MLNVren estrategia, AHTren taktika eta Florenen potajea

Imanol Lizarralde

Badakigu MLNV-ENAM-ek modu oso finean marrazten dituela bere ildo estrategiko eta taktikoaren arteko loturak eta ezaguna dugun Jarraiko eta Batasunako buruzagi ohiak, Floren Aoizek, halako ariketa egiten du («Abiadura Handiko Ustelkeria», GARA, 25-10), ustelkeria, demokrazia eza, AHT-ren borroka eta Nafarroako egoera politikoa nahasten dituenean. Potaje ederra Aoizen buruan irakiten ari dena.

Lehen harria, nola ez, abertzaletasunaren kontrakoa da: PNVren aurrekontuen itunaren aurrean eskandalua besterik ez du ikusten Florenek eta UPNk AHTren inguruan mamitu duen itunarekin bat egiten du maniobra hura. Hor ditugu PNV «espainolen morroien» eta UPNren dirugose asegabeak potajearen lehen osagai bezala.

Potajea berotzen doala ikusten duenean gure Floren-ek saldukeriaren mitoa astindu nahi du plazaren aurrean eta AHTaren arazoa Tafallako Chiquito de la Calzada bailitzanaren moduan garbitzen du:

«Ez dut Abiadura Handiko Trena behar. Are gutiago ene herrian eginen duen hondamendia. Orain, Tafallatik Madrilera trenez joateko hiru ordu ere ez dira behar. Abiadura handian bidaia denbora laburragoan eginen litzateke, bai, baina trena ez da Tafallan geldituko, Iruñera joan beharko nuke. Hau aurrerapena!».

¿Te dá kuén? Ezin du Tafallatik Madridera joan. Hori bai ekologista gure Floren, bidai luzeetarako erabili ordez, Tafallatik Madrilera joateko 300 Km/h abiadura faltan botatzen du nonbait. Hortxe potajearen hurrengo osagaia: AHTak ez du Tafallatik Madrilera joateko balio (harrigaria, ezta?).

Oinezko hiritar horren pertzepzio xumeaz jantzia, Florenek badu oraindik lapikorako bizigarririk:

«Jakina, trenaren obrekin aberasten direnen ekonomia piztuko luke, zalantzarik gabe. Politikari ustelen poltsikoetarako astindu ederra litzateke, halaber. Eta agintariek izanen lukete zer saldu hurrengo hauteskundeetan».

«Aberasten direnen ekonomia»-az mintzo zaigu gure Floren eta, noski, itzalean uzten ditu trenaren obrak suspertuko lituzkeen hainbat pertsona eta kolektiboak, aberastu ez baizik eta bizitzeko irabaziko luketenak. Inbertsiorik gabe ez baitago ez aberasterik eta ez bizitzeko irabazteko aukerarik.

Florenek, iraultzaile-haustaile on moduan, batarekin bestea garbitu nahi baitu eta AHTren aitzakiaz Florenek badu «zer saldu» bere eta bestelako plazetan, azpiegitura lan bat txikitzearen egitasmoa bada ere. «Planetaren hondamendia» aitzakia ederra baita AHT-ren inguruan egin diren bonben kea letrazko ke potoloagoaz estaltzeko.

Hori da MLNVren lapikoaren espezialitatea: herritar xehea eta hiritar ekologikoaren bi buruetan bere txapel bakarra jarriaz etorriko diren sabotai eta erasoei bidea irekitzea. Horregatik bota ditu eltzera «aberasten direnen ekonomia» eta «ekologia» esentziak.

Floren-ek berehala egingo du Nafar politikarako jauzia: «Denak daude AHTren alde, eta Nafarroa Bai lehiaketan sartu da, besteak baino AHTzaleago dela aldarrikatuz. Nafarroa Bai baino AHT Bai esan beharko genuke, agian. Izan ere, PSOEren emendakina UPNri egindako opari/ordaina dela esan da, baina hauxe eskatu dio behin baino gehiagotan Uxue Barkosek Rodriguez Zapaterori».

Adostasun politiko beldurgarri honetan Nafarroa Bai ere badagoenez Florenek ezin du bere gai maiteena eta NaBai-ren arteko zeharkako lotura ezarri:

«Afera honek ederki irudikatzen du nafar politikagintzaren egoera. Ilegalizazioaren ondorioak nonahi ikusten ahal dira, baina nabarmena da Alderdien Legeari esker nafar parlamentari guztiak AHTren lohian erabat murgildurik daudela. Garapen ereduari dagokionez, ez dago oposiziorik. Denak bat datoz UPN eta CDNren gobernuarekin. Ez dago ahots kritikorik».

Faltan botatzen genuen bai ilegalizazioaren kakatxo aromatikoa, edonork baitaki ilegalizaziorik gabe AHTak ezin izango zuela aurrera jo nafar gizartean.  Horrela, Florenek Nafar politika bitan banatzen du: batetik saldukeria eta ustelkeriaren klase politikoa, (NaBai, PNV, UPN, PSOE…) eta bestetik MLNV eta bere akolitoak, «ahots kritikoaren» paper zinematografikoa eginez. Potaje garratza eta eta potaje goxoa.

Baina jakin badakigu banaketa horrek ez duela inongo eduki ekologikorik, Maoren eskema zaharra berriro atera baitu mahaira: taktikan hamar baten kontra, estrategian bat hamarren kontra. Estrategian MLNV besteen kontra dagoenez, taktikarako zatiketa behar da eta «ahots kritikoa» jartzea da helburua: «demokrazia» eta «ekologiaren» parafernaliaren bidez eskema estrategikoa eskema taktikora eramateko elikatzeko baitago Florenen eltzea. Eta MLNVk prestatzen dituen beste hainbat gairekin gertatzen dena ikusita, badakigu zer gerta lekiokeen potaje-collage honi: erre egin daitekeela. Eta horra Florenek belztutako lapikoaren kiratsa.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

13 comentarios en «MLNVren estrategia, AHTren taktika eta Florenen potajea»

  1. EL PAIS – 2008-01-10:

    HB exigió el AVE en los años ochenta

    http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/HB/exigio/AVE/anos/ochenta/elpepuespvas/20080110elpvas_6/Tes

    La formación ‘abertzale’ defendió la alta velocidad en Irún y Hondarribia

    MIKEL ORMAZABAL – San Sebastián – 10/01/2008

    ¡No a la imposición! ¡Parad el TAV! son las consignas que repiten ahora de forma machacona los dirigentes de la ilegalizada Batasuna y otros grupos de la izquierda abertzale. Han llegado a llamar «a la lucha» para impedir las obras del AVE vasco, la Y, sobre la que ETA ha lanzado también amenazas. Esta campaña de oposición frontal al proyecto ferroviario, a la que se han sumado EHAK y ANV, choca con la firmeza con la que Herri Batasuna (HB) apoyó a finales de los años ochenta la construcción de un tren de alta velocidad en Euskadi.

    En 1989, HB defendió en los ayuntamientos de Irún y Hondarribia sendas mociones en las que exigía que el tren francés de alta velocidad, que iba a llegar sólo hasta Hendaya, continuara su trazado hacia Irún. El texto, idéntico en ambos consistorios, exigía al Gobierno central, entonces en manos del socialista Felipe González, que «tanto la red de comunicación viaria de Europa con el Estado, como el tren de alta velocidad (TAV) pasen por Irún, tanto por razones históricas como económicas».

    «Es una contradicción total», afirma el senador socialista Alberto Buen, alcalde de Irún en aquellos años: «Entonces estaban a favor para criticar al Gobierno de Madrid, y ahora están en contra para atacar a los gobiernos central y vasco». La moción de HB, alternativa a otra de EA, fue rechazada en ambos consistorios.

    Sus concejales se agarraban a «factores objetivos» para sostener que Irún, donde ahora llegará el trazado de la Y, y Euskadi eran el «lugar idóneo» para ser considerados como «zona prioritaria de comunicación viaria y ferroviaria» con Europa. En otro punto, criticaban «la política del PSOE de desertización económica y marginación de Irún y el conjunto de Euskadi».

    Casi dos décadas después, Batasuna sostiene todo lo contrario, en sintonía con lo que ETA declaraba la semana pasada en una entrevista publicada por Gara. Por primera vez, la banda terrorista ha amenazado explícitamente con atentar contra las obras de la Y, que considera un proyecto que «hipoteca el futuro de Euskal Herria». Mikel Mariskal, edil de ANV en Hondarribia, sostiene que la Y ha sido «impuesta al pueblo sin consulta ninguna».

  2. Gauza berbera gertatu zen Leizarango autobidearen inguruan. Hasera batean, une politikoak bultzata, MLNV alde zegoen. Eta gero oportunidadea ikusita aldatu egin zen. Zergaitik? Ekologia pito axola badio ere militante ekologikoak eta itxurakeri ekologikoa oso ondo datorkiolako petxua ateratzeko eta borrokan murgiltzeko.

    Horrek adierazten du MLNVren asmoa ez dela sekula ekologikoa, politikoa baizik. Horrelako borroka sektorialek beti ematen diote arnasa, kemena makropolitikatik mikropolitikara baitijoa eta badakigu mikropolitikan ez dela hain errexa erreproduzitzea gehiengo politikoen indar korrelazioa.

  3. Floren bere munduan bizi da, «Maoness», «Rolling Stalin», «John Lenin» eta bestelakoen munduan. Abertzaletasunaz gutxi daki, Tafallatik Madrilerako trenaz arduratzen omen du, baina ez daki ezer Iruñetik Pariserako trenaz. Aurreko tren hori da garrantzitsuena, Eusko Yrekin lotu beharko den trena, Iruñetik bai Bilbora bai Donostira baita EUROPAra

  4. Oso ona Kepa aipatutako «Rolling Stalin» eta «John Lenin»!

    «Imagine there’s no capital, you may say I’m a red dreamer, but I’m the boltxe one. I hope someday you’ll fail under our boots, and the world will be hell for everyone.»

  5. Nestor. Arrazoia duzu. Antzeko parezido gertatu zen baita Arangurengo zaborrategian.
    MLNVk edozein gauza erabiliko du basterrak naasteko, borroka giroa sortzeko, eta gaiaz jabetuz «herri banguardia» izateko.
    Berdin izango zaie alde edo kontra egon edo, egoeraren arabera, une batean alde eta urrengoan kontra.
    Eta Leizarango autobidea aipatuz, ze papera jokatzen zuten Lurraldea’koek? Eta, non daude orain?
    batuetan aldearitzeko

  6. Igomendi,

    Ez naiz txantxetan: “Rolling Stalin” eta “John Lenin”, «Bob Marxley», eta «Jmi CHEndrix», horiek dira «Martxa eta BorRocka» izeneko kamisetak, Txalaparta argitaletxeak ditu salgai (argibide gehio gureliburuak.com web-lekuan)

  7. Prepotente? Hainbeste min egin al dio ba artikuluak gure ploren de aoizen lagunei? Hori bai argumentu handia Ibai, zulagailu eta garabi batzuetara kateatuta al zaude oraindik euripean? Animo, baina gero ez trenik erabili parisera manifestaziora joateko, Leitzarango autobidea bezala.

  8. Ibai, bakarrik faltetan jatsu esatea kontuz ibili! edo holango zeozer Lizarralderi. Hurrengoa zer izango da, pintadak egitea edo?. Prepotenteak zuek.

  9. Ho, zuen ironia finareni esku izkribua. Eman AHTaren gastua arrazoitzen duten argudioak baita merkantzien garraioari alternatiba nola eskeiniko duen esplikazioa ere. Proiektu honen jasangarritasuna nuloa da, irakurri Bermejo irakaslearen txostena, eta aldiz amenabartarren eta beraien sasi alderdien finantziaziorako aukera paregabea. Zenbait Irun izango ote ditu 25 urte baino gehiago gobernuan mantentzen den alderdiak?¿ Edozein politologok jakin badaki, «mitxelinen» hau da interes taldeen presioak zein handiak bilakatzen diren urteetako boterearen ondorioz. Hau adibide garbia da.
    Ah, botereak usteltzen du, eta pintadek egiten dituzten horiek dira demokrazia eraberritzen dutenak, sistemaren kontraesanak eztabaidagai jarriz. Ez zaitezte artzainaren betiko ardi leloak izan… bueno agian zuek ere etekina lortzen duzue horrela. Bejondeizuela!

  10. Botereak usteltzen duela diñozu zuk Ibai…demokrazia eraberritu pintada bategaz? sistemaren kontraesanak eztabaidagai jarri? Igual adierazten badeuskuzu zure demokraziaren eredua…baina argi dekot zu zelango ardie zaran eta nor da zure artzaina.

  11. Bai, Ibai, eske nik uste dut alderantziz egin behar dela, esatea zerretan den gaizesgarri AHT, eta ez etorri noski txikizioaren ipuiarekin txikizio gehiago egiten baidituzte orain artean egin diren saboatiak, halanola Amorebieta, Castejon eta beste hainbat lekuetan eta presupuestoen txikizioa ere, diru publikoa horretan galdu egiten delako.

    Azpiegitura lan guztiek dute interes ezkutuen susmoa eta horrengatik horrelako teoria konspiratzaileak montatzea munduko gauzarik errexena da, publizitate negatiboak beti egiten baitu min, egiaren ordainetan badaere. Baina gauza bat da zuk egin bezala jenerikoki hitzegitea eta bestea gezur hori probatzea, hor zenbaitzuen interesengatik egiten dela AHT. Bai, hala gertatzen da Europa osoan? Eta Euskalerrian ere? Demostratu hori eta ez etorri propaganda merke usai horrekin.

    Bail, zuek MLNVkoak zabiltzate orain ustelkeria eta korrupzioaren kontuarekin Irun-eko kasuaren kontura eta, klaro, sikosi hori zabaldu nahi dezute. Horrek ez du zeikusirik AHTko arazoarekin, zuek ezkontzen dituzute bi arazo horiek zuen saltsa loditzeko. Probak ere falta zaizkizu, Ibai, intoxikazio hutsa baita esaten duzuna. Azkenik diozu hau:

    «Ez zaitezte artzainaren betiko ardi leloak izan… bueno agian zuek ere etekina lortzen duzue horrela. Bejondeizuela!»

    Zure orejeradun ikuspegiarekin edota tontoak gara ala ustelputz batzuk. Bai, Ibaitxo, mundua irekiagoa da, matizak daude, jendeak gauza bat esan dezake eta pentsatu agian ez dagoela egi osoan baina, klaro, aukera bat hartu behar dela. Zugan ez dago dudarako izpirik, zu zara ustelkeriaren kontrako mesias salbatzailea, Floren Aoizen eskutxotik. Eske Floren Aoiz ez dago usteldua, ez, oso tipo txintxua da, eta ez du jende gutxi eta gazte gutxien garunak usteldu eta gartzelara deliberatu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *