Atzoko abertzaletasuna gaurkoaren erreferentzia? (1)

Mikel Aizpuru (UPV/EHUko irakaslea), Hermes Aldizkarian (irudia ere Hermes aldizkaritik hartua)

1892an argitaratu zuen Sabino Aranak Bizkaia por su independencia liburuxka, eta harrezkero 125 urte pasatu dira. Oso sasoi desberdinak bizi izan ditu euskal abertzaletasunak ehun urte luze horietan. Berrezarkuntza garaiko sistema liberal-oligarkikoa, Primo de Riveraren diktadura, Errepublikaren bosturteko laburra, Gerra Zibila, frankismo luzea eta azken berrogei urteetako erregimen demokratiko parlamentarioa. Eragiketa erraza dugu: 125 ken 45 berdin 80. EAJk bere bizialdiaren ia bi heren badaezpadako egoeran igaro ditu. Are gehiago, Bizkaiko aldundian 1917-1919 tartean eta 1979tik aurrera zabaldutako garaian izan ezik, ez du gobernu ardurarik izan, zenbait udaletako kudeaketa baino. Hala ere, jakin izan du bere helburuak finkatzen, denboran zehar egokitzen eta beharrezkoak ziren bitartekoak eskuratzen.

Bigarren Errepublika jarri ohi da abertzaletasunaren “urrezko garai” moduan: Euskal Pizkundearen garaia, euskarak eta euskal kulturaren hainbat adierazlek garapen nabarmena izan zuten sasoia; lehendabizikoz ospatu zen Aberri Eguna; 1933an, aurreneko aldiz, EAJ Euskal Herriko lehen alderdia bilakatu zen, nahiz eta Nafarroan oso ahula izan, eta urte horretan bertan Autonomia Estatutua lortzeko ezinbestekoa zen erreferenduma gauzatu zen.

Egoera gehienek dituzte aurrekariak eta abertzaletasunaren kasuan, mende hasierako urteetan finkatu zen Errepublikan nagusitu zen eredua: alderdiaren eta batzokien arteko uztarketa, jarduera politikoa eguneroko bizitzan eta aisialdian txertatzeko ahalegina, gizarteko esparru guztietara (gaztedira, emakumeengana, langileriarengana) heltzeko borondatea, kulturari (hizkuntzari, antzerkiari, abestiei eta hitzaldiei) emandako lehentasuna eta abar. Alderdi-komunitatea deitu izan zaio eredu horri, eta ez zuen EAJk asmatu; Alemaniako sozialdemokraziak garatu zuen eta, neurri batean, eliza kristauek mendeetan garatutako ereduaren kopia laikoa izan zen. Gurean bai PSOEk, baita karlistek ere, eredu horretara jo zuten hazi eta zabaldu ahal izateko. Bilboko Euzko Gaztedija izan zen abertzaleen artean aukera hori bultzatzen lehena, eta Engrazio Aranzadik teorizatu zuen 1910eko hamarkadan: abertzaletasunaren lehen zeregina euskal nortasuna berreraikiz euskal gizartea berrosatzea zen. Aranzadik eta orduko jeltzaleek erlijio katolikoarekin eta foruzaletasunarekin lotzen zuen estuki euskal nortasuna. Horren ondorengo eginkizuna izango zen hauteskundeak eta helburu politikoak eskuratzea. Hermes aldizkaria egitasmo horren parte izan zen bere garaian.

Jeltzaleen esparruan, eredu horrek berebiziko garrantzia izan zuen eta funtsezkoa izan zen frankismoaren urte gogorretan aurrera egin ahal izateko. 1950eko hamarkadan, gerraosteko estrategia politikoak porrot egin zuenean, jelkideak ia-ia oharkabean eta elkarren artean hitzik egin gabe, Errepublikaren garaiko eredura egokitu ziren. Euskarak eta euskal ohituren eta bizimoldeen hainbat adierazlek bizi zuten galbideaz oharturik, bide politiko zuzenak bigarren mailan utzi eta euskal kulturaren bigarren Berpizkunde bat bultzatu zuten 1960ko hamarkadatik aurrera. Ikastolak, txistulari eta dantzari taldeak, musikariak, mendizaleak, antzerkigileak eta beste talde batzuk ditugu horren guztiaren adierazle.

Garaiak, ordea, aldatzen ari ziren eta birsortze hori oso testuinguru desberdinean gauzatu zen. Garaia baldintzatu eta ezaugarritu zuten lau elementu baino ez ditut aipatuko. Lehenak, frankismoak hain zuzen, esparru guztiak hartzen zituen: askatasuna murrizteaz gain, eztabaidarako eta ideien trukerako giroa oztopatu eta kutsatu egiten zuen. Hala ere, ez diezaiogun erru osoa bota, baina nabarmena da harrezkero bizi izan ditugun eztabaida eta enfrentamendu garratz askok frankismoak puztutako intolerantzia giroan aurkitu zutela hauspo egokia. Bigarren elementua hain nabaria da, ezen inork ez duela aipatu ere egiten: telebistaren garaia izan zen 1960ko hamarkada. Bigarren Errepublikan zinemaren eragina mugatua zen eta irratia oraindik bere hastapenetan zegoen. Telebista, ordea, oso arin zabaldu zen eta urte gutxiren buruan etxe gehienetan zuen bere txokoa. Ia ezinezkoa da eta izan da komunikabide moderno horren eragiteko ahalmenari aurre egitea.

Aipatu nahi dudan hirugarren elementua euskal gizartearen eraldaketa da. Gerra garaira arte industrializazioaren eragin zuzena Bizkaiko eta Gipuzkoako eremu jakin batzuetara baino ez zen zabaldu eta gauza bera gertatu zen Espainiatik etorritako emigrazioarekin. 1980rako, aldiz, industrializazioa Euskal Herri osora zabalduta zegoen, bai eta harekin batera hedatu zen emigrazioa ere. Are gehiago, hainbat ikerketak azaldu dutenez, euskal biztanleriaren gehiengoa etorkinak edota etorkinen seme-alabak ziren garai hartan. Aldi berean, euskal gizarteko ereduak eta bizimoldeak ugaritu egin ziren, lanbideei, pentsakerari eta bizimoduari zegokienez. Horrek, hain zuzen, zuzen-zuzenean eragin zion abertzaletasunari.

Bigarren Errepublikan Euzko Abertzale Ekintza sortu arren, alderdi politiko hori ez zen gai izan EAJren nagusitasuna kolokan jartzeko. Geroago, 1960ko hamarkadan sortu ziren abertzale belaunaldi berrien zati handi batek EAJren estrategia ez ezik, EAJren ideologiaren muina ere baztertu nahi zuen; hori dugu laugarren elementua. Jeltzaleek Jaungoikoa, Lege Zaharra eta gizarte tradizionala defendatzen zuten tokian, ezkerreko abertzaleek erlijioa alde batera utzita eta Foruen ordez independentzia eta sozialismoaren adiera desberdinak aldarrikatu zituzten. Gertatutakoa ez da batere harritzekoa, garai berean Europako herrialde katoliko gehienetan antzeko prozesuak gertatu ziren eta. (…)

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

12 comentarios en «Atzoko abertzaletasuna gaurkoaren erreferentzia? (1)»

  1. Bai, prozesu desnazionalizadore guztiaren errua erantsi behar da EAJera eta Eliza Katolikora esklusiban.
    Eliza Katolikoa , euskal etniaren zapalketako nahasitako erakunde nagusia
    Espainiako eta Frantziako estatuen ondoan.
    Bere kultura jatorraren aurkako erasoko arduraduna , bere milaka urteko hizkuntzara eta bere ohituretara eta naturaren ondareen jabetza publikoa arautzen zuten legeetara ere.
    Eliza Katolikoak bere matxismoko pozoia transmititzen dio euskal gizarteari zuzenki eta EAJ jainkozalearen bidez.
    Erakunde patriarkal eta misogino nagusia da ayatolak musulmanen ondoan
    Parerik gabeko abertzaleak , bai jauna.

