Posteado por: aberriberri | octubre 9, 2015

Ekintzailetza

Jexux Artetxe

GEMEnprendedoreei buruz ari naiz. Lehengo astean, enpresarien elkarteko presidenteak hautsak harrotu zituen ekintzarako senik gabe ikusten zituelako oraingo gazteak. Etorkizuna dugula jokoan, gaineratu zuen. Erabili zituen hitzen gordintasuna aparte utzita, funtseko gaiari heltzea kostatu egiten zaigu. Esango nuke arazoa ez dela gazteena bakarrik, gizarte osoarena baizik. Gazte, heldu eta erretiroan gaudenona. Oro har, guztion erantzukizuna badena, tajuzko herrigintza garatu nahi badugu.

Baina, ekonomiaren arlora itzuli nahiko nuke. 2014ean, gure Elkarte Autonomoan ekintzailetzak izan duen indarraren azterketa orain egun gutxi aurkeztu dute. Bertako Unibertsitate guztiek elkarlanean egindako ikerketa dela ikusteak sinesgarritasun haundia ematen dio lanari. Datuak 2013koak baino hobexeagoak dira. Enpresen desagertzea gelditu egin omen da eta ekintzaile gehiago dagoela diote. Hala ere, ingurukoen bataz besteko ekintza mailaren atzetik gaude. Gizarteak ekintzaileekiko duen iritziak ere okerrera egin duela dio ikerlan honek.

Hartsuaga antropologoak honelaxe dio: “goitik edo kanpotik inork ez baditu gure arazoak konponduko, gerok konpondu beharko ditugu”. Gauzak gure esku daudela aho beteka aldarrikatzea oso ondo dago, baina gure bizibidearen berma bakarra lana sortzen duten ekintzak bultzatzea da. Ekimena duen herria bezala ezagunak izan gara mendeetan. Eta horrek lagundu digu XXI menderarte herri bezala irauten. Susta dezagun ekintzailetza gure artean, eta babes ditzagun gure ekintzaileak, etorkizunean gure buruaren jabeago izan nahi badugu behintzat.

Anuncios

Responses

  1. EZ-aren aldeko zaleak gure artean nortzuk diran badakigu. EZ-aren aurkakoak izan behar gara, gaixoak, terminalak, gogoz behartsuak, aldekoak dira.

    Enprendedoreak behar ditugu, beti aurrera segituko dutenak , nahiz eta hamaika aldiz erori altxatuko direnak. EZ-ak ametsak eta ilusioak suntsitzen ditu, asmoak eta aurrerapenak, euskal gizartearen zoriona eta ongizatea. Suntsitu ondoren eraikiko dutela esaten dutenekin ez dugu fidatu behar, ekintzaileak eta ausartak; enplegua eta oparotasuna, baldintza egokiak ematen direnean, sortzeko gai izan behar gara.

  2. Nadie en su sano juicio está contra el emprendimiento.
    Hacen falta emprendedores de aquellas áreas del conocimiento que permitan desarrollar productos y servicios de alta tecnología con un gran valor añadido.
    Ello requiere una excelencia en la formación universitaria y profesional , semilleros de los nuevos emprendedores. Nuestra universidades están a años luz de las universidades punteras.
    Un estado ( Gobierno Vasco ) plenamente involucrado en el desarrollo de programas de alta tecnología. También lo deben hacer los empresarios a título individual. Los países punteros invierten hasta el 4% en I+D.
    Para ello hacen falta medios financieros , entidades financieras públicas comprometidas con el desarrollo del país ( Nuestras cajas han dejado de existir. Ahora tenemos un banco que en cualquier momento puede caer en las manos menos apropiadas para defender nuestro desarrollo como país )
    Por desgracia parece ser que nos obstinamos en seguir produciendo bienes de media y baja tecnología compitiendo en base a tirar por los suelos los salarios , eso no funciona.
    Exportar a Europa y EE. UU. compitiendo con productores tercermundistas tiene muy poco recorrido , en poco estaremos en la más negra de las miserias.
    Lo que hay que hacer es competir con los grades de Europa y América para exportar a sus mercados y a los de las nuevas potencias económicas , tales como China , India , Brasil , etc . . .
    Hasta ahora , la juventud mejor formada se ve obligada a salir en masa a buscarse un porvenir fuera de casa. La inmensa mayoría no volverá y los países receptores capitalizarán el esfuerzo que hicimos en formarles. ellos serán mucho más ricos , nosotros bastante más pobres.
    Yo veo mucha proclama y poco fuste en los dirigentes , especialistas en souffles , que decía el aitite Arzallus.
    Mucho fuero , mucho auzolan pero poca leche fuera del guión que les marcan desde la Troika y Germania.

  3. Arrazoi osoa du Jexuxek. Eta baitaere, neurriren batean Liztor jaun edo andreak. Itxurazko aldarri eta pankartek, erretolika hutsek albo batera utzi eta ekintzetara jo behar dugu. Lana da gure esku dagoena, auzokideen artean egin behar dena, behar bezalako herrigintza garatzeko. Kanpotarrek egiten edo desegiten dutenaren inbidia gutxiago eta gure buruarentzat konfiantza gehiago.

  4. Beste ikuspuntutik eta eskolan, zer?
    Badugu halako zerbai: http://www.stemnet.org.uk/ ?

  5. “Orain momentuan ekintzaileak behar dira, bai. Orain arte ikasi egiten zen, eta lanpostu baten zain geratzen ginen, hala hezitu gaituzte. Orain, baina, hori aldatu egin da. Uste dut krisialdi garaietan enpresa berriak sortzeko aukerak daudela. Pentsamoldea aldatu beharra daukagu, sortu egin behar da, hau da, lana sortuko duen norbait behar da. Orduan, uste dut inoiz baino gehiago behar ditugula ekintzaileak, lana sortzeko.”

    Bejondeizula gazte!

  6. Ikasi eta gero, lanposturik aurkitu gabe … nola edo nondik aterako dute dirue gazteak edo helduagoak?? Nori eskatuko diote dirua? Hipotekadun gurasoei?? Bankoari??

  7. Hor zegok koxka , Hola k hase.
    El dinero está acumulado en muy pocas manos ( Banqueros , grandes financieros , magnates de las transnacionales )
    Ha aumentado exponencialmente en el mercado de capitales , centrado en operaciones especulativas ( derivados , futuros , divisas )
    Todo ello ha sido posible por la desregulación del tráfico de capitales y la permisividad para crear paraísos fiscales desde los caules evadir al fisco.
    Todos los emprendedores que conozco se quejan de sus dificultades para obtener apoyo financiero , muchos de ellos han tenido que recurrir a familiares o desistir de su empeño , se trata siempre de proyectos pequeños , de los de mayor envergadura ya te puedes olvidar.
    En 2014 , el PIB mundial alcanzó los 91 billones de dólares USA. Un informe de The New York Times indica que solo nueve personas controlan el mercado de derivados cifrado en 700 billones de dólares USA ( dato extraído del Libro ” Los Amos del Mundo ” de Viçens Navarro y Juán Torres López , ditado en 2012 )
    ¿ Quien le pondrá el cascabel al gato ? , ¿ El partido socialista antiobrero español ? , ¿ Pablo coletas ? ( Cada día me recuerda más al tandem Felipe González – Alfonso Guerra de los años 80 ) , ¿ Los chicos del fuero y del auzolan virtual ?


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: