José Manuel Bujanda Arizmendi
Estepan Urkiaga, Lauaxeta, ekintzaile eta aitzindari nekaezina, jeltzale zintzoa eta abertzale suharra, olerkari, idazle, literato eta euskaltzale berrizale eta saiatua, gudarien gidari eta buruzagi ausarta faxistek fusilatu zuten Gasteizen 1937ko ekainaren 25ean, orain dela 83 urte beraz. José Antonio Agirrek, Euskadiko lehen Lehendakariak, “Euzkadik behar zaitu” belarrietara xuxurlatu ondoren Eusko gudarostearen agintea bereganatu zuen. Bere irrika “Bide berriak” bilatu eta aurkitzea zen. Horrela, idatzi zuen olerkia, “Bide barrijak”, eta izena eman ere olerkiz osatua zen liburuari. Bide berriak nahi zituen ere Euskadirentzat eta bere etorkizunarentzat. Bide berriak ziren Lauaxetak amesten zituenak olerkigintzan eta burujabetzan. Hitzen arteko lehian trebatua, ideien esaldiak ehuntzen saiatua, molde literaio berrien bilatzaile tematia, olerkari trinko iaioa, eta gudarien buru bilakatu zenaren bustoa Gasteizeko plaza txiki batean dago birkokatua, atxilotua egon zen “El Carmen” izena duen eliza edo komentu bera dagoen plazan bertan hain zuzen.
Delako bustoaren birkokapenaren ekitaldia 2015eko martxoaren 18an xume batean gauzatu zen. Hitz polit eta hunkigarriak entzun ahal izan ziren, honokook adibidez, “ohore bat da, bai, ohore bat da, ni orain Lauaxetaren aurrean hizketan aritzea. Euskal historiaren erreferentzi erraldoi baten aurrean jarduteak nire bihotz erraiak asaldatzen zaizkit. Txikitandik etxean entzundako izen eta gizonaren aurrean hitz batzuk esateak eztarrian dardara sor arazten dit. Hemen gauden askori, bihotzaren taupadak azkartu zaizkigu, emozioa azaleratu eta nolabaiteko solemnitatea nagusitu. Zure begietan duzu guretzat agindua, jarrai bide berrietatik. Omenaldi hoberena horixe da hain zuzen, bide berrietatik abiatzea askeago izan gaitezen.Hori da gure hitza, erabakia eta konpromisoa, Bere begirada lausotu diskretua, bere dignitate lasai pausatua, historiari eta guri so eginaz hizketan ari zaigu: dena eman behar jako maite den askatasunari”.
Estepan Urkiagak, Lauaxetak, bere bizitza bera baino gehiago maite izan zituen Euskadi, Askatasuna eta Demokrazia. Paregabeko belaunaldi baten partaide izan zen. Paregabe eta errepika ezina esango nuke. Eredu izan zen belaunaldia. Askotan esaten da inor ez dela erabat hiltzen norbaiten bihotzaren maitasunean txertatua dagoen bitartean. Bera eta garai hartako Eusko Jaurlaritzaren kideok ez dira hil, ez, gaur egun ere maite ditugu eta. Euskadiren alde, bere burujabetasuna eta askatasunaren alde egin zuten eta hori ezin ahanztekoa da eta. Guda galdu zuten, bai, fusilatuak izan ziren, bai, baina historiaren aurrean eta betirako garaileon ikurra daramate. Irabazi egin zuten historia eta etorkizuna. Askatasunean bizi gara, baina askeago izateko lanean gabiltza, jakin bezate haiek, sustraiak ondo errotuak ditugula, Euskadi mundura ari dela begira. Europa dugu begi bistan, Agirre, Irujo, Landaburu eta beste askok bezala. Eta hau, beraiek ereindako hasiaren fruitua, uzta aberatsa eta emaitza oparoa da. Izan zinetelako, zirelako, gara. Apustua egin zuten, erabaki zailak hartu zituzten, balienteak izan ziren. Ausardia zeramaten buru bihotzean.
Euskadi maite zenuten. Leialtasunaren garaipenaren froga apelaezinaren isla izan ziren: “Guda gotzon baltzak odolez dakustaz, euren oin aurrean beredin gudari”. Garelako eta nahi dugulako beste kimu berri batzuk jaioko dira. Jakin bezate haiek beraz, bihotzeko adiskide laztanak, katea ez dela eten. Bideari jarraitzea gure eguneroko ahalegina zaigu. Eutsiko diogu lur amari. Zordun gatzaizkizue eta. Kopeta altxatua dugu. “Dena eman behar jako maite den askatasunari”.
Ados ziren, ados zinen, zineten, zure Lehendakaria José Antonio Agirrerekin, esaten zuenean “Ez gaudela inor hiltzeko prest, baina prest gaudela geure bizia galtzeko”. Zinez beraien ekintza emandako hitzaren alaba bilakatu zen. Bete zuten zure hitza eta erabakia. Gaurko Euskadiren izenean, mila esker zuoi guztioi, eta zuri ere olerkari gudaria, eskerrik asko gudari olerkaria. Ez adiorik Estepan Urkiaga, Lauxeta eta beste guztiok, ez adiorik Alfredo Espinosa, ez adiorik José Manuel Ariztimuño “Aitzol”, Martin Lekuona eta beste asko. Ez adiorik guztioi, guda zibila hasi aurretik gaixorik hil zinen Lizardi gazteari ere. Ez adiorik agur eta beti arte baizik.
Amaitzen dut Bertol Brechten hitz ezagun batzuekin; “Badaude pertsona batzuk egun batean borrokari ekiten diotenak, eta bai, hauek onak dira. Badaude beste batzuk urte osoan zehar borrokatzen dutenak etengabe, hauek noski, hobeak dira. Baina, badaude, baita ere, beste batzuk beraien bizi osoan zehar borrokatzeari uzten ez diotenak, eta hauek, hauek bai, hauek, beharrezkoa, inpreszindibleak eta ezinbestekoak zaizkigu”.
Agur eta ohore, gudari zintzo, abertzale, eta olerkari berrizalea eta euskaltzalea. Agur eta ohore euskal idazle konprometitu eta gudarien buruzagia. Bihotzean beti izango zaituztegu. Herri txikien egun handirarte. Katea ez da eten. Gora Euskadi askatuta !
tdos Cstrochavistas y bolivarianos y Bujada endulzándonos Euskadi escribiendo de 2Flowers and Birds »
Kfd anímate a mejorarle en la descripción de una E.H. IDÍLICA EN jEL..
Lakuak eginiko murrizketak salatu dituzte Osakidetzako langileek, erietxeen aurrean
Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK Osakidetzako sindikatuek langileei protesta egitera deitu diete EAEko ospital eta osasun zentroetan. Sindikatuek Lakuaren murrizketak eta osasun krisian langileek pairatu duten egoera salatu dute.
Cuando leo que las respuestas al fascismo dan votos a Vox del Ebro para abajo, solo puedo preguntarme cuándo hay elecciones del Ebro para abajo.
Y a ver si los periodistas hacen su trabajo y despejan dudas sobre esa sangre, esa pedrada y nos enseñan un parte médico y los puntos de sutura. Que tragáis con todo, joder.