Portada » Hitzaldia / Conferencia: Eskubide Historikoak / Derechos Históricos

Hitzaldia / Conferencia: Eskubide Historikoak / Derechos Históricos

Eskubide historikoak, foruak, foru-nazioa, gatazka juridiko-politiko edo historiografikoren bat dagoenean agertzen diren kontzeptuak dira. Hala ere, zerbait sakonagoa irudikatzen dute. Euskal lurralde historikoen eraketa eta haien erakunde-sarea kontzeptu horien oinordekoak dira. Eta euskal alderdi politiko askok beren historiaren eta ideologiaren ondaretzat hartzen dituzte.

Zer dira eskubide historikoak? Zer lotura dute foraltasunarekin? Batzuek dioten bezala, lurralde batzuen edo gizarte-klase batzuen pribilegioak al dira benetan? Nola lotzen dira Espainiako eta Frantziako ordenamendu juridiko politikoekin? Izaera politiko hutsekoak al dira? Edo gero egitura eta filosofia politiko bihurtzen den izaera sozial baten adierazpena dira?

Eskubide historikoak jatorrizko euskal filosofia politikotzat hartu dira. Bere ideiak mendeak zeharkatzen ditu. Eta lehen justifikazio idatziak Euskal Herriaren jatorriari lotutako antzinako iraganera garamatza. Euskal lurralde historikoen elementu komuna ere badira. Mintegiko hizlariak galdera horiei buruzko azalpenak ematen saiatuko dira. Eskubide horiek iraganean justifikatu diren narratiba historikoan murgilduko gaituzte. Etorkizunera begira baliagarriak direla ikusita, orainaldian justifikatzeko oinarriak zeintzuk diren ere zehaztu nahi dute.

Eskubide historikoak euskal historia garaikidean txertatuta daudela frogatzen saiatuko dira: jendearen kontzientzian, aldarrikapen nazionaletan, gaur egun indarrean dauden eraikuntza sozialetan, eta faktore horiek guztiak politikoki euskalduna izatea zer den definitzen duen narratiba batean artikulatzeko aukeran.

IZENA EMATEKO EPOSTAK
aberriberri@gmail.com
ganboiturri@gmail.com

Los derechos históricos, los fueros, la nación foral, son conceptos que aparecen cuando existe algún tipo de disputa jurídico-política o incluso historiográfica. Sin embargo, representan algo más profundo. La formación de las diversas regiones vascas, su entramado institucional, son herederas de tales conceptos. Y muchos partidos políticos vascos los consideran como patrimonio de su historia y su ideología.

¿Qué son los derechos históricos? ¿Qué relación tienen con la foralidad? ¿Son realmente, como algunos dicen, privilegios de unos territorios o de unas clases sociales? ¿De qué manera se relacionan con los ordenamientos jurídico políticos español y francés? ¿Son de naturaleza puramente política? ¿O son manifestación de una forma de ser social que luego se traduce en una estructura y una filosofía políticas?

Los derechos históricos han sido considerados una auténtica filosofía política vasca original. Su idea recorre los siglos. Y su primera justificación escrita remite su existencia a un pasado ancestral ligado al origen del pueblo vasco. Son también un elemento común de las regiones vascas. Los ponentes de este seminario van a intentar darnos luz sobre estas preguntas. Nos van a adentrar en la narrativa histórica mediante la cual tales derechos se han justificado en el pasado. Pretenderán discernir también cuales son las bases de su justificación en el presente en vista de una utilidad hacia el futuro.

Van a tratar de demostrar que los derechos históricos están inscritos en la historia vasca contemporánea: en la conciencia de las diversas gentes, en las reivindicaciones nacionales, en las construcciones sociales hoy vigentes; y en la posibilidad de articular todos estos factores en una narrativa que constituya la definición de lo que es ser políticamente vasco.

EMAIL-S PARA INSCRIBIRSE
aberriberri@gmail.com
ganboiturri@gmail.com

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *