Jexux Artetxe
Udal hauteskunde berriak datozenean, betekizun politikoak gordetzea dagokigu, hiritar sena erakutsiz. Udala da gure eguneroko bizieran eraginik handiena duen erakunde politikoa. Ez da ahaztu behar baina, Korporazioaren osaera bat edo bestea delarik ere, administrazioaren esparru mugatu horretatik aparte bizi garela neurri handi batean, arau ofizialek taxutu ezin dituzten tarteetan. Udalaren ardurapekoak ez diren alor eta eginkizunetan.
Aurreko zutabe batean azaldu nuen irudi batekin jarraituz, Udalari hiriaren eraketa dagokio. Eta inork ez du ukatuko hirigintzaren garrantzia. Hiria ondo eratzea eta udal zerbitzu egokiak prestatzea funtsekoa dela gure bizimoduaren kalitateari eusteko. Baina, herrigintza egitura urbanoak sortzea edo udal araubideak onartzea baino askoz gehiago dela esan nuen eta berriro diot. Era berean, egunean-egunean herritar banako zein taldeek izandako harremanetan eta burututako ekinbideetan egiten dugula herria.
Herritarren arteko harreman horiek herriaren nerbioak direla esan behar, edonola eta edonon sor daitezkeenak, nahita edo kasualitatez, diskretutasunean edo agerian, toki pribatu edo publikoetan. Etxeetan, dendetan, espaloi edo plazetan garatzen ditugula harreman edo elkarlan horiek. Hortik datorkio Lasarte-Oriari duen bizitasuna. Gure gizartearen zainak behar den bezala babestu behar ditugula esatea derrigorrezkoa litzateke, osasuntsu iraun daitezen. Horren erantzukizuna ezin dugu besteren bizkarrean utzi. Bakoitzarena eta guztiona baita. Guztiona izanik, Udalarena ere bai. Hiriaren itzalean, herritarren (banako edo taldeen) influentzia soziala sendotuko litzateke, hiria beraren mesederako gertatuz.
Ondo dago , udala erlazioko eremu nagusia dela herritarrentzat eta funtsezkoa dela kolaborazioko sare soziala eta auzo ona ehuntzea ados nago , baina beilatu behar dugu inor, asko herrikosemeaz harrotzen den ,
ez dezan eskua sar diru publikoetako kutxan.
Beraz zuhur zaudete, gauza hain itsusia egin duen jendea ezagutzen baduzue, ez iezaiezue botoa eman hurrengo hauteskundeetan.
Horrela izan dadila. Eta ez itzazue postak bahi , lotsagabeak.
Hirugarren saioa, ez dut gogogabetzen jazarpen iraunkorraren aurrean.
Ondo dago , udala erlazioko eremu nagusia dela herritarrentzat eta funtsezkoa dela kolaborazioko sare soziala eta auzo ona ehuntzea ados nago , baina beilatu behar dugu inor, asko herrikosemeaz harrotzen den ,
ez dezan eskua sar diru publikoetako kutxan.
Beraz zuhur zaudete, gauza hain itsusia egin duen jendea ezagutