Jexux Artetxe
Urtebete eskasean, hiru hauteskunde deialdi izango ditugu. Joandako abendukoak, datorren ekainerako iragarri direnak, eta oraindik deitzeke dauden EAEkoak. Hau ikusita, oso tarte laburrean bozka egun gehiegi jarri direla entzun dugu. Hauteskunde aurreko kanpainek neketsu eta aspergarriak direla jende arruntarentzat. Eta, gainera, gastu publikoa biderkatu egiten dela. Nire iritziz ere, alderdi politikoek gastu urriagoak egin beharko lituzkete elekzioen aurrean. Baina, herritarren parte-hartzearen kalitatea hautatzeko aukera libre eta ugariekin lotuta dago.
Ekaineko Españako Gorteetakoak eta euskal Legebiltzarrekoak batera deitu zitezkeela pentsatu omen zuten Jaurlaritzan. Azkenean, ez da horrela egin eta asmatu egin dutelakoan nago. Lehen aipatu dudan arrazoi beragatik, aurrena: parte-hartzeko aukerek ez direlako murriztu behar, ugaritu baizik. Halaber, ezin direlako izaera ezberdineko hauteskundeak ekitaldi berean egin, nahasketarik sortu gabe. Eta nahasketa giro batean, parte-hartzearen kalitatea ere lausotu egiten baita.
Horrenbestez, Gasteizko Parlamentua osatzeko egin behar direnak udazkenerako deituko ditu lehendakariak. Legebiltzarraren osaera nahikoa aldatuko dela aurreratu dute inkestek. Badirudi EAJ dela bere indarra sendotzen duen bakarra. Eta ‘Podemos’ talde berriaren sarrera, aldiz, beste guztien kalterako gertatuko dela. Lehendakaritzarako hautagaien artean, ikusteke dago zein izango den Urkulluren lehiakide nagusiena. Ezker abertzalea Otegiren aldeko lan eskerga egiten ari bada ere zaila egingo zaio neurriko alternatiba eraikitzea. Normalkuntzaren norabidean aurrera egin dugula, egindakoa Urkulluren zeinua bilakatu da. Otegiri, ordea, kostatzen ari zaio atzean utzitako gatazkaren irudiaren menpekotasunetik askatzea. Irekia dagoen ezbaiaren bi aldeak horiek izanik ere, seguru nago ziklo zaharrari erabateko amaiera emateko aldartearen aurrean garela.
«herritarren parte-hartzearen kalitatea hautatzeko aukera libre eta ugariekin lotuta dago.»
Hori ala da, baina egiazko irakurketak eskatu behar ditugu, ez «beti irabazle», gaurko egunean ikusten dugun bezala.
La formación política del ciudadano medio es deplorable , lo mismo en España que en Euskadi.
La ciudadanía volverá a votar masivamente a partidos declaradamente corruptos y a unas falsas alternativas ( Podemos y C’s ) implementadas por el mismo sistema para aparentar pluralidad y alternativas.
No solo son corruptos , sino totalmente incapaces de resolver la pobreza en la que ha incurrido una buena parte de la sociedad , fruto de sus nefastas políticas generadoras de burbujas especulativas y de la desregulación total del sistema financiero.
Debería votarse en función de los programas y no de la fe fanática en formaciones que gobiernan a favor de una minoría , abandonando a su suerte a la mayoría social.
No regaléis el voto a formaciones que gobernarán en contra de vuestros deseos y aspiraciones .Que no os roben el voto formaciones sumisas al sistema , formaciones que no defienden la soberanía de sus ciudadanos.
¡¡ ESPABILAD !!, QUE YA ES HORA.
Alderdi politikoak,gaur egun daukaten bikoka,komunikabideetan dagola esan genezake.Komunikabide bakoitzak bere ideologi konkretua daukanez,beren eragina eta zabalkundea alderdien programaren gainetik doa.Eta Mariannek
-ze izen polita-dion bezala, herritarren heziketa politiko eskasa,ortik dator batez ere.
Komunikabide independienteterik gabe zaila izango da jendeak zuzen aukera egitea.
«Bai, gauzei beren izenez deitzeko garaia iritsi da. ETAk elikatu eta hezi duen «ezker kazike» baten eredua da nagusi oraindik leku askotan, eta jende hori aberetu duen aparatuak betikoan segitzen badu, etorkizun gorria ikusten diet, botoak boto, euskaldunon arteko ilusio berriei.»(Patziku Perurena)