuko ditu eta egungo botere-egiturak berrikuspen eraginkorra bultzatuko du.»
Bitxikieria bezala, artikulu berak Europar Batasunaren barruan definitzen ari diren eskualdeen mapa ere ageri da. Non ote Euskal Herria? Maparen arabera, eskualde atlantikoan egongo litzateke kokatuta. Batzuen sorpresarako norbait konturatu da gure tradizioa eta etorkizuna ez direla ez Mare Nostrum ez eta «latino» ontzietan. Pozik nago, mapa hori egin duen Europar Batasuneko adituak, jakobinismoaren ikuspegi mugatzailetik at, nik dudan ikuspegi atlantiarra berrestea.
Subiranotasunaren kontzeptua aldatzen ari da. Mediterranoko ur bareetan ez bezala, eta gure eredu atlantiarraren itsaso indartsuaren esperientzia jarraituz, presta gaitezen txanpa hartzeko.
Oso artikulu interesgarria. Dena den, gaur egungo Europar Batasunean Estatu-Nazioak dira sujetu politiko nagusia, beto eskubidea ere badutenak. Badira zenbait Estatu erregionalizatze prozesua begi txarrez eta susmoz ikusten dituztenak.
Nola egin presioa eskualdeen aldetik?
Ez da erraza presioa egitea, baina adituen iritzia jakitea garrantzitsua da. Presio bide bat haien iritziak eta proposamenak gure inguruko europako alderdietan (EA ALEn, EAJ EADn) zabaldu behar ditugu.
Euskaldunok indarra banku publiko eta moneta propioa lortzean jarri izan bagenu eta haiek lortu, orain europako konpetentzia lirateke. Ejertzitoarekin ere berdin. 80. hamarkadan ezker iraultzailearen helburuetako bat euskal ejertzito herrikoi bat lortzea zen, eta horrek ez du etorkizunik Europak laster hartuko baitu defentsaren eskumena. Beraz, ongi pentsatu behar dugu Estatu-Nazio baten aldeko apustua, hauek 50 urtetan desagertzeko joera hartuko badute (hala izango al da?). Ongi pentsatu behar ditugu gauzak eta modu eragingarrian garatu.
Nik argi dut, euskal abertzaleok hartu behar dugula Europako bandera, Europa gure aberri gehigarri bat bezala izango baita laster. Iñigo Lizariren hitzetan, Euskadi-Nafarroa-Euskal Herria euronazio, Europa estatu-zibilizazio izan behar dugu:
https://aberriberri.com/2008/02/29/euskal-herria-eurorregion-nacion-europa-estado-civilizacion/
Geure burujabetzaren gakoa europa da. Hitz jakintsu batzuk errepikatuz: berriro asmatu behar dugu, herri txikiok ez baitugu bitan erratzeko aukerarik.
Ion ados, baina nik beste arazotxo bat ere ikusten dut, hau da: Europar Batasuna konstituzionalizatzeko arriskua eta beraz Europa supraestatu zentralizatu baten arriskua. Zorionez, eta paradoxikoki, frantziako eta beste herrialdeetako jacobonistak ez daude horretarako prest, eta hortik etor daiteke beraz euroregioen (eta beraz gure) aukera.
Arrisku hori gerta daiteke, baina nik ez dut Europa konstituzio batean bakarrik oinarritu behar, hori jakobinismoaren ideia eskala handiagoan berrezartzea litzateke. Lehenengo europarrok ditugun baloreak ikusi behar ditugu. Ameriketako Estatu Batuak sortu zirenean, hainbat erlijiotako jendea zegoen baina aurkitu zituzten balore komun batzuk. Martin Luther King-ek segregazioaren aurka ahotsa altxa zuenean ez zen konstituzioaren aurka joan, baizik eta erreibindikatzen zuena orduan zeuden legeek balio konstituzional horiekin bat ez zetozela salatzea izan zen (askatasuna eta berdintasuna).
Europa ez dugu beste estatu-nazio handiago batean bihurtu behar, baizik eta benetazko estatu-nazioanitz batean, ez legeetan soilik baina printzipioetan ere oinarritutakoa. Zaila da oso hau lortzea, baina behintzat europa osatu gabe dago eta hau da aukera paregabea proposamen hauen alde lan egiteko.
Iñigo Lizariren beste artikulu gomendagarri bat ere badago:
«Actuar como Nacionales Vascos y constituírnos en Nacionalistas Europeos»
https://aberriberri.com/2008/02/25/actuar-como-nacionales-vascos-y-constituirnos-en-nacionalistas-europeos/