Ion Gaztañaga

Joan zen ostiralean Eusko Legebiltzarrak urriaren hogeita bosta “Euskadi Eguna” izendatzeko izan zuen plenoa entzundakoak zur eta lur nauka. Ez bakarrik PP eta PSOEren aldetik entzun behar izan genituenengatik, baita, eta hau ez nuen espero, alderdi abertzaleek ezezko botoak justifikatzeko egindako argumentuengatik. Eta norberak parlamentuan izandakoaren inguruan iritzia eman nahi badu, hor du bilkuraren transkripzioa esandakoak irakurtzeko.

Alderdi popular eta sozialisten aldetik espero nituen argumentuak ez ziren sorpresa izan eta hor izan genuen berriro ere Eguiguren jauna, 1839ko legeari espainiako gorteek emandako “Foruen Berrespeneko” titulua indartu nahian, egun ere gure herriari lege triste honek eragindako hondamenean oinarritutako “arreglo” antzeko bat saldu nahian. Eta hori gutxi bazen Euskadi egunaren proposamen berak zioena ez da ez makala: «Historian lehen aldiz, arabat, gipuzkoar eta bizkaitarrok euskal autonomia garatuko duen instituzio bat partekatzen dugu».

Tamalez EAJk izandako erantzunetan, bai parlamentuan eta bai kanpoan, ez dakit Eguigurenek emandako despiste maniobra dela eta, ez nuen Eguigurenek merezi zuen erantzunik entzun. Erabakitzeko eskubidea, 2005eko estatutua eta urriak 25eko egunaren inguruan zentratu baitzen gaia, baina galderaren muinari, Euskadiko egunak zer adierazi  beharko lukeen eta legearen testu ahularen inguruan gutxi esan zelako.

Hamaikabatek tamalgarritzat jo zuen “euskal gizartearen gehiengoaren nahiaren aurkako erabakia” inposatu zelako baina argibide gehiagorik ez du eman. EAko parlamentaria plenora berandu iritsi zen eta ezer gutxi esan zuen, webgunean honakoa eskegiz: “Euskadiko Eguna izendatzearen aurka azaldu da Estatutua bete ez izana ospatzeak zentzurik ez duelako”. Beste behin, Euskadi eta Espainiako konstituzioan oinarritutako Elkargo autonomoa sinonimotzat emanez, argi dago horrelako lagunekin, Euskadik ez duela aurkaririk behar.

Eta horrekin nahikoa ez bagenu, Aralarreko Basabek emandako erantzuna hemerotekatan txukun gordetzekoa da:

“(…) izenarekin ere harritu zamar geratu naiz, Euskadi Eguna.Orain arte nik ezagutzen nuen Txakoli Eguna, ezagutzen nuen Antxoa Eguna, eta orain nonbait Euskadi Eguna ere badaukagu. Nik txikitatik, ohitura batzuk behintzat gorriz handitu dut, eta Euskadi Eguna zein den orain arte jakin ez dudan bezala eta Euskadi Eguna zein den etorkizunean ere zein den jakingo ez dudan bezala, badakit Euskal Herriko Eguna zein den, Santa Ageda bezpera, ez dakit hurrengo baten adostasuna bilatzeko, proposatu beharko dugun jai eguna Euskal Herriko eguna izan dadin.”

Egia esan bandera errepublikarpean alaitsu dagertzanen ekarpena Mayor Oreja berak ere ez luke hobeto egingo, aberri eraikuntzan tinko, Euskadi txorizo eta taloaren, berdel eta piperraren pareko mailan kokatuz.

Hain zaila da proposamen horretan esaten dena guztiz gezurra dela jakitea eta esatea, hots, Gernikako Estatutoa ez dela «Historian lehen aldiz, arabat, gipuzkoar eta bizkaitarrok euskal autonomia garatuko duen instituzio bat partekatzen dugun» testua? Hain zaila al da jakin eta esatea, Gernikako Estatutoa, amaituta ez egoteaz gain, abertzaleok gure burujabetzaren defentsan eginiko bide baten jarraitzailea dela, eta horrela mantendu izan dugula berrogehi urtez Euzko Jaurlaritza erbestean mantenduz, eta honen oinordekotza behin eta berriz defendatuz, Espainiako konstituzioak ordezkatzen zuen Frankismoaren erreformaren aurrean? Hain zaila al da jakin eta esatea Euskadi proiektuaren erakunde politikoa, orain dela hirurogeita hamalau urte sortu zela? Gure Ertzaintza 1936ko azaroan sortu zela mespresatuz Ares berak Ertzaintzaren eguna Maiatzean ezarri zuenean bezala, gure memoriaren tinkotasuna kolokan al dago berriro?

Basabe jaunak antxoa eta txakolina ikusten duen horretan, agian bere alderdian ez diote azaldu, orain dela 74 urte gure herriaren borondateari esker  sortu zela (bi estatutu onartu baitzituen 31koa eta 33koa) berak ezagutu nahi ez duen Euskadi, faxismoaren aurka borrokatzeko gertu, bigarren mundu gerran aliatuen alde borrokatuko zuen gobernua, euskal nahiaren sua nazioartera eramango zuena? Ez al dakigu bere zilegitasuna euskaldunengan zegoen eta hain alaiki ospatu duten Espainiako Errepublikan sortu zen erakundeetatik transiziorarte iraun zuen bakarra izan zela, euskaldunon«katea ez da eten» goiburuaren testigu adierazgarria?

Gure memoria eta erreflexu falta izugarri hau konpondu beharra dugu. Espero dut, desio dut, hurrengo lehendakari jeltzaleak, Euskadiren benetako lehen mugarri honi ondratuko duela, Jaungoikoaren aurrean apalik, Euzko-lur ganian zutunik,  asabearen gomutaz eta Gernikako zuhaitzpean bere agindua ondo betetzea zin egin ondoren, euskotarren burujabetza-borondatearen lekuko eta faxismoaren aurka borroka egingo zuen eraikunde politikoaren gobernu paregabea sortu zeneko data jai nazional izendatuko duela. Urriak zazpi, Euskadi eguna.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

12 comentarios en «Benetako Euskadiren egunaren alde»

  1. Ya me imaginaba k la respuesta d Larrazabal «Laia bai» no iba a ser muy imaginativa, xo la d el fiera Aralar manda huevos. Osea k en Santa Ageda ahora habra k kantar la internacional x la Euskal Herria sozialista. Aberri Eguna ya hay uno y lo d honrar a la Euzkadi d Agirre me parece muy bien. Dejaremos k ese dia los d Aralar pongan las txoznas kon la antxoa y el txakoli, k es lo k parece k kontrolan.

  2. Ba niri ordea, hotz utzi ninduten adierazpenak Egibarrenak izan ziren.

    Ez zen Jose Antonio Agirrek egindakoaz oroitu, alegia ez zuen aldarrikatu Euskadi politikoko garai horretan jaio egin zela berak zuzendutako Eusko Jaurlaritza baten bitartez.

  3. Pengarria benetan Joseba Egibarreki behin eta berriz erakusten duen jakineza EAJren historiarekiko. Utzikeri galanta da hori. Jeltzaleok ditugun gloriak eta mugarriak aipatu gabe uzteaz gainera -Jose Antonio Agirre ez aipatzea negargarria da, Martxel, hala da, aurten bere urteurrenean baigaude- Egibarrek diskurtso benetan pegarria erabili ohi du, ideiarik gabekoa, beti urrutiko intxaurren bila.

  4. Ba Nemex oso argi zabiltza. Egibar analfabeto puroa da Euskal historiaren inguruan, irakurketak buruko mina ematen dio eta nahiago du askosaz trikitiari eragitea neurona bat nekatzea baino. Eta klaro ikusirik espainol nazkagarri hoiek oportunismo merkeenearekin datozela gure estatutoaren kimaketa ospatutzera ba iruditzen zait abertzaleen aldetik bestelako erantzun bat, sakonagoa eta emozionanteagoa izan beharko litzatekeela.
    Aralarkoarenak ez dit batere minik ematen ze ikusten da tipo hauentzako euskal kausa oportunitate bat dela frustrazio horretatik nahi duten ezker politika eramateko. Eta klaro bere erakunde aman bezala, ezkerra nazioaren gainetik dago. Horregatik ba Euskadiren Egunak ez ditu emozionatzen, ez baita bertan iraultzarik gertatu eta horren umezurtz dira ba gure aralarkideak.

  5. Ez dezagun ahaztu gaur Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela. Bonbak bidali dituztenak Euzko Legebiltzarrako buruan daude, bata burua da, gainera.

  6. Arantza Quiroga:

    http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100426/mas-actualidad/politica/quiroga-dice-vasco-apena-201004261018.html

    Quiroga pide «rebelarse» ante los que quieren «trasladar sus odios» a los jóvenes

    Ha recalcado que el Estado de derecho «funciona para todos igual» y se ha referido a «estas personas que hablan de la Guerra Civil y están intentando abrir algo en lo que España ha sido modélica»: la transición a la democracia.

    La presidenta del Parlamento vasco ha hecho hincapié en que la transición fue posible porque hubo una generación que apostó por abrir «un futuro» para España y ha dicho que es «una injusticia» que, treinta años después, haya personas que «entonces estaban muy contentas y, al final de sus vidas», estén «tratando de sacar sus traumas personales», «todo el odio y el rencor» que llevan dentro «y a ver qué pasa». «Es una injusticia con nuestras generaciones, tenemos derecho a vivir una democracia que esas generaciones apoyaron hace treinta años», ha argumentado.

  7. Egibarrek ez zuen ezer esan Agirreren inguruan baina ezta urkullu edo ortuzarrek ere. Analfabetismo orokorra ote?

    Aralarrena oso ondo, ongien deskribatzen dituen esaldia Euskadi eguna txipiroi egunarekin parekatzea da, espainiako errepublikaren urteurrenean hura goraipatuz artikuluak ateratzen dituzten bitartean. Azken finean «ezker abertzalea» terminoan ezkerra da sustantiboa eta abertzale adjetibo folklorikoa.

  8. Aralarrena hitzik gabe geratzeko modukoa da. Betidanik iruditu zaizkit oportunistak eta politikoki ergelak zirela (ez baitute inolako erakunde ardurarik, beraz, nahi dutena esanda ere, berdin du zer dioten); baina sekula ez nuen pentsatuko Euskadi Egunaren inguruko eztabaidan, Basabe jaunak esaniko txepelkeriak esan zitezkeenik. Aralarrek ibilbide laburra izango du horrelako legebiltzarkide mokoloekin.

  9. Oxel Erostarberen agerkuntza Intxortetako kanpetan bandera espainol batez apainezka erakusten du non jartzen duten bihotza tipo hauek. Batetik, bai, euskaldun izatearen konplejua eta barkamen eska-nahia eta bestetik ezker muturrekoekin homologazioa: horra hor Aralar-en nazio proiektoaren bi ardatzak.

  10. Gauza bat da kultura bat ez ezagutzea, hots, bertso hauek ez ezagutzea:

    «Santa Ageda bezpera degu
    Euskal Herriko eguna,
    etxe guztiak kantuz pozteko
    aukeratua deguna.
    Santa maitea gaur hartu degu
    gure bideko laguna.
    Haren laguntzaz bete gentzake
    egun hontako jarduna.»

    Beste bat, ironia bat zer den ez jakitea.

    Beste bat, oraindik, errepublikak, espainiarra izanda ere, izan zituen gauza onak eta gure aberriari «ere» ekarri zizkion aurrerapenak ez ikustea…

    Baina, dena batera… Gehiegitxo. Zeri beldur ote zarete?

  11. Zuek Aralarkoak beti zabiltzate beldurraren asuntoarekin. Beldurra? Ezerre. Nazka besterik ez abertzale izena horrelako akonplejatu ezker-nahi kuadrilla batekin nahasita ikusitakoan.

    Zuek prest zaudete espainol ezkerraren sinbolo oro asumitzeko eta noski baino noskiago banderitarena.

    Euskal Herriko eguna esaten al zuen Santa Agedarengatik? Ze barne erreferentzia ezkutuak! Inork ez daki Santa Ageda eguna Euskal Herriko eguna denik, baina kanta batek bai eta horregatik esaten du hori ironiaz beterik Aralarko batek.

    Ez ditugu behar espainolak euskaldunaren kontura txiste merkeak egiteko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *