Posteado por: aberriberri | mayo 29, 2017

Memoriaren Plaza

Jexux Artetxe

Joan den hilean izan zen Memoriaren Plaza gure artean. Lasarte-Oriako Okendo plazan altxatako karparen barruan eskainitako programazioaren arabera, indarkeriak iraun duen urteetan izandako kalte eta sufrimenduaren lekukotzak entzun eta ikusi ahal izan genituen. Aukera izan genuen, halaber, gure iritzi edo testigutza adierazteko ere.

Hainbeste da erakusgai dagoena, ezinezkoa dela behar den bezala eta hain denbora gutxian guztia barneratu. Agian, Gogora institutuak bultzatutako Memoriaren Plazak egun gehiago egin beharko lituzke udalerri bakoitzean. Edo bestela, udalek ere tokiko memoriaren zabaltegi propioa sortzea badutela iruditzen zait, lekuan lekuko gertaerak jakitera emateko.

Karparen azpiko erakusketa gunearen baitan, indarkeriaren biktima izan direnen lekukotza zuzena, begiz begikoa, jaso izan genuen. Josu Elespek, Manoli Urritegik eta Feli Goikoetxeak egindako aitorpenak dardaragarriak izan ziren benetan. Goraipatzekoa da zoritxarreko bizipen horietatik nola atera diren arrangurarik gabe, gizabideari bizkar eman gabe. Ikasbide emankorra, benetan.

Urteetan bizitakoaren eskarmentuaren inguruan antolatzen dugu giza-pentsamoldea. Oroitzapenik gabe, ezin da jokabide moralik eduki. Izan ere, ongia eta gaizkia zer diren ezagutu eta auzokideekin partekatu gabe ez dago elkarrekin bizitzerik.

Terrorismoak kalte handia egin dio gure herriari, lorratz sakoneko zauriak utzi dizkigu auzo eta herrietan, erabat sendatzen asko kostako zaizkigunak.  Iraganaren memoria hutsera botatzen badugu ordea, gertatutakoaren kontaerarik egiten ez badugu, gure minak zornatu egin daitezke. Indarkeriaren aroari bukaerarik eman nahi badiogu behinik behin, sufrimenduaren Memoria gure herriko plaza eta kaleetan sustraitu beharko genuke. Horregatik, Memoriaren Plaza bezalako ekimenak oso eskergarriak dira. Eskertzekoa, beraz, Gogora institutua eta Lasarte-Oriako udalaren arteko elkarlana, guztion izenean biktimen Oroimenaz arduratu direlako.

Anuncios

Responses

  1. Azitain , mesedez , mozkor zaudenean ez diezaiozun eskain eskulturari
    Fariseuek guztian labain egiten dute, historia zorroztasuneko eta egiatasuneko minimoarekin kontatzean , bere manifestazio artistikoetan ere.
    Zer jende hain aurkeztezin

  2. “Terrorismoak kalte handia egin dio gure herriari, lorratz sakoneko zauriak utzi dizkigu auzo eta herrietan, erabat sendatzen asko kostako zaizkigunak”, bai Jexux ala da.

    Memoriaren Plazaren Karpan hiru aldiz egoteko aukera izan dut, oso gomendagarria, hori bai, denbora hartu behar da azalpen guztiak ikus entzuteko.

  3. Nire piensas en español y lo transcribes al euskañol y te quedas tan ancho.El daño que le haces a la lengua vasca es incalculable.

  4. Una Euskadi plagada de gente que habla euskañol en tránsito y con propósito de hablar Euskera es mejor que el mejor de los purismos , aunque yo creo que tu rabias por otra causa , no por el supuesto daño infligido a la lengua vasca. La sombra de fétido se vislumbra en tu comentario , Josechu , con che de chulo.

  5. Baturros dejad nuestra lengua en paz.

  6. El nacionalismo se lleva la violencia a Francia. Algo hemos avanzado.

    http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201706/04/quemado-casa-suficientemente-vascos-20170602200121.html

  7. Mira Fétido , tu jefe de filas hablando Catalán en la intimidad

    En este otro , habalndo en Tejano

    O en Georgetown

    Se comenta por si solo.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: