Luxuzko horma-armairua alokagai. Eguzkitsua. Bista ederrak

Ion Gaztañaga

Orain dela hamar egun prentsan agertu zen berri batek lur jota utzi nau: japoniar batek emakume bat topatu omen du bere armairuan bizitzen. Eta dirudienez urte bete zeraman gure hobbit-andreak armairuan bere koltxoi eta ur botilarekin.

25 metro karratuko etxeak proposatu zirenetik, badirudi japoniarrek beren puntako teknologia erabili dutela 30 metroak 2 metrotara murrizteko eta ederki lortu dute, alajaina. Behin garapen teknologiko hau lortu eta gero, gure emakume japoniar okupak bere negozioetarako abilezia erabili du eta beste apartamenduetako armairuetan ere jarri zituen bere bigarren eta enegarren “loft”ak. Jubilatuek Benidormera egiten duten bezala, neguan gure japoniarrak berogailu berrienak zituztenetara joko zuen eta udan aire egokituaren bila ariko zen etxeorratzeko pisu guztietan. Ez al dute ba txiroek espekulatzeko eskubiderik?

Horrelako pasadizoek giza-harremanek gaur egun duten egoera tamalgarria ere erakusten digute. Nolakoa izango da horrelako erabakia hartzeko prest dagoen pertsona baten egoera? Nola liteke pertsona bat beste bat bere armairuan urte bete egonda ez konturatzea?

Gure hobbit-andrea mantenu osoko armairu batean bizi zen gainera, jabea etxetik irtetzen zenean hozkailuari errepaso ederra ematen baitzion. Zertarako Punta Cana-ra joan etxean horrelako luxuzko egonaldia baldin badaukazu?

Han egongo zen gure okupa maitea, plasmako telebistan bideojokotan jo ta fuego, sake kopatxoa ondoan eta buffet bazkaria hozkailuan, jabea etxera bueltatu arte. Hainbat kanta eta dantza, hainbat barre eta lagun festa… teknologiak dena izorratu  zuen arte: webcam baten bidez jabeak ezusteko gonbidatuaren bizitza alaia ikusi zuen arte. Hobbit gaixoa, jasan behar izango dituen zapata eta arropa zaharren usaina eta gero!

Honek zientzialari oro bi ondoriotara darama: 1) Aise ondorioztatu dezakegu jabeak ez zituela armairuak gehiegi garbitzen 2) Gure hobbitak ez zuela gauean ez eztulik egiten eta ez zuela komunaren beharrik. Elementala, Watson maitea…

Eta gure hobbit-andrearen ereduari jarraiki, gure lanetan, gizartean eta bizitzako alor gehienetan guk betetako hozkailua husten diguten zenbat gonbidatu dauden hasi naiz pentsatzen. Eta okerrena ez da hori. Okerrena, askotan, haiek beharrean, armairuan zokoratuta gu gaudelaren irudipen ironikoa dudala da. C’est la vie.

Leave a Reply

Previous post El PowerPoint de Gazte Abertzaleak
Next post Los argumentos de AHT Gelditu (II)

Harpidetu blogera / Suscríbete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

Agiritegia / Archivo

StatCounter

wordpress visitor counter
2008(e)ko ekaina
A A A O O L I
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Contact us

%d bloggers like this: