Azala / Portada » Bedi Europa

José Manuel Bujanda Arizmendi

europako_eguna_dia_de_europaMaiatzaren 9an, “Europaren Eguna” ospatu zen. Shuman, Adenauer, Monnet, De Gasperi eta abar oso luze baten “Europaren aintzindarien” eskutik jorratzeko ibilbide itxaropentsu eta luzea hain zuzen. Eta euskaldunon artean José Antonio Agirre Lehendakaria, Irujo, eta Landaburu ere gogoan izateko eguna. Europa eta euskaldunon arteko harremana ez da gaurkoa. Euskaldunok aspaldidanik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatzen ziona edo liokeena Euskadiri. Euskal presentzia, euskaldunok Europan proiektatzeko ahalegina, urrutitik dator. Gogoan izan “Euskadi-Europa”, lema zela 1933ko Aberri Egunaren leloa eta mezua 1933. urtean Donostian ospatua hain zuzen eta 50.000 pertsona bildu zituena, haien artean telesforo de Monzón eta Jose Antonio Agirre EAJ/PNVren aldetik, Manuel Carrasco Formiguera Kataluniako Unión Demokratikoren aldetik eta Ramón Otero Alderdi Gallegistaren aldetik. Garbi zegoen orain dela urte asko EAJ/PNVren helburu eta erronka argia.

Honela zioen Manuel de Irujok egunkariko artikulu batean 1933. urtean: “el Pueblo Vasco pide un puesto como nación, en el banquete de los pueblos libres de Europa (…) Declaro y afirmo que soy navarro de nacimiento y de corazón, y, por lo tanto vasco, como los gipuzkoanos, los alaveses, bizkainos, laburdinos y zuberoanos. Que mi patria chica es Nabarra, llamada antiguamente Vasconia, uno de los Estados libres del País Vasco o Euskadi, y ésta es la verdadera y única patria de todos los vascos. Que asímismo como vasco progresista de Nabarra, aspiro a que mi patria se adhiera a la unión de Estados confederados de Europa”. Gaur ere gauza bera aldarrikatuko zuen.

Ordezkari euskaldunak izan ziren Europar Batasuna (EB) eratzeko prozesuan eman ziren une garrantzitsuetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma, Westminster, eta abar luze bat dira euskal ordezkaritzen presentziaren eta lanaren lekuko. Ordezkaritza horien artean, beste hainbat izenen artean, Jose Antonio Agirre, Landaburu eta Irujo e.a. aurki dezakegu. Egun ezin ahantzi EBko erabakiek geroz eta eragin gehiago dutela gure bizitzan, Eusko Jaurlaritzak beregain hartutako eskumenetan eta gai desberdinen inguruko politika publikoen garapenean eta diseinuan dutela eragina. Erabaki europarrek eragin handia dute gure autogobernuaren gainean, eta horrek justifikatu egiten du Euskadik erakunde europarretan presentzia zuzena izateko aldarrikapenak, errealitate hau ukatu duten jarrera estatalen mende jarri gabe. Euskadi, aspaldidanik dator erkidegoko erabaki-prozesuetan partaidetza handiagoa erreklamatuz.

Izan ere, etenik gabe eta pixkanaka, botere gehiago hartzen ari da EB, eta, horrela, EB egun orain arte Euskadirenak bakarrik izan diren edo Euskadirekin elkar banatu dituen eskumenak bereganatzen ari da. EBren legediak zuzenean edo zeharka eragiten du euskal interes askotan. Aniztasuna harmoniatsuki integratuko duen eta elkarbizitzarako tresna gisa ulertzen diren kultura eta hizkuntza desberdinekiko solidarioa izango den etorkizun europarra xede dugu. Demografiaren aldetik herri txikia baginen ere, gure arbasoak hain ziren langile prestuak eta nekaezinak ezen mendez mende nabigazio, industria, merkataritza eta pentsamenduaren bitartez kontinentearen identitate kulturala, ondare espirituala eta izate nahia osatzen lagundu baitzuten. Iturri zaharra, ur berriak.

Bakearen eta justiziaren aldeko Europa beligerante baten alde gaude, gizarte-bazterkeriaren eta marjinazioaren aurrean neutroa izango ez den Europa baten alde. Ezin, ezin beraz onartu, inolaz ere, Mediterranoan zehar itotako ia 4.000 pertsona, ezin beste aldera begira egon Siria eta Iractik ihes egindako miloika errefuxiatuen aurrean, nola ez lotsatu Europan zehar “galdutako ia 10.000 umeen patu beldurgarriaz, onartezina Turkia, Grezia, Balkanesetan zehar eta Europako mendi, aran eta zelaietan zehar milaka gizaki eta sendi pizti galduak bezala dabiltzanean “zibilizatuok” lasaitasunean geratzea bertantxulo. Schengen haustea historiari sekulako iseka egitea da.

Zentzu horretan Idomeni da Europaren lotsaren izena. Europako politikoen aurpegiak lotsaz gorritu beharko lituken izena. Idomenik guztiak geure kontzientziak kolpatzen dizkigute krudelki. Drama erraldoi baten izena da Idomeni.

Jose Antonio Agirre Lekube, Euskadiko lehen Lehendakariaren ikuspegi aurre-hartzailean, herrien arteko bakearen eta elkarbizitzaren ikuspegitik suposatzen zuenaren haraindian, Europaren eraikuntzak Euskadiren eraikuntza nazionala testuinguru moderno, ireki eta solidario batean gauzatzea ahalbidetuko zuten oinarriak ezartzea esan nahi zuen. Horrela, Europa balio estrategiko handiko aukera bilakatzen zen, eta da, euskal nazionalismoarentzat. Europaren alde lan egitea Euskadi libre eta autogobernatu bat ehuntzea zen, eta da. Europaren aldeko apustua egitea, kontuan izanik geurea bezalako nazio txiki batek estatu klasikoez gain beste espazio soziopolitikoak sortzeko beharra duela, munduan leku bat bilatzea da. Egun, Parisko Itunetik, Erromakotik eta Maastrichekotik urte asko iragan direnean, EBn ditugun arazoak mugen haraindian daude. Eta mugen haraindian daude baita ere arazo horiei eman beharreko irtenbideak. Gaur egun Europar batasuna jokuan dugu, batasuna bidegurutzean eta baloreak kolokan.

Arazoek, diagnosi konpartituek eta irtenbideek halabeharrez mugaz gaindikoa den izaera dute jadanik. Gaur egun, globalizazio gisa ezagutzen dugun horrek prozesu aldakorretan murgiltzen gaitu batzuetan, eta prozesu horietan ez da ezer mantentzen bere horretan. Espazioak, bizi dugun gizarte industrializatu eta teknologikoki aurreratu honetan behintzat, dimentsio sozial berri eta oso desberdina eskuratu du, eta distantzientzako, lekualdatze-denborentzako edo lanera, lo egitera, oporrez gozatzera eta abarrera joateko beharrezkoak diren lekualdaketen etorkizun hurbilenean izango dituen ezaugarri desberdinentzako pertzepzio berri bat ekarri du. Horrek guztiak interpretazio sozial berri bat du, bizitza partikularrari eta sozialari aurre egiteko moduan oihartzun zehatz eta operatiboa baitu. Eta prozesu hori orain hasiberria ez bada ere, egia da azken urte hauetan biziki suspertzen ari dela. Pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin horrelako zerbait gertatzen dela uste dut. Eta ia ezer ez zaigu arrotza egiten. Kanpoalde gisa ezagutzen dugun horretan gertatzen den ia ezer ez zaigu ezezaguna egiten, guztiak eragina du gugan. Europar sentitzearen kontzeptuak aldatu egingo dira, nortasunak ezkutatu, gizarteen konplexutasuna areagotu, mestizajeak zabaldu egingo du aniztasuna, eskenatoki berri ezezagunen baten aurrean izango gara.

Lehen esan dut pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin ere antzeko zerbait gertatuko dela, eta nortasunen ezkutaketak inolako ezeztatzerik suposatzen ez duen bezala, eta nik, pertsonalki, euskaldun izaten jarraituko dudan arren, etengabe aldatzen ari den Europa honetan, Europaren hazkundeak, tipula baten geruza kontzentrikoen metaketa edo alboratze gisako prozesu gisa, beste sentimendu batzuk gainjarriko dizkie nire egungo pertenentzia sentimenduei. “Han”, urrutian, gertatzen denak nigan tximeleta efektua edukiko duen bezala, eta globala edo handia denak ezeztatzen ez nauen bezala, indartu egiten bainau, globala denak tokikoa behar duen bezala, era berean, gaur “kanpoan” gertatuko denak baldintzatu egingo gaitu, eragin egingo gaitu, eta, euskaldun garen heinean, behar eta sintesi historiko berrien ondorio zuzen den errealitate berrira egokitzera behartuko gaitu. Baina horrek ez digu ahantzaraziko ez txikia den hori eta ezta tokikoa dena ere. Ezer ez da arrotza inorentzat. Historiaren behar apelaezina.

Amaitzera noa Koldo Mitxelena zenaren hitz borobil, zuhur eta profetiko hauekin: “Niri behintzat ezinezkoa egiten zait Europari buruzko zalantzak izatea, nire erroak bertan baitaude. Nahi izan ala ez izan, kultur europarra, gure osagaietatik nahiz kanpokoetatik abiatuta oratua, guztiona da, ez nirea bakarrik. Gure berezitasuna europartasunaren gorputzari usain eta kolore berezi bat ematen dion epidermis fina besterik ez da”. Bedi.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

10 comentarios en «Bedi Europa»

  1. Bujandakin bat nator, dimentsio sozial berri bat behar dugu.

    Europak eredu berri bat behar du. Euskal ereduan sakontzea, giza garapenean eta hazkunde iraunkorrean aurrera egitea izango da gure aportaziorik onena.

    Europari bestelako rredu ekonomia bat behar dugula aldarrikatu behar diogu, pertsona helburu duena. Ezin gara hitz hutsetan geratu, gure eredua gauzatu eta indartu egin behar dugu.

  2. Honela zioen Manuel de Irujok egunkariko artikulu batean 1933. urtean: “el Pueblo Vasco pide un puesto como nación, en el banquete de los pueblos libres de Europa (…) Declaro y afirmo que soy navarro de nacimiento y de corazón, y, por lo tanto vasco, como los gipuzkoanos, los alaveses, bizkainos, laburdinos y zuberoanos. Que mi patria chica es Nabarra, llamada antiguamente Vasconia, uno de los Estados libres del País Vasco o Euskadi, y ésta es la verdadera y única patria de todos los vascos. Que asímismo como vasco progresista de Nabarra, aspiro a que mi patria se adhiera a la unión de Estados confederados de Europa”.

    Manuel Irujo: la heterodoxia de un demócrata (1945-1960)

    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas32/32133153.pdf

    No existe la Confederación Europea , la UE no es mas que un proyecto chato de mercaderes en el que la ciudadanía no pinta nada , es una auténtica convidada de piedra . Se pueden cambiar constituciones nacionales sin aprobación del pueblo y negociar tratados internacionales en el más absoluto y riguroso secreto , totalmente al margen de los ciudadanos europeos. Es un selecto club de banqueros y grandes multinacionales a los que la causa nacional vasca se la sopla. De ahí no esperen nada.

  3. Está claro, estimado José Manuel, que no tienes el menor interés en ser leído. Es muy propio de los literatos de raza. La audiencia les importa un pito.
    Un saludo

  4. Oso artikulu maminitsua, bejondeizula Bujanda jauna.

    Mendez mende, gure Herriak irauten eta garatzen asmatu du; gure hizkuntza eta kultura gordetzen eta zabaltzen jakin izan dugu.

    Hasiera-hasieratik Herrien Europan sinistu dugu: kultura eta Herri desberdinen arteko konfederazioan. Hasiera-hasieratik elkartasunaren eta bakearen Europan sinistu dugu. Gure konfederazioa Aberri foralean oinarritzen da.

  5. En referencia al texto insertado en cursiva de mi ilustre y descarriado homónimo, Manu de Irujo, acerca de la vasquidad sobrevenida de los navarros, quisiera recomendar la lectura de la letra pequeña del Tercer Concilio de Letrán. Annus mirabilis 1173, or thereabouts.

    En dicho texto, como asuntos menores y complementarios al principal de aquellos concilios, se ratifica y hace pública urbi y et orbe la Excomunión de…………»Albigensis, Bascones et Navarrensis» sic.

    Textos originales en latín, —nuestra lengua madre que nos han robado estos «cabroncetes» creadores de olvido, vividores de sus inventos–, obran en la biblioteca del Seminario Diocesano de Donosti (hoy con dos seminaristas, antaño lleno) Aleluya.

    Habemus………..que leer más latín. De este modo los relatos son menos manipulables y se mentiría menos.

  6. Irujo abertzalea izan zen, bai, jeltzalea hain zuzen ere. Baina haren konpromisoa, gizalegea eta ikuspegi politikoa, Euzko Alderdi Jeltzalearen esparrua gainditzeaz gainera, han-hemenka zabaldu eta barreiatu dira.

    Legegizona eta Justizia Ministroa, gerra izan arren heriotza-zigorrak sinatu beharrik ez izateagatik dimisioa aurkeztu zuena. Katalunia eta Galiziako abertzaleekin batera Galeuzca sortu zuena. Gipuzkoako Diputatu zenez gero, gerra hasi bezain laster bertako Defentsa Batzordea antolatu zuena. Irujo ezin hobeki ohartu zen, ustekabean bere burua gerratan ikusi zuen jende xehea bakea baizik nahi ez zuen jendea zela, eta bakegintzaren zein justizia-nahiaren ildoan barrena ahalegindu zen gerrak iraun zuen artean.

  7. Y qué bien se ha trabajado la Puta de Babilonia , Manu , la desafección de la gente en general y los vascos en particular , navarros incluídos .
    Fíjate que en fecha tan temprana como el año 1173 ya estaban incordiando , intrigando , manipulando para perjudicar al Reino Vascón de Navarra.

    Y siguen crando adictos a mansalva con su tórpida obstinación , con el ofuscamiento propio de los soberbios , arrogantes , endiosados gerontes déspotas que la gobiernan.

    MUJERES EN LA IGLESIA CATÓLICA, UN VETO IN SAECULA SAECULORUM

    Son las grandes ausentes. Mayoría aplastante en las labores de servicio y vetadas en la jerarquía de la institución. El papa Francisco ha hablado de estudiar el nombramiento de diaconisas. Y la simple posibilidad ha removido los cimientos del Vaticano.
    Nada menos que el 50 % de la Humanidad , excluídas sin paliativos.
    En el seno de la Iglesia Católica sólo pueden aspirar a ser chachas.
    Estos misóginos fanáticos son los que asesinaron a Hipatia de Alejandría.

  8. Europari buruz jardutea ongi dago, euskaldunak europarrak gara erro errotik. Euskadiren kokalekua Europa da. Beraz, Euskadik zuzeneko ordezkaritza eskatu behar du Europako erabaki esparruetan, han erabakitzen den orok zuzenean eragiten digulako, are gehiago geuk eskumena dugun alor eta gaiei buruzko erabakiak direnean. Ez dago behin betiko soluziorik, gauz asko egin dira gaizki baina munduko balore aurrerakoienak, gizatiarrenak europan daude.

  9. Tu sin embargo eres muy beligerante en justificar la lucha asesina de ETA, liztor. Que se te ve el plumero.

  10. Europar esparruan kokatzen dira, giza eskubideak, kulturaren-aniztasuna, giza-aurrerapena, garapen ekonomikoa eta askatasuna inun ez bezala.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *