Kutxen bategitea eta politikaren oztopoak

Ion Gazta帽aga

Orain dela aste bat, artikulu hau nola idatzi pentsatzen ari nintzela, Arabatik blogean “Vital, PSOE y elecciones” artikuluak gai honen inguruan nituen pentsamenduak adierazi zituen hein handi batean.

Izan ere, orain dela hainbat urte entzun genituen kutxen fusioari buruzko lehen tirabirak. Ibarretxe bera lehendakariorde zela (1998-2001) bere eginkizunetako bat kutxen fusioa zela ere aipatu da behin baina gehiagotan. Azken lau urteotan, kutxen fusioaren inguruan ere hainbat zurrumurru egon dira, eta alde ekonomikoan kutxen presidenteek gauzak argi zituztela plazaratu bazen ere, politikakeria izan da fusio hori atzeratzearen arrazoi nagusia.

PPk Araban zuen boterea mantentzeko, beti egon da fusio horren aurka, eta behin eta berriz atzeratu dira planak hurrengo hauteskundeen zain. PPren jarrera ez da harrigarria, baina PPk ez zigun argi azaldu zer dela eta onartu eta bultzatu zituen beste erkidegotako kutxetan (Caja Duero, adibidez) eman ziren bategite prozesuak.

Azken urteotan, PSEren jarrera oztopatzailea izan da arazo nagusienetako bat.聽 Azken foru-hautekundeen emaitzekin, bazirudien elkartze prozesua martxan jarriko zela baina berriro ere hauteskunde-interesak direla eta PSEren azpijoko ekitaldi baten aurrean gaude: orain kontsultaren legea omen da bategite prozesuaren oztopo nagusiena. Nork daki, agian Garmendia ministrak kutxa indartsu bat komeni ez zaigula adieraziko digu hurrengo elkarrizketan.

Herri santu honetan urtero dago hauteskunderen bat. Udal-foralak, espainiakoak, euskal parlamentukoak, europakoak… PSEren logika oztopatzaileak, beraz, ez du amaierarik, beti egongo delako interesen bat bategite hau atzeratzeko. Noiz arte?

Argi izan behar dugu Vital Kutxak bategite prozesuan duen pisua: ekonomikoki Vital Kutxak duen pisua Kutxa + BBK kutxek dutena baina askoz txikiagoa da. Beraz, kutxen bategite prozesua geldiarazi eta beste interesenpean jartzen dutenek argi izan behar dute ekonomikoki kutxen bategitearen muina Kutxa eta BBKren artekoa dela: Vital Kutxak Araban duen eragina handia izan daiteke, baina Euskadik bere industrial eta finantza proiektuak bermatzeko behar duen muskulua Gipuzkoa eta Bizkaiako kutxetan dago. Batasun horretatik atera daiteke euskal empresa garrantzitsuen euskalduntasuna berma dezakeen kutxa sendoa.

Hemendik gutxira, seguruenik 2009ko hasieran, hauteskunde berri batzuk izango ditugu, eta 2 urteren barruan, 2011an, udal eta foru hauteskunde berriak. Bitartean, euskal enpresa garrantzitsu asko (Iberdrola kasu) euskal interesetatik at dauden indar ekonomikoen pean jausi daitezke. Hainbat euskal empresen erabaki-zentroak Euskaditik kanpo joan daitezke. Arduragabekeria izugarria izango litzateke hau pairatzea, PSE eta PPren blokeoa nola gainditu ez dakigulako.

Beraz, PPk eta PSEren interesek horretara behartzen badute, kutxen bategitea Kutxa eta BBK erakundeekin hastearen aldekoa naiz. Vital Kutxa bahitzearen ardura PP eta PSOErena da, eta hauek izango dira kutxa honen etorkizunaren erantzule. Ezin dugu askoz gehiago itxaron, itxaronaldi amaigabe baten aurrean egon gaitezkeelako. Batzuetan, besteak mugiarazteko, gu geu mugitzea erabakiorra izaten da.

3 thoughts on “0

  1. Erabat konforme Gazta帽aga jauna ze zeozer ongi egin badu eusko Jaurlaritzak arlo ekonomikoaren jorraketa da eta, klaro, nire ustetan argi dago euskal kapital propiala bermatu behar dela globalizazioak dakarkigun erauntsi ekonomikoetarako gordegua euki dezagun. Eta, klaro, argi dago eta arlo hontan ikusten da ere PP-PSOE bikoteak Euskadiri egiten dioten gaitza itzela, kutxen arazoari martxa eman behar zaiola.

  2. Erabat ados Ionekin.

    Danalabaterezalekeriak gure porrota ekarriko bait du.

    Hobe dugu orain BBK + Kutxa bakarrik, eta gero gerokoak momentua kritikoa bait da, eta horrela ezin dugu jarrai.

    Pentsa al dezue horrelako aukeran:

    BBK+Kutxa

    Vital+CAN

Deja una respuesta

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada.

Previous post Ram贸n, 隆sin rodeos!
Next post La conversi贸n de Arnaldo Otegi (y 2)

Harpidetu blogera / Suscr铆bete al blog

Azken iruzkinak / Comentarios recientes

  1. Muy buen art铆culo. Y a la defensa del concepto la ciudadan铆a foral, por consustancialidad, a帽adir铆a yo, como se reivindic贸 en…

  2. https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2022-09-13/historia-zintzo-eta-kontrastatu-baten-alde.htm Gremioko profesionalek erakundeei eskatzen diete zerbitzuko lanerako enplegatu ditzatela.

  3. Como en muchas facetas los vascos, en las fiestas, tenemos mejor gesti贸n que discurso. Hay que trabajar los relatos, no…

  4. Ez ez da egia, hemen batzuek, zu ere tarteko noski, ez diogu, lagunen arteko gorabehera eta liskarrekin, auzolanean Euskadi eraikitzeari…

  5. Borroka egitea errentagarria gertatzen da,batibat,bat bakarrik danean borrokalaria,Hori da gure herrian gertatzen dana.Argi ta garbi esan dezagun.Urteak daramatzagu,"ezker abertzaleak","euskal komunistak"…

  6. Egoera gatazkatsuak sortzeko, batzuek, etengabe, jai-ekitaldi desberdinei aurre egiten diete. Konfrontazio estrategia bat da, eraso egiten den ekintza aitzakia bat…

  7. Ederra gero egindako zehaztapena. Historiagileak askotan, postibismoak itsututa, positibismotik kanpo ere geratzen dira euren historia-zientifismoaren osinean itololarrian. Ezinago ados artikulugileak…

  8. https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8949215/la-brecha-entre-dos-desfiles-de-nuevo-protagonista-del-alarde-de-hondarribia-tras-paron-por-pandemia/ Incre铆ble forma que tiene EITB colonizada de batasunos de dar la noticia acerca del alarde de Hondarribia. Los niveles…

Harremanetan jarri / Contactar

Laguntzaileen artikuluak / Art铆culos por colaborador

StatCounter

wordpress visitor counter

Contact us

Total
0
Share