  2. Gauza sinestezina da gaur egungo Euskal Herriko etsaiek, goiko tipo horren kastakoak alegia, nola mintzo diren justuki egiaren kontrara.
    EAJ izan da abertzaletasunaren lehen alderdia azken historian zehar eta halaere bera da txar guztiaren erantzule.

    Ikusten da gainera goian idazten duenak euskara oso kaxkarra erabilita ere ez duela Aizpuru jaunaren artikuluaren zantzurik irakurri ze ez baitu bere postura argudiatzen, alderantziz baizik, boteprontoko purrustada andana bomitatu egin du.

    Eliza Katolikoak eta EAJko jendeak sortu zituen eta mantendu zituen bai euskal kultura eta bai ikastolak. Hori bakarrik espainol jatorri petoko ez-jakin batek ukatu dezake.

    Ordea, ezker iraultzailea eta bere akolito armatuek sofrikarioa eta odola besterik ez dute lortu.

  3. Bai, arrazoi duzu, Panpox , nire euskara izugarria da
    Eskolapioek román paladino perfektuan hezi ninduten , ikastetxean euskara absente zegoen , apaizek ( gehiengoa desnazionalizatutako nafarrak ) iseka egiten zieten euskarazko azentu sendoarekiko ikaskideei , artikuluetako generoarekiko halako zailtasun batekin.
    Ahazteko denborak , ez ezarritako irainak, haien arteko hizkuntzaren galera.
    Babiloniako Puta garestia ordainduko du , denborak oso txar datoz harentzat. ikusiko duzu , hartako lekukoa izango zara

  4. Tolosako eskolapio ikastetxean,1966garren urtean,5 urteko haurrak euskarazko ikasketak egiten zituzten.Expreski eskolapioen aginduz,bere buru Latasa nafarra zelarik.Garai hartan Tolosan etzekoen beste ikastetxerik euskarazko ikasketarik ematen zuenik.Ikastola oraindik sortutzeko zegoen.Ez hori bakarrik.Santagedako kantuak zabaltzen ibiltzen ziren eta baita eguberri garaikoak ereta beti EUSKARAZ.

  5. Basajaun deitzen den tontolapiko horrek eliza katolikoari botako dizkio bere etxeko espainolen kulpa zeren eta kasta horretakoak dira gezurtero koadrilla hori. Tipo horrek ezingo du onartu ikastolak «elizako eskola» gisa legeztatuak izan zirela. Horrelakoak dira Euskal Herria gogotik gorroatzen duten ezker iraultzailekoak.

    Eliza katolikoa zabaltzen ari da munduan zehar, sozialismo iraultzailea historiaren zabortegira joan den bitartean. Zabortegi horretatik mintzo zaigu Basajaun hori.

  6. Apur bat berandu , ez Alikuando ?
    Bitartean errepresio frankistako kolaboratzaile zaporetsuak
    Ez dezazun Latasaz hitz egin , hura soilik gogoratzea ematen dute goragaleak.

    Horrelakoak dira Euskal Herria gogotik gorroatzen duten ezker iraultzailekoak. (sic)

    Zuek gehiago gorrotatzen duzue . Panpox , merkea saltzen duzue egunero,
    kolaborazionista zikinak.

    Eliza katolikoa zabaltzen ari da munduan zehar (sic)

    Bai gizona , Zer mundutan bizi zara ? Ez duzu ikusten bere eliztarrak zahar prozesioa den ? Bere harrokeria Babiloniako Putari galdu dio.

    Ahora un desayuno especial para foralistas colaboracionistas desnacionalizados

    ¿Referéndum?: ¡Referéndum!

    http://www.nuevatribuna.es/opinion/jesus-gago/referendum-referendum/20170803121844142323.html

    Un buen golpe en Venezuela
    y se echa mano al barril;
    un autogolpe en Brasil
    y a Temer no se empapela;
    ¿llegarán nuevos Videla,
    Pinochet, Castelo Branco,
    a repetir lo de Franco,
    aprovechando que Trump,
    el tuitero charlatán,
    pretende aplicar al flanco
    de la América Latina
    el palo como doctrina?

    On egin

  7. kusten da euskara ez zaizula askotxo gustatzen ze berehala pasatzen zaren gaztelerara zure purrustada xelebreen adierazgarri.

    1966an zeinek bultzatzen zuen euskal eskola? Eskolapioek Tolosan. Eta ETAkak bitartean? Jendea nola hil, hori zen bere burulana.

    Jainkoari eskerrak, Basajaun, zure alderdiko hiltzaile eta kriminalak gartzela latza igarotzen ari dira. Zure mehatxuak ez dute jada inor kikiltzen. Ba lehen “kolaborazionista” izateagatik jendea hil egiten zen. Orain zoromemelo baten xelebrekeria da guztia.

    Espainolezko bertso merke batekin bukatzen duzu zure jarduna. Normala.

    Nik euskarazko bat eskainiko dizut:

    Basajauna gaitzizena
    jarri duen batena
    bada tripako mina
    ezinezko zaiolako
    euskaraz egin pranko
    A ze tipo atsegina!

  8. Arraioa ! zer humanismoa destilatzen duten zure hitzek , panpox
    Uste dut zuen laukietatik ateratzen zaituztena artaldearen kideak izatea egiaztatzea dela.
    Tristea da solidaritaterik gabeko burges elitista kapitalista arbuiagarria izatea
    baina artaldea izatea eta gainean hartako harro egotea , hori mirabekeria garbia da.
    Sinestezina da artaldea izanez gozatzen duen jendea egotea eta bildotsak bihurtu zituen erakundea txalo dezala.
    Jaunaren bakea zurekin egon dadila , panpox.

  9. Hemen artalde usaina duen bakarra zu zeu zara Basajaun, ez baituzu Basajaun jatorrizkoaren jatortasun izpirik ez eta ordea ezker iraultzaileko artaldearen ahari zikinenaren kiratsa dariozu urrutitik.

    Tristea da pentsatzea lagun urkoaren gainetik zarela partido ala ideologia bateko kide izateagatik. Nik uste dut partido eta ideologia guztietan jende ona eta jende txarra dagoela. Zu oso txarra zara, beste guztiak salatzea gustatzen zaizulako.

    Jainkoaren pakea nirekin dago eta ez zurekin. Horregatik botatzezu ahotik lerde pozointsu hori.

  10. Ni uste naiz horrela ez goazenla inora eta hobeto da txori bat eskuan ehun txori eganez eskuan izan. Baina honekin ez dut esan nahi lan asko dago ez dago egiteko.

  11. Latasa eskolapioari ezker sartu zen euskara ikastegian. Bera izan zen euskararen bultzatzaile.Hori garai hartako edonorek esango dik. I bezalako espainol batek bakarrik ezestatu dezake.Hiri, Tolosan sartzeko peaje bat eskatu beharko liteke,antieuskaldun porrokatua haizelako.

  12. Frankismoaren garaietan,eskolapioak ekintza bereziak egin zituzten,garai hartan,tolosa eta beste herritan,euskara eta euskal kultura zabaltzeak berekin zekarren zigor otsa,eta Tolosako frankista batzuk ere saiatu ziran eskolapioen ekitaldiak lurperatzen.Gaur subentzionaturik dauden ekintzak,garai triste haietan zigorturik zeuden

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *