Ekosozialismoa martxan, ekoabertzaletasuna noiz?

Ion Gazta帽aga

Jakin badakigu euskal sozialismo iraultzaile “ofizial” edo “ez ofizialak” harreman estua duela mundu mailan pentsalari marxista eta iraultzaileek egiten dituzten gogoetekin. Gure Euskadi Foucault, Negri eta Badiouren tesien zorigaitzeko laborategi izan denez euskal sozialismo iraultzailearen ideia “berriak” nondik datozen jakitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Eta agian erlazio horiekin batera hobetu ulertu ahal izango dugu atzo Aralarkide diren Dani Maeztu, Jon Abril eta Patxi Zabaletak El Correo-n argitaratutako “Crisis y ecosocialismo” izenburupeko artikulua.

Artikuluaren sarrera, zerumugan dakusagun krisiari buruzko zenbait hausnarketa tipiko dira: “El desencadenante por antonomasia de la crisis ha sido el desequilibrio financiero de trascendentales organismos norteamericanos de car谩cter especulativo. (…) En el 谩mbito estatal espa帽ol, se a帽ade adem谩s el estallido de la burbuja inmobiliaria, fen贸meno tambi茅n de base especulativa.”

Artikuluak aurrera jarraitzen duen heinean, eta Aralarren ideologia sozialista kontuan izanik kapitalismoa dugu erasoen zentroa:

“El an谩lisis conservador de la crisis tiende a equiparar y confundir los s铆ntomas con las causas; es decir, el diagnostico con la enfermedad. Pretende curar los s铆ntomas para que todo siga igual, (…), reinventando el capitalismo. (…) La crisis ante la que nos encontramos no es coyuntural聽 (…). Es estructural, diferente de todas las anteriores y que hay que presumir duradera. Es de modelo o de sistema. Despu茅s de esta crisis todo no podr谩 seguir siendo igual.”

Beraz, Aralarkideek krisia eredu kapitalistaren ustelkeriaren sintoma nabarmena dela adierazten digute, eta aurrerantzean “egia” hau ukaezina izango dela. EAk aldarrikatzen duen sozialdemokrazia edo keynesianismoa ote konponbidea? Badirudi Aralarkideek ere ez dutela hori gustoko:

“La socialdemocracia se pretende erigir en triunfadora ideol贸gica de la situaci贸n. (…), la crisis no es (…) sino sobre todo de la financiaci贸n del consumo, del despilfarro energ茅tico. (…) el marxismo hac铆a pivotar en la producci贸n y la plusval铆a qued贸 superada ante el mayor empuje de la financiaci贸n consumista; (…). Tampoco el keynesianismo tiene respuestas estructurales m谩s all谩 del auxilio puntual (…) de algunos Estados a algunas empresas.

(…)La socialdemocracia (…) ha urdido una suerte de magnificaci贸n del intervencionismo estatalista. A ello habr铆a que a帽adir la deslegitimaci贸n acumulada por las socialdemocracias por su gesti贸n acr铆tica del neocapitalismo.”

Sozialdemokrazia ere zaborrontzira bota behar badugu, zer egin beharko dugu, Aralarko buruzagien ustez, arazo hau konpontzeko? Ekosozialismoa, jaunok:

“No van a bastar f贸rmulas y remedios de otras crisis. Por ello pueden conformar una aportaci贸n novedosa (…) las propuestas del ecosocialismo. (…) Marx (…), en un pasaje de ‘El capital’, establec铆a que la producci贸n capitalista s贸lo desarrolla la t茅cnica y la combinaci贸n del proceso de producci贸n social a costa del agotamiento simultaneo de las dos fuentes de que emana toda riqueza: la tierra y el trabajador. Es por ello que, (…), hay que unir en las causas la crisis econ贸mica, la ecol贸gica y la social, y tambi茅n en la b煤squeda de soluciones.

Ekosozialismoari buruz informazio gehiago bilatuz, Rebelion.org-eko “Ecosocialismo o neobarbarie” artikulua oso esanguratsua da, eta marxismoan oinarritutako ekologiaren tantekin bustitzen gaitu:

“La mayor铆a de ecosocialistas asume la cr铆tica de Marx al capitalismo, la actualiza y la desarrolla, pero tambi茅n pretende renovar la perspectiva de una sociedad que supere al capitalismo, ligando los problemas sociales con los ecol贸gicos.” (…)

“Los ecosocialistas cuestionan la 鈥渓贸gica鈥 explotadora y depredadora del Capital, concebido 茅ste como una fuerza social an贸nima y enajenada que, mercantilizando todo y privatizando las riquezas, promueve el consumisno y el productivismo en su impulso de dominar y someter a la naturaleza y al propio ser humano para producir m谩s e incrementar sus ganancias”

Ekologia, beraz, marxismoaren birusaren ostalari berria ote, azken urteetan abertzaletasuna izan den moduan. Klaseen arteko borroka berriak askapen ekologikoaren itxura hartuko duelaren susmoa airean dago eta Ekosozialismoa da honen aurepegi berria. Ikusi dugu Aralar laister jarri dela ideiaren alde bere buruzagi nagusiek erakutsi diguten bezala.

“Askapen nazionalaren” engainuarekin bezala “Askapen Ekologikoak” egungo munduaren arazo ekologikoa mugimendu iraultzaileen indar bezala erabili nahi du. Sozialismoa praktikan “ekologikoa” den jakiteko hor daukagu Txina, munduko hiri kutsatuenak dituen herria eta hor ditugu Soviet Batasunean izandako hondamendi ekologiko guztiak.

Baina kontuan izan behar dugu iraultzaileek askotan benetan existitzen diren arazoak (diskriminazioak, gutxiengo taldeak, etb.) hartzen dituztela bere birusaren ostalaritzat. Eta honi aurre egiteko bidea, ez da arazoari ez ikusiarena egitea, baizik eta lehen baina arrazoi gehiagorekin, arazoa konpontzen saiatzea, bidegabekeria konponduz gain, bidegabekeria beste bidegabekeriatarako erabili nahi dutenei bidea mozteko.

Abertzaletasunaren muinean dagoen naturarekiko maitasuna, gure mendi, ibai eta inguruneekiko miresmena berreskuratzeko esfortzua beharrezkoa da beraz, eta gure eredu ekonomikoa eredu jasangarrian bihurtu behar dugu nahitanahiez. Hor ditugu abertzaletasunaren bi desafio handi burujabetzan oinarritutako sistema politikoa聽 beste eremuetara bultzatzeko: a) lana eta esfortzua saritzearekin batera marjinalitate eta pobreziaren aurka lan egingo duen sistema ekonomikoa eta b) hazkunde ekonomikoa eta aurrerapen teknologikoak jasangarritasunarekin uztartuko dituen garapen sistemak uztartzea.

Ekosozialismoaren atzean dagoen batiko otsoa ikusirik, hobe ekoabertzaletasunean saiatzea, “ekosozialismo errealaren” esperientzia bizi nahi ez badugu.

8 thoughts on “0

  1. Erabat ados Gazta帽agak esandakoarekin. Estimagarria da ere ikustea letra larrietan gure ekosozialisten gogoeta makina. Fenomenu ohikoa izaten da borroka armatua eta halako sarraskikeriak defendatu izan dituztenak beren buruak mozorrotu beharra halanolako apaingarriz. Garai bateko bonba-zaleak gaurregun txoriak eta zuhaitzak dituzte maite.

    Baina Gazta帽agak ezinobe erakutsi bezala, Zabaletak bere betiko diskurtso marxista egoera berri batetara egokitzen du inongo lotsarik gabe. Eta diskurtso hori, gainera, III Internazionalaren ostekoa da, zeren eta gaitzesten baititu II Internazioalekoak, sozialdemokratak, kapitalaren kudeatzaile soil bailiran.

    Beraz ekosozialismoa boltxebismoaren transformismo aldi baten moduan kontsidera genezake, lurralde horretan kokatzen baita, ezkerraren ezkerreko eremu iraultzaile eta birrintzaileetan.

    Ikusten da Aralarrek ortodoxia iraultzailearengatik apostu garbia egin duela eta kristonak eta bost egiten duela ez sozialdemokraziaren ez demokraziaren ur zikinetara urbiltzeko.

  2. Antes que nada felicito al autor por abordar un tema con tanto trasfondo en un contexto electoral que fagocita todo.

    1. Empezando por lo adjetivo 鈥揷uesti贸n que no es balad铆 en tierra de enga帽os revolucionarios- hemos de felicitarnos de que ARALAR, o al menos sus l铆deres significativos, se pronuncien expl铆citamente. De muy clarificador podr铆amos calificar el an谩lisis marxista instrumental que hacen de la crisis actual y del sistema autodenominado 鈥渆cosocialismo鈥漚 implementar para superarla, m谩xime en un partido pol铆tico que en sus Estatutos se define como 鈥減artido abertzale e independentista de izquierdas鈥 cuyo enigm谩tico objetivo es la 鈥渃reaci贸n de la Rep煤blica Federal de Euskalherria鈥, 鈥渦na Rep煤blica Democr谩tica donde se conjugan la democracia representativa y participativa鈥. 鈥淎RALAR se define como un colectivo de izquierdas y socialista. Encontramos en el socialismo la principal identificaci贸n de izquierdas que queremos. A partir de ah铆 nos queda pr谩cticamente todo; definir que queremos decir con ese t茅rmino, e imaginar el marco ideol贸gico, los modelos de praxis pol铆tica y las m铆nimas (bases) de pensamiento que servir谩n nuestra actuaci贸n pol铆tica鈥 鈥搇铆nea ideol贸gica del 1. Congreso constituyente-.

    (Subrayo los conceptos de democracia participativa y la nueva moda de defensa de todos los derechos humanos que los troyanos del lehendakari nos intentan colar en discursos institucionales鈥ay ama!).

    Ya s贸lo nos falta para que mi felicidad fuese 鈥渃um laude鈥 que nos reconocieran un poco mas claro el desdoblamiento consciente que parece inferirse en ARALAR respecto al resto del MLNV.

    2. Entrando en aspectos mas sustantivos, creo que es palmario, pero por desgracia no tan evidente para muchos, que la ecolog铆a y el medio ambiente, la dial茅ctica Estados nacionales pueblos oprimidos, e incluso la religi贸n鈥on algunas de la contradicciones que de manera simultanea los revolucionarios socialistas de todo el mundo est谩n manipulando. Esta utilizaci贸n instrumental del sentimiento nacionalista, de los graves problemas ecol贸gicos o econ贸micos que nos vienen, religiosos etc es indispensable denunciarla, explicarla y difundirla, como creo que el autor acertada y did谩cticamente hace hoy.

    3. Esto no es 贸bice para que tengamos que afrontar los problemas de fondo. En un contexto de violencia revolucionaria aguda como el nuestro, la dificultad se acent煤a, dada la deslegitimaci贸n interesada que se hace por algunos de esta pretensi贸n y la manipulaci贸n instrumental que se hace por otros. Ning煤n pa铆s ha conseguido afrontar el desaf铆o ecol贸gico con plenas garant铆as, obviamente por una multiplicidad de factores ex贸genos a los mismos. Ni los pa铆ses mas neocons. ni los socialistas/comunistas, incluidos los esperanzadores pa铆ses latinoamericanos 鈥損ara ARALAR- que todos conocemos. Se necesita en mi opini贸n m谩s que nuevos valores, quiz谩s el retorno a valores pret茅ritos no tan cortoplacistas e individualistas, con respeto a 鈥済ure amaren lurra鈥 y paralelamente apostar por la innovaci贸n tecnol贸gica alternativa. Son los pa铆ses escandinavos, entiendo, la rueda a seguir en 茅sta y en otras tantas materias. El que pretenda buscar el cielo en la tierra es que se ha dormido en clase de geograf铆a.
    4. Los valores JEL creo que pueden facilitar este camino 茅tico. Paralelamente, desde el punto de vista pr谩ctico, hemos de subrayar por ejemplo que la gesti贸n inmobiliaria agresiva desarrollada en determinadas localidades costeras vizcainas como Plentzia, Bakio, o Urdaibai aldea ha conllevado un hartazgo e indignaci贸n ciudadana que comparto, y que el MLNV ya se est谩 encargando de manipular. Pero tampoco vale quedarse en casa bajo el pretexto de que nuestro Saturno particular 鈥揗LNV- devora a sus hijos, nietos y dem谩s familia. Autodeterminaci贸n material tambi茅n es 茅sto; defensa de nuestra tierra ante quien dici茅ndose nacionalista la est谩 esquilmando. Esos tampoco son nacionalistas. Y creo que hay formas jeltzales para abordar esta situaci贸n.

  3. O sea que estos de Aralar, que participan del movimiento anti globalizaci贸n,se alegran precisamente de que el aspecto positivo de la citada globalizaci贸n haya sido que el enemigo principal (EEUU) est茅 tocado, abatido dr铆a yo a tenor del tono triunfal que destila el art铆culo, puesto que ha dejado de ser la locomotora econ贸mica a nivel mundial. Al igual que I帽aki, me alegro que los de Aralar hablen a las claras respecto a lo que son, agentes que participan conscientemente desde la realidad y usando las contradicciones existentes en Euskal Herria en la revoluci贸n y en pos del cambio de sistema. De hecho, esta necesidad de cambio de sistema se verbaliza tal cual en el propio art铆culo. Lo malo es que los dirigentes de Aralar son muy h谩biles a la hora de utilizar el lenguaje cuando se refieren a otros temas (el uso de la “violencia pol铆tica” por parte del MLNV y los “efectos negativos” de la misma) y en este campo creo que han obtenido victorias, tanto en el 谩mbito del Estado (no pocos medios de comunicaci贸n se refieren a la formaci贸n liderada por Zabaleta como “escisi贸n de la IA que condena la violencia”, etc.) como en el 谩mbito nacionalista (EAJ y EA), donde, me temo, que pocos son los que dudan del car谩cter democr谩tico de la citada formaci贸n. Lo dicho, que sigan “ense帽ando la patita” , su verdadera esencia, que nosotros, gracias a art铆culos como el de Ion Gazta帽aga, seguiremos denunciando los verdaderos objetivos de esta gente.

  4. Zorionak egindako analisiarengatik baina ez nago batere ados.

    Marxismoa birus-tzat jotzen duzu, beno, oso birus erabilgarria izaten ari da kapitalista batzuei, orain dena pikutara joaten ari zaienean, ezta?

    Hartu duzun adibidea erakusteko marxismoa ez dela ekologista, Txina kasu, ez da ekologista ezta marxista ere…Txina! Mesedez, nork uste du gaur egun txina herri sozialista dela? Txinaren produkzio sistema kapitalista da.

    Beraz, kapitalismoaz mintza gaitezen. Zerk txikitu du ekologia munduan zehar? Kapitalismoak, akumulazio obsesioan dagoen neurrian, ezin du ama lurra zaindu, nahitaez onura ekonimikoa bilatuko duelako iraunkortasunaren gainetik.

    Aralarren esfortsua benetako ezker abertzale politiko eta zabal bat zoriontzekoa da, nire ustez.

    Besarkada bat.

  5. Kaixo Bender,

    Beno, sozialismoaren eredu praktiko gutxi daude. Kuba eredutzat hartzen badugu, ba ekologikoagoa izango da baina garapen gutxikoa. “Egungo” txinaz gain Maoren denborako Txina ere ezin dugu “ekologistatzat” jo, eta hor dugu “Jauzi handiaren” (1950-1960) garaia, eta bere plan izarra: Txina munduko altzairu produktore handiena bihurtu. Izan diren herrialde sozialista guztien ekonomiaren planifikazioa ez dut uste “ekologikotzat” jo daitekeenik, Camboyan Jemer gorrien garaiko “hirien hustutzea” ez bada eta ez dut uste oso emaitza onak izan zituenik.

    Sozialismoaren erreferentziatzat ez Txina, ez Soviet Batasuna, ez Europako Ekialdea, ez Kuba, ez Ipar Korea… ezin baditugu hartu, zein da sozialismoaren eredua orduan? Eraikitzeke dago? Existitzen ez bada eta ikusi daitekeen adibiderik ez badago, zaila izango da ekosozialismora joan behar dugula inor konbentzitzea.

    Ez dut uste kapitalistek marxismoa erabiltzen ari direnik. Estatuak merkatua pikutara joan ez dadin beharrezkoak diren neurriak hartzea hainbat ekonomilari ez-marxitek defenditu dute, eta nik neuk ere bai, marxistak izan gabe. Adibidez, trust-ak edota prezioak adosten direnean, oligopolioak sortzen direnean, etb. Merkatu ideal eta “auto-erregulatzailean” sinesten dutenak, ez dira asko egun munduan.

    Besarkada bat.

  6. Txinan Partido Komunistak du agintea beraz gizarte komunista da. Eta gainera jabego pribatuko produkzio-moldea ez da nagusia, jadanik ekonomia estatalista da gailen. Eta ez du bere barne merkatua erabat iriki.

    Beraz Bender jeta gutxiago erakutsi ezazu eta asumitu, azken batean, egi hutsa dena: sistema diktatorial marxistei beti pito axola izan die ekologiak.

    Bestalde egungo ekonomia eta kapitalismoa bategitea iruzur hutsa iruditzen zait ere: marxismoa eta kapitalismoa uztartu daitezke, baldin eta, Txinako kasuan bezala, partidoak agintean badago. Bestela (Aralar-en kasuan bezala poterea iristeke dagoenean) noski botako dituztela kapitalismoaren kontrako diskurtsoak.

    Baina marxismoaren praktika demostratua dago joan den mendeko sistemak ikusita. Ez du balio injustizia soziala gainditzeko, ez du balio ekologia zaintzeko, ez du balio herriek askatasun nazionala lortzeko… baina kausa desberdin horiek guztiak darabilzki komeni zaienean. Aralar-en kasua horren eredu ezinobea da.

  7. Panpox, ikusita dagoena da marxismoaren izenean zer egin zuten, ez marxismoak edo komunismoak egin zuena. Beste aldean, kapitalismoa egiten ari dena kapitalistek eurek egiten dute kapitalismoan oinarritako politikak eginez.

    Eta Ion, orain dela oso gutxi kapitalista berriek (neoliberalek) “Historia amaitu dela” edo “eredu eta madu bakarra hauxe dela” esaten zuten. Beno ba, bapatean hori guztia gezurra dela agerian geratu da, eta beitu, historia berriro aurrera darrai eta defendatuko eredua bertan behera geratu da, non ote daude neoliberal horiek? Izan ere Kapitala irakurtzen ari dira, Marx-ek zientzia ekinomikioa egin zuelako eta erantzun asko zituelako.

    Eta adibide praktikorik nahi baduzu, begiratu Latinoamerikan gertatzen ari diren eraldaketak.

  8. Ene Bender:

    Marxismoa ala komunismoa subjektu baten peko indar soziopolitikoa da, teoria-praktika dagiona, ala bestela ez da ezer, urrutiko intxaurretako enga帽u-ama帽ua ezbada. Zeozer konkretuaz mintzo gara eta ez lilura polit batetaz.

    Ez diozu erantzunik eman Gazta帽agak emandako arrazoiari: ze sozialismoaz ala ze marxismoaz ari zara mintzatzen? Non ari da orain ematen? Gauza konkretuei buruz mintzo behar dugu.

    Kapitalismoa eta marxismo-komunismoa ez dira uztarezinezkoak eta, egia esateko, betiro izan dira munduan komunista-herriak eta oso konpatibleak izan dira produkzio molde kapitalistatekin, Txina eta Kubaren kasuan ikusten den moduan (Kuban kapital arrotzak kriston inbertsio pila egin ditu bertako erregimen diktatorial politiko-militarraren poterea loditzeko balio izan duena).

    Zuk modu hain konkreziorik gabean aipatzen dituzu latin-ameriketako “eraldaketak”. Hori ez da ezer esatea.

    Kapitalismoa aitzaki ederra da askorentzat politika diktatorialen bultzagarri. Eta ikusten da argi eta garbi Aralar-en “ekosozialismoa” itxura-aldaketa hutsa dela betiko lelo hutsalean jarraitzeko aitzakia.

Deja una respuesta

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada.

Previous post El cambio real
Next post Ni帽os como escudos: verdades y mentiras acerca de Israel

Harpidetu blogera / Suscr铆bete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2022-09-13/historia-zintzo-eta-kontrastatu-baten-alde.htm Gremioko profesionalek erakundeei eskatzen diete zerbitzuko lanerako enplegatu ditzatela.

  2. Como en muchas facetas los vascos, en las fiestas, tenemos mejor gesti贸n que discurso. Hay que trabajar los relatos, no…

  3. Ez ez da egia, hemen batzuek, zu ere tarteko noski, ez diogu, lagunen arteko gorabehera eta liskarrekin, auzolanean Euskadi eraikitzeari…

  4. Borroka egitea errentagarria gertatzen da,batibat,bat bakarrik danean borrokalaria,Hori da gure herrian gertatzen dana.Argi ta garbi esan dezagun.Urteak daramatzagu,"ezker abertzaleak","euskal komunistak"…

  5. Egoera gatazkatsuak sortzeko, batzuek, etengabe, jai-ekitaldi desberdinei aurre egiten diete. Konfrontazio estrategia bat da, eraso egiten den ekintza aitzakia bat…

  6. Ederra gero egindako zehaztapena. Historiagileak askotan, postibismoak itsututa, positibismotik kanpo ere geratzen dira euren historia-zientifismoaren osinean itololarrian. Ezinago ados artikulugileak…

  7. https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8949215/la-brecha-entre-dos-desfiles-de-nuevo-protagonista-del-alarde-de-hondarribia-tras-paron-por-pandemia/ Incre铆ble forma que tiene EITB colonizada de batasunos de dar la noticia acerca del alarde de Hondarribia. Los niveles…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Art铆culos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share