Mahatma Gandhi, izpirituaren indarra, 69 urte (1948/1/30 – 2017/1/30)

José Manuel Bujanda Arizmendi

mahatma-gandhiFraçois Mauriack esan ohi zuen behin eta berriro Jesusen bizia idazteko belauniko jarri behar zela. Ez dakit. Baina baieztapen horri jarraituko bagenio era bertsuan esan daiteke agian Gandhiri buruz, berari buruz zerbait aipatzekotan txapela kendu egin beharko litzatekeela. Ez da gutxiagoko ere. Begirapen, umildade osoz eta begirune guztiz noa beraz, Mahatmaz (“Arima Handiz”) zer edo zer adieraztea. Oihal zuri batean bildutako gorputz txikiko eta izpiritu handiko agure maitagarria, mende laurdenean Indiako destinoen jabea izan zen. Berak ezetz esan arren, saindu bat izan zen, eta saindu handia gainera, Indiar Asisko Frantzizko Saindua, kuraiaz, amodioz, pozez eta umorez beteriko gizon harrigarri eta argigarria.

Gizadi osoaren argi garbia eta India modernoaren arima gertatu zen. Jendeak kantatzen zion: “Gandhiji Kai” (garaipena Gandhiri), baina bera ez zen harrotzen: “Jendeak egiten didan adorazioak gaixorik uzten nau. Askoz hobea izango litzateke txistua aurpegira botako balidate. Gizon bat azken tokian bere borondatez ipintzen ez den bitartean, ez dago beretzat salbaziorik. Musulman, kristau, parsi, judu eta hinduen zerbitzaria naiz. Zerbitzatzeko maitasuna behar da, ez izen famatua. Eskale pobre bat naiz. Nire ontasunak hojalatazko plater batzuk, ardi esnerako pitxarra, galtza eta lehor-zapi batzuk besterik ez dira. Eta, azkenik, nire izen ona, askorik balio ez duena”.

Mahatma Karamcitahid Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen Bombay probintziako Porbandar herrian, eta Delhi Berrian hil zen, hil zuten hobeto esan, 1948 urtarrilaren 30ean, orain dela 69 urte beraz. Batxilergoa 1887an bukatu zuen eta Britainia Handira joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. Lege gizon zelarik 1891an itsasontzia hartu zuen Indiara abiatzeko eta han 20 urte igaro zituen. Hegoafrikan bizi ziren miliako indiar zapalduta bizi ziren. Diskriminazio eta bazterkeri gogorrean bizi ziren hain zuen “coeli” errukarriak hain zuzen. Gandhik herrikideak bildu eta horrela esaten zien: “Hemen pariak gara gu, eta ondo merezita daukagu. Zergatik?. Gure lurraldea, Indian, pariak bezala tratatzen ditugulako herrikide asko. Menderen mendetan hamaika kasta maila daukagu gure artean. Has gaitezen bada geure buruak aldatzen eta orduan izango dugu eskubiderik hemengo bidegabekeria aldendu eta kentzeko”. Ekitaldi latzak egiten zituen jendetza handiak bilduz eta herri guztietan ibilaraziz, eta jardunaren jardunaz beretarren kontrako legeak erauztea lortu zuen (Indian´s Reliev Act). Agintariek ulertu zuten Gandhi bezalako buruzagi batek gidatutako indar izpiritualari eusterik ez zegoela. Honela zioen Gandhik: “Lapurreta eta odol isurtzerik gabeko iraultza izan da, bakoitzaren sufrimendu kemenari bakarrik zor zaion garaipena erdietsiz. Baina gure saria ahaleginean dago eta ez ondorioetan. Ahalegin osoa berez da garaipen betea”. 1908an kartzela sartu zuten lehenengoz. Gerora ere, giltzapean egongo zen Hegoafrikan 249 urte osatu arte.

1914ean Indian zegoen berriro. Utz diezaiogun hizketan: “Printzipio handiok, Satyarena (egiarena) eta Ahimsarena (bortxakeri ezarena) mende ditugu gida gaitzaten. Mundu nahastu baten gainean begira dauden isilak dira. Sarvodayak (denen onak) izan behar dugu xede. Jainkoa da gizaki guztiak elkartzen dituen lokarria. Lokarri hau puskatzea, gure etsairik larrienaren kasuan izanda ere, jainkoa baztertzea izango litzateke. Ahimsa (indarkeria eza) egia bilaketaren oinarria. Hau gabe, hondarraren gainean eraiki besterik ez dugu egingo. Guztiok pintzel beraz margotuak gara, denak gara egile bakarraren seme alabak. Indarkeria eza da gizalegea, indarkeria abere-legea den bezala.

Abereen izpiritua lo dago, abereak gorputz indarra besterik ez du ezagutzen. Gizonaren handitasunak goragoko lege bati, izpirituaren indarrari, obeditzea eskatzen du. Nire egite guztiek honetan, gizadiaren maitasun itzalgaitzean, dute iturria. Hildura luzeei eta otoitzari eskerrak bada berrogei urte baino gehiago inorentzat gorrotorik ez dudala. Guk, txiro eta zarpatsuok, askatasuna lortuko dugu gizadi guztiarentzat. Gure mugimendua indar moralean bakarrean dago erroturik”

1917an Iparreko Bihar-ren, 1918an Khaira-n, 1920an Talucca-n lortzen du bere lanari esker itxuragabeko zerga asko kentzea. 1919-1920an,”kooperazio-eza”ren politikari hasiera eman zion (Satyagraha). 1931-1932an Indiaren ordezkaria izan zen Londreseko mahai Inguruko Batzarrean. Haren kezkarik nagusiena hindú, mahometano eta sike-en arteko borrokak bukatzea zelarik, ezinikusi zahar hiltzaileak itzali nahi izan zituen, guztion anaitasuna lortzear. Baraua eta “kooperazio-eza” ziren bere arma. 1908tik 1945ra 17 bider egon zen kartzelan eta 15 baraualdi ikaragarri burutu zituen. India, guztira 2098 egun bete zituen itzalean. Berea iraultza ederra izan zen. Iraultza izpirituala, bai. Pentsamenduaren, lanaren, ekina, esfortzua, eta sakrifizioaren iraultza, bai, solidaritate, maitasuna eta garbitasunaren iraultza, bai. Egiazko iraultza, iraultza ezin garaitua, ezin zanpatua inolaz ere. Iraultza baketsua, iraultza politikoa. Sakona eta zabala. Gandhiri zor zaio Indiaren askatasuna. Baina azkenaldira Mahatma Gandhi ez zebilen oso pozik. Askatasuna lortua zuten, India ordea bi zatitan gelditu zen. Batetik Pakistan, gehiengo musulman eta gutxiengo hindu zituela. Bestetik Hindustan, gehiengo hindu eta gutxiengo musulmanekin. Ama India, India ama, bitan, puskatua. 1948ko urtarrilaren 30ean, goizeko hiru t´erdietan jaiki eta bere azkeneko eguna hasi zuen. Arratsaldeko lau t´erdietan bazkaria hartuta arinki doa otoitz lekura. Jende tartean pasatzen da. Hindu fanatiko gazte batek hiru tiro botatzen dizkio. Mahatma makurtzen da, eskuak elkartuz otoitz egiteko lez, isilik dio: “Rama” (Jainkoa) eta erortzen da hila.

Sinesten zuen arima ez dela hiltzen, izpiritua dela egia eta askatasuna. Izpirituaren indarra. Horrelaxe idatzi nuen orain dela urte batzuk, gai hauei buruz: “Bai sinesten dut Luther Kingen Jainkoarengan, Oscar Romero, Casáldiga, Ellacuría, Setién, Uriarte, Leonardo Boff, Ernesto Cardenal, Aitzol eta Martín Lecuonaren Jainkoarengan”. Eta horrelaxe jarraitzen nuen, “sinesten dut Mahatma Karamcitahid Gandhiren jainkoarengan edo/ta Jainkoengan. Creo en el Dios, o en los Dioses, de Mahatma Gandhi, en el de Jesús que hermana fe y justicia, evangelio y liberación, religión y emancipación, de Jerusalén y Nazareth. Creo creer en el Jesús crucificado por escandalizar lo establecido y lo “políticamente correcto”, por enfrentarse a sus compatriotas Judíos colaboracionistas e hipócritas, a la historia, al presente y al futuro. Creo en aquel que apostó por un mundo mejor, que proclamò solidaridad, justicia, libertad, igualdad, fraternidad, optimismo,  vida plena y alegría de poder vivir con los seres queridos. Un Dios Jesús que se decantó por los oprimidos y marginados, bueno, rebelde, inconformista, justo vital, alegre, que habló de libertad, alegría, compromiso y futuros compartidos. Creo en un Jesús que iguala radicalmente, y sin tapujos ni reservas, a todos y todas, todas y todos, hombres y mujeres, mujeres y hombres, padres y madres, amigos y amigas, hermanos y hermanas. Quiero creer que acierto en lo que creo que creo. Humildemente”. Hauxe da bere garaian, eta gaur egun bertan berresten dudan, idatzitakoaren edukiaren laburpena, eta uste dut zuzen eta egoki lotu daitekeela gaur idatzitakoaren edukiarekin, umildade gutiz diot. Izpiritu koherentearen indarra. Ezin amaitu lerro hauek gaur eguneko handik eta haratagoko gizaki-errefuxiatu uholdeak gogoan hartu gabe, lazgarri eta lotsaz, kontzientzian, bihotzean eta ardura kolektiboarengan. Umildadez diot ziur nagoela, hala bedi, Gandhi ados egongo litzatekeela gaurko lerro multzo honokoarekin. Gizakiaren izpirituaren indarra, bai.

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

11 comentarios en «Mahatma Gandhi, izpirituaren indarra, 69 urte (1948/1/30 – 2017/1/30)»

  1. Artikulu ederra, gogora ekarri dit, gutxitan aipatzen den zerbait, Gandhik indiar hizkuntzarekiko izan zuen jarrera. Ez zegoen ingelesaren aurka, baina oso mingarria zitzaion bere herrikideei ingelesez mintzatzen entzutea. Arazoa ez zen ingelesekin ingelesez hitz egitea, baizik eta indiarrei beraien artean ingelesez entzutea. Euskaldunentzat ikasgai ederra.

  2. Eskerrikasko Bujanda jauna,Aitzol eta Martín Lekuonaren aipamenagaitk,bi apaiz,bi euskalzale,bi nazionalista,beren ideangaitik fusilatuak izan ziranak.
    Bi Santu,santurik baldin bada behintzat.

  3. Gandhi indiaren askatzearen alde egoten hasi zan ikusi zuenean Britaniarrentzako beti beratzako beltzak ziana izango zirela.
    Britaniaren alde burrukatu zan, Afrikan egitn zutenaren alde zegoen…
    Ta India ez zan askatu Gandhyrengatik, Britania haundiari ezinezkoa zitzaion jada India bezalako lur eremu haundia ta populatua mendean mantentzea.

    “los negros sólo están un grado por encima de los animales” The Collected Works of Mahatma Gandhi, Mar. 7, 1908 (CWMG, Vol VIII, pp. 135-136)

    Hurrengoan ama teresa kalkutakoari buruz, gustoko zitula txiroak gaizki pasatzen ukustea ta ez zun egin egozten dizkioten hainbat obra onak.

  4. Datuak ta frogak aldiz diote gosetea egon zela baina ez zela genozidioa izan,ta horretarako frogak ta mezu ofizialak jarri ditut, datuak….

    AEBtako goseteari buruz zerbait al diote? Nun 8 milioi zentsotik desagerarazi zituzten? Holodomorren garai bertsuetan izan zan.
    Ta hor bain AEBtako gobernuak errua izan zuela.
    Edo Holodormor-a baino urte batzuk lehenago Tsarren garian egondako gosete izugarriak? URSSek hori ekidin nahi zun herria garatu ta industrializatu ta lortu zuen.

    Holokaustoa ukatu? Non ukatu dut nik holokaustoa? Nik datuetaz ta frogaz ari naiz zuk nik esan ez dudan zerbaitetan oinarritzen zara.
    Hitlerrek egin zuna non ukatu dut?
    Holodomorrei buruzko datuak jartzea zer ukatzen du?

    Negazionaista? Datuzale mutil. Ta datuak zer diote? Ba hori.

  5. URSSek eragindako genozidioaren mitoaren sortzilea Nazi bat zan.
    http://www.taringa.net/posts/info/17477084/Mito-del-Hambre-en-Ucrania-Acusacion-a-Stalin.html
    Holodromor-en mitoa dokumentuekin erakutsita.
    https://es.sott.net/article/40744-El-mito-de-Holodomor-Documentos-que-desenmascaran-la-falsificacion

    Ta Wikipedia hartzen baduzu (demostratua dagola mota batzuetako jendea idazten dutela batik bat , mendebaldeko zuriak alegia) ez hartu zaitxo batzuk besterik ez.

    Organismoa askorentzako Holodomor-a ez zan genodizioa izan.
    https://es.wikipedia.org/wiki/Holodomor
    Ta jada hasi zarela jarri AEBetan gertatutakoa, edo hori ez zaizu interesatzen?
    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=90542

    Ta nola da posible AEBtakoa hor demokrazia bazegoen?

  6. Zuk hori diozu, ez zela genozidiorik egon, Errusia eta Urkainiako estatuek aldiz diote genozidioa izan zela. ONUk esaten du genozidioa izan zela. Zenbait negazionista, nazien parekoek esaten dute, ez hori holokaustoa bezala inbento bat dela.

    Zu ez zara datuzale, zu zara gezurzale.

  7. Zertarako ibili genozidioaren marra non dagoen eztabaidatzen? Eginiko giza kaltea eztabaidan ez badago.
    Ukatzaile ez den batentzat, nazismoan bezala, datuek garbi adierazten dute errusiar iraultza bezala pertsonen bizimolderako kriston porrota izan zela. Datuek, beti, gauz bera diote komunistak agintean jarri diren tokietan.
    Neoliberalismoa al da irtenbidea?, ba ez hori badakigu, artikulu honen egileak uneoro aipatzen digun bezala. Gertuago dugu esperientzi egokiago bat, ohizko balore propiotan ( krubig berak aipatuak) oinarrituaz eraikitzen ari den euskal modeloa.

  8. URSSek kritson porrota izan zan norentzako?
    URSSen garaipenak:
    1. Lehengo estatua gosetearekin bukatu zuna lurraren kolektibizazioari esker.
    2. Bigarren mudnu gudan karga gehien soportatu zun estadua, nazi gehien hil zituna ta baja ghien izan zituena.
    3. Biruelarekin bukatzeko kanpaina mundiala lideratu zun.
    4. Gizarte segurantzan:
    7 orduko lanaldiak, 6 espezialistentzako.
    Jubilazaioa 60 urterekin edadetuentzako ta elbrrituentzako.
    Maternitate baja haurdunaldia hasten zenetik.
    Gaixotasunengatik baja hartzen bazuten soldataren %100a kobratzen zuten.
    Hilabete bateko oporrak estaduak ordainduta.
    5. Munduko lehen osasun sistema dohakoa ta unibertsala, hori bizi itxaropena haunditu zun, 1917an 40 urtean zegoen ta gero 70rera iritsi zan.
    Hori eragin zun URSSeko biztanleen altuera igotzea 10 zentimetrotan.
    6. Lehen hezkuntza sistema dohakoa ta publikoa munduan.
    7 Munduko hazkunde haundiena historian zehar ekonomian, industria 30 urteetan %13 mila igo zan.
    7. Lasterketa espazialan AEBri gailendu zitzaion.

    Gehio daude baina datu hauekin nahiko da, zure datuak?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *