Usurbil Atez Ate: ezkutuka, manipulazioa eta iruzurra

Luis Mari Ormaetxea

usurbil

Berrian, irailaren 15ean, Xabier Lekuona jaunak idatzitako iritzia aitzaki harturik Usurbilen inposatu den atez ateko zabor bilketa sistemaren beste ikuspegi bat azaldu nahi dut.

Lehenik eta behin azaldu Lekuona jaunak informazio pribilegiatua erabiliz prestatu duela bere gogoeta; San Marcos mankomunitatearen komunikazio aholkularia izanik bere eskuetan duen informazioa erabiliz.

Usurbilgo udal gobernua ezkutuka dabil. Informazioa ezkutatzen du, bere eskuetatik bazkatzen dutenek bakarrik jasotzen dute. Beste guztiek, atez atekoaren sistemarekin kritikoak diren zinegotziek adibidez, nahiz eta etengabe datoak eskatu, ez dituzte jasotzen. Herritarren ordezkari demokratikoak desinformaturik mantentzen dira, eta beren etsipenerako eta ordezkatzen dituzten herritarren etsipenerako, zerbait adierazten denean, nahiz erdi-egia izan, komunikabideen bidez jakin behar, propaganda kanpaina bidez jakin behar.

Atez atekoaren inguruan manipulazioa da nagusi. Herritarrak, makilaturik dauden zenbakiak irentsi arazten diete makinaria propagandistiko bortitz baten bidez; Lekuona jaunak zuzendutako kanpaina desinformatiboaren bidez. Ez dago nola jakinik, adibidez, zenbatekoa izan den, atez atekoaren sistema indarrean dagoenetik, sei hilabete, zabor produkzioa. Portzentaiak gora, portzentaiak behera. Baina tonak ezin jakin. Zenbat tona beira, zenbat tona organiko… Manipulatzen da Atez atekoaren sorrera kamuflatuz. Sasi prozesu partehartzaile bat izan omen zela-eta – txantxa eginez, gehienez ere erabiltzen diren baldeak ze koloretakoak izan behar ziren eztabaidatzen zena – ondorengo erabaki guztiak justifikatuak daude; “herriak erabaki zuen” da esaldi majikoa. Dena justifikatzen duena.

Atez atekoa iruzurra da. Iruzur ekonomikoa: Usurbilgo udala bankarrota bidean jarri dute. Iruzur politikoa: sinetsi arazi nahi gaituzte atez atekoaren bidez errausketaren prozesu finalista ezabatuko dutela, eta gainera, zabortegirik ere beharrezkoa ez dela izango zeren atez atekoaren bidez %100 birziklatuko dela; esan berri duen bezela Usurbilgo alkateak komunikabide batean. Eta azkenik, iruzur soziala: 800 usurbildarrek sinatu zuten idatzi bat herri galdeketa eskatuz sistema jarri aurretik. Lehen erantzuna, ez zuela lehentasunik, zeren aurrena sistema frogatu behar zuten herritarrek “con conocimiento de causa” bozka zezaten; ondoren, Udal gobernua (ANV), Aralar eta PSOE ados jartzen dira herri-galdeketa tranpa bat onartuz; eta azkenik, hurrengo egunetan, datorren astean oker ez banago, inkesta telefoniko bat martxan jarriko da Atez atekoaren inguruan adostasun maila ezagutzeko. Egin behingoz herri kontsulta!

Atez atekoa frakasoa da. Herritarrei galdetzeko beldurra dago. Esperimentu esperpentiko bat bezela geratzeko beldurra dago; desesperaturik inguruko beste herrien inplikazioa bilatzen da. Ekonomikoki jasangaitza da.

Lekuona jaunak Sisiforen kondaira du aitzaki bere diskurtsorako. Aukera ona kondairak aukeratzea ipui bat kontatzeko; Usurbilgo Atez ateko zabor bilketa sistemaren ipuia kontatzeko.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

4 comentarios en «Usurbil Atez Ate: ezkutuka, manipulazioa eta iruzurra»

  1. Kaixo,

    Usurbilgo atez ateko prozesua badirudi beste herri batzuetan ere martxan jarriko dela eta hori dela eta honen inguruan datuak bilatzen aritu naiz. Adibidez Usurbilgo atez ate webguneak dakartzan datuak:

    http://www.usurbil.net/atezate/wp-content/uploads/2009/09/gaikakobilketa1.png

    Atentzioa deitu didan lehenengo datua zabor kopuru osoa da:

    2008: 944.175 Kg
    2009: 604.552 Kg

    Zaborraren zati bat handi bat ez dakigu non dagoen. Beraz %80a jaitsi dela esatea egiaren erdia bada. Bestalde, zabor kopuru osoa jaitsi bada ere, birziklatutako pote kopurua igo egin da, horrek esan nahi du lehenago poteak ez zirela behar bezala birziklatzen.

    Bestalde ez dakit «kale garbiketak» duen pisua datu hauetan, ez dakit zabor osoarekiko portzentai handia den ala ez, beraz ez dakit nolako eragina izango duen.

    Dena den, organikoa birziklatu behar dela argi dago, hau baita zaborraren pisu handia daraman gaia. Autokonposta aukera da baina ez hirietan bizilagunek baratzik ez duelako. Hernanik bide hau hartzen duenean ikusiko dugu ea bideragarria den dentsitate gehiagoko lekuetan.

  2. Bestalde Usurbilgo H1-en webgunean Aralarrek Gipuzkoarako aurkeztu duen alternatiba ere aurkitu dut, boskarren edukiontzia eta gasifikazioan:

    http://www.h1usurbil.net/wp-content/uploads/propuesta-aralar-gestion-de-residuos-en-gipuzkoa.pdf

    eta bestalde polemikarako artikuluak, lehena:

    «Un informe indica que el quinto contenedor es más eficaz que el puerta a puerta de Usurbil»

    http://www.diariovasco.com/20090704/al-dia-local/informe-indica-quinto-contenedor-20090704.html

    Honi emandako erantzuna:

    «No se puede incinerar la verdad»

    http://www.usurbil.net/atezate/ezin-da-egia-erraustu/?langswitch_lang=es

    «Puerta a Puerta: de la Imposición a la Represión»

    http://www.h1usurbil.net/?p=491

    Eta Usurbilgo atez ateko ekimenaren webgunea:

    http://www.usurbil.net/atezate/

  3. Makinaria propagandisko bakarra erraustegia alternatiba bakarra balitz bezala planteatzen duen kanpaina da.

    Eta honetan bai dagoela manipulazioa eta iruzurra, eta tartean erraustegiarekin aberats egingo den jende pila.

  4. Martin, oso oker zabiltza. Erraustegia teknikari batzuk arazo tekniko bat bideratzeko aukeratu duten alternatiba da. Erraustegiaren kontrako propaganda merkea da orain Usurbilen atez atekoaren inguruan egiten dena.

    Eta merkea da jendeari esperientziak balio duena izkutatzen zaiolako ANVko tipo batzuk mandatari direlako herri batean eta beren asmo diktatorialak udala erabiliz aurrera atera nahi dituztelako.

    Atez atekoa aitzakia da udalak esku sartu dezan hiritarraren konportamentuan eta gerora hiritarra-herritarra diskriminatu, kolpatu ala saritu dezan konportamentu horren ondorioz.

    Erraustegia zaborraren soluzioa ez da baina bada zabor orok azkenean jaso behar duen material tratamentua. Gipuzkoak beharrezkoa du azpiegitura hori. Hemen noski MLNVko jendeak okasioa aurkitu du gure gizartea izorratzen jarraitzeko, arazo hori dela merio. Izurrite bat dira, kontaminanteak, Martin, zure diskurtsua bezalaxe.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *