Imanol Lizarralde

Andoni Olariagak aberri nortasunari buruz esan dituenak berretsi ditu azkenaldiko artikulu batean (GARA, 25-6, Histori(et)atik aska gaitezen). Horren harira, “Lapiko Kritikoa” deritzan blog filosofiko baten komentarioetan ageri denez, filosofo eta historialarien arteko eztabaida piztu da ENAMen baitan. Era berean, badakusagu kontestu horretan gure blog apal honen izena aipatua eta erabilia. Horrek guztiak ematen dit lantxo hau egiteko aukera paregabea.

Olariagak bere iritziak berresten ditu, nahiz zenbait ustezko matizekin. Gogora dezagun Olariagaren ustez ez dagoela arbasoetatik jasotako euskal nortasunik, euskal nortasuna, aldiz, eraiki egiten dela. Historia eraikitze lan horren azpian dago:

“Herri bat askatzeko, inork ukatzen ez duen zerbait da herri batek bere memoria historikoa berreskuratzeko eta bere historia propioa eraikitzeko beharra daukala; hori dela bizirauteko eta bere burua eraikitzeko baldintzetako bat. Gure historia/istorioa kontatzeko eskubidea dugu, orain arte Espainiaren eta Frantziaren historia handiaren mende egon baita”.

Historia, horrela, ez da gauza bizia eta presentea. Aldiz, propaganda/hezkuntza ministeritzaren baten departamentua gertatzen da. Historia ez da, horrela, nortasun baten adierazgarri, non eta euskaldun presenteetan gauzatzen den gure arbasoetatik datorkigun estiloa eta izaera. Instituzio, pertsona eta hizkuntza batzuen jarraipen historikoak ez du, Olariagaren ikuspegian, baliorik, berak haustura errebindikatzen duelako:

“Galdera hau da: zergatik interpretatu/eraiki historia beraiek egiten duten forma berean? Zuzenago galdetzeko: zertarako historia? Kanpoko kateak erraz ikusten ditugu. Zailagoa izaten da barrukoak ikustea, ordea. Batetik, nazioaren existentzia (Nafarroako Estatua izan genuen, beraz, aspalditik izan gara, eta beraz, bagara) nahiz inexistentzia (ez zenuten erreinurik izan, beraz, beti Espainiaren barruan egon zarete; beraz, Espainia zarete) frogatzeko erabili nahi izaten da historia. Horrela, nazioaren existentzia historiara kateatzen da, herritarren borondatetik haraindi. Bestetik, nazio baten (Euskal Herriaren) subordinazioa beste nazio handiago baten (Espainia/Frantzia) aurrean justifikatzeko erabiltzen da historia, baita alderantzizkoa ere, nazioaren burujabetza justifikatzeko, alegia. Aldiz, historiak erakutsi eta esan behar al digu Euskal Herria izan badela edo ez dela existitzen? Ondorioz, historiak esan behar al digu zein zentzutan izan behar den askea edo subordinatua?”.

Historiak noski esaten digula Euskadi nazio bat dela. Eta historiak, tradizioa den heinean, hau da, gehienbat arbasoetatik jasotako gertakariak eta borondatea den heinean, badu gugan islada eta jarraipenik. Gure herria eraiki nahi izan dugu gure arbasoen borondateari jarraitu diogulako. Historia ez da kateatzen existentziara inperatibo ideologiko hutsez. Lotura fisiko-sozial-paijasistikoek kateatzen gaituzte ezinbestez historiara. Halako aitamak edukitzea, halako hezkuntza, halako hizkuntza, halako kokaera leku jakin batean, ez dira guk sortzen ditugun berezitasunak, alderantziz, gu baldintzatzen gaituzte, erro-errotik.

Olariagak borroka politikoaren arabera epaitzen du euskal historiaren izaerari buruzko auzia, gure gaurko borondatea gure borondate historikoaren jarraipena ez dela esan nahi digu. Historia eta aktualitatea banatzen ditu, banaketa eta haustura direlako bere bandera. Hain juxtu gure Txirrita maiteak bestela pentsatzen zuen, euskaldunak mila urteetan libre izan ginela foruak lapurtu zizkiguten arte. Berarentzat zapalkuntza momentu bateko eklipsea zen, historiaren mandatu etengabea ukatzen zuena eta horregatik emendatua izan behar zena, mila urtetan iraundako legeak berriz ere gurera ekarriz. Euskal populu xehearen mendetan zeharkako herri kontzientziak ez du, Olariagarentzat, piperrik balio. Horregatik jartzen du askatasuna etorkizuneko (inongo) intxaurretan eta errefusatu ere menderik mende euskalduna izateko eta izaten jarraitzeko erakutsi duen borondate ezin ukatuzkoa.

Historia bizirik da guregan eta hori (Olariagaren aukera existentzialaren arabera) ez onartu nahi izatea nortasuna galtzea da. Raimon abeslariaren bertsoak dioen bezala: “Qui perd els orígens perd identitat”. Olariagak jatorriaren errefusapena suposatzen du ez baitu euskal historiari buruzko ikuspegi positiborik. Berarentzat, artikuluaren lehen esaldia da:

“Euskaldunok maila askotan gatibu gaudela esan daiteke. Kanpotik gatibatu gaituzte: politikoki, historikoki, filosofikoki eta abar. Kanpotik kate metafisikoak jarri dizkigute, Espainiarekin komunean izan omen dugun historia te(le)ologiko bat eraikiz, beti ere Espainiaren mende”.

Teoria frantsesaren arabera (eta Olariagak ikuspegi hori erreproduzitzen du) historia “dominazio aparailu”en narrazioa da. Euskadi interesatzen zaio herri gatibatu gisa, herri zapaldu baten modura, non eta subjektu iraultzaile batek askatasun etorkizuneko baten txinparta erein dezakeen. Iragana kasu guztietan, berarentzat eta bere eskolakoentzat, zapalketa-gatibaketa baten narrazioa da. Jarraitzen du esaten:

“Zer inporta du Nafarroako Erresuma izan genuen ala ez? Etorkizunera goaz, ez iraganera (…) Euskal Herria ez da existitzen Nafarroako Erresuma egon zelako, baizik eta guk nazio bihurtu dugulako”.

Iraganak sortu du oraina, iragandakoen biziek gure oraingo biziak sortu dituzten bezala. Gizakien belaunaldien kateaketa elementala ukatzen da. Gure arbasoen taigabeko borondateak ondu zuen gure borondatea, egungo egoeran Euskalerria aberri gisa kontsideratu dezagun. Nafarroako Erresumik ala Sabino Aranarik egongo ez balitz euskaldunak ez ginateke euskaldun izango eta gure historia beste herri baten historia izango litzateke. Nafarroako erresuma eta gerrate karlistak gu geu izateko aurre baldintzak dira. Hori ukatzea gure aberri nortasun partikularra ukatzea da, gertakari eta berezitasun partikularretaz osatua dagoena.

Teoria frantsesaren errepika berri bat eginez, zera dio Olariagak konklusio gisa: “historian ez dago gertaerarik, gertaeren interpretazioa baino”. Gertaerarik ez badago, nola izan daiteke “gertaeren interpretazio”rik? Historia “meta-fora edo meta-fisika” da bakarrik? “Guk nahi dugun Euskal Herria orain behar eta erabakiko duguna da. Etorkizunekoa, askea, eta hain zuzen, horregatik, historiaren kontrakoa ezinbestean”.

Guk orain erabakitzen dugun Euskalerriak gure aurrekoek iraganean erabaki zuten Euskalerriaren eragin sakona izango du ezinbestean eta hori ez da metafora, gizakien kateaketaren deskribapen hutsa baizik. Zergaitik ukatu nahi dute Olariagak eta bere eskolakoek errealitate objetibo hori? Beren ereduan ez dagoelako aberri nortasun benetako batentzat lekurik. Aberri nortasuna, (Olariagatarren ENAMen baitako ereduan aberri itxurakeria dena) faktore huts bat da egungo politika presentearen lagungarri gisa. Horixe dio Olariagak artikuluaz gerozko komentario batean:

“Memoriak edo historiak gure independentzia nahia eta abar indartzeko balio du, horren zerbitzura dago (…) Nire ustez ordea, historiari buruz liburutegiko apaletan pilatuta kateatzen digute. Historia razional, bizigabe, hilotz horri, bizia sartu behar zaio. Nola? Historia istorio bihurtuz. Desrazionalizatuz. Mitologizatuz. Behar dugun historia kontatu behar dugula, eta ez “benetako” historia”.

Olariagaren esana irakurrita, egungo Euskalerrian euskal historiaren jakintzaren saturazio egoera batean garela irudituko luke. Ez ditut inondik ikusten euskaldun gazteen sailak historia liburuetara kateatuak. Irudi zait, aitzitik, orain urte askotako eskolatu gabeek –Txirrita kasu- euskal historiaren eta bere presentziaren susmo errealagoa zutela gaurregungo belaunaldi eskolatu baina askotan balore zein aberri transmisiorik gabeak baino. ENAMek, noski, bere transmisio partikularra egin du eta egiten ari da eta Olariagaren planteamoldeek darakuste horren nondik-norakoa: euskal historia (eta nortasuna) egungo eta momentuko behar politikoen arabera desrazionalizatu eta mitologizatu behar dela.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

39 comentarios en «Historia eta nortasunari buruz (1)»

  1. Hil da Cánovas, fuera Cánovas
    pikaro gaizki heziya,
    galdu zituen gari zelaiak,
    gailendu zaio sasiya;
    galdu zituen ipar garbiak,
    gailendu trumoi nasiya,
    galdu zituen fueruak eta
    Jaungoikuaren graziya,
    galdu zituen bizi-lekuak,
    galdu du bere biziya.

  2. Hiru reloju, hiruna kate,
    hiru mailakin bakoitza,
    buruan hiru korona eta
    petxuan hiru horratza;
    Amoriyua hiru dobletan
    tximista bezin zorrotza,
    hiru tirokin utzi zizuten
    zure senarra hilotza,
    hiru ezpatak zulatzen dute
    señora, zure bihotza.

  3. Gure aurreko guraso zarrak
    aspaldi samar iltzian
    guk ainbat biar faltatu gabe
    fede santuko itzian,
    izar tartetik or daude beida
    jendia nola bizian,
    negar malkuak dakazkitela
    Fueruak ofenditzian,
    zer kontatua izango dute
    Josafatera biltzian.

  4. Juan Mari Lekuona zanaren ahotik entzun nituen lehenengoz Txirritaren bertso polit hoiek. Ez dute jakintza gutxirik erakusten. Canovas salatzen baidu gure Lege Zarren txikitzaile gisa (eta horrek suposatzen zuen guztia, galdu baizituen ere gari-zelaiak eta bizi-lekuak, herri lurrak eta baserrietako herri errentak). Gupida erakusten dio ere bere alargunari, bere minarekin bat egiten du eta txoragarri irudikatzen du bigarren bersoaren metaforan.

    Zoritxarrez Olariaga eta MLNVko beste filosofo-teoriko koadrillak gure aurrekoekin dugun lotura bizia puskatu nahi dute beren mugimenduaren gurdira lotuak izateko.

    Ikustekoa da ze txorradillak esaten dituen memoria eta ahazturari buruz!

  5. Zori gaistoko gerra zibilla
    sortu zalako meriyo
    lau probentziyak gelditu giñan
    fetxaz beteta seriyo
    egun batian lur jo genduben
    ezin giñazke gora iyo,
    berriz altxako ote geraden
    ere ez naiz oso fiyo,
    erdara etzan bakarrik kapaz
    euskarak lagundu diyo.

  6. Bai ni Olariagarekin ez naiz batere fiyo,
    bea dala euskaldun bakarra diyo,
    eta besteak ez gerala maila hortara iyo,
    bea ez dela etakoa diyo,
    baiña etari gauz politak esaten dizkiyo.

    ETA APURTU eta deseginarte eta berak ez diren damutzen artian,

    ez degu pakia izango Euskalerrian.

    AYO, gora gu ta gutarrak DUDIPE.

  7. Ba tira, istoriarik ezpadao zergatik «izan zirelako, gara, garelako izango dira» esaten dute? Nik uste istoriarik gabeko nortasuna dauka lako ENAM-ek, beraien «istoritxoak» baino.

  8. Nire ustez herri bat bere historia guztian independente ez izanak ez du kondenatzen herri hori independente ez izatera. Arbasoen bidetik jarraitu behar al da beti? Sabinok berak hautsi egin zuen Txirritaren filosofiarekin. Txirritak Kantabriya aipatzen zuen eta Sabinok, lehenengoz, Euskadi.

    ETAk ere hautsi egin zuen, geroago, PNVren filosofiarekin. Nik uste dut ahalik eta leialen egin behar dugula historiaren irakurketa baina historiarekin itsutu gabe!

    Juan Mari Lekuona aipatu dezute, baina aipatuko dizutet nik Lekuona Zaharra, haren osaba. Lekuonak zion historiakeria egiten duela herri hontan askok, dokumentismo gehiegizkoa, Historia ez dala bere kasa nahikoa herri honen irakurketa egiteko. Ni ados nago horrekin, askotan gehiago esan baitezakete gure ohiturek, gure ohiturazko zuzenbideak, gure derecho consuetudinario horrek, historiak berak baino…

    Herri hointan gertatu dena argi dago. 1839an muga Ebrotik irunera ekartzen digute herriaren borondatearen kontra eta foru-eskubide dezente kendu, eta 1876an kinten eta petxen arazoa dator. Zer da ekonomia ituna? Foru-kondar bat, foru-apur bat.

    Txirrita aurreko mila urteetan baino burla gehiago egin zaio herri honi foruak kendu zizkigutenetik oraindaiñokoan. Beraz, zer du harrigarritik gure bizilagunarengandik askae bizi nahi izateak? Txirritaren garaikoen jarrera paktistak beti hortan egotera behartzen al gaitu akaso? Ni ez naiz tematuko Napar Estatuaren inguruko eztabaida amutsean, baina beste formulazio bate egingo det:
    BEHARREZKOA AL DA AURREKARI INDEPENDENTISTAREN BAT IZATEA HERRI BAT AURRERA BEGIRA ASKE IZATEKO?

    Kroazia Hungariarren estatupean bizi izan zen 1000. urtetik 1526ra, eta ondoren, era batera edo bestera, Austro-hungariar inperioaren mende. Esloveniak are aurrekari independentista gutxiago ditu Kroaziak baino. Eta hortxe dauzkazue, biak aske eta burujabe!

    Historia ezin da ahaztu inola ere baina historiakerian ere ezin degu erori, beste aldagai asko baitaude gure herriaz historiak adina esaten digutenak, Lekuona Zaharrak hain ondo arrazoitu zuenez.

    Bukatzeko, azken hausnarketa: gaur daukagun autogobernua ez da ezer herri honek 1839ra arte zeukan aginte-mailarekin alderatuta. Eta kontuaz, ez baitziren pribilejioak, eskubideak baizik!! Eskubideak! Lege Zaharrak, ez inongo erregek emanak. FUERO DE LA TIERRA esaten zitzaienak, eta ohiturazko eskubide ziren aldetik erromatar zuzenbidearen gainetik zeudenak. Horri guztiari garai hartako etorkinik eza eta hizkuntzaren egoera bikaina gehitzen badizkiogu (Txirritaren garaian, fueroak kendu aurrean, 176000 gipuzkoarretatik 166000 euskaldun elebakarrak baitziren), esan zaidazue zintzotasunez herri honek aurrera edo atzera egin duen.

    INDEPENDENTZIA ESKUBIDE GALEREN AURKAKO ERREAKZIO BAT DA. Beraz, hein handi batean, ados nago Olariagarekin: ahaztu dezagun neurri batean gure aurrekoek egin zutena eta ahalegindu gaitezen gure ondorengoei herri ahalik eta euskaldunduena uzten, hori egingo bailukete bai Txirritak eta bai Sabinok, egun, 2010ean, burua altxako balute.

  9. Ene Hasier laguna:

    Euskaldunon nortasuna neolitikotik honera datorren amonen errenkada bat da, Oteitzak esaten zuen bezala. Tarte horretan euskaldunok independentzia politikoa izan dugu modu desberdinez eta beste herriekin itunak eta adostasunak lortu ditugu. Euskaldunok gerrak galdu baditugu, pake guztiak irabazi ditugu ere bai. Foruak deusestu zituztenean, kontzertuak ekonomikoak lortu genituen. Franco-ren garaian euskara persekuzio pean zirenean, ikastolen sarea eraiki genuen.

    Nire ustez hor Sabino Aranak konklusio egokira iritsi zen. Helburu nagusia, euskal abertzale gisa, euskal nortasunaren iraupena izan behar du. Eta independentzia politikoa amore ezin dugun helburua izan arren, ezin izan daiteke euskal abertzaleen lelo politiko bakarra. Nire ustez, gainera, independentziaren leloa oportunismo merkez ENAMek ateratzen duen kontutxoa izaten da. Baina ENAMek gerturatu al gaitu independentziara? Ez, inolaz ere. Eta ENAMek lortu al ditu Euskaldunentzat beharrezkoak diren baliapideak nortasuna irauteko? Hori ere ez. Ustez autonomistak direnak lortu dituzte baliapide horiek, hori da egi xinplea.

    Gauza bat da historiaren interpretazioa eta beste historia bizia, bizirik gaudenok gainean daramaguna. Nik ere bategiten dut Lekuona zaharraren esaera horrekin. Eta noski, zuk diozun gure dretxoa eta gure ohitura horiek historia dira ere bai, gaurko egunerako bizirik dagoena.

    Txirritak defendatzen duen paktismoa independentzia politikoaren ezpal berekoa da, eta euskaraz burujabetza deitzen zaio. «Guztiok elkarren anai baina, geure buruaren jabe» zion Enbeitak bertso batean. Hori da euskaldunak izan duen ikuspegia. Nire ustez akats ikaragarria da independentzia politika eta paktismoa elkarren kontra jartzea.

  10. Dugun burujabetza ez da garai horretakoa izango baina euskal komunikabideak, euskal eskola-unibertsitatea, euskal ekonomi esparrua eta beste hainbat gauza ematen dizkigu bizitza moderno hontan herri nortasun gisa iraun al izateko. Eta nik botere hori guztia, kendu zigutena, berreskuratzearen alde nago ere, indarrak eta ez arrazoiak kendu baitzien euskal eskualdeei zeukaten gobernatze moldea.

    Lege Zaharrei buruz egiten duzun hausnarketarekin ados nago eta ados daudeke hemengo idazleak. Noski, Lege Zaharra Dretxo erromatarraren gainetik zegoela euskal eskualdetan. Eta hori da euskaldunok politikoki dugun berezitasunik nabarmenena eta erabat alderatzen gaituena Frantses eta espainiarretatik.

    Herri honek aurrera egin du bizi delako eta bizitzen jarraituko duelako. Gogoratzen dizut Humboldt eta Victor Hugok pentsatzen zutena: euskal arrastua urte gutxi batzuretan galduko zela. Unamunok gauza beretsua pentsatzen zuen. Eta hemen gaude, mende askotan irauteko prest.

    Sabinok eta Txirritak zuk esaten duzunaren kontra egin zuten. Galmendi militar bat eta gero ez ziren maximalismo merkeetaz fidatu eta euskal nortasunaren irautearen alde jokatu zuten, nahiz eta españolen ankapean egon.

    Independentzia politikoa lortzeko gure herriaren borondatea lortu behar dugu lehenik eta hori ez da gertatzen. Eta zoritxarrez, laguna, hemen ENAM gehiegi ibili da jendearen sentimenduak manipulatzen beren interesen mesederako. Eta zer dugu orain? Patxi Lopez Ajuria Enean eta Miguel Sanz Nafarroan. Indar korrelazio hori aldatu arte ez dugu ezertarako aukerarik izango. Eta ENAMek nahi duena EAJ derrotatzea da, independentzi urruneko baten lillura erabiliaz. Hori ez da joko zintzoa eta nosk ez gaitu independentziara urbilduko, aldiz, kakanahastea sortzen du.

  11. 1- Eguneroko txingurri-lana (abertzaletasun instituzionala) eta independentzia-nahia ez dira uztarrezinak.

    2- Patxi Lopez lehendakari izatearen errua ez da Ezker Abertzalearena, Alderdien Legearena baizik. Bakoitzari berea.

    3- Uste dut Ezker Abertzaleak tatxa asko dituela, baina ez daukan akatsetako bat, hain justu, partidismoarena da. Ez baita alderdi bat, mugimendu bat da, eta mugimendu batek helburu jakin batzuen alde egiten du borroka, alderdikerien gainetik. Uste dut EAJ eta Hamaika Bat askoz ere partidistagoak direla…

    4- Zuk ederki dakizu herriaren borondatea lortze aldera abertzaleen batasuna ezinbestekoa dela. Elkartzen ez bagara jai daukagu, herriak berak ez gaitu aintzat hartuko.

    5- Eratu berri den polo soberanistak hauteskundeetan parte hartuko balu, boto mordoa leukake. Horrek beste alderdiak ere mugitu beharra ekarriko du. Alderdi bakoitzak jakingo du zer egin.

    6- EAJk azkarra izan behar luke. Begira: egunen batean Euskal Herria independentea balitz, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak. Eta badakizu zergatik? Herriak agintearen kudeaketarako Ezker Abertzalea baino kapazagotzat daukalako. Hori bai, komeni zaizu hau ez ahaztea: ezker abertzalerik gabe, herri honek sekula ez du independentziarik lortuko. ENAMek eta EAJk elkarren beharra daukate, abertzalegoak ongi daki hori. Lizarrarenak egin zuela diotenak oker daude: Lizarratik igaro gabe ez gara ez Loiolara, ez beste inora iritsiko.

  12. 1- Ados zurekin.

    2- Nik ez diot errurik bota ENAMi. Noski, nahiago izan du bere politika partidista jarraitzea, EA EAJrekin zeukan ituna puskatu-arazi du eta horren ondorioz Patxi Lopez dugu Lehendakari. Dudarik gabe, errurik badu eta gainera ENAMeko buruek nahaigo zuten Patxi Lopez Lehendakari gisa Ibarretxe baino.

    3- Ezker Abertzale deritzozuna partidista da beste edozein partidoaren antzera bere egitura-moldea halakoa ala bestelakoa delarik. Argi dago hor ikuspegi leninista bat dagoela barruan eta gutxi batzuk gidatzen dituzte beste asko, beste partidoetan baino disziplina zurrunagoaz. Gakoa presoen kolektiboaren kexua entzutea besterik ez dago, jakiteko eztabaida eta erabakipena ENAMen ez dela askea.

    4- Abertzaleen batasuna lema bat da baina ez da errealitatea izan azken 30 urtetan. Beraz, abertzale hitzak esanahi kontrajarriak izan ditu, herri honen antolamentuari dagokionez. Hein horretan, errepikatzen dut, nazionalismo historikoak ekarri dizkio herri honi onurak eta iraun al izateko bitartekoak. ENAM, ordea, bere dinamika politiko-miliarrez estatuaren kontrako lehiean aritu da, eraikuntza lan guztiak zapuztuz.

    5- Polo soberanistaren operazioa EAJ lurjotzeko operazio bat da bereziki. Eta sozialistek eta Batasunakoek ezkutuko elkarrizketak dituztenez eta prozesu bat antolatuko dutenez elkarren artean, polo soberanistaren aldarrikapen aberrikoiak konsigna elektoral hutsak dira, eraikuntza eta aberri aurrerakuntza ikuspegi batere gabe. Uste al duzu PSOEk eta Batasunakoek akordio politiko bat lortuko dutela ETAk armak utzi ditzan? Nik ez dut hori inon ikusten.

    6- Ezker Abertzalea deritzozunak trabak eta oztopoak jartzen dizkio etengabe aberrigintzari, estatuaren kontrako borroka lehenetsiz. Horrek ere gure kausa nazionala desprestigiatzen du. ENAMek ez du EAJ maite, alderantziz, gorroto bizia dio. Zer bestela ETAk EAJko kideak hiltzearen gogoeta eta erabakia? Zer bestela gu, hautetsi abertzaleok, herrietan ENAMen aldetik pairatzen dugun mesprezu eta etengabeko erasoa? Anaiarterik ez dago. Eta noski jendearen sentimentuak ezin daitezke manipulatu egoeraren arabera: orain sinpatikoa naiz baina gero oso gogorra izango naiz. Hori ez da anai izatea, anai izatearen aitzakia protxu propiorako erabiltzea baino.

    ENAMek ez du EAJren beharrik PSOErekin bi pake prozesu montatzeko. ENAMek EAJ behar du bere manifestazioak potoltzeko eta manifestazioa eta gero (Bilboko kasuan bezala) EAJren gainean kaka eta iguina botatzeko.

    Lizarrako kasua adarjotze itzela izan zen. ETAk EAJ eta EAri zazpi probintzieta erreferendum bat egitearen proposamena egin baitzien, hau da, prozesua puskatu zuen aitzaki maximalista bat erabiliz. Horrela ez dira tratatzen anai kontsideratzen direnak. Baina ENAMek etengabe egiten du, eta Bilbon egin zuen.

  13. Imanol: zuk benetan uste duzu 800 preso politiko espetxean dituen mugimendu bat lardaxkan eta jolasean ari dela? Ez zaiola interesatzen bakea lortzerik? Niri zaila egiten zait sinestea hainbeste sufrimendu dagoen lekuan aterabiderik nahi ez izatea… Teatro hutsa da hau guztia orduan?? Eta zein interes dauka ezker abertzaleak teatro hori egiteko? Zer irabazten du?

    Zein irtenbide dauka, zure ustez, orduan, gatazka honek? ETAren erabateko errendizioa? 50 urteko ibilbide odoltsuagatik barkazioa eskatzea? Edo Ezker Abertzaleak ETArekin modu txarrean haustea? Ez al da inteligentegoa denon artean egoera ahalik eta hobekien kudeatzea, berriro mamutzarrak bueltatu ez daitezen…

    Denok dakigu ETAk astakeriak egin dituela eta badakigu, baita ere, EAJko kideen aurka jotzeak faktura latza pasatu diola. Herria ez da tontoa.

    Sozialistak gustura daude. ETA azkenetan dago eta normalizazioa errealitate bat da. Inoiz ez da hain gobernu espainolistarik izan euskadin eta, paradoxikoki, inoiz ez du ETAk hain ekintza gutxi egin! Agian, sozialistek lortuko dute abertzaletasun instituzionalak inoiz lortu ez duena. Agian, ertzaintza ez zen lehen orain adina ahalegintzen terrorismoaren aurka. Azkenean, konstituzionalistei eman beharko diegu arrazoia. Azkenean, barkazioa eskatu beharko diogu Maior Orejari ETAren su-etena tranpa hutsa zela esandakoan barre egin geniolako….

    Tira imanol, hau guztia surrealista da. Etsaiaren gezurrak sinesten bukatuko dugu azkenean, eta, nola ez, etsaia gizentzen.

  14. Ene laguna:

    Jakin nik badakit ENAMen borroka ideal batean oinarritzen dela eta ideal horrek bizitza osoa eskatzen duela. Eta sufritzea eta sufriaraztea eskatzen du ere, ETAko presoen kasuan bezala, sufritu eta sufriarazi baidute. Nik miresten dut ENAMekoen tematitasuna eta konbikzio haundia; politiko espainolek ezin ulertu dezakete pertsona batzuk hain borroka latzean sartzea ideal hutsengatik. Horregatik daude engainaturik, ETAren derrotaren lillurapean.

    Baina ni ez nago horretaz engainaturik, errealitatea bestelakoa da joandako esperientzien arabera. Demostratua dago ere ETAk prozesuak ireki eta puskatu egiten dituela bere borondatearen heinera. Eta sufritzeko eta sufriarazteko prest dagoela, ENAM guztiarekin batera, ideal bate segidan. Orain, egoera hontan, gauza berdina gertatzen da. Mirestekoa da kemen eta indar hori, baina horrek noski ez du pakerik ekarriko, baizik eta gerra gehiago.

    Baina laguna, nik ez dut proposamenik, ni ez naiz zoritxarrez kontzientzia unibertsala gizabakar bat baizik. Nik ikuste dut, ordea, datuen arabera, ETAk kontrapartida politiko bat eskatzen duela, ENAMek bezala, eta Loiolako akordioaren antzeko zerbait dela buruan duena. Sozialistek sinatuko al dute paper hori? Ez dut uste, Hasier, ETA berak zioen, hau gobernu amortizatu bat zela, indarrik eta bermerik gabea. Sozialistek ez dute kontrapartida politikorik emateko indarrik. Beraz, zure datuen arabera, errendituko ez denez, eta sozialistek kontrapartida politikoak emango ez dituztenez, ez da prozesu hontan pakerik etorriko. Akaso zilegi litzateke zure hitzak erabiliz honi guztiari antzespena deitzea.

    ETAk ekintza gutxi egin ditu operazio politiko bat martxan dagoelako eta ez duelako oztopatu nahi hilotzez eta legalizazio merke bat nahi duelako. Lortzen dituenean, orduan etorriko dira gerokoak. Uste al duzu Gobernu espainolak egindako kolpe hauek bueltatzen saiatuko ez direla, benetan? Dozenaka gazte sartzen da ETAn eta komandoak eraikitzen dute. Eta zerga iraultzaileak jarraitzen du bere martxa lurralde guztietan. ETAk rekaudatzen du, hori errealitate bat da, eta gainera komandoak eratu.

    Mayor Oreja eta bestelako espainolek batzutan arrazoia dute eta beste batzutan ez. Lizarrako suetena tranpa bat izan zen eta ETAk tranpa gisa aitortu zuen komunikatu ezin zinikoago batean, esanez, bai tregua hau tranpa zen, tontoentzako tranpa. Hitz horiekin mintzo zen gure erakunde armatua.

    Espainolek pentsatzen dute ETA derrotatua dagoela. Eta ni ez, Hasier, beraz ez ditut beren gezurretan sinesten, benetan. Eta ez dut pentsatzen ere ETA erakunde sabiniano bat denik, Losantos eta halakoek pentsatzen duten bezala. Ez dut ez sinesten etsaien gezurretan, Hasier.

  15. Arratsalde on:

    1- «Ideal hutsak» eta «interesak edo partidismoa» ez al daude kontraesanean?

    2- Zein interes dauka ETAk komeni zaionean «prozesuak ireki edo puskatzeko»? Esaidazu, mesedez, zein komenentzia edo interes klase den…

    3- Antzespena zertarako? Zer irabazten du ETAk antzespenarekin? Hirugarrenez euskal gizartearen sinesgarritasuna galtzea? Ez du zentzurik.

    4- PSOEk ez duela kontrapartidarik emango diozunean, ados nago. Egin dituzten atxiloketa guztiak bake-prozesua zapuztu nahi dutelako adibide argia dira…

    5- ENAM askotariko mugimendua da, hasi Barakaldoko antisistemarengandik eta Gipuzkoako baserritar antiespaiñoleraino. Nik beti esan izan dut ez naizela lehenengoarekin fidatzen, bigarrenarekin bai. ENAMen badu oraindik adar sabindarrik. Arazoa da PNV ari dela galtzen bere adar sabindarra! Inoiz ez da ahaztu behar zertarako sortu zuen Sabinok EAJ alderdia, zein helbururekin alegia.
    Nik pertsonalki uste dut Sabin, egun ezker abertzalean legokeela, elizarekin fede guztia galduta eta bere alderdikide batzuen epelkeriarekin izututa. Txirrita, berriz, presoen argazkiz jositako Hernaniko sagardotegi bateko mahai baten gainean irudikatzen dut gaurko Canovas-ak larrutzen.

    6- Proposamenik ez daukazula diozu. Ez larritu, terorizazioaren gizartean eta denboretan bizi gara. Denol dakigu besteak zer pentsatzen duen, besteen buruetan zer dagoen, besteek zer aldatu behar duten, baina inor ez dakar proposamenik.
    Slavoj Zizek pentsalari esloveniarrak esaten du Lenin, ongi edo gaizki, ekintzetara pasatu zela, bere hankasartze eta guzti gizartea atintzea lortu zuela. Berak, ordea, esaten du filosofiaren zeregina ez dela konponbideak egitea, galdera zuzenak formulatzea baizik. Berriro diot: teorizazioaren gizartean bizi gara, eta herri honek aldaketa behar du, alderdi abertzale baten programan aldaketa baitago beti, helburuen lorpena, eta ez inola ere agintearen kudeaketa soila. Nik, hanka sartuz edo sartu gabe, badut nire proposamen propioa: abertzaleok elkar hartzea, bide politikoetatik soilik desobedientzia zibilaren bitartez espainiako Gobernua estutzea, gure helburuen bila Espainiako Estatuari ahalik eta burukomin gehien ematea.
    Agian ingenuo edo inuxente samarra naiz, baina hori da nire proposamena. Izan huntsa.

  16. Ene Hasier:

    1- «Ideal hutsak» eta «partidismoa» ez dira kontrajarriak partido bakoitza, nahi ala ez, «ideal» batean oinarriturik dagoelako. Arazoa da ideal horri ematen zaion balioa. Baina horrek ez du zerikusirik partidismoarekin. Oso partidista izan zaitezke eta idealista erabatekoa.

    2- Lehen lehenik: ETAk prozesuak ireki eta puskatu egiten ditu nahi dituenean. Hori egitate faktiko bat da. Zer interpretatzen dudan horretatik? ETArentzat borroka armatuaren aldiak eta borroka armatuaren etenak borroka berdinaren atal desberdinak direla. ETAk halaxe dio ere. Pakea eta gerra ETAren politikaren txanponaren bi aldeak dira, baina txanpona bakarra da. ETAk orain bere legitimitate politikoa janaritu nahi du etenaldi honekin, legalizazioaz gainera. Datozen aldi itzelak begi hobeagoaz ikusi ditzagun «estatuen negazioa»ren aurrean.

    3- Antzespena da munduko gizakiok dugun pake moldea eta ETAk proposatzen duena erabat desberdinak direlako eta ETA jabetzen delako hori hala dela, jendeak pakea nahi duela. ETAk pake nahia bere araberako prozesu batengatik baldintzatzen du. Eta hori ez da jendeak ulertu nahi duena eta hori ez du jendeak nahi ere. Eta ETAk halako prozesu bat inposatu nahi dio pakea besterik ez nahi duen jendeari, gehiengoari, abertzale, espainolista eta abarrei.

    4- Ados nago zuk diozunaren alde batekin: PSOEk ez ditu kontrapartida politikorik emango. Eta ETAk ez du borroka armatua etengo kontrapartidarik gabeko prozesu batengatik. Beraz, zuk esandakoaren arabera, ez dago pakerako bermerik. Bestalde: PSOEk uste du ETA derrotatua dagoela eta merkealdiko preziotan lortuko duela pakea. Horregatik «prozesua»ren alde dago.

    5- Sabino Arana eta Txirrita kristauak ziren eta kristau baloreak zeuzkaten bere aberri nahiaren oinarri gisa. Horrek ekoizpen konkretu bat du historian: jeltzaletasuna. ENAM ez da jeltzalea, ENAM askapen mugimendu bat da, ideologia bakarrekoa, marxista-iraultzailea, ETAk Vgarren asanbladaren ildotik. Eta noski askapen mugimendu guztien moduan oinarri sozialki anitza bereganatzen du. Sabino Aranak eta Txirritak argi zeukaten gerra eta gerrazko bideak kaltea zirela euskal kausarentzat eta pakezko bidetatik eraiki behar zela. Eta independentzia politikoa euskal nortasunaren zerbitzupean zegoen. Zuk diozuna ez du inolako funtsarik. Arana eta Txirrita ez ziren boltxebikeak, Arnaldo eta abarrak diren bezalaxe.

    6- Proposamen gehiegi dago errealitatearen azterketarik gabe. Eta zuk proposatzen duzun bidea ez du zentzurik, ETAren akabera ez duelako ikusten. Orain hilotzik ez dagoela, zuk proposatzen duzu estatuarekin konfrontazioa. Eta diozu kudeaketa ez dela aski, aldaketa egin behar dela. Baina errealitatea temati xamarra da: Patxi Lopez dugu Ajuria Enean, Miguel Sanz Nafarroan. Kudeaketarik ez dago, laguna, espainolek kudeatzen dute gertuko boterea. Edozertarako, lehen pausoa, instituzioen berreskuratzea da. Lurrik gabeko bidea proposatzen didazu bestela. Eta ez da ingenuitate kontua: oinak non zapaltzen ditugun ikustearen kontua baizik.

    Ezagunak dauzkat Zizek-ek Lenin-i buruz esandakoak. Lenin teoriko iraultzaile haundia da. Baina berak sortu zuen gizartea infernua lurrean ezartzea izan zen. Miloika hildako, Gulag-en sorrera, Ukrainiaren genozidioa, gosete induzitua, alderdi iraultzaile ez boltxebikeen likidazioa, partido barruko purgak… Iraultza errusiarra aztertu beharreko fenomenua da botere politikoaren eta pentsamentu haustzailearen muturreko desastreak erakusten dizkigulako. Baina ez da eredu bat inolaz ere ENAMekoek hala pentsatu arren.

  17. 1- ETAk bere legitimitate politikoa janaritu nahi duela diozu, bere irudia garbitu nahi duela alegia. Zure ustez bere apustua ez da garbia. Galdera bat: Ezker Abertzalea, EA, Aralar eta abar ere jakitun al dira estrategia horretaz? Ez al zaizu iruditzen ETAk oraingo honetan polo soberanistari iruzur egingo balio bere azken aukera galduko lukeela behin eta betiko? Ze amasemek sinestuko lioke hurrengoan? ETAk ondo daki: edo hirugarrenean aidanez, edo ezer ere ez…

    2- kristautasuna ez da iraultzaren edo ekintza odoltsuen aurkako berme. Kristautasuna ere onerako edo txarrerako erabili liteke. Ez duzu ba usteko Ezker Abertzalean igandero mezatara joaten den katolikorik ez dagoenik!
    Txirritaren eta Sabinen XIX. mendeko kristautasunak ez du beren egungo jeltzaletasun balizkoa ziurtatzen. Santa Kruz apaizaren ibilerak ere ezagutzen ditugu Gipuzkoa eta Naparroko mendietan eta hark zainetaraino sartua zeukan katolikotasuna. Ez naiz inor juzkatzen ari, soil-soilik esan nahi dut kristautasuna ez dela zuek blogean aipatzen duzuen nazionalismo liberal, instituzional eta indarkeriarik gabeko baten berme.

    3- Ezker abertzalea legez kanpo dagoen bitartean, abertzaletasunak ez du agintea berreskuratuko. Hori onartezina da. Oinarri juridkorik ez duen erabaki politikoa da, abertzaletasuna jokoz kanpo uzteko. Herri honetan batere frogarik gabe sartu dute jendea kartzelan, eta inor ez da kalera atera. PSOE eta PP harrotuta dabiltza, badakitelako eurak Madriden baino haserreago dabiltzala euskal abertzaleak hemen. ETAk astakeriak egin ditu «burgesia Abertzalearen» aurka, eta burgesia abertzaleak beste aldera begiratu du ezker abertzaleko kideak kartzelatu dituztenean. Ez da erreza gaur egun EAJ eta Ezker Abertzalea adiskidetzea, baina sinetsi iezadazu erri honen etsaia PSOE eta PP direla.

    4-Egun pentsaezina da Leninen iraultza Euskal Herrirako. Leninekin esan nahi izan dudan bakarra izan da bere teoriak praktikara eramateko indarra izan zuela eta arrakasta lortu zuela. Hori oso gutxitan gertatu da historian. Lenin ezin da egungo ikuspegitik juzkatu eta bere iraultzaren ondorioak ere ez. Zein errusia izan zen iraultzaren abiapuntu? Errusia indarkeriazale, ezin feudalistago eta ezin atzeratuago bat. Ni bat nator Txinako eta Errusiako iraultzak kritikatzen direnean, gehiegikeria asko egin baitzen. Onartzen ez dudana da esatea Lennin Zar tiranoen panazea hondatzera etorri zen boltxebike burubero bat zela. Baserritarrak engainatu eta erabili zituen, iraultzaile ez boltxebikeak garbitu zituen, ados, baina mendeetako morrontzarekin kokoteraino zegoen populua mugiaraztea lortu zuen. Komunismoak porrot egin du, baina ez da egon munduan ideologiarik jendea komunismoak adina liluratu eta desilusionatu duenik.
    Horregatik esaten du Zizek-ek gero eta hobekiago frakasatzea dela kontua, Lenin gero eta hobekiago errepikatzea.

    Ni ez nago horren alde, eta iruditzen zait ENAMen barruan ere indar askoz handiagoa duela nazionalismoak sozialismoak baino. Herri honetan nazio gatazkarik ez balego ez legoke ETArik, nik hori argi daukat.

  18. Ene Hasier:

    1- ETAren azken aukeraren kontua betikoa da, beti esan ohi da, Arjelen esan zen, Lizarran ere halaxe zioten «azken aukera da» zion Egibar berak sufrimentuaren sozializazioa eta Miguel Angel Blanco-rena eta gero. Eta orain zuk hori diozu eta Eguiguren berak ere, hautsiko balute beren akabera litzatekeela. ETAk hori badaki, horrekin jokatzen du eta horri par egiten dio prozesu bat puskatzen duen bakoitzean. Eta hau ere seguruenik modu batean ala bestean puskatuko du, zoritxarrez. Hori da bere indarra ETAkoen ustez.

    Zeinek sinestuko lioke? Laugarren prozesuan jende asko sinestuta dago. Bosgarrenez ala seigarrenez zergaitik ez? Jendeak beti sinesten baitu eta ETAk beti astinduko baitu txotxongilo gisa jendeak nahi duena: pakea.

    2- Ezker iraultzailearen baloreak eta balore kristauak desberdinak dira eta inkonpatibleak gainera. Gogora dezagun Trosky haundiaren esana «bukatu dezagun bizitzaren balore sakratuaren txorradilla kuakero eta katolikoekin». Zoritxarrez hori da ETAren printzipioa.

    Kristautasuna ez dela blog honen bultzatzaileen bermea? Hortan oso oker zara. Ez dakit ikusi duzun ze pertsona miresten ditugun. Jose Antonio Agirre, Sabino Arana, Manuel Irujo, halako jendea. Erroetaraino kristaua eta konpromezu kristaua konpromezu demokratikoa eta askatasunaren aldekoa bilakatu zutenak. Horiek dira gure (nire) maisuak. Esplikatu beharko didazu alderantzizkoa. Baina nik txikitatik entzuna dut nire etxe txokoan: 36an, gerra zibil odoltsuan, krimenik kometitu ez zuen partidoa izan zen jeltzalea, republikanoak eta fatxistak masakratzen zuten bitartean. Nik horri deitzen diot kristau praktikoa izatea: gerrazko okasio batean duintasunez portatzea, etsaia errespetatzea eta temati jarraitzea askatasunaren borrokan egoera oso beltza bada ere.

    ENAMen balioek trufa egiten diote honi guztiari. Beraiek profeta armatuetan sinesten dute eta beren gizarte eredua fusil baten puntan erakusten digute, inozente piloa erahil eta gero eta Euskalerriko subjektu politiko guztiak eraso eta gero. Horrek ez du zerikusirik Jose Antonio Agirre eta jeltzale eta kristauen jokabidearekin.

    3- ETAk hil egiten du eta Estatutak ilegalizatzen du. Honi espirala deitzen zaio. Eta noski konfrontazioa planteatzen den bitartean espirala aurrera doa eta hori da gure herriak egun hontan duen arazo nagusia. EAJ-k ez ditu Batasunaren sedeak erasotzen, EAJ-ko militanteak atakatzen eta insultatzen, ez du etengabeko gerra bat ezartzen EAJ-ko oinezko kideen kontra edozein lekutan, guraso elkarteetan, udaletxeetan… Hori bizi behar da. Hemen ez dago zuk alderantziz pentsatuta ere ekibalentziarik. ENAM da erasotzaile nagusia eta EAJ pairatzaile eta estatuaren ekintzak estatuaren erantzunkizuna dira nahiz eta ETAk eta ere EAJri gaineratu. Ez da gauza berdina zuk hain txarki diozun beste aldera begiratzea edo batzokiak erasotzera edo ertzainak hiltzea.

    Batasuna eta sozialistak elkarrizketan dira eta beraz fariseismo hutsa iruditzen zait abertzaleen batasunaren ikurra astintzea. Batasuna etsai deitzen dituen horiekin ituntzen ari da prozesu hau. Abertzaleen batasuna konsigna hutsa da ENAM aldi berri hontan ederresteko.

    4- Hitlerrek iraultza bat ezarri zuen ez txikiagoa eta mundua eraldatu eta bazterrak astindu eta Leninen gisa miloika pertsona bidali zituen kanposantura. Dudarik gabe Hitler eta Lenin pertsonalitate haundiak direla eta badituztela bere alderdi miresgarriak. Baina noski eredu negatiboa dira bereiziki eta alderantziz kontsideratzea egin zituzten krimenak gutxiesteko arrixkura eraman gaitzake. Ez gaitezen horretan erori.

    Estatistikoki konprobatua dago: Errusia Tzaristan askatasun gehiago zegoen Leninen eta Stalinen garaian baino. Eta Tzaristek Lenin eta Stalin baino jende askosez gutxiago akabatu zuten. Orain dela gutxi ikusi dut Ribbentrop-Molotov itunari buruzko dokumentala. Eta bertan ikusten zen boltxebikeek erakutsi zizkietela nazi liluratuei konzentrazio zelaien teknika eta hilketa masiboen moldeak. Eta horretan nazien maisuak. Tzaristak eta Tzar delakoa ipuietako gaiztoak dira. Boltxebikeek planteatu zuten benetako hilketa industriala.

    Komunismoa nazismoaren antzekoa da, masa gizarte industrialean sortzen den erlijio politikoa, jendea lilluratu eta ikaragarrizko esfortzuetara deliberatu zuena. Jainko hori ere hil egin da nahiz eta hainbat jende ibili lardaskan bere errautsetan. Zer izango litzateke Lenin perfekzionatzea? Heriotza post-industriala eragitea?

    ENAMen barruan ortodoxia marxista da ideologia eta erakunde moldea marxista da ere. Erakunde moldea da ideologia erakusten duena. Askapen Mugimenduak egoera batek sortu zituen eta molde politiko-militarra zen bere zeinua. Hau egitura molde konbentzionala da, beste leku askotan errepikatu egiten dena. ENAM nazionalista dela mito bat da eta engainua gainera.

  19. Federik gabeko kristauak ere badira mundu hgonetan, Imanol! Zertarako kristautasuna, herri honen bakebidean federik ez baduzu?

    Eta seme galduaren parabola? Abertzaletasun insituzionalak seme galdua bereganatzeraekin poztu behar luke, eta ez bere seme kuttunarekin itsutu.

    Abertzaleen arteko elkarlanaren bandera astintzea ez da fariseismoa, elkarren barkazioan eta herri-eraikuntzan mamitzen den idealismoa baizik.

    Belaunaldi honek bi abertzaletasunen arteko gorrotoa gainditzen badu, ondorengo belaunaldiei armonia hobean lan egiteko bidea urratzen badie, kristau-lan bikaina egingo du!

    Seme galdua berreskuratu behar dugu Imanol, gure odolekoa baita, eta ez arrotz-jendearen gonbidapen tentagarrietan erori…

    Zein da abertzale baten eginkizuna? Norberaren eta norbere alderdiaren posturarekin itsutu eta abertzaleen arteko leizea handitzea, edo, nahiz eta nekezagoa izan, hain gustuko ez dugun baina herri-eraikuntzarako beharrezko dugun beste abertzalego hori gureganatzea?

    Azken oharra: gure gaia Euskal Herrikoa da, ez Lenin. Baina Leninekin bukatzeko, zera esango dizut: ez dut inondik inora Lenin defenditu, bakar-bakarrik nabarmendu nahi nuen bere dimentsio guztian aztertu behar direla egin zituenak.

  20. Ene Hasier:

    Zuk aipatzen dituzun anaitasun, semetasun eta halako baloreak ez dira ENAMen baloreak. ENAMek aitaren erahilketaren mito freudianoa aplikatu du bere ideologia politikoan. «Aita» xehetu behar den sinbolo zapaltzailea da. Eta EAJ horren eredu gertatzen da.

    Horregatik ETA eta ustezko ezker abertzalea subjektu autogeneratu gisa sortzen dira, lehenaldiarekin puskatzeko asmoz eta Euskadi iraultzaren mitoaren gurdira lotzeko ere.

    Zuk adierazten dituzun hitzak eta izpirituaren arrasturik ez duzu topatuko ustezko ezker abertzale horren paperetan ez asmo estrategikoetan. Hori da egi trixtea, baina egia.

    ENAM izan da gorroto hori erein duena azken 30 urteetan eta amildegia sakondu duena 90ean sufrimentuaren sozializazioaren bidez. EAJ-k ez du halakorik egin.

    Kasu hontan seme galduak aitaren etxea errauts bihurtu nahi du orube horretatik bere eraikuntza banguardista eraikitzeko. Seme galduak enbanjelioan damua erakusten du eta baldintzarik gabeko laguntza eskea egin ere. Hau ez da ENAMekoen kasua.

    Praktikak erakusten du norberaren abertzaletasuna. Abertzaletasun demokratikoak herri honi egitura instituzionalak eman dizkio gure nortasunak iraun dezan gaurko egoeran. ENAMek errauste lana besterik ez du egin independentziaren urruneko intxaurren aitzakiaz. Eta gainera abertzaletasun demokratikoaren kontrako gorroto eskola erein du bere baitan.

    Bai badakigu Lenin eta Hitler-ek gauza onak izan zituztela. Baina miloika jende gehiegi hil egin da beren idealengatik. Dimentsio hau aipatu behar da beraiek eragindako hilotzak zuritu ez daitezen.

  21. Arratsalde on. Errespetagarria da zure iritzia baina ez gatoz bat estrategietan.

    Tira, galdera batzuk egingo dizkizut, haien inguruan duzun iritzia jakin nahi dut eta:

    1-Zer gertatuko da bake prozesuarekin?

    2- Zure ustez zilegia al da EAJ-PSOE gobernu bat ikuspegi etikotik?

    3- Komisaldegietan kamarak jarri behar al lituzke gobernu demokratiko batek? Eta ETAkoek sistematikoki torturatuak izan direla esateko gida-liburu bat dutela uste al duzu?

    4- Uste duzu ETA ahul dagoela militarki?

    5- Gure herrian gero eta euskara gehiago entzuten dela uste al duzu? Ezker Abertzaleak agintea lortuko balu euskararen aldeko neurri tinkoagoak hartuko lituzkeela uste al duzu?

    6- EAJn beste zatiketa bat gertatzeko propabilitatea handia dela al deritzozu?

    Laster arte eta izan ondo.

  22. Eskerrik asko, Hasier, erantzunak emango dizkizut.

    1- Zuk esan duzu ETA ez dela errendituko eta sozialistek ez dituztela kontrapartida politikorik emango. Beraz (bueltatzen dizut galdera) ba al dago hemen pake aukera bermerik?

    2- Bai. Halako gauza batek herri honen eske bati erantzuten diolako: euskal gizartea ez dadila puskatu arrazoi politikoengatik eta beraz abertzale eta espainolistek batera bizitzeko beharrezkoa dela elkarren arteko nola edo halako akordioa.

    Badakit ETAkoek hain juxtu aukera hori ikusita jarri dituztela EAJko burukideak beren fusilen jopuntuan, 2009ko Mugarri dokumentuak esaten duen bezala. Beraientzat, noski, sozialistekin ituna ala akordioa Batasunak bakarrik egin dezake.

    Ez dut uste hori gertatuko denik. Sozialistek nahiago dute hemen Euskadin PP, UPN eta Batasunarekin gauzak adostu.

    3- Dakidan gauza bakarra hauxe da: torturak gertatzen direla eta ETAkoek ala ENAMeko presoek konsigna dutela torturatuak izan direla esateko. Eta kasu batzuretan hau ez dela egia nahiz eta bestetzutan bai. Ni ez naiz polizia: komisaldegietan kamarak jartzea zeozer onerako balioko luke?

    4- Nire ustez ETA fuerte dago ENAM fuerte dagoelako eta gaztedia zein gizartearekiko lotura sendoak mantentzen dituelako. ETAren indarra ez dago arsenaletan ez diru kopurutuan, baizik eta zenbait gaztek erabateko konpromezua hartzeko borondatean. Konpromezu hori noski ENAMeko sare sozialetan eta eskola ideologikoetan ereiten da.

    5- Euskararen egoera hobetu da. Ni Donostiako Amara auzoan indio bat nintzen orain ogeitamar urte euskara egiteagatik. Gaurregun euskararen erabilera irekia dago eta zenbait esparruetan hizkuntza nagusia da.

    Nire uste apalean euskarak ez ditu neurri tinkoagoak behar baizik eta euskara dunaren banan banako konpromezu indartsuagoa, Katalunian ikusi dudan bezala. Euskaldunen artean zatiketa politikoa badago eta euskara borroka ikurrin gisa erabiltzen bada hori, noski, askosaz zailagoa gertatzen da. Eremu hontan ENAMek ere zatiketa ezarri du, eta horrekin euskaldungoaren ahultzea.

    6- Nik ez dut uste EAJ zatituko denik barruko zatiketa indartsua bada ere.

    Ondo izan zu ere, Hasier.

  23. zorionak aspaldiko lagun Imanol.Juan Mari Lekuona nere lengusua zan eta On Manuel ene osaba.Biak balio handikoak,biak euskaltzaleak,biak kristau petoak,biak ,EAJko jarraille, ETAren aurkakoak,pake zaleak eta EUSKALERRIA biziki maite zutenak.Jarraitzen ditut zure lanak, bainan azkeneko hau benetan bikaina bainon bikainagoa iduritu zait, bi aldiz zorionak Imanol.

  24. Gabon

    1- Sozialistek epe motzean ez dute kontrapartidarik emango, baina ETAk su-etenari luzaroan eusten badio mugitu egin beharko du. Momentuz, eroso daude sozialistak…

    2- Bigarren puntuan harritu egin nauzu. Jose Antonio Pastorrek bezala pentsatzen al duzu Ibarretxe Planak euskal gizartea zatitzen duela dioenean? Hau da, herriari bere borondatea zein den galdetzeak zatitu egiten gaituela dioenean?
    Orain ez al gaude zatituta? Orain gure gizartea «normalagoa» al da PSOEkoak agintera iritsi aurretik baino?
    Jakina PSOEk euskal gizartean, botoetan, indar handia daukala, baina PSOErekin batera gobernatzea GAL sortu zuen eta herri honen erabakimena ukatzen duen alderdiarekin batera gobernatzea da!
    Zure pragmatismoak ez al du kasu horretan etika urratzen?

    3- Komisarietan kamarak jartzeak balioko luke zerbaitetarako, ezta? Hori esaten dute adituek…

    Zure erantzunak ez dabiltza PSOEko batek emango lituzkeen erantzunetatik urrun.

    Ramon Zapiraini esan nahi nioke miresmen osoz aipatu nuela nik On Manuel Lekuonaren izena, eta badakidala, ondo jakin ere, EAJkoa eta euskaltzalea zela. Bere lanak maisu-lanak dira, eta ikaragarri inportanteak nondik gatozen jakiteko. Gainera, objetibotasun osoz kontatzen zituen gauzak, herri-kultura politikaren gainetik jarriz. Bakoitza librea da bere ideologia eta estrategiak edukitzeko, nik ez diot inori horregatik burlarik egin eta errespetoz ematen dut beti nere iritzia, izen-abizenak jarrita. Ni ETAren aurka nago, baina uste dut librea dela ezker abertzalea beste gauza bat dela pentsatzea, ezker abertzaleak berak esan baitio ETAri publikoki planto egiteko. Zergatik juzkatzen duzue bake-prozesua zer emaitza izango duen jakin aurretik? Itxaron dezagun eta denborak esango digu gauzak zertan diren…
    Kristautasunari dagokionez, nik ez dut esan kristautasuna txarra denik, ezta hurrik eman ere, esan dudana izan da kristautasuna bere horretan ez dela ezeren bermeedo garantia.

    Hurren arte.

  25. Ene Hasier:

    1- Sozialistak gero eta ahulago dira eta ez dut uste kontrapartida politikorik emango dutenik. Eta zuk esan bezala ETA ez da errendituko. Hortik noski ez da pakerik aterako, ETAk luzatu suetena ala ez.

    2- Nik ez dut aipatu Ibarretxe plana. Zertara dator ba zure purrustada? Nik diodana hauxe da: gure herritarrengan badagoela kezka hori, arazo politikoek gure gizartea zatitu dezakeela, eta puskatu era berean. Irlandako eredua ezkorra dut gogoan, non eta komunitateen arteko jauzia dagoen. Jendeak beldur dio horrelako egoera bati eta horrengatik nahi du desberdinen arteko akordio transbersala, gizarte bizitza zapuztu ez dadin. Egunerokotasunak ikaragarrizko garrantzia du jende gehienarentzat, Hasier.

    Nik uste dut inperatibo etiko bat dagoela giza-balore batzuetan sinesten dutenen artean. PSOEk GAL sortu zuen eta GAL desagertu da. PSOEkoek dudan jarriko nahi dute beren partaidetza baina ez dute inolaz dudan jarriko horrelako esperientzia bat giza-eskubideen urraketa dela. ETA ez da desagertu eta Batasunak ez du kondenatu nahi borroka armatua. Hor, zuk nahi ala ez, amildegi etiko bat dago tartean. Giza-eskubideak aitortu behar dira. Eta Batasunak ez dizkio aitortzen etsai politikoari, ez baitu gizakien triskantza gaitzesten.

    3- PSOEkoek batzutan egia diote. Eta ETAk batzutan egia dio. Ni ez naiz lerratzen PSOErekin hainbat gaietan. Argi dago zuk zaku horretan sartu nahi nauzula. Baina ni ez nitarrak ari dira sekretuan, PSOEkoak ibili ziren eta dabiltzan bezala BAtasunarekin prozesu bat adosten. Hori fariseismo hutsa da: EAJ-ri «espainol» direla gaineratzea bezala Batasuna benetako espainolekin prozesu bat adosten ari denean. Aurpegi oso gogorra daukazu batzutan, Hasier.

    Ezker iraultzaileak, Hasier, bere oinarrietan eragotzi du borroka armatuari buruz debatitzea, Gakoa presoen kolektiboak ederki eta justuki salatu duen bezala. Beraz, zuk diozuna ez da egia. Zergaitik prozesua juzkatu emaitzen aurretik? Beste hiru prozesu izan ditugulako eta zaputz egin dituelako ETAk. Eta sozialistak kontrapartida politikorik emango ez dutelako (zuk diozun bezala) eta ETA errendituko ez delako. Hortik pakerik aterako al da? Oso zaila, inposiblea ez bada.

    Hurren arte zu ere.

    PS. Eskerrik asko Ramon eta aspaldiko. Pozten naiz zu irakurtzea leku hontan. Manuel Lekuona da izan ere miretsi beharreko euskaltzale eta abertzalea, tatxa eta krimenik gabea, hamaika errepresio jasotakoa, eta bizitza osoan Euskal nortasunaren azterketa zientifikoari emana. Horrelakoak dira benetako gizatasun eta abertzaletasun ereduak.

  26. Noiz eskatu du PSOEk barkazioa GAl sortzeagatik? Nik ez dut inoiz entzun. Ezker Abertzaleko kide garrantzitsu dezentek urteak daramatzate «giza urraketa guztiak» gaitzetsi behar direla esaten. Hori egia da edo gezurra da?

    Kontua da, eta horretan agian ados egongo zara, gehiago aipatzen direla ETAren biktimak GALenak baino. Badaude beste aldeko biktimak ere, beste edozeinek bezala sufritzen dutenak…. Hori ulertu behar zenduke.

    Nik beti neurtzen ditut hitzak eta ez naiz azal gogorrekoa. Ez zaitut PSOE barruan sartu, esan dut, hitzez hitz, «Zure erantzunak ez dabiltza PSOEko batek emango lituzkeen erantzunetatik urrun».

    Zuk aipatzen duzun amildegi etikoa uste baino txikiagoa da. Jose Antonio Agirreren garaian agian ez, baina egungo PSOEk astakeria asko egin ditu: gerra zikina, euskararen aurkako jarrera argi eta garbia, herriaren erabakia ukatzea…

    Ibarretxe izan zen horretan eredu: ez zuen ezker abertzalearekin paktorik egin indarkeria tarteko bazegoen, eta, aldi berean, ez zuen inoiz herriaren erabakia ukatzen zuen alderdi batekin paktorik egin. Horri hitz bakarrean duintasuna esaten zaio.
    Zuk salbatu egiten dituzu PSOE eta PPren defizit demokratikoak eta nik ez, hortxe dago bion arteko aldea.

  27. Ene Hasier:

    Zure gogoeta gertakari faktiko batekin topatzen da: GAL desagertu da. Estatuak GAL-en krimenak juzkatu ditu. ETAko presoekin konparatuta noski izan dituztela beraiek baino pribilegio eta tratu hobeagoa. Baina GAL orain hogei urte baino gehiago gelditu zen. ETAk, ordea, ordudanik (80garrego hamarkada eta gero) ehunka hildako gehiago eragin ditu eta ENAMek kale borroka taldeak sortu zituen erasoa personalizatzeko eta bazter guztietara eramateko.

    Zure indignazioak ez du kontuan hartzen ETAk eragin dituen desastre humanoak, gaurko eguneraino iristen direnak. GAL iraganeko gauza bat da, nahiz eta bere krimenen pairatzaileek bere gainean eraman behar hori bizitza guztian. Horregatik merezi dute, dudarik gabe, biktimen tratamentua ETAko biktimak bezainbeste. Baina jende askosaz gutxiago da, hortan ez dago ere dudarik.

    Hitzak zehazki erabili daitezke baina zu ez zara zehatza, esaten baituzu «nire erantzunak» (guztiak?) «ez dabiltza» PSOekoen urrutik. Hori ez da argudio bat, ez baitago ezertan oinarriturik. PSOEtik ez nabil urruti esaten dudanean ETA seguru aski ez dela desagertuko prozesu hontan? Ez, ezta? Beraz ez aurpegi gogorrik eduki eta ez aurpegi gogorkeri horretan berretsi.

    PSOE da Batasunaren interlokutorea gutxienez hiru prozesuetan, 1989an (eta negoziatzaileen artean GAL-eko zenbait buru agertu ziren), 2006an eta oraingoan. Batasunak ez dio, antza, erreparorik egiten bere historial etiko zipristinduari. Zergaitik Batasunak adostu ditzake prozesuak eta gauza politikoak PSOErekin eta, adibidez, EAJ ez du horrelako eskubiderik? Fariseo hutsa zara gai hontan, Hasier. Zuk ametitzen duzu Batasuna-PSOE interlokuzioa baina ez duzu ametitzen EAJ-k berdina egitea.

    Ibarretxe gauza batzutan eredu izan zen eta galtzaile atera zen, planik eta gobernurik gabe, lehendakaritza galduta. Nik ez dut PSOE eta PPren defizit demokratikoa salbatzen (non, Hasier, egiten dut hori?) beraz ez izan Hasier aurpegi hain gogorrekoa.

    Gu bion arteko aldea ez dago horretan. Niretzat ETA eta ENAM ez dira abertzaleak. Zuretzat bai. Hor dago aldea. Eta gai hontan zuk bategiten duzu estatutaren tesiekin eta PP eta PSOErekin, ni ez bezala, beraiek pentsatzen baidute ENAMekoak abertzale radikalak direla. Ba nik ez dut horrela pentsatzen.

  28. 1- GALekoek edo Galindo jaunak halako pribilejioak izatea onartezina da zuzenbide estatu batean, hori larria da. Zuk ozenago altxa behar zenuke ahotsa, nire ustez, horien kontra.

    2- ENAmek borroka taldeak sortu zituen sufrimendua bazter guztietara zabaltzeko diozunean, hori demostratu egin behar da. Zaku berean sartzen dituzu ENAMeko guztiak, hasi ETAtik eta «a titulo personal» ETAren terrorismoa gaitzetsi duten alkateak barne.

    3 Aurpegi gogorra hau esaten duenak dauka: «Zure indignazioak ez du kontuan hartzen ETAk eragin dituen desastre humanoak, gaurko eguneraino iristen direnak». Ez dizut permititzen ETAk egin dituenak nik «desastre humanotzat» ez dauzkadal esatea. Noiz esan dut nik hori. Gure aitaren argazkiak herriko pareta askotan ikusi ditut nik, «kartzelero» izenburupean. Gure aita, ordea, ez zuen gorrotoak itsutu eta argi zeukan abertzaleen arteko akordioa beharrezko zela. Patxi Zabaletari ere traidore deitu diote. Eta? Sufritu duen jende guztiak berdin pentsatu behar du edo????

    Zuk PSOErekin paktatzeko preferentzia edukitzeak ez bazaitu herri honen borondatearen aurkako susmagarri egiten, ni ere ez nau ezker abertzalearekin paktatzearen alde egoteak ETAren alde nagoen susmagarri egiten!

    Ez dut inoiz esan EAJk ez duela PSOErekin paktatzeko eskubiderik!! Eta ez dut esan Ezker Abertzaleak ez duenik ere! Esan nahi dudana da ezker abertzalearekin paktatzea etikoa ez bada, PSOErekin paktatzea ere ez zaidala etikoagoa iruditzen. Nik ez diot inri eskubiderik ezertarako kentzen, Imanol, konparaketak eta analisiak egiten ditut.

    Azken oharra: Ez apropiatu Agirre lehendakaria, Txirrita eta beste edozein pertsona zuen idelogiara. Garaikoetxea, Arzalluz edo Egibar Agirre zenaren miresle handiak direla iruditzen zait, eta ez daude gaur egun zure pentsamoldean…
    Sufrimentua ere e apropiatu, ez zara eta ENAMen purrustadak eta muturrekoak nozitu dituen bakarra.

  29. Ene Hasier:

    1- Estatuak oso gaizki jokatu du Euskadin giza eskubide mailan. ETA eta ENAM estatua baino askosaz okerrago dira. Hori da gure errealitatea. Estatutak ez du kausatu ETAk eta ENAMek orohar kausatu duten min, heriotz eta txikizio adina. Horren kontra zuk ez duzu ezta ahotsik ere.

    2- ENAMek kale borroka taldeak osatu zituen 90garrengo hamarkadaren haseran. Nik ikusi ditut Donostian enkaputxatuak Juan de Bilbao kaletik ateratzen, bere koktelekin eta inguruko jendea mehatxatzen. Eta Donostiko alde zaharrean dendak txikitu dituzte eta jende pilo bat agreditua izan da beraiengatik. Horren aurrean esatea ez dagoela frogarik zure aldetik zinismo ikaragarria erakusten du. Errealitatea ukatzen duzu, Hasier, eta jende askoeri egindako mina eta sufrimentua.

    3- Aurpegi gogorrekoa zarela esan dizut PSOEko tesiekin lerratzen nintzela esan duzulako.

    Batasunak du PSOErekin gauzak ituntzeko preferentzia, halaxe egin baitu hiru bake prozesu adostuaz. Beraz beraiei aurpegiratu praktikan jartzen duten preferentzia hori.

    Zu ez zara herri honen gehiengoaren ordezkaria. Eta hain zuzen nik esan dizut argi PSOE eta PNV akordioa gure herriak, herriaren gehiengoak, eskatzen duela, gure gizarteari segurtasuna emateko. Jendeak jakin dezan gure gizartea puskatuko ez dela eta gure kaleak barrikadak eta koktel molotovos loratuko ez direla.

    Errepikatuko dizut: GAL ez da existitzen. ETA bai, ordea, eta baita bere ekintzak ere, halanola zerga iraultzailea, aprobisionamentua, erreklutamentua eta abar. Egoera hontan askosaz etikoagoa da PSOErekin akordioak lortzea Batasunarekin inora joatea baino.

    Agirre Lehendakaria, Txirrita eta halakoen ideologia nirearen berdina da, eta ez zurearena. Egibar, Arzallus eta GAraikoetxeak aspaldian utzi zioten Agirreren pentsamentuari, beren praktikak erakusten duen bezala.

  30. 1-Nik ez dakit zein den okerragoa Estatua edo ETA,baina nik argi daukat ez dudala ezer jakin nahi ezbat ez eta bestearekin.Agian ,zu eroso zaude Espanian.
    2-Eta Donostiako parte zaharrean ez al dituzu marroiak ikusi kristonak egiten?
    3-psoe eta PNV akordioa dela eta,zuk gai politiko guztietan» herri gehiengoaren» alde egiten al duzu?
    4-Agirre lehendakariaren pentsamenduari buruz,karnetak banatzen al dituzu?

  31. 1- ETA Estatua baino gaiztoagoa, Stalin Hitler baino gaiztoagoa (heriotz kopuru gehiago)… Nire ustez, biak dira berdin larriak. Hori ETAren aurka ahotsa ez altxatzea bada…

    2- Ostras, kaputxa handia zeramaten kaputxadun horiek! Nola arraoi kabitzen zen ENAM guztia kaputxa baten barruan? Aurpegi ezagunik bai?

    Aizu, GALekoa gertatu zenean ez zuten PSOE osoa kartzelan sartu! Zuk ENAM osoa sartu nahi duzu espetxean… Orain bai, orain erababili dut ironia, baina zinismorik ez.

    3. ETA existitzen da bai, baina orain, hain justu, su-etena eman du. Une honetan ez dago indarkeriarik. Ibarretxek beti esaten zuen indarkeria dagoen artean ez zuela ezker abertzalearekin paktorik egingo. paktatzeko modukoa da, beraz, egoera. PSOE jendea frogarik gabe atxilotzen ari da, ustezko errugabetasunaren printzipioa hausten ari da. Bihar ni atxilotuko banindute? Sinetsi egingo al zenuke saltsa arraroren batean sartuta nagoela?

    4- PSOE eta PP oso eroso zeuden 1998ra arte. Ajuriaeneako paktora arte, eroso zeuden. Lizarrak (indarkeriarik gabeko egoera), ordea, abertzaleak batzeko aukera ekarri zuen. Bide politikoetatik independentziara abiatu zen herri hau. Konstituzionalistek, ETAk su-etena ematearekin poztu beharrean, PNVk mendira jo zuela esan zuten. Imanol, kontituzionalistek esaten dute: » en este pueblo se puede ser independentista, pero ojo, ni se os ocurra ir a por la independencia» Edo «en este pais es libre hablar euskera, de que os quejais, pero ya me encargaré yo de que el euskera no valga para nada». » los debates identitarios no tienen sentido, nos dividen, pero ya me encargaré yo de que todo quisqui tenga el documento nacional de identidad».

    Zizek-ek oso ondo esplikatzen du fenomeno hori: «tolerantzia eskaintzen digute baina eskubideak murrizten dizkigute». Ni nazkatuta nago tolerantziarekin, eskubideak nahi ditut nik! Erraza da esatea, adibide bat jartzearren: «hay que ser tolerante con las mujeres, pero ya me encargaré yo de que cobren menos…» Déjate de tolerancias, lo que hay que hacer es no permitir que una mujer cobre menos por el mismo trabajo…»

    Zizek-ek oso ondo azaltzen du doble moral hori eta sozialistak artistak dira horretan. Jose Antonio Pastor batek esaten duenean, » yo soy vasco», sinetsi egin behar al da? Oye, perdona, tu tienes el mismo derecho que yo a vivir aqui, hasta ahí de acuerdo, pero eso de que eres vasco? Eres un español que vive en la CAV, con todo el respeto del mundo. Kroaziako serbiar batek inoiz ez luke esango «yo soy un croata que quiere vivir dentro de Serbia».
    Urte gehiegitan utzi diogu jende horri euskaldunak direla esaten, hainbeste urtetan, ezen, politikoki ez zuzena bihurtu den kontrakoa erantzutea… Herri honetakoa zirko bat da, hainbeste sufrimendu ez balego barregarria izango litzatekeen zirko bat.

  32. Ene Hasier:

    Une honetan indarkeria dago. Une honetan ETAk zerga iraultzailea eskatzen jarraitzen du. Eta bere aprobisionamentu lana ere. Eta noski objetiboak aukeratzen ditu ere. Eta, noski, udara hontan ikusi ditugu zuk existentzia ukatzen dituzun kale borroka talde horiek gure herrietako festak izorratu nahiez eta ertzaintza erasoaz. Hauek errealitateak dira. Eta ETA berriz ere puskatu dezake nahi duenean suetena. Beraz ez dago bakarrik gogorkeria, baizik eta gogorkeri gehiagoren mehatxua ere. Zu itsu zara honen aurrean, dakusadanez.

    Non esan dut nik inor gartzelan sartu behar denik? Inon ez. Beraz gezurra esan duzu, Hasier.

    Estatuak garantiarik eta probarik gabe jendea atxilotzen du, dudarik gabe. Nik lagun bat dut bi urtez gartzela pasa duena eta kargorik gabe askatu dutena. Nik ez dakit zer pentsatu eta sentituko nukeen horrelako gauza bat gertatuko balitzait, baina injustizia larria dela begibistan dago.

    Lizarra-Garazi bizi izan nuen eta engainu ustela gertatu zen hori guztia. Lehenengo azeleradorea eman sufrimentuaren sozializazioarekin eta zinegotzien zein politikoen hilketekin eta gero azanaria erakutsi, Lizarrakoa. ETAk argi zioen 1996ko izkribu batean: «engañaremos de nuevo a PNV y EA con una tregua y haremos que rompan las amarras con el estado». Hauxe zen ETAren jokoa, Ibarretxe espainolen oinazpitan uztea. Eta Otegik ere hauxe esan zuen: «preferimos un lehendakari españolista a un lehendakari autonomista». Eta hori saltzen didazu.

    Otegik esan zuen independentzia urtebetean lortuko zela. Beste gezur bat, zuk planteatzen duzun abertzale batasunaren antzekoa.

    Sozialistak eta pepekoak jendea, pertsonak dira, Hasier, eta odola eta aragia dute zuk eta nik bezala. Eta zuk egin arrazoipidearen arabera, euskaldunen etsaiak direla, ETAk PP eta PSOEko jende asko hil egin du. Eta prest dago ere EAJ-ko «autonomistak» akabatzeko. Hori da ENAMen logika, sektore eta partido osoen kriminalizazioa, euskal arazoa aitzakia dela hori egiteko. Aitzaki hori guztiekin bukatu behar da pakezko bidetara ailegatu gaitezen.

    Ai Amari:

    1- Egitate objetibo bat da ENAMek Estatuak baino jende gehiago hil duela eta gainera abertzaleak eta espainolistak erasotu dituela azken 30 urtetan.
    2- Jende gehienak PSOE eta EAJren arteko akordioa nahiko luke nik esandako arrazoiarengatik: gure gizartea puskatu eta trintxera politikoetan lerratu ez dadin. Hori diote gainera inkestek. Zuk pentsatzen duzu hau ez dela egia? Zergaitik?
    3- Ni Jose Antonio Agirrezale soila naiz. Zu ez?

  33. 1- * Kale borroka kartzela merezi duen delitua da
    * ENAMek kale borroka taldeak osatu zituen

    Bukatu zerorrek tautologia hori.

    2- Nondik atera duzu beheko esaldi hori?

    “engañaremos de nuevo a PNV y EA con una tregua y haremos que rompan las amarras con el estado”.

    Zuri ez al zaizu iruditzen Ezker Abertzaleko jende asko ETArekin nazkatuta dagoela eta benetan bakea nahi duela indarkeria utzi eta politika egiten hasteko? Ez al zaizu iruditzen badakitela militarki ezin dela gerra hori irabazi? «que el PNV rompa amarras con el estado» uler dezaket, Ezker abertzaleak PNV bere terrenora eraman nahi duelako, baina «engañarles» hori ez. Zer irabazten dute joko horrekin? Eta Desmon Tutu, Hume, de Klerk eta abarrek esandakoa zergatik onartu dute orduan?

    Oregiren esaldi hori nik ez dut irakurri, baina bere iritzia izango da, nirea sekula ere ez. Basarri bertsolariak esaten zuenez, «dana lortu ezin danean, lortu dezagun ahal dana». Ni ez nago eguneroko isntituzioetako lanaren aurka, beharrezkoa da (txillardegik berak uste dut esan zuela kalte egin digula abertzale modertatuek agintea galtzeak), baina independentziarako bideak eraikitzearen alde nago.

    Eta azkenik, zergatik jartzen duzu»autonomista» hitza kakotx artean PNVz ari zarenean? Ez didazu ba ukatuko EBB autonomista denik, ezta? Erabat errespetagarria da autonomista izatea, baina mesedez, uste dut herri honetako alderdi guztiak bat datozela EBB autonomistatzat hartzeko.

    Azken galdera: nahiz kontrapartida politikorik ez eman, gerta daiteke PSOEk amnistiarik ere ez ematea. Zer irudituko litzaizuke? Hori ez al litzateke katu bat gela itxi batean sartzea? Hau da, ETAk amnistiarik ere lortuko ez balu (badirudi PSOE ez dagoela prest), ez al zaizu iruditzen probokazio handi bat litzatekeela PSOEren aldetik? Alegia, ETAren genioa piztuko lukeela eta bere historian egin dituen astakeriak baino askoz handiagoak egiten has daitezkeela. Nik badut beldur hori; izan ere 800 preso politikok kartzelatik ateratzeko esperantza galtzen badute, uste dut ez dela deskartatzekoa hemen ere Palestinan edo Afganistanen egiten diren eraso-suizida horiek ere ikus ditzakegula.

    Esan benetan, Imanol. ETAk Chavezekin eta venezuelarekin hartu-emanak baditu, zergatik ez Al-Qaedarekin? Uste duzu ETAk parte hartu zuela Martxoaren 11ko atotxako tragedia hartan? Los Santosen iritzikoa zara horretan?

  34. Ene Hasier:

    Zuk badakizu baina esplikatu dizut, kale borroka ez da poliziak inbentatutako hitza, baizik eta ETA berak erabiltzen duena eta izkribu nahiko luzeak egin ditu horri buruz, martxan jartzeaz gainera. Beraz, Hasier, errealitate hau ukatzen ari zara, gogorkeri mota bat ez dagoela esaten duzu, ETA berak aitortzen duena. Orduan ez dira kutxazainak erretzen, ez kontenedoreak, ez dira erasotzen kargu politikoen etxebizitza, eta kazetariena eta abar. Hori guztia errealitate bat da eta zuk ukatzen duzu eta ez duzu arrazoirik jartzen hori ukatzeko.

    Zita hau da eta nik eman dizudan aldaera ez zen erabat egokia:

    “Mediante una disminución de la «kale borroka» sobre sus intereses (los del PNV y EA), conseguiremos confundir nuevamente al PNV y a EA, e iremos preparando una nueva tregua que consiga romper definitivamente sus amarras con el Estado español».

    Hau da ETAk 1997 izkribu batean esaten zuena. Bai, arrazoia zenuen, ez zuen «engañar» hitza erabiltzen baizik eta «confundir». Izkribuaren esanahierako ez du inportik, engainatzea baita intentzioa, argi ageri denez. Eta ETA berak aipatzen duen zuretzat existentziarik ez duen kale borroka. Eta hori izan zen ETAk egin zuena.

    EAJ abertzaletasunaren iturburua da eta abertzale hitza berarengan gorpuztu zen lehenik. Autonomista da eta burujabetzaren aldekoa, bi gauzak uztarturik baitira, oraingo autogobernua ukatzen duena biharko independentzia ukatzen duelako. Eta galdera bat: zer iruditzen zaizu ETAk EAJko deituriko «autonomistak» heriotzez mehatxatzea? Hori baita Loiolako prozesuaren ondoriotako bat.

    Hasier, PSOEk ez badu ezta amnistiaren promesarik ematen, eta akaso gertatu daiteke: orduan benetan hasiko da ETA sarraskiak egiten? Orduan «prozesu» delako honek ez du irtenbiderik? Ez da pakerik izango? Orduan, nirekin zaude, gertatzen ari zaiguna antzespen hutsa da eta hemen ez dago pakezko biderik. Eskerrik asko argitasunarengatik, halako susmoa bainuen nik ere.

    Nik dakidan gauza bakarra mundu globalizatuan droga saltzea, diruaren zuritzea eta armen trafikoa elkarloturik daudela. FARC da munduko kokaina saltzailerik haundiena. Eta Al Quaeda heroinarena. ETAk lehen erakunde horrekin harremanak ditu, ez dakit zenbaterainokoak. Baina nire ustez FARC erakunde iraultzailea da eta ez lioke ETAri sekula elkartasun iraultzailerik ukatuko.

  35. Zure galderari erantzunez, gaizki iruditzen zait ETAk EAJ deituriko autonomistak mehatxatzea.

    PSOEk amnistiarik ere ematen ez badu, egon ziur indarkeria bueltatuko dela. Nik ez daukat inongo informaziorik, baina tontoenak ere badaki hori.

    50 nurteko borrokagatik autodeterminazioa lortu ez eta gainera presoak kartzelan usteltzen utzi? Zuk badakizu gatazka bat ez dela horrela bukatzen.

  36. Imanol erantzu mesedez nere galderei.Ez dizkizut errepikatuko goian dituzu.nik bai erantzungo dizut.
    1-ETAk 50 urte ditu ez 30,ikusteko urte hoietan okerragoa zein izan den.Araluce akatu zutenak oso gaizki egin zuten baina horrek ez du esan nahi bere hiletan,akto faszista batean bihurtuta,zegoen jendearekin manifa bat konpartitzeko prest negonik.Han bildutako batzuk fusilamentuei buruz asko zekiten eta ia denak bere etxeko ohean libre hil dira nahiko diru egin eta gero.
    2-PNV-PSOE.Akordio horren kontrakoa naiz.PSOEk hemego gehiengoari parre egiten diolako.Estatutu berria,kontsulta,Gernikako estatutua…menpeko erlazioak ez ditut gustoko.
    3-Agirrezalea naiz baino zu izatea kezkatzen nau.Bultzagile batek ez luke inoiz komunistekin gobernu bat egingo faxismoaren aurka.Hor daude zuen ikuspegi desberdinak Castro eta Pinocheten artean.

  37. Imanol hilabete bat kanpoan egongo naiz eta ez dut gai honi buruz gehio idatziko,gainera mingarria egiten zait.Mila esker

  38. Eske Aiamatxo eske klaro Agirrezalea zarela esaten duzu eta klaro ez dakit jakingo duzun baina nola nahiko analfabetoa ikusten zaitudan gai hontan ba Bultzagileen kide ezagun zen Anton Irala, ba Agirre beraren idazkaria zela, komunistak ziren gobernu horrean bertan 1936an. Errespeto piskat Agirreri eta bere idazkariari, maitia.
    Eta klaro nundik atera duzu ba maitia Bultzagileak Pinocheten aldekoak direla? Eske klaro badakit esperientziaz Bultzagileek jende gaizto eta tontoaren aldetikan jaso dutela erdeinu kanpaina eta ikusten da kanpaina horretan ba beste ipotx bat zarela.
    Joan hadi hemendik, Agirrezale faltsu-faltsua, eta pakia eman zak hainbeste gezurrik esan behar gabe.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *