Jexus Artetxe
Pakearen aldeko 3garren Foro Sozialaren ospakizunarekin batera, desarmearen gaia etorri da berriz egunkarietako izenburuetara. Bidezkoak ez diren arma guztiak entregatzea beharrezkoa dela ez daukat inolako zalantzarik, baina hasitako bidetik ez garela inora iritsiko sumatzen dut baita ere. Bistan da armak baliogabetzean aurreratzeko egin behar denaren inguruko adostasunik ez dagoela.
Ikustagun zer gertatzen ari den. Alde batetik, indarkeria erabili dutenek armak zigilatzea proposatu dute beraien gustura egindako desmilitarizatze prozesu baten baitan. Bestetik, Españako poliziaren ekimenez armak kentzea bezalako bermerik ez dagoela diote Madrilgo gobernukoek. Ageri denez, bietako bakoitzak bere jokora makurtuko den bukaera nahi du. Ez dakit gainera gure Jaurlaritzaren parte-hartzetik prozesua euskotarren mesedetara ekarri daitekeen. Orain arte gertatutakoarekin, ezin gaitezke fio.
Erakunde armadun ilegitimoen armategia desegite hutsarekin ez dugu ezer lortuko, bestalde, indarkeriaren erabilera elikatzeko egin izan diren diskurtsoak baliogabetzen ez badira bide batez. Carmen Gisasolak preso ohiak esaten duen bezala, indarkeriaren egile eta erantzule jakinek borroka armatuaren bidezkotasuna defendatu izan zuten formulazio teorikoei jarraitu zieten. Ez da nahikoa beraz desarme materiala. Ezin daiteke armagabetzea planteatu egindako kaltearen zuzengabekeria aitortzeko inolako asmorik gabe.
Itxuraz, orain ez dago bizikidetza hautsi nahi duen alderdirik. Herriko ondarea bezala zaindu nahi dugu denok, datozen belaunaldikoentzat onduta utzi nahi omen dugun elkarbizitza hori. Horrela gerta dadin, pistola eta lehergaiez aparteko desarmeak ere beharko lirateke. Izan ere, iraganean sortu eta oraindik bizirik diren diskurtsoen barrutiari dagokioneko desarmea eta autokritikarik gabe ezin izango dugu gatazka egoera atzean utzi eta auzokidetza sano batean elkarrekin bizi.
Gauza ikaragarria ETAren desarmea. Ejerzito naziak miloika soldadu zeuzkan eta milaka tanke, kañoi, arsenal, eta halare aste gutxi batzutan desarmatu egin zen. Mila kideetara iristen ez den erakunde armatuak ordea urteak behar ditu han hemen dituen zuloak balio gabetzeko.
Ezker abertzaleak hain ohituak gaituen operazio horren antzeko bat da desarmearena, aitzaki bat hauteskunde aurrean beren muturra ateratzeko eta oso txintxuak direla jende guztiari esateko.
Lau arsenalen kontua baino garrantzizkoagoa da borroka armatuak eta orohar gogorkeriak garunetan utzi duen arrastua. Harropuzkeria eta autojainkotzea izan dira pentsakera horren ondorioa. Aita santua katolikoekin bezala egiten du ezker abertzaleak euskaldunekin, balkoira atera, predikua egin eta bedeinkazioak eman. Hauek duten zereginik handiena beste gizaki-emaztekien antzerakoak direla ohartzea da. Lortuko ahal dute?
«Ezin daiteke armagabetzea planteatu egindako kaltearen zuzengabekeria aitortzeko inolako asmorik gabe.» dio artiikuluak.
«Legedia eta espetxe araudiaz baliatzeak ez du inola ere kolokan jartzen haien guztien izaera militantea, garatutako bidearen balioa eta duintasuna. Ez orain, ez lehen». ( Preso ohiak Usurbilen)
Lehengo lepotik burua!
Autokritikoa egin behar dute guztiak , ETAkoak eta MNLVekoak ,
GALeko faxistak ere eta askoz gehiago faxismo frankistatik datozenak
Azken hauek ia berrehun mila hildako dituzte areketan.
EAJek eta espainiarrek ETAren errenditzearen antzezpena nahi dute,
Bredaren errenditzean bezala berariazko apalkuntza.
EAJek bere traizio-historia eta kolaborazionismoa garbitzeko
ETAren historia lohiztatzeko beharra du.
Espainiarrek ez dute ezer inoiz negoziatu , berea inposatzea da, indarrez menderatzea , orain aurkakoa egingo zutela pentsatzea ez zen posible ,
konstantea izan da bere historia aurkeztezin guztian zehar.
Euskaldun baterako egiazki lotsagarria EAJen jokaera da , baina jada ohituta gaude , alderdi honen deriba aurkeztezinak 100 urte baino gehiago ditu. Ezin da baxuago erori.
Egunen batean etorkizuneko belaunaldiek oso gogorki epaituko dituzte bere uzkurtasun itzelagatik eta fede gaiztoagatik. Horrek Euskal Herria herri bezala salbatu dela esan nahi izango du.
ETAk borroka armatuari utzi dio eta derrotaren aitorpen praktikoagorik ez dago, liztor. Hori ukaezina da. Tasio Erkiziak berak esaten zuen gaur egun borroka armaturako inoiz baino arrazoi gehio egon arren ez direla baldintza objetibo eta subjetiborik horretarako. ETAk hiltzeari utzi dio baldintzarik ez zituelako jarraitzeko. Jan zak hori patatekin.
Guztiok autokritika, bai, baina zuhaitzek ez digute basoa ikusten eragotzi behar eta basoa da ezker abertzalea eta prezeskiago ETAk inor baino jende gehio hil egin, persegitu, txantajeatu eta abar egin duela. Beraz, zuek zarete lehenak autokritika lan horretan eta oraindik ez zarete hasi. Zertara itxoiten ari zarete?
EAJren kolaborazionismoaren kontua ipui bat da, laguna. EAJk bere bidea egin du eta bere bideak irabazi du, demokraziarena, hauteskundeen errepresentazioa errespetatzearena. Beste erremediorik gabe zuei tokatu zaizue bide horri segitzea. Izorrai Joxemai.
ETAren historia ez dago lohitu beharrik, erakunde hiltzaile baten historia da. Hiltzearen alde ala kontra zaude. Zu noski hiltzearen alde zaude.
Etorkizuneko eta oraingo belaunaldiek epaitu behar baldin badute ezker abertzalea bere tokian utziko dute, zabortegian, ez baitio ezer onik ekarri Euskal Herriari. Eztala?
Azitain, señalaba a Arnaldo Otegi, como responsable de la ruptura de la tregua, otros no estáis de acuerdo y queréis atribuirle al «Comandante en jefe» el merito de la decisión de acabar con la lucha armada. ¿ En cualquiera de los casos habrá que concluir que el demerito de que no se decidiese acabarlo antes también fue suyo?, ¿A quién culpa cuando dice «tal vez se debió de acabar antes»?
Hay cosas que aunque no nos gusten tenemos que aceptarlas, como vuestro entusiasta apoyo a la bandera republicana española. Pero lo que no vamos a aceptar es ninguna estrategia común de largo alcance en materia de paz, si antes no reconocéis que la violencia de ETA estuvo mal, que la lucha político militar fue inhumana y que la decisión de llevarla a cabo fue además de ilegitima, injusta.
Barkatu, bere tokira eramango dut goien idatzi dudana.