Iraultza, feminismoaren fagozitaziotik

Igor Goitia

Martxoaren 8a igaro da eta, berez eta printzipioz berau bultzatzen zuten zergatikoak, zuzenak, zilegiak, arrunt defendagarriak, zirenik ezin uka. Ez noa horretara lerro hauen bidez. Ezin baina azaleko irakuketa inozo honetan garatu, nik uste. Izan ere, gailendu zen diskurtsoak, inposatzea lortu zuten diskurtso muturreko horrek, emakumearen duintasunaren benazko aldarrikatzearekin zerikusi gutxi ez, bai baina azkenaldion apaldurik samar geneuzkan aspaldi zaharreko promesa ilun profetikoen gorrotozko oldar gupidagabearekin.

Diskurtsoak diskurtso, eta bere soil-soilean eman dezaketena eman dezaketela ere, sinbolikoki behinik behin, biktima ugari utzi zituen, mordoka, egun soil bakar baten epean gainera. Segi-segituantxe gailendu zen diskurtsoari helduko diot, horretarako gure etxean haren bozeramaletariko bat dugun baten hitzak hona ekarriz, Jule Goikoetxearenak hain justu, Berria egunkarian eskaini zizkigun gorroto bizi eta suminezko hitzak. Dena den, larria ez da hainbeste diskurtsoa, horrren edukia,  larritasuna zerarekin lotuta ikusten dut: martxoaren 8an atera zen jendetza handia gailentzen ari den diskurtso horrekiko batere kritikoa izan gabe mugitu zela, bere jarrera feminista propioari heldu ez (gehiengo oso batek giza duintasunetik defendatzen du feminismoa), eta feminismo askatzaile batekin batere zerikusirik ez duen honen pankarta atzean joan zela itsu-itsuan.

Gomendatzen dut Juleren artikulua lasai irakurtzea (Berria 2018-03-14). Ederrak botatzen dituenak.  Akaso argiegi esanak, sobera argi eta klar, Ezker Abertzaleko ezkutuzko mintzo dialektikoak egin ohi ez duen bezala. Dena den, ederrrak botatakoak, eta gorrotoa barra barra bere hitzetan.

Feminismoaren aitzakian, euskal kontraesanarekin jardun den modu bertsuaz aritzen da Jule bere errealitate ikuskeraren berri emateko orduan. Kontraesanari eusten dio bai, baina oso azkar batean berorretaz paso egiteko. Emakumearen eskubidetan historikoki eman diren lorpenen aitorretik abiatzen da; gure amonen lorpenetatik. Egun emakumeek pairatzen dituzten desberdintasun zuzengabeak harten ditu abiaburu. Halere, korrika batean hartzen duen diskurtsoak zeharo bestelako kolore bat hartuko du; emakume, eta haren duitasuna, guztiz desagerturik  dagoeneko diskurtso bat izango da. Emakumea aitzaki, berau inolaz erdigunean ez dagerren diskurtso ilun eta sutsuarekin egingo dugu topo. Ezagun zaigu oso. Euskal Herrian ENAMen ahotan abertzale kategoriarekin gertatu izan zena oso presente dugu; zeharo aldatu zitzaion esnahia, kapitalista, burges eta antzekoak izan genituen-eta ebazten zutena nor zegoen barruan eta nor kanpo. Orain, feminismoa bultzagile, etsaia ez da gizona, etsaia ez dira gizon batzuk eta euren nagusikeria, ez eta jarrera horrekin bat etor daitezkeen emakumeak ere, ez, etsaia (berak horrelaxe, bere literalean, izendaturik), bere feminismo ikuskera ilun eta ondo zehaztu horrekin bat egiten ez duena izango dugu. Izatez eta berez oso zabala eta korrente askotariko dugun feminismoari, lehengo eta bat, mugak ezin gehiago estutu dizkio; diskurtso bakarrerako desira, inposaketa-nahikeria disimulatzen eginahal zipitzik ere ez du egiten. Hein honetan, pozgarritzat du, ez du ezkutatzen, aniztasun hori batasun bilakatu izana (engainupean erori izana, noski). Deigarria hein horretan, beldulgarria ez bada, bere aldezpenean ukatu nahi duen guztia, ez du inongo humanismorako leku txikinik ere utzi nahi.

Euskal gatazkarekin bezala, hemen kontraesana ondo kapitalizatzen asmatzen hasiak dira jada. Eskema antzeratsuko honetan ere:

1) Gizarte-mailako benetazko kontraesan bati heldu.

2) Horren ondotik, gertakari hau klase ikuspegitik interpretatu (emakume-ezberdinkeria sistema kapitalista honen baita-batiako gertakaria dugu, hortaz, bidegabekeri horren aurkako zinezko borroka sistemaren aurkako errotiko konpromesutik bestetik ezin izango da etorri)

3) Horren segida berezkoa borroka-mugimenduaren zer-nolakoa izango dugu, aniztasun txiki-tikiena ere errotik erauziko duena. Areago nerrake nik; feminismoaren diskurtso zabalaren bahiketa horretatik, artikulu honen bilakaeran berean ikusi ahal izango duguna, inposatutako diskurtso horretan bertan ere, feminismoa bera ere desagerturik dago jada (emakumea, haren duintasuna errespetatua izan dadin eginiko borrako, ez dira inondik ikusten).

4) Errealitatearen irakurketa sektario/duala: arazoa ez dira jada gizonak, emakumeekin bat egiten ez duten gizonak, ez eta gizartean ematen diren bidegabekeriak, baizik eta gizarte bera, sistema osoa. Hortaz, utikan!, feminismoaren baitan sutsu (eta zintzoki) ari daitekeen oro, baldin eta, horrekin batean (horren bitartez), sistema osoaren iraulketarako prest ez badago.

5) Temino horietan definituriko borroka, aspaldi zaharretik agindu izan dutenez, horizonte total bateranzko martxa da, hau da, azken gabeko prozesu bat. Ohi dutenez, zehaztasunik ez, euren proiektuari, euren helmugari buruz. ENAMeko Joxan Agirre pentsalariaren esanak etor dakizkiguke burura; alperrik nora goazen zehazte alderako elukubrazioetan galduta ibiltzea, ukatzeko eta eraisteko zenbat eta zenbat dugun gogoan ondo izan beharrean.

6) Ezina ezin da, baina askorako balio du (lo imposible no es posible, pero sirve). Hor dugu zehatz zehazgabea dugun “errepublika feminista”. Ezin infinitu zehazgabe bateranzko borrokan temosoki herria mantenarazi, baldin eta zehazgabe hori nolabait edo beste, formaz besterik ez bada ere, zehazten ez badugu, izendatzen ez badugu. Euskal Herria aske eta sozialista ekartzen digu gogora errepublika feministak. Zer da? Aurrena ukatzeko eta eraisteko bultzagarria, energia, eta gero gerokoak.

ETAren sorrera garaian, 60.etan, maoismoak mugimendu iraultzaileei eskaintzen zien potentzialak orain, feminismoaren kategoria baliaturik, maila-jauzi bat eman dezake. Ondo asko erakutsi zigun Maok ez zegoela inondik iraultza internazionalistarik non eta tokiko abertzaletasun muturreko batetik ez den. Aberriari, bere tokiko kontraesanetatik abiaturik (arrunt sarritan klase izaerakoak ere jada izango ez direnak), fidel fidelak izanik lortu ahal izango dute “domino efektu” bat nazioarteko mailan; kotraesan gertu eta konkretuetatik abiaturik bestetik ez dute lortuko iraultza internazionalistaranzko ibilbidea urratzen hastea. Orain, genero-desberdinkeria tarteko, edozein antropologiatik gertakari unibertsaltzat aitortua den hori tarteko, aurrean duten aukera ezin hobea da. Generoaren auzia hemen eta han dago, ezin hemenago (giro domestikoan) eta ezin harago (mundu zabaleko borroka globala da); bateko, hemen-hementxe jartzen du borrokaren abiaburua; baina, besteko, nazio-askapenetarako aplikazio maoistan ez bezala, tokian tokiko borroka guztiak bilduak ditu jada gaurtik bertatik hasita, bestelako beste inongo maila-jauzirik planteatu gerora beharrik gabe.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

4 comentarios en «Iraultza, feminismoaren fagozitaziotik»

  1. Oso artikulu egokia.

    Nazio arazoaz jabetu nahiez, ezker abertzaleak bere domeinua erabatekoa egin nahi zuen Euskal Herrian: Euskal herritar guztiok sentitu eta onartu genezala, nahi ala ez, mehatxuz ala abertzale pindarrez.

    Emakume arazoaz jabetu nahiez, ezker abertzaleak gauza berdina nahiko luke, baina jada dimentsio intimoago batean: bikote bakoitzak «anai nagusia»ren zelata eduki dezala, feminismoaren aitzakiz.

    Bi kasuetan, helburua berdina da: domeinua ala boterea, gizakien kontraesanez profitaturik (nazio kontraesana batetik, giza-emakume artekoa bestetik).

    Bi borroka horien edukia, noski, jada ezaguna zaigun sozialismo klase hori da, non eta indarra eta koakzioa diren elementu garrantzizkoak.

  2. http://www.elmundo.es/opinion/2018/01/12/5a5746a5268e3e23088b4649.html

    Lo que se está descubriendo no es nada nuevo, es algo que nosotros (al menos vagamente) sabíamos y simplemente no fuimos capaces (voluntariamente) de denunciar abiertamente: cientos de formas de explotar a la mujer sexualmente. Ahora las mujeres están sacando a la luz el lado oscuro de nuestras afirmaciones de igualdad y respeto mutuo, lo que estamos descubriendo es, entre otras cosas, lo hipócrita y prejuiciosa que es nuestra crítica a la opresión de la mujer en los países musulmanes. Tenemos que afrontar nuestra propia realidad de opresión y explotación.

    La siguiente tarea es asegurarnos de que la actual explosión no se limite a la vida pública de los ricos y famosos sino que fluya y penetre en la vida diaria de millones de individuos ordinarios e invisibles. Y el último punto (pero no menos importante) es explorar cómo relacionar este despertar con las actuales luchas políticas y económicas, es decir, cómo evitar que la ideología liberal occidental (y la práctica) se apropie de él como otra forma de reafirmar que somos prioritarios. Hay que hacer un esfuerzo para que este despertar no se convierta en un caso más de legitimación política basada en el estado de víctima del sujeto.

    ¿No es la característica básica de la subjetividad de hoy en día la extraña combinación del sujeto libre que se experimenta a sí mismo como responsable último de su destino y el sujeto que basa la autoridad de su discurso en su estatus de víctima de circunstancias más allá de su control? Cada contacto con otro ser humano se vive como una potencial amenaza. Si el otro fuma, si me lanza una mirada avariciosa, ya me hiere. Esta lógica de la victimización está universalizada hoy en día. Y va más allá de los habituales casos de acoso sexual o racista… Ésta noción del sujeto como una víctima no responsable conlleva la perspectiva narcisista extrema, según la cual cualquier encuentro con el otro se percibe como una potencial amenaza al precario equilibrio imaginario del sujeto.

    Como tal, es el complemento inherente del sujeto liberal libre más que lo contrario: en la forma predominante de individualidad de hoy en día, la aserción egocéntrica del sujeto psicológico se solapa paradójicamente con la percepción de uno mismo como víctima de las circunstancias.

    De vuelta al actual despertar, el peligro reside en que, de forma homóloga, la ideología de libertad personal se combinará fácilmente con la lógica del victimismo (con la libertad silenciosamente reducida a la libertad para sacar a la luz la propia condición de víctima), convirtiendo así en superflua una politización emancipadora radical del despertar, haciendo de la lucha de las mujeres una más en toda una serie de luchas: lucha contra el capitalismo global y las amenazas medioambientales, por una democracia diferente, contra el racismo, etc.

  3. La ideología de género es un gran negocio y una poderosa red clientelar que nos llega convenientemente empaquetada desde las más altas cumbres del Imperio al paraíso del matriarcado pasando por la UE y Estrasburgo.

    La sabia utilización del victimismo y buenas dosis de falsedades –como la famosa brecha salarial en un lugar donde pagar igual por lo mismo es ilegal desde 1980 y no hay denuncias en juzgado alguno– ha conducido a un nivel de histeria colectiva que lo único que prueba es que una mentira repetida se convierte pronto en verdad oficial.
    Estrategias de dominación agónicas.

  4. Jule Goikoetxea eta berak ordezkatzen duen feminismoarekin EA bertako baseak nazka-nazka eginda daude, lau iluminatu eta liberatuak ezik. Sexu-guda baterantz daramate EH, eta bitartean egoera demografikoa urtez urte okertzen doa, karta gaztelua erortzen den unera arte. ENAM zenaren buruzagiak «lur errea»ren taktika erabiltzen ari dira, gehiengo soziala lortzeko herri honen oinarriak pikutara bidaltzen. Familia, lana eta aberria saldu dituzte Soros eta enparauek gidatutako feminismoa besarkatzeko

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *