Jexux Artetxe
ETAren armagabetzeaz idatzi nuen orain urtebete zutabe honetan. Orduan esan nuen gaiaren inguruko ezadostasunak ikusita, arma horiek guztiak entregatzeko oztoporik nagusiena Estatuko polizia eta ETAren jarrera zirela. Bakoitzak bere jokora egokitu zitekeen bukaera nahi zuelako.
Erakunde armadunak bere gustura egin nahi zuen desarmea, bere jokabidearen goiari eutsiz, eta talde garaiezina bailitzan azalduz. Badirudi, ordea, armak uzterakoan indarreko legera egokitu beharko duela. Normala. Jarri dezagun edozein guda edo gatazka, iraganekoa edo orainaldikoa, eta ziur nago ezinezkoa dela ETAk egin nahi zuena egin ahal izan duenik inon aurkitzea. Hau da, aztertu genezake ia non gertatu den indarkeria nahierara erabili ondoren, biktima eta sufrimendua barra-barra zabaldu eta gero, arma bidezko estrategiak porrot eginik, armategia baliogabetzeko orduan ere bere gustu hutsera egitea lortu duenik, ordura arte arerio gisa hartu dituenen doako laguntzarekin.
Armak ‘entregatu’ egingo ditu ETAk. Testuinguru horren baitan, ‘entregatze’ horrek amore ematea esan nahi du. Ez da, ordea, Madrilgo ereduaren arabera egingo den errendizioa. Euskal erakundeen parte hartzeak ireki du armagabetzearen bidea. Egiteko honetan, oso garrantzizkoa deritzot euskal erakunde guztiei dagokien betekizuna. Alde batetik, indarkeriaren aurrean herri-legitimitatearen nagusitasuna adieraztea. Eta, bestetik, armagabetzea legearen azpikoa izango dela bermatzea, jasotako armak erabil daitezen argitzeke dauden atentatuak aztertzeko.
Hala ere, iaz esan nuen bezala, ez dut uste armak uztearekin konformatu behar dugunik. Terrorismoaren aroari bukaera eragingarria eman nahi badiogu, indarkeriaren erabilera elikatu duten diskurtsoen desarmea behar dugu, baita ere. Beraz, apirilerako iragarri den desarme materiala ez da nahikoa. Desarmea erabatekoa izateko, erroko autokritika hori falta zaio oraindik, borroka armatuaren bidezkotasuna aldarrikatu zuen pentsamenduari dagokion autokritika.
ETAk bereak eta bi saiatu ditu armak ez euskal erakunde bati emateko, estatu bati baizik, oraingoa estatu frantsesa. Horrela botere adierazpen bat egin nahi du eta era berean euskal instituzioak gutxiestu. Horregatik nire ustez Eusko Jaurlaritza gogorrago aritu beharko litzateke gai honen inguruan. Eman dezaizkiola armak gure Lehendakariari. Baina horretarako ETA erakunde abertzale bat izan beharko litzateke eta badakigu ez dela horrelakoa.
Bake osoa nahi duten erahildako senideak armagabetze espirituala ere eskatzen diete ETA – IA bikoteari eta hori da hain zuzen egin nahi ez dutena. Estrategian oinarritutako aldaketa hutsa da, ez dago zoru etikorik, Martin Garitanoren azken artikulua adibide.
Todos juntos avanzando hacia la independencia
Madrilen, batzuk, Euskadin beste batzuk Santoñako EAJarena bezalako baldintzarik gabeko errenditzea nahiago zuten ,
Garaitutako armada gatibua ezin hobeto ikus zedila nahi zuten.
Izorra daitezela, hori inork ez du ikusiko.
Baldintzarik gabeko errendizioa da ETAren armagabetzea, edota bestela al da? Santoñan gutxienez EAJk beste partearekin negoziatu zuen. ETAk negoziatu gabe armak entregatuko ditu. Derrota politikoaren seinalerik iraingarriena da horixe. Garaitutako armada gatibua gartzelan diren ehunka ETAkide dira eta begibistan ditugu aldioro.
Lo importante es que Ortuzar recoge el testigo de la independencia. Ojo, no la de clase ni la vertical ni la horizontal.
¡Con las cosas tan majas que dice Iker y nadie le hace ni caso!
Etak armak utziko homen ditu.Erahilketetan erabilitako guziak?,dozenerdi bat agian?.Goma 2ak ta Guzti?.ETA.ko hiltzaileen aurpegiak aterako ote dituzte?
pankartetan,GU GARA HERRIAN INDARKERIA ERABILI DUGUNAK.esaten duena.?.No hay barrabillas hortarako.Armarik gabe……..
Joxan R. baieztatzen baidu irten bidea, armak uztea soilik ez da irteera, gutti da lortuko gendukenik, konponketari begara.
El mercado reacciona de modo inequívoco ante los planes independentistas. Un informe de la consultoría D&B sobre los cambios de sedes de empresas en 2016 explica que Cataluña perdió 279 empresas y Madrid ganó 407. El secretario de Empresa del gobierno catalán niega la causa separatista en estos datos y dice que se necesitan series más largas. Ahí van: en los últimos cuatro años Madrid ganó 1002 empresas y Cataluña perdió 1072.
Así circula hoy, por la vía muerta de la secesión, la que fue llamada locomotora de España. La nitidez del mercado es una catástrofe técnica para la economía regional. Pero una bendición ética. Contrasta con el obsceno espectáculo del presidente Rajoy en Cataluña repartiendo billetes a los negritos.
Entonces la independencia de Catalunya sirve a España. Es mejor que Catalunya sea independiente. España será así próspera.
Es pura lógica. Si cada vez que Catalunya pide la independencia las empresas emigran a Madrid en cuanto se declare no quedará una sola empresa en Catalunya. Y Madrid y por ende España será próspera. ¿Quién no está a favor de semejante beneficio universal?
Kubati como comisario político de la I.A.. Dice que fuera de las normas marcadas por ellos hace mucho frio para los disidentes; o sea, o vas con lo que decimos o te mato como a Yoyes. Amen; viva los soviets