Euskal zer eta nor: nortasunaren eztabaida ENAMen barruan (eta 3)

Imanol Lizarralde

Olariaga eta Jimeneztarrek estrukturalismo frantsesaren ikasgaiak hartuta Euskalerriko kasura aplikatu nahiko lituzkete. Zer diote ikasgai horiek? Historia ideologia nagusi baten ispilua besterik ez dela, ez duela berezko eta benetako mamitasunik. Horrengatik diote:

“Gaur egungo euskalduna, tradiziora edo historiara lotzen badugu, historiaren metafisika batean (batzuek egiten dutena, euskal sozialismoaren hastapenak karlismoan daudela interpretatuz eta beste hainbat absurdo) kateatu dugu. Iraganeko porrotetatik, galeretatik eta garaipen txikietatik at behar dugu gure burua. Handik urrunduz eraiki etorkizuna. Balioa kentzen al dio gure identitateari eraikia izateak, eta etengabe eraikitzen eta eraldatzen egoteak?”.

Zer da hemen “historiaren metafisika” deitzen zaiona? Historiak ematen digun jarraikortasun zentzua, nonbaitetik gatozenaren zantzu presentea. Txirritak uste zuen euskal foruak liburu batean zeudela eta mila urtetan mantendu zutela Euskalerria libre. Honek badu zentzu bat, Txirritak euskal herri xehearen kontzientzia adierazten baitzuen horrela: nahi bat, amets bat, memoria bat eta horien araberako arauak eta portatzeko modu praktikoak ere. Gure filosofoentzat hau guztia da errotik erauzi behar den “metafisika”.

Olariaga eta Jimeneztarrek ez dute iraganik nahi bertan ezker iraultzailerik ez dagoelako. ETAk sortu du, ENAMen ikuspegiaren arabera, euskal historiaren zero urtea. Ordurarte euskaldunak atzerakoi txatxu batzuk izan baikinen eta ez dago horretatik ondorio ona ateratzerik. Kontuan izan behar dugu ere, Olariaga eta Jimeneztarrek, eta ikusiko dugunez Apaolaza berak, espainiarrek euskal historiaz egin duten karikatura gogotik onartu egin dutela.

Etorkizunaren metafisikan eroriko dira gure filosofoek iragana ekidin nahieko saio politiko-filosofiko horretan. “Balioa kentzen al dio gure identitateari eraikia izateak” galdetzen dute. Gogoan dut Chesterton-en erantzuna beste filosofo bati. Honek zioen: “askotan pentsatu dut ea etorkizunak zer begiez ikusiko gaituen”. Chesterton-ek erantzuten zion: “etorkizunak ez du begirik”.

Zergatik da etorkizuna lehentasuna filosofo hauentzat? Etorkizuneko metafisika horrek erditutako mezu eta ilusioetaz janaritu nahi baikaituzte: biharko independentzia, biharko sozialismoa, biharko abertzale ezkertiarren batasuna, herri zapalduen elkartasuna… Etorkizuna da ENAMen kapela eta bertatik ateratzen ditu jendea liluratzeko untxi nahi haina. Unai Apaolazak, hizpide berdintsua erabiliaz, bitan banatzen du euskal nortasunaren interpretazioa:

“Bi aukera planteatzen dira: lehenengoak identitate nazionala modu esentzialistan ulertzen du, denbora eta espaziotik at. Bigarren ikuskerak aldiz, horrelako esentzia metafisikorik ez dagoela esango luke, identitate nazionala eraiki egiten dela alegia”.

Manikeismo kutsu piskat du Apaolazak emandako banaketak. Zehaztasun haundiagoaz esplikatzen digu aurrerago:

“Nire ustez nazionalismo guztiek babestu nahi dituzte naziotasunaren oinarritzat dituzten bereizgarriak (finean nazionalismoa hori egiteko proposa- men politikoa da). Baina gakoa, bereizgarri horiek iraganean bezala berdin-berdin kontserbatzea nahi duen proiektu nazionalista batetik (esentzialista) eta bestetik bereizgarri horiek momentuko jendarteak ulertzen dituen eta gura dituen moduan etorkizunera proiektatzen (dinamikoa, dialektikoa) dituen proiektuaren arteko bereizketa egitean dago. Zelikek, nire ustez, nazionalismo guztiak zaku berdinean sartzen ditu, esentzialistan alegia. Bere herrialdeko historiaren eraginez behar bada”.

Aurreko eta ondorengo zitetan ikusten da Apaolazak gogotsu besarkatzen duela teoriko espainiarrek, eskubitar zein ezkerrekoek, euskal abertzaletasun historikoaz egiten duten interpretazio itxuragabea. Beraiekin bat egiten du hein horretan, ENAMek bezala. Horrengatik hain farregarri gertatzen da “hiritar pedagogo” multzoaren terrorismoaren kontrako gurutzada ideologikoa: beren jopuntua ez da “ezker abertzalea”, betiko abertzaletasuna baizik, argudio hauek erabiliaz. Eta kritika horretan ENAMek espainiar intelligentsiarekin bat egiten du, Apaolazak, Olariagak, Jimenezek erakusten duten moduan.

Ez baidago (Apaolazak iritzi hontan espainiar teorikoen irainarekin bat egin arren) iraganera bueltatu nahi duen abertzaletasunik. Hori karikatura hutsa da, eztabaida ustez filosofikoan planteatzen den sinplifikazio defendaezina. Euskal abertzaletasun betikoarentzat iragana erreferentzia da bertan gure herri nortasuna islatu delako, instituzio askeak ehunka urtetan ibili zirelako eta oraingo instituzioak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritza bera, izpiritu horren jarraitzaileak kontsideratzen direlako. Jarraikortasun historikoa, instituzio, hizkuntza zein jendeetan azaltzen dena, da Apaolazak ukatu egin nahi duena, ENAM ez baita inongo jarraikotasun historikoaren fruitua, haustura baten fruitua baizik. Oteizak ongi zioen bezala 80 amañi dauzkagu neolitikotik hona euskal gizakien katea eginez. Kate hori moztu izan balitz ez litzateke euskaldunik izango gure artean. Apaolazak kate hori ukatu du, ENAM bezalako subjektu autogeneratu batean bere fede filosofikoa jarri duelako.

Eztabaida hau ez da arrotza gertatzen ENAMen barruan. Horrelako eztabaida baten dekantazioaren eskutik sortu baitzen ETAren ideologia ofiziala. Apaolaza berak onartu egiten du hori: “Berrikuntza honen meritua (“abertzaletasun” modu berriarena, izan ere) ETA eta bere inguruan sortu zen mugimendu politiko, sozial eta kulturalena da”.

Garai horietan, ETAren buruzagi ofizialista marxista-leninistak eztabaidan jarri ziren ETAren fundatzaile izandakoen sozialista-humanisten taldearekin, Txillardegi eta abarrekin alegia. 1966an Txillardegik artikulu sorta batean hizkuntza eta herriaren arteko identifikazio itxi bat proposatu nahi zuen abertzaletasunaren euskarri gisa: “Hitz batez: hizkuntza da herri baten arima”. Identifikazio honek suposatzen zuen herriak “arima” zuela (herriek “izpiritu” bat dutela) eta izpiritu horren isla hizkuntza nazionala dela, euskara gure kasuan. ETAkoek, Vgarren Batzarraren ondorenak praktikan jarri zituztela, idei honen kontra azaldu ziren. Euskal “eskubia” deitzen zuten horren euskal izatearen kontzepzio kulturalaren aurrean, ETAkoek zera zioten (Kemen iraila-urria 1969):

“Su error está en concebir la cultura vasca como un sistema perfecto de respuestas culturales, que en un momento histórico determinado nos lo han aplastado y que la labor actual es la de revitalizar esa caja mágica en que está presa nuestra cultura para volver a nuestros antiguos derechos y libertades, etc. Es un error lógico en una concepción metafísica (burguesa) de la cultura que define a ésta como un “alma vasca” alcanzada ya pero inamovible, es decir, independiente totalmente del reto del medio”.

ETArentzat, orduan eta orain, “kultura” kontzeptua ezin daiteke botereen borroken eremutik kanpora ulertu. Kultura, euskal kultura bera, tresna bat da mundua eraldatzeko egitasmoaren baitan:

“El confundir cultura con una serie de respuestas culturales ya dadas y el poner el epíteto “euzkaldun” en el ser o no de origen vasco y no en lo político (es decir en la práctica social contra el medio pero posibilitando la consolidación de la cultura popular vasca) son errores de esta concepción. No vale el detenerse en el Cromletch, en el pacto de Vergara o en las guerras carlistas: la cultura popular vasca es algo a seguir construyendo, a realizarla constantemente, a posibilitarla en la práctica de la unidad revolucionaria de los cuatro frentes. La mitificación de la cultura es en si mismo algo que está negando esa cultura”.

“Lau fronteen batasun iraultzailea”z mintzo da testua. Izan ere, euskara fronte kulturalaren konposagaietariko bat da. Borroka sozioekonomikoa, politikoa eta militarrarekin batera doa fronte kulturala. Lautasun horren baitako “batasun iraultzailean” du baliorik gure hizkuntzak. ETAren ustez euskal kultura ez da mitifikatu behar. ETArentzat euskarak ez du Txillardegik eta beste hainbat kulturalistek ematen dioten zentzu transzendenterik; euskara zeinu bat da, herri zapaldu baten hizkuntza, eta hein horri dagokionez du balioa: lau frontetan banatutako gatazkan kultur eremuari dagokion borroka eragile gisa jokatzeko.

Errepikatuko dut lehen artikuluaren bigarren parrafoan egin nuen galdera: nola egokitu euskal aberri arazoa ezkerreko baloreetara? Filosofoek erakutsi diote Raul Zelik solidarioari beren abertzaletasuna ez dela abertzaletasun historikoarena bezalakoa, aldiz, Zelik-ek planteatzen duen subjektu autogeneratu eta haustzailearen ildo berdinetik doala, aberria “eraiki” egiten baita, eta bestela “erreakzionarioa” baita. Hontan dakusagu bai ENAMen eta bai bere agente ideologikoetan euskal nortasunak ez duela lehentasunik: ezkerreko balore horietara egokitu behar da ezinbestez, bestela “gaiztoa” (atzerakoia) gertatzen baita. Apaolazak zera dio:

“Identitate nazionala eraikuntzak gauzatzen du, jendarte konkretu batetan bizi diren subjektuek elementu objektibo-dinamiko jakin batzuekin elkar eragitean sortzen duten eraikina baita hau. Beraz, identitate nazionala «da» «eraiki» egiten dugulako, ez dago aurretiazko identitate nazionalik, identitatea hezur-haragizko subjektuek eraikitzen baitute. Ez dago beste aukerarik”.

Jendarte konkretu hori sendi gizarteen fruitua da, beraietan bizi izan da eta horrelakoak osatuko ditu gerora. Jendarte horrek bereizgarri batzuk dauzka eta bereizgarri horiek jasotakoak eta ikasitakoak izango dira besterik izan ezean. Ez dira beraiek eraikiak, beste batzuk, aurrekoek, eginak baizik. Hirugarren dimentsio bat falta zaio Apaolazak egiten duen elementuen konbinaketari, “elementu objektibo-dinamiko” horien artean tradizio bera baitago. Chesterton-ek tradizioari “hildakoen demokrazia” deitzen dio. Zergaitik? Bizi garenon iritziak eta ekintzak ez direlako aintzakotzat hartu behar diren bakarrak. Hildakoek badute ikasgai onik euskaldunarentzat. Eta gugan dira, gure memorian, gure antzekotasunean, gure jarraikortasunean. Hori ukatzea ETA sortu zen arte “atzerakoi” batzuk ginela pentsatzeagatik euskal nortasuna bera ukatzea da, ENAMek egiten duena bestela egiten duenaren itxurakeriaz.

7 thoughts on “0

  1. Estrukturalismo frantsesa da MLNVtik datozen filosofo eta teoriko politiko gehienen ideologia ofiziala. French Theory deitzen den hori Estatu Batuetako humanitateetako departamentuak bete ditu, Tony Judt-ek esan bezala (Reaprissals: Reflections on the Forgotten Twentieth Century, 2007).

    Nolabait esateko, 70garrengo hamarkadatik ortodoxia berri bat sortu da teoria iraultzailean, Althusser eta bere taldekoek zabaldutakoa Estatu Batuetara eta humanitate hainbat departamentuetara mundua zehar. 68ko iraultzaileen ondare teorikoan oinarrituta dago, halanola Mao Zedong-ek Iraultza Kulturalean egindak ekarpenetan ere.

    Gure artean baditugu frantziar teoriaren bultzatzaile piloa, beste eskolako batzuekin nahasirik badira ere. Beraiek irudikatzen dute inor baino hobeto iraultzailetasun pijoa, gauche divine delakoaren ideologia moldea.

    Gure artean Markos Zapiain dugu ere, honek esaten baitu, artikuluan izendatu direnekin bateginez:

    60 hamarkadatik, “…ordudanik kontua ez da aspaldi ebatsi ziguten Euskal Herri kuttuna berreskuratzea, Euskal Herri berri bat etengabe sortzea baizik; etorkizuna izango da harrezkero denboraren norabide gailena, ez iragana; eta etsaia, dugunaren aldeko fanatikoa” (Zenbait Terrorista, 15. orr).

  2. Oraindik gehio, Osatuz. Jimenez eta Olariagen artikulu batean esaten dute (“Ideien borroka” GARA, 10-5-9):

    “Menderatuta jarraitzeko eta errealitatean ez dagoen mundu bat eraikitzeko sortu dizkiguten ideia eta kontzeptuak Soziologiatik, Filosofiatik, Antropologiatik… borrokatu behar dira, buelta eman eta marra gorriak ezarri behar zaizkie. Egunero bonbardatzen baikaituzte kontzeptu huts bezain ekibokoekin: demokrazia, aniztasuna, biolentzia, elkarbizitza, bakea, giza eskubideak, biziaren sakratutasuna, hiritartasuna (unibertsala)…”.

    Hau da ideologia frantses horren oinarria. Pentsatzea ideia eta konzeptu guztiak ideologi batek ariltzen dituela eta ez dutela ideologia horretaz aparteko errealitaterik. Noski hemen funtzionatzen du sistemaren zapalkuntza eta zapalkuntza nazionalaren arteko konfusio deliberatua. Horregatik alienazioaren idei nagusi hoiek (demokrazia, giza biziaren balioa eta abar) salatzen dituzte ideologia nagusiaren zutabeak izango balira bezala. Noski hemen dudan jartzen dena Mendebaldeko demokraziaren kontsentsua da eta borroka nazionala palanka bat besterik ez da kontsentsu hori gure herrian kolokan jartzeko.

  3. Para confirmar lo que aquí se dice, que el nacionalismo histórico es histórico y es el que reivindica la continuidad de la patria vasca y el patriotismo revolucionario de ETA pues detesta la historia y las justificaciones históricas, mirad lo que dice el indocumentado Javier Cercas en el suplemento de El País de hoy:

    “en la práctica poco tiene que ver el belicoso nacionalismo vasco con el felizmente pusilánima nacionalismo catalán, pero en el fondo ambos postulan la existencia de una comunidad pura y primigenia dotada de inalineables derechos históricos”.

    Lo que el llama “el belicoso nacionalismo vasco” (con ETA y los suyos) no reivindica sino más bien abomina de la historia vasca y reivindica que la identidad vasca se la pueden sacar de la manga y hacerla como si el Che fuera vasco honorario.

  4. Lan hartu duz bai imanol.

    Eta hau da kriston sakontasuna duen eztabaida.

    Garai batetan Marxismo Leninismomotik eraiki izan nahi zuten gure herriaren konsientzia.

    Orain ordea amnesia kolektibo batetik eraiki nahian dabiltzate, gure batbateko nahia delarik gure erakuntza nazionala sortuko duena.

    Dena den ponentzi edo gogoeta horiek egiten dituztenak niretzat infliltratu batzuk dira Espainaniaren zebitzuan, Ez dezatela uste Ezker Abertzalekoek infiltratuak ETA eta bestelakotan bakarrik daudenik, intelektualetan ere badira infiltratuak.

  5. Yo opino como Xabier. Si yo fuera un infiltrado al servicio del estado español en su afán por difuminar y anular el hecho difrencial vasco estaría haciendo las reflexiones y los plateamientos que vosotros con pleno acierto denunciais.

    No hay nada que rascar del pasdo según estos, solo es cuestión de unos iluminados, y solo falta que los iluminados que expresen una vooluntad sean muchos.

    Ahora sólo falta que pongan la coletilla que todo infiltrado tiene en mente, si que sean muchos dentros de la mayoría exigida por al constitución española para cambiarla, pero eso no lo dicen, claro tiene que aparentar ser superabertzales radicales.

    Lo de radical desde luego nada va a tener con nuestra raíz.

    Oj.

  6. Xabier eta Andoni lagunak:

    Gauza beretsua gertatu zen, izan ere, 60garrengo hamarkadan kulturalistak eta marxista-leninistak lehiean ibili zirenean: ideologia iraultzailearen mami ontologikoa planteatzean (non eta herrien izpiritua ukatu egiten zen, eta horrekin batera aberri nortasuna), esaten zuten infiltratu “españolista”k zirela.

    Orain, urteen perspektibaz, badakusagu kulturalistak baztertuak eta erasotuak izan zirela eta ortodoxia berri bat ezarri zela euskal ohiko pentsakera eta praktika ezeztatu egiten zuena. Hemen ageri diren autoreak errealitate hortatik sortutako agenteak besterik ez dira. Euskaraz idatzi arren eta euskararen alde azaldu arren, euskal nortasuna ukatu egiten dute, hori da egia. Hein horretan, Apaolazak “abertzaletasun berri” delako horren pentsakera adierazten du eta erabat koherentea da MLNVren eredu ideologikoarekin.

    Españolismoa eta ETAko ondorengoen batasuna euskal nortasunari dioten gorroto eta etengabeko gerran prozesu bat adieazten du, non eta ENAMtarrek PNVren lehentasun ideologikoa puskatu nahi duten. Horretarako ez dute inongo lotsarik etsaitzat dauzkatenekin bategiteko.

    Ondo diozu, bai, Xabier, horren fruitu dela amnesia historikoa (Euskal Historia gehienean ETArik ez dagoelako) eta batbatekotasunari ematen zaion indarra, independentziaren hodeiertza jarririk inuxenteak liluratzeko gailu gisa.

    ENAMen españolismo teorikoa eta praktikoa ez da infiltrazio baten ondorio beren ideologi iturriena baizik. Hemen azaldutako filosofoek ortodoxia hori azaldu besterik ez dute egin.

  7. Eskuartean dugun Imanolen artikulo honenak primeran baino hobeto adieraziak daude ENAMen estrategia iruzurtiari behar adinean kontu egiteko. Ez nau, halere, inolaz ustekabean harrapatzen, egia esan. Olariaga eta Jimenez hauei dagokienez ere, esan, banuela beraien berri; izan ere, kalera berri duten “Modernitatearen auziaz” izenburupeko liburutxo bera ere ez da filosofia karrera atera berritango ikasle jakin-usteko bezain bertigorik gabeko batena baino. Liburu delako hori irakurri berri-berri dudan honetantxe primeran etorri zait Imanolen artikulo hau liburuan bertan saldu nahi nahi dizkiguten sasi-ideiei erreparatzeko, kasu honetan modernitate-itxieraren eza hizpide dutela. Halere, nik uste, oro har, ibilitakoa ibilita, honelako ENAMeko gaizki kamuflatu hauenek bezalakoek ez gintuzkete ezustean harrapatu beharko jada, baina beno…
    Modernitatea itxia, itixigabe edo erdi-itixia ote dagoen ebazteko saltsan sartu gabe ere, eta artikulo honen hariari helduta, esan, gure herrian oso ohikoa dugun betidaniko iruzurrarekin egiten dugula topo, alegia, Euskal Herriko eta, zentzu zabalean ere, Euskal auzigaiaren peko eduki guztiaren biurritu nahi izate maltzurrarekin- edoizeinetarako den ere delako eduki hau, kulturala, sinbolo-mundukoa, hizkuntzazkoa, etnografiko zein historikoa. Hor ditugu, oraingoan ere, ohi moduan, ziria sartu nahian, kalean eskaldun-lekzioak emanka, baina gero, zinetan, intelektualki eta barne-muinean, aldiz, jada usai-ustelekoa beharko genukeen betiko klase-iraultza eraman nahian.
    Hasteko eta behin, hor ikusten dugu aritukulo honetan ere euren modernia naskagarria; euskal metafisika aldarrikatzea edota berataz nolabait edo besteko aldezpena egin, baina era ezin biurrituagoan ere. Nire ustetan, edozein herriren metafisikaz diahardugula, ezer baino lehen, ulertu behar dena zeraxe da: herri horrek egun agerian eta garbiki duen izaera, nortasun eta kultur bereizgarri berezkoaren azpian dauden ezin konta ahala esperientzia, bizipen, gertakari historiko…,hauek guztiauek elkarrekin era bereizi eta berezian bizi izanak, halako moldez non herri berau horrexegatik hain justu den den hori. Honainokoak, nonbait, balirudike beraien zera honekin egin lezakeela bat, alegia: “Balioa kentzen al dio gure identitateari eraikia izateak, eta etengabe eraikitzen eta eraldatzen egoteak?”. Baina beno, esan behar da halaber, ezen, beraiengadik literalki propio ateratako galdera honek ez duela inondik ere bat egiten aldezten ari diren metafisikaren aurkako euren sasi-metafisikarekin. Hau da, zer ari zaizkigu galdetzen edo? Ea zer problema-klase ote dagoen herri batek eraldatzen edota atergabe eraiki eta eraki badabil? Inongorik ere ez, kontrakorik esango lukeenik ez dago ta. Baina, jakin badakigu, ondo jakin ere, “etengabe” delako hori ahotan hartu dutela konfusio hutsez, laprast ondo eginda, edota, batek jakin, ohi dutenez, gurearen zatitxo galduren bat beren diskurtsoan tartekatzeko eta hala, gutarraren itxurak eman. Ba “etengabe” delako hori zinez benetakoa balitz gure herriaren historia eten apurrik ere gabeko joanari jarraikotzat joa izango litzateke; izan ere, etengabe aldatuz ari den herri bat lehendik ere aldatuz eta bereraikitzearen berreraikitzez letorkiguke. Eta hartaz, gaur defenditu, admititu edo soil-soilki kontenplatzen dugun delako berreraikitze hori ez litzateke bizirik dagoen herri baten espresio soila baino.
    Baina gatozen hauen kakaren muinera. Hauena bestelakoa da –Imanolek ondo asko adierazten duenez-, hauek ondo asko salatzen dute esentzialistatzat jotzen duten nazio-ikuspegia. Hor, beraien sasi-modernitatezalekeria deskribatu aurrez, esan behar da, are filosofikoki ere, esentziaren (eta hortaz, esentzialista) terminoaz egiten duten erabilpen, seguruenera, maltzurra bezain okerra da: nahasten dute esentzia mugimendu faltarekin, nahasten dute berezko bereizgarri bat izatea aragazki tinkoko herri behartu batekin. Ba beno, honen harira Zubiriren filosofía datorkit orain burura, honoko ideia hau adierazten zuelarik: Izatasuna duen oro (herri objetibagarri bat zer esanik ez) aldatuz doa, eta uneoro desberdina izanik eta izanez, lortzen du ber-bera izatea. Honoko honen sostenguan ez dago bere metafisikaren ildo inportanteenetariko bat baino, alegia: ondo jakitea bereizten, bateko, zer den denboran zeharreko apurtezineko izatasun-batasuna ematen duena (sortzetiko nota-osagaiek osatzen duten esentzia, edo sortzetiko notak nahi baldin bada- eta, besteko, aldiz, zer den izatasun horren izatea unetik unera eguneratzen duena – eratxikitako nota edo ezaugarriak bereganatze bera.
    Edozein kasutara, argi dagoena, honetara edo bestetara izan nahirik etorkizun batean, orain eta hemen garena garelako da. Eta orain honelako izate horrek nahi adina etorkizuneko nazio-proiektu zein nahikaria izan ditzake, baina, finean, garena (hor ere desiraturikoa barnebiltzen dudalarik) izan ginen zera horretik datorkigula, eta gure gerora begirako ustezko nahikari puru eta garbia delako horrek ere, iragana ere (orainaldiko borondatea bultzatuz, eta innobazioa bera ere nolabait edo beste balditzatuaz) du barne-muinean eta, egiazko eta benetazko metafisikari zor, ez dagoela inolaz zerotik bultzaturiko herri-ideiarik aguantatzerik. Mutiko hauen ideia, betiko kaka dugu…zer planteatzen digute?… Negatiboki planteaturiko Euskal Herriaren gaineko metafisika bat? Hau da, herri honen iraganak garen honetan izan duen parte gutxietsita zeharo, eta…, horren kontrast, ilustratu goi argituek antzo, beraien laborategiko zerotiko formula atera, non, ezer baino lehen, herri honen izatasuna ukaturik, iraultza ikuspuntutik herri zapaldu baten lotsa baino ez duten ikusten, eta horren guztiorren ostean, izena (Euskal Herria) eta hizkuntza (euskara) arimagabetuak baino ez lituzkete profitatuko beraien artifizio ezin artifiziosoagorako. Hori bai, artizialtasun hau guztiau aparte, ezin bazter utzi ere, zer-nolako iraganeko emaitzak izan dituzten ildo ideologiko marxista estrukturalista tankera honetako proiektuek: iragan zaharreko ura izanaz aparte, a ze bidegabeak eta gizagabeak hauen burutazioak…gurean eta gaur egun ere orindik nor entzungo dienik egotea ere!!!!…., bufff, LOTSAGARRIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Previous post Lortu Arte, ¿volvemos a lo mismo?
Next post Lehendakari Agirre (17): Por la Europa de la libertad

Azken artikuloak / Artículos más recientes

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Pero el Estado favorito del partido pre-nacionalista (esto es, fuerista) es el español, no? Salvo error por mis partes, nunca…

Harremanetan jarri / Contactar


Laguntzaileen artikuluak / Artículos por colaborador

Agiritegia / Archivo

StatCounter

wordpress visitor counter
2010(e)ko ekaina
A A A O O L I
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Contact us