Azala / Portada » Sabino Aranari zor dioguna

José Manuel Bujanda Arizmendi

arana_goiri1881EAN 16 urterekin Sabino Aranak Urduñako ikastetxea utzi eta Abandoko jaiotetxera itzuli zen. Tisiaren ondorioak erabat gainditu ez zituenez, medikuek bere osasuna hobetu zedin ikasketekin aurrera jarraitzea galarazi zioten, hortaz, gurasoen etxean bi urteko atsedenaldian egon zen. Denboraldi honetan Euskal Herriari eta bere pentsamolde politikoari buruzko ideiak zehaztuz joan zen. Tarte honetan bere anaia Luis Arana Goirirekin Bizkaiari buruzko solasaldiak izan ohi zituen, 1882an solasaldi hauetako batean Sabin Aranaren bizitza betirako eraldatuko zuen gertakari garrantzitsu bat eman zen:

“Larogeitabigarren urtea (Nire Aberria ezagutu eta atzerritar ilunpeetatik atera nintzen eguna bedeinkatua izan dadila!), nire anaia Luis eta ni gure lorategian pasioan genbiltzan goiza batean, eztabaida politiko bat izan genuen. Nire anaia jada bizkaitar nazionalista bat zen; nik nire “per accidens” karlismoa defendatu nuen. Azkenean, eztabaida luze baten ondoren, egia bilatzeko helburuaz batak bestea eraso eta bata bestearengandik defendatzen ibili ostean, berak Bizkaia Espainia ez zela frogatzeko hainbeste froga historiko eta politiko aurkeztuz, eta karlismoa jada, ez Espainiarengandik isolamendu edota haustura osoa, baita jaurgoaren usadio soilak ere lortzeko desegokia eta txarra zela erakusten horrenbeste ahalegindu zenez, nire anaiak historiaz ni baino gehiago zekiela eta neu engainatzeko gai ez zela jakinik, nire burua zalantza fasean sartu eta Bizkaiko historia gogo barez ikertu eta egiari irmoki atxikitzeko zina burutu nuen”.

Orain dela 84 urte, 1931ko azaroan, Jabier Landaburuk, Kongresurako Arabako diputatua eta, gero, erbesteko Lehendakariordea izandakoak, “Nos recondujo a nuestro hogar” artikulu hunkigarria idatzi zuen “Euzkadi aldizkarian”, horrela zioen bere hasieran: “Eta gizon bat agertu zen. Probidentzia? Kasualitatea? Eta gizon horrek aberkideek ordura arte igarri gabeko arazoak nabaritu zituen.

Gizon hori joan zen, baina bere lana bizirik dago. Gaur egun, herri hau bere bizitza eraikitzen eta erabaki-tzen dabil, eta laster berandu baino lehen bizitza hori bere esku edukiko du erabat. Lortu egingo du horretarako eskubidea duelako, lortu nahi duelako eta aurrera ateratzeko gai delako. Orain dela 120 urte jaio zen Sabino Aranaren nahia zena biharko egunen batean herri osoaren borondate irmoa izango da. Sabino Aranak herri libreetan sinesten zuen, ordura arte erabakitzeko eta bere burujabetzarako ezarrita zeuden eremu eta esparru ukaezinak omen zirenak hautsi nahi izan zituen, urratu, eta berri batzuk ezarri. Nazio txikitan sinesten zuen. Beraien eskubideetan sinesten zuen. Nazio berriei hatsa ematen saiatu zen, “Euzkotarren aberria Euzkadi da” oihu iraultzailea aldarrikatu zuen eta hedarazi lau haizetara. Horregatik ere hainbeste poztu egin zen Kubaren askatasunarekin. Norabide horretan irrika ere sortu zuen bere inguruan.

Giro zaila. 1898ko apirilean Estatu Batuek aurretik kubatarrek espainiar aginte kolonialetik askatzeko zeraman gerrilla borrokan esku sartzea erabaki zuten. Une hartan, Espainia osoan hasi integrista nahiz kontserbadoreetatik eta liberaletaraino gerraren aldeko goratzarre espainolista bat aldarrikatu zen.

Sukar espainolista hau Hego Euskal Herrian ere nabaritu zen: Bilbon, espainiar itsas komandantziako militarrei elkartasuna azaltzeko 8.000 pertsonako manifestazioa burutu zen. Bidean zihoazela, Arana Goiritarren jaiotetxetik iragatean hura harrikatu eta ondorengoa oihukatu zuten: ¡Viva España! eta ¡Abajo el separatismo! Halaz ere Sabino Arana temati bere ideiekin Ameriketako Estatu Batuek lau urtez bere administraritzapean izandako Kubari independentzia formala eman ziotenean, 1902ko maiatzaren 25ean, Theodore Roosevelt estatubatuar presidenteari honako telegrama hau igorri zion:

“Kubako independentziarengatik eusko alderdi nazionalistaren izenean zuzentzen duzun Federazioa zorion-tzen dut, esklabotzatik askatzen jakin baitu. Zuon Estatu boteretsuak, Europako potentzientzat historian ezezaguna izan den Justizia eta Askatasunaren kultua eta bikaintasunaren adibide dira, bereziki latindarrentzat. Europak imitatu ezkero, bere herri antzinakoena den euskaldun nazioak ere, Estatu Batuen goraipamenak merezi izan zituen Konstituzioan aginduz mende gehien askatasunaz gozatu izan duenak, aske litzateke”.

Sabinoren asmoa telegrama honekin Euskal Herriko auzia nazioartean ezagutaraztea izan zen, bere itxaropena Ameriketako Estatu Batuek Kubari independentzia lor-tzen lagundu zioten antzera Euskal Herriari ere independentzia lortu, burujabetza eskuratu eta Espainiatik banatzen laguntzea zen. Kalteak heldu zitzaizkion. Eta horrela ondorioz 1902ko maiatzaren 30ean Sabino Arana Goiri, matxinada delitua leporatu eta epaiketa burutu arte, Larrinagako espetxean kartzelaratua izan zen, bere internazionalismoak espetxeratua izatea suposatu zion. Eta ondoren errepresioa, Bizkaiko gobernadore zibilak hamar zinego-tzi abertzale espetxeratu eta haien lekuan zinegotzi liberalak jarri zituen, ez legearen aurka zerbait zehatza egin zutelako, bai ordea beren helburua independentzia eta euskaldunon burujabetza zelako. Herriek bere etorkizuna lantzeko erabaki eskubidea sustatu zuelako, “statusaren” aurka talka bat suposatzen zuelako. Karlismoa eta ez liberalen joko zelaia irauli zuelako. Beste erara esanda, abertzaletasunari bideak ireki zizkiolako. Espetxealdi honetan zehar Euskal Herriko himno nazionala izateko asmoz Euzko Abendaren ereserkiaren hitzak idatzi zituen.

Eta ez ziren ez giro errazak bera bezalako abertzale eta internazionalista batentzat. Baina Sabinok bereari eutsi egin zion. Horrela 1902ko maiatzaren 2an Bilbon Hirugarren Karlistaldian zehar liberalek hiriko karlisten setioa hautsi izana ospatu zen, halere zinegotzi abertzaleak sozialistekin bat egin eta udal ordezkaritza ospakizun horietara ofizialki ez aurkeztea lortu zuten. Horrela bada, martxa liberala ospa-tzen ari zen bitartean espainiar errejimendu militar batek, Bidebarrieta kaletik barna zihoan unean, Centro Vasco elkarteko egoitza aurretik igaro eta manifestari talde bat ofizial militar baten agindupean, egoitza erasotzeari ekin zion: bazkideak jo, ahal zuten guztia suntsitu eta balkoian eskegita zegoen Euskal Herriko armarridun bandera kendu zuten. Biharamunean, espainiar agintariek liskar haien errudun abertzaleak egin zituzten. Ondorioz, eraso-tzaileak zigorrik gabe utzi eta Centro Vasco elkarteko bazkide bat espetxeratu zuten.

Sabino ez zen integrista izan. Ez zen kontserbadorea izan. Ez zen perfektua, inor ez den bezala, baina oro har bere garairako berritzailea izan zen. Tentsio positiboa sortu zuen kontzientzia askotan. Euskadiko etxe askotan bere ideiek eragin itzela, kezka eta ezerosotasuna izan zuten. Jendeak hauxe zioen: “Geureak foruak baziren, zer esan nahi du jaun honek nazioa eta aberria aipatzen dituenean?

Sabino modernoa izan zen eta guztiz demokrata. Bere herriari, euskaldunoi, eman nahi izan zion hitza historiaren aurrean. Sabinok Estatuko erakundeen nagusitasun jarreren aurka egin zuen. Estatuaren agintekeriaren aurrean, partaidetza politiko hurbilagoa, horizontalagoa eta demokratikoagoa proposatu zuen. Garaiko joera modernoekiko konpromisoa zuen, Europako XIX. mende amaierako joera nazionalistekin bat eginez eta garaian modan zegoen nazionalitateen printzipioa aplikatuz.

Sabinoren meriturik handiena ideiak indarrean jartzeko motor edo makinaria berria sortzea izan zen. Hau da, Alderdia, EAJ, tresna sortu zuen. Tresna eraginkor bati bide eman zion herriaren zerbitzurako. Sabino Aranak bere sasoiko gizartea aztertu zuen eta mugimendu berria antolatu zuen, berehala zabalduko zena. 1895ean sortu eta 15 urte baino ez zituen izan behar herriz herri Alderdiaren sare garrantzitsua hainbat udaletan zehar zabaltzeko. Bere garaiko hauteskunde egituren aurrean, Sabino masa alderdiaren kontzeptu berria planteatu eta konektatu zuen, XX. mende hasierako euskal gizarteak behar zuenarekin hain zuzen. Gizartearekiko partaidetzari bideak ireki zizkion. Sabino Aranak berrikuntzak egiten asmatu zuen eta berak bizi izandako gizartearen erronkei egokitzen eta atxiki-tzen jakin zuen. Berrikuntza ekarri zuen eta bere garaiko euskal gizartearen beharretara egokitzen saiatu zen.

Sabino gaur egun, 2015ean, bizi balitz, inolako zalantzarik gabe, XXI. mendeko Euskadiren erronkei buruz galdetuko ziokeen bere buruari. Eta, galdera horri erantzuteko mendeko planteamenduak eta formulak erabiliko zituzkeen. Gaur egun munduan dabiltzan ideiak erabiliko zituzkeen. Eta poztasunez ikusiko zukeen euskaldunok historiaren katean aurrera egin dugula, euskara bere tokia aurkitzen ari dela, bizirik dagoela, eta lau haizetara ari dela zabaltzen. Ikusiko zukeen gaur egunean euskal kulturaren ezaugarriak indartzen ari direla. Berak asmatu zuen tresna, alderdia, EAJ, bizirik eta osasuntsu dagoela, botere politikoa neurri handi batean berak altxatutako lanabesaren eskutan dagoela, herri honek baduela, izan ere, aukerarik aurrera egiteko. Harrituta agian ikus zukeen bi estatutan eta hiru administraziotan banatutako zazpi lurraldeetako Euskadik urratsez urrats aurrera pausoak ematen ari direla. Berri onak daudela Erkidego Autonomoan eta Nafarroan, Iparraldean ere bideak, mantso bada ere, irekitzen ari direla. Harrituta ikusiko zukeen Eusko Jaurlaritza, Legebiltzarra eta Lehendakaria. Pozik ikusi euskal gizarteak baduela bere hezkuntza eta osasun sistema, irratia, telebista, bere polizia den Ertzaintza. Irribarretsu begiratuko Bidasoaren bi aldeetan ikurrinak. Ohartuko zatekeen, gu geu lez, oraindik asko dagoela egiteko. Europara begira arituko zatekeen, gu geu bezala. Baikor euskal senaren etorkizunarekiko.

Bere adibideari, ereduari eta bideari jarraitu beharrean gara. Bai edo bai. Jeltzale, euskaldun eta abertzale izanaz beti harro, zintzo eta leial. Asko zor dio gaurko euskal gizarteak Sabino Aranari. Sabino Arana Goiririk gabe zaila litzaiguke euskaldunoi ispilu aurrean jarri eta asmatu nola eta zer izango ginatekeen gaur egun. Hala izan bedi.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

37 comentarios en «Sabino Aranari zor dioguna»

  1. Oyes, la contundencia de tus afirmaciones me deja pasmao. Para hacer el ridículo mejor en España o con la baturrada.

  2. Efectivamente , aunque nos duela , ésta es la clase de excelentes administradores que ha parido el país , aunque por muchos detestados , yo el primero que no los traga , son parte de nuestra gente , se les ha votado sistemáticamente manteniéndolos en el poder durante 40 años consecutivos con estolidez ovejuna , ahora toca disfrutar del fruto envenenado que han creado subidos en el pedestal de la soberbia incapaz y autocomplacencia.
    Creo que las vamos a pasar canutas y lo tenemos bien merecido por haber dejado el país en manos de incompetentes. Disfruten de lo votado.

  3. Liztorete, se ve que te cuesta leer en euskara y entrar en el artículo. Comprendo también que para ti que eres un español internacionalista de tomo y lomo Sabino Arana te parece un racista. Pero es que además te metes con el PNV sin decir nada concreto más que tus babosadas habituales. ¿crees que con ellas puedes cambiar la opinión de nadie? En la borriko taberna ¿nadie te dice que das muchísima pena?

  4. Oso artikulu egokia. Pena gure herri honetan eta Espainian gutxiago Sabinori buruzko iritzi orekaturik ezin finkatzea. Berak espainiarren kontra esandakoak zeharo justifikagarriak dira kontuan hartuta okupazio militar bat gertatu zela gerrate karlista eta gero, forua deusespena, euskaldun pilo baten migrazioa eta etorkin espainolen etorrera. Etorkinak ez ziren bakarrik lantegietara zetorren jende xehea, tartean funtzionariak, poliziak, juezak eta beste maila altuko asko izan ziren. Irakaslego derrigorrezkoa inposatu zen eta horren bitartez euskararen kontrako persekuzioa areagotu egin zen.

  5. Erabat ados «asko zor dio gaurko euskal gizarteak Sabino Aranari»

    «euskaldun eta abertzale izanaz beti harro, zintzo eta leial». Guzti hori suntsitu nahi duen «independenchiari» ez gara lotuko. Atzo gauean Egibarrek Azpimarran adierazi zuen moduan.

  6. La reivindicacion de sabino ya esta satisfecha.

    Ya somos independientes mentales.

    Exactamente lo que el queria.

  7. «Ganbara» kolonizatua duten batzuek beti bezela, aldebakartasunez, espaniar errepublikar banderari buruz.. eztabaidutu beharrean, «txorakeriak» mara mara foroan

    Beno goazen, guretzako aportazio interesantea dena, jartzera:

    «Oinarri demokratikoak baztertzen du aldebakarreko bidean. Guk aldebikotasuna aipatzen dugunean, errespetuaz ari gara. Herrien arteko errespetuaz»

  8. Ya no pueden disimular más , el mito de la modélica gestión está cayendo día a día hecho añicos , pero ellos seguirán empecinados , erre que erre , negando que se les cae el país a cachos , cada vez más gordos.
    Esto pinta tan mal , tan rematadamente mal , que ni la momia de Sabino Arana paseada por la Gran Vía cual Cid redivivo , lo soluciona.
    Cuando no hay ideas para un gobierno cabal , ya se sabe , hay que apelar a los iconos , a los padres muertos de la patria. Para disimular torpezas sin cuento mayormente.
    Pobre país , dentro de poco , de la mano de estos mandrias , directo a la miseria. Qué se puede esperar de un nini trepalari , elevado impropiamente a la dignidad de Lehendakari y su cohorte de sasiletrados.

  9. El mito de la modélica gestión sostiene la satisfacción que sienten los ciudadanos vascos por la autonomía y el bien que ha traído, el mito que se va al garete es el mito de la independencia baturra que sólo existe en las quimbambas bolivarianas.

  10. Kevin Morgan (Cardiffeko Unibertsitatea), Galesko ikerlari ospetsuak, euskal berrikuntza ereduari buruz esandako esaldi aipagarri baztuk:

    EUSKADIREN BOTEREARI BURUZ:
    “Nahiz eta eskualde oso txikia izan, estatu espainiarraren populazioaren %5 baino gutxiagorekin, Euskadi nazioarteko erreferentea bihurtu da”.

    GARAPEN EKONOMIKOARI BURUZ:
    “Mondragonen kooperatiba eredua munduko ikonikoena eta arrakastatsuena da”.

    HIRI-PLANGINTZARI BURUZ:
    “Guggenheim Museoa Europan parerik ez duen hiri-berroneratzerako irudimen handiko plan baten oinarria da”.

    KULTURARI BURUZ ():
    “euskararen eta euskal kulturaren alde egindako defentsa sendoak mundo osoaren arreta bereganatu du, herrialde herrialde txiki batek izan dezakeen errekuperazio-ahalmena erakusten baitu”.

    BERRIKUNTZARI BURUZ:
    “Euskal kasua bereziki didaktiko eta esanguratsua da, iraganean moda arrakastatsuan berrasmatzeko gaitasuna izan duen eskualde bati buruz, eta gaur egungo “smart specialization” munduan berriro ere hori egitea bilatzen duena”.

    EUSKAL KASUAREN BALIAGARRITASUNARI BURUZ:
    “Euskal esperientzia berrikuntzaren arloko eskualde-politiken lau oinarriak argitzeko erabilgarria izan daiteke”.

  11. Larburu , con todos los respetos por la universidad mencionada ( nº 182 del ranking Forbes de las 800 mejores universidades , no está mal ) ¿ sabes qué opinión tienen la gente de Harvard , Stanford , Canbridge , Oxford , Berkeley , etc . . . sobre nuestra realidad política , social , cultural y económica ? , ¿ Tienes datos ?.
    Ya sabes que el insigne Aznar pagó una pasta gansa para conseguir la medalla del Congreso USA , ¿ no habréis hecho alguna martingala de ese estilo ? Yo de vosotros no me fío un pelo.
    Entre tanto , desmantelamiento industrial de Euskadi.

  12. Para el pobre liztor España y Euskadi son la misma cosa, es lo mismo el PP que el PNV, Bilbao que Cartagena… Los niveles de degeneración hispánica del baturrismo llegan a ser atroces.

  13. Liztor, NESTA Erresuma Batuko berrikuntzarako fundazioak txosten batean argitaratuko iritzia fidagarriagoa ote zaizu?

    «BASQUE COUNTRY

    1979an Autonomia Estatutua lortu zenean, Euskadi krisi ekonomiko larri batean sartzear zegoen. Mundu mailako ekonomi hazkunde motelak eta gainbeheran zegoen industriaren dependentziak, BPG-aren hazkunde negatiboa eta langabeziaren %10aren gorakada ekarri zuen. Hautatu berri ziren gobernu buruek epe luzerako ekonomiaren berregitura plana martxan jarri zuten. 2008rako Euskadik Espainiako errenta per capita altuena zeukan, Espainiako batezbestekoa baino %33 handiagoa eta EBko batezbestekoa baino %34 handiagoa).

    80 eta 90ko hamarkadetako gobernuek lehiakortasun industrialari lehentasuna eman zioten, ikerkuntzan eta teknologian inbertituz, eta klusterizazioan oinarritutako politika industriala garatuz. Euskadiko zentro teknologikoek sare boteretsuetan bilakatu ziren, 1997 eta 2006 urteen artean billioi bat dolarreko diru-sarrera sortu zuten.

    SPRIk, 1981ean sortu zena, garrantzizko papera jokatu zuten euskal eraldaketa ekonomikoan, enpresa asko lagunduz. Bere helburu nagusietako bat esportazioak sustatzea eta euskal industria nazioarteko bihurtzea izan da. SPRIren programek atzerrian instalazioak zituzten euskal enpresen kopurua handitu zuten. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque fundazioa abian jarri zuen, nazioarteko ikerlariak Euskadira erakartzeko helburuarekin.

    2007an Innobasque berrikuntzaren agentzia sortu zen. “Networking” delakoan oinarritzen da eta zenbait talde biltzen ditu Euskadin ekintza desberdinak burutzeko, adibidez, zerbitzu publikoen hobetzea. Administrazio kontseilu inartsu batek osatzen du, gehiengoak sektore publiko eta probatutik etorriak.

    Mondragon euskal korporazioari ere tartetxoa egiten dio:

    Euskal korporazio bat da, dio, langileen kooperatiba federazio batean oinarritzen dena, eta berrikuntza, kooperazioa, partaidetza eta ardura sozialeko balore nagusitzat duena. Mondragon errentagarria da: Espainiako zazpigarren talde enpresariala da eta euskal BPGaren %3,6a osatzen du.

    Mondragon berrikuntzan ere oinarritzen da. I+G-n 140 milioi euro inbertitu ditu eta 70 proeiktu inguru garatu ditu. Mondragoneko Unibertsitateak, bere aldetik, formakuntza eskaintzen die kooperatibako langileei, eta bere ikerketa eta garapenerako departamentuek berrikuntza teknologikoa sustatzen dute.


    Beste batzuek «egurrian» ibili dira, zertarako?, zer berrikuntza , zer lorpen ekartzeko?

  14. Nuevo expolio del pnv a los ciudadanos vascos propietarios de pisos que ponemos en alquiler Ahora resulta que el gobierno vasco nos va a obligar a poner las fianzas que pedimos como garantía a los inquilinos en las oficinas de bizigune

    Que forma tan bonita de autofinanciar se En vez de eliminar gasto público absurdo como el autobombo en la relevista o el número de cargos públicos de confianza nos sangran a los propietarios

    Yo ya sé a quien no volver a votar

  15. Se nota la campaña electoral y el que trollas varios nos vengan con mensajes auténticamente cochambrosos.

  16. Liztor pide Harvard. Aquí lo tiene:

    http://www.hbs.edu/faculty/Pages/item.aspx?num=43962

    HARVARD BUSSINESS SCHOOL:

    The Basque country, with a population of 2.1 million and covering 7,233 square kilometers, is an autonomous region located in the north of Spain, physically separated from it by the Pyrenees Mountains. Presents the history of the region—highly prosperous at the turn of the 20th century, but nearing bankruptcy by the 1950s. By 2001, the Basque GDP per capita had risen to a level well ahead of Spain and most European countries. At the same time that the region was enjoying the spoils of admirably executed cluster initiatives, it was being threatened by the destabilizing violence of the Basque separatist extreme, a slowing global economy, and an always precarious balance of power between the Basque’s own government and the government of Spain.

  17. Urteak dira Harvardek ‘euskal kasua’ aztertzen duela, ‘Euskadi: Garapen Ekonomikoko Estrategia bat’ izenburuko ikasgaiarekin. Porter irakasleak zuzentzen du, espezialitate horretan mundu osoan dagoen aditurik handienak, sektorearen ustez klusterren ereduaren sortzaile denak, hain zuzen ere.
    Europako eskualdeen artean «azken hamarkadetan Euskadi pribilejiozko posizio batera» eraman duen politikaren xehetasunak aztertzen ditu.
    Baina batzuek nahiago dute, egindako ankerkeriak justifikatzeko, beste kontuez aritu, konfrontaziorako politikak diseinatuz.

  18. yo, Gabriel Aresti, cojo
    en mis manos callosas pico y pala,
    cavo la tumba de Sabino Arana,
    recabo de sus huesos todo el bien
    que fue con ellos enterrado, y alzo
    por cima de los montes de Vasconia
    la ardiente antorcha de la lucha patria,
    ( la lucha es comprensión de lo que somos,
    de todo lo que han hecho con nosotros)…

  19. Pero que es este desmadre empresarial?

    A ver, no nos decian que habia cola de empresas para entrar esperando que ETA cesara?

    No solo no entran, es que se van o cierran.

  20. Ez dut batere gogoko euskarazko post batean gazteleraz erantzutea bainan Artotak zerbait ulertu dezan ala egingo dut.

    No hay desmadre empresarial,que no se arregla con el plan de industrialización de SORTU, con el liderazgo del «Komandanteburu».

    Siempre vendría bien una bandera de corte internacional como la bandera republicana de Edpaña..

    Y para conseguir el objetivo de la industrialización, nada como que Arnaldo llegue a un acuerdo con PODEMOS

  21. Aunque casi nunca estoy de acuerdo con Larburu , en este último comentario he de darle la razón , en este momento , en ninguno de los dos bandos abertzales , tanto en la izquierda como en la derecha se vislumbra un adarme de inteligencia mínimo para encarar los tiempos difíciles que nos va a tocar vivir.
    Tal vez entre las fuerzas vivas de la gente que vive al margen de la política , hayas personas y colectivos con ideas , las cuales cojan el relevo a los inútiles que pululan en la polítiquilla ramplona de cada día , ojalá.
    De todas formas , Larburu , prepárate para el escenario peor para la gente con tus ideas , y para ilustrártelo aquí te dejo esta noticia:

    MARC FABER: LOS BANCOS CENTRALES LLEVAN AL MUNDO A UN SOCIALISMO GLOBAL

    http://elmicrolector.org/2016/03/15/marc-faber-los-bancos-centrales-llevan-al-mundo-a-un-socialismo-global/

    ___________________________________________

    LOS SERVICIOS DE INTELIGENCIA DE EEUU AUGURAN LA LLEGADA DE TIEMPOS DIFÍCILES PARA EL MUNDO

    http://elmicrolector.org/2016/03/15/los-servicios-de-inteligencia-de-eeuu-auguran-la-llegada-de-tiempos-dificiles-para-el-mundo/

    Lo auguran , mejor dicho , lo describen , porque han trabajado denodadamente para que ese escenario que pintan sea una realidad.

  22. Mientras tu «trabajabas» para el pueblo, liztor, los americanos de los servicios de inteligencia saboteaban tu labor. Además de tarugo eres un endiosado.

  23. Mario Draghi solo sorprenderá al mercado si el BCE desembarca en la deuda corporativa

    http://www.eleconomista.es/mercados-cotizaciones/noticias/7409960/03/16/Mario-Draghi-solo-sorprendera-al-mercado-si-el-BCE-desembarca-en-la-deuda-corporativa.html

    Azitain , tu qué crees que opinarán Urkullu , Ortuzar y Gatzagaetxeberria al respecto ?

    __________________________________________

    Yo solo he trabajado para mi , mi familia y la gente del entorno en primera instancia , supongo que , indirectamente , habré influído en más gente , nunca sabré cuanto ni cómo.
    Para tarugos henchidos de autocomplacencia ya estáis tú y tus conmilitones del nacionalismo vasco mental e insustancial ( que no se sustancia nunca en una realidad tangible )

  24. Artola, lo peor del pacto PNV con el PSE en Donostia es que no quieren poner la española republicana.
    Posta errespetatuz jarraitu dezagun euskaraz.
    «Euskalgintzako zenbait eragilerentzat, estatua «tresna» da, ez «helburu». Ondorio horretara iritsi dira ikerketaren egileek eragile horietako zenbait sakon elkarrizketatu ondoren. Eragile horien ustez, euskara eta euskal kultura berreskuratzea lirateke euskal estatu baten zeregin nagusiak…»

    «Nazio kulturalaren eraikuntzan amore eman izana egozten diete euskal kulturgileek indar nazionalistei, bereziki ezker abertzaleari, burujabetza eta sezesio proiektu politiko baten mesedetan»

    Independentzia mentala duen jendeak ez dio edozein «independenchiari» amore emango

  25. Hombre el PSOEPNV ya tuvo suficiente en 1936 con mandarnos a matar y morir a saco por esa bandera….

  26. Bueno esa «Conclusión», esa «diarrea mental» no te la aceptan ni en ABIAN, haz la prueba y ponla como enmienda?.
    ¿Por eso apoyas que se ponga la española republicana?

  27. El PNV no lo critica, cosa que a mi me parece mal, de la misma forma que no airea cosas como la que he puesto en euskera y debiera de hacerlo, lo pongo traducido:

    » Los actores culturales vascos acusan a las fuerzas nacionalistas, en especial a la izquierda abertzale, de haber renunciado a la construcción de la nación cultural a favor de un proyecto político soberanista. Y han interpretado este giro como la ruptura de una alianza histórica implícita que deja aislado al movimiento Euskalgintza.»

  28. Acusan a las fuerzas «nacionalistas»? La IA ahora lo es?

    De cuando es esa critica?

    Cuando ETA zumbaba no cabia esta critica, pero justo ahora si?

  29. Ya.
    Ahora va a ser que Iñaki Anasagasti y Cía son los que NO han renunciado a la construcción de la nación cultural… eta abar luze bat…

  30. Portzierto hablando de I.Anasagasti y en su blog asistiendo a un homenaje ofrecido a un golpista Leopoldo Lopez :

    «He estado hoy a la tarde, martes, en el actual edificio de la Comunidad de Madrid, anterior Dirección General de Seguridad en la Puerta del Sol, kilómetro cero de las España…»

    «…Ha abierto el acto Cristina Cifuentes. Ha sido una buena anfitriona. Y el discurso de Felipe González ha sido muy concreto, denso, con datos y muy bien dicho. Sigue conservando todas sus cualidades de magnífico orador a pesar de la mala acústica de la sala…»

    Y así todo…Cifuentes, Vargas Llosa, F.Gonzalez…todos a una con Iñaki.

  31. Artola, no soy yo el que dice esas cosas, claro que me parecen más razonables, que las que dicen los que hablan de «matar la nación» para lograr la «independenchia», están cogidas del estudio realizado para la Fundación del sindicato LAB.

    «siendo las metas la recuperación y normalización del euskara y de la cultura en euskara, debe concedérsele prioridad a la construcción de la nación cultural, y solo a ella. En consecuencia, la construcción del Estado Vasco, en el caso de que se llevara a cabo, debería hacerse sobre la base de la nación cultural vasca, con el objetivo de protegerla, y no con otros fines.»

    «primeramente hay que centrar el esfuerzo en el proceso de euskaldunización y en la construcción de la nación vasca, puesto que consideran que la reivindicación lingüística corre el riesgo de ser diluida entre otra diversidad de objetivos»

    » ¿Cuál es nuestro sujeto u objeto? Yo tengo muy claro que en este momento no es el estado. Es la nación cultural. Antes que el estado»

    Tomar el estado como objetivo en lugar de como instrumento es lo habitual en las teorías totalitarias.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *