Ion Gaztañaga

Espainiako selekzioak izan duen ibilbideak hainbat arazo estaltzeko birtutea badu, baina gustoko izan dut Iñigo Urkulluk gai honen inguruan izan duen erantzuna egokia dela deritzot: irabazi dezala hobekien jokatzen duenak. Espainia eta Alemaniaren aurkako partidaren aitzakiarekin, bi ekonomia hauek egun dituzten egoeraren inguruko berriei so egitea komeni zaigu.

Alemaniako kasuan Wolfgang Schäuble, finantza ministroak zertxobait kezkatuta egoteako arrazoiak ere baditu. Orain dela hilabete gutxi, Alemaniako ekonomiaren indarra errekuperatzen zen heinean, oso pozik agertu eta eta «zoragarria da hurrengo urtean aurrekontuen defizita espero dena baina baxuagoa dela jakitea» zioen. Ekainerarte, hazkundearen aurreikuspenak gorantz zihoazen enpleguaren berreskurapen apurrarekin batera, baina orduztik, estimazioak geldotu eta Alemaniak munduko beste ekonomiengandik duen dependentzia agertu da, aurrezteko planek alemaniako barne-eskarian izango duten eraginak ez duelako beste herrietan izango duen eragina.

Alemania herri esportatzailea da eta euroguneko herrien martxa arintzen ez den bitartean, Alemaniaren martxa ez da gehiegi handituko, ez eta Txina eta AEB ekonomiek tiratzen ez duten bitartean. Eta hazkundeak Alemaniako enpleguan izango duen eragina ez da beste herrietan bezalakoa izango, Alemaniako enplegu-flexibilitateak enplegua ordu-murrizketaren bidez mantendu duelako, eta lehen hazkundeek murriztutako orduen errekuperaketa ekarriko duelako, eta ondoren bakarrik enpleguareren jaitsiera. Eskerrak Alemania %8an dagoela.

Bitartean, Espainiaren egoera askoz okerragoa da. FMIak Espainiarekiko aurreikuspenak beheratu ditu eta enpleguaren errekuperazioa zailtzat jo du. OCDEaren aurreikuspenen arabera, Espainiaren hazkundeak beste herrienak baina lau aldiz handiagoa beharko du izan, hain zuzen %10,7, krisi aurreko enplegu maila errekuperatzeko.

Baina sektore publikotik datozkigun berriak ez dira hobeak. Jerezko hiriburuan 1.000 euro besterik ez zaie ordaintzen funtzionariei eta Jerezko probintziako 20 udaletxetan soldaten ordainketak atzeratzen ari dira. Madrilgo hainbat herritan, Esperanza Agirreren hitzetan, arazo larriak daude, eta okerrera joko du IBIarekin jasotakoa amaitzen den heinean.

Bestalde, Alacant-en izan dugun ustelekeriaren aurkako operazioan diputazio burua atxilotu eta gero, ustelkeria kasuek hiritargoen duten eragin eskasa azpimarratzekoa da, ohitura bihurtu baita orain edozein lekutan eta egoeratan kasu berri bat azaltzea.

Baina azken finean, Rajoyk «gorriaren» funtzioa nazio-batasuna mantentzea dela dioen horretan, ekonomia estaltzeko espektakuluak ez du luzaro iraungo, ogiak eta zirkoak ezin izango baitute benetan larria izango dena ekidin. Ez Erroma zaharrean, ez eta eraikitzeke dagoen Europa honetan.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

8 comentarios en «Ogia, zirkoa… eta ekonomia»

  1. Gaztañaga, en cualquier circo tiene que haber payasos, y en la brunete mediática española, hay dónde elegir. Sin ir más lejos, la mejor frase que he oído relacionado con la economía y el sentimiento español después de pasar a la final, era la frase en portada de El Mundo:

    http://www.elmundo.es/elmundo/2010/07/07/madrid/1278535011.html

    ‘La crisis, que se la coman los alemanes’

    Yo soy español, español, español». Las calles de Madrid son un grito unánime después de que España se haya clasificado para las semifinales. «Esto no lo habíamos vivido nunca, ¡esto es historia!». «La crisis ahora que se la coman los alemanes», comenta David Muñoz, un aficionado que no ha dudado en en bajar a la calle después de que España se clasificara.

    «Nos hemos comido la salchicha alemana. Estos alemanes no juegan un pimiento», comenta Félix, que tras desenfundarse la camiseta de Torres se ha metido en la piscina junto a varios aficionados más, en una urbanización de ‘Sanse’.

    Es decir, que la gran patria que nos obsequiado con tan grandiosas frases como «Muera la inteligencia» o «Vivan las cadenas», pone su granito de arena para darle lecciones de crisis a Alemania, que tiene un 7’7% de paro, menos que en Diciembre del 2007 según la última encuesta, mientras que España que supera el 19% (40,5% de paro juvenil) según el Eurostat.

    Todo un poema económico.

  2. Españolek ze diren erakutsi dute. Mendeku gose dabiltza. Munduak kendu diona, orain ematen diote-eta. Hala ere, zerk bultzatu duen futbol taldea ez dira konturatzen. Apaltasunak ez du balio munduko kopako final zaudenean. En fin.

  3. Porompompero

    Cuando les llaman para jugar con ESPAÑA los jugadores vascos van encantaos

    Cuando les llamaronn para jugar con EUSKADI los jugadores vascos no fueron.

  4. Es verdad, ya me akuerdo k hubo kien hizo el kaldo gordo al MLNV kon el nombre d la selekcion xa luego echarse en brazos d apaña. K evidente es k lo + parecido al apañolismo es la baturrada.

  5. Nire ildoari jarraituz, Mariano Larraren hitzak ekarriko ditut: «Aquí tenemos el loco orgullo de no saber nada, de querer adivinar todo y no reconocer maestros».

  6. Si y nos cegamos los ojos con los DESMANES TRIBUTARIOS del aleti y la real, con las HACIENDAS FORALES, y con el tratamiento con la inscripcion en ETB, de los dias horas y minutos, que le quedaban al aleti pa jugar la final con el BARSA en VALENCIA, que BOTXORNO, igual que cuando salio Ibarrtxe, CON LA SILLA I NFANTIL DE ikea.

    QUE EN TDOs SITIOS CUECEN HABAS, colegis.

  7. Argi dago espainiar selekzioaren hikamika guztia propaganda ustela dela. Gauza tamalgarria da benetan ikustea nola espainiarrak profitatzen diren ez bakarrik katalanek egindako zergetaz baizik eta bere jokalarietaz. Eta noski medalla beren alkandoran jartzen dute. Esan nahi dut espainiarrek hori egiten dutela.

    Arrano jauna: euskal selekzioa ez dabil MLNVko kintakolumna atzetik dagoelako gure indarrak erdibitzen. Hori zuk nik neronek bezala badakizu. Beraz eskatuko nizuke ez eperrik mariatzera.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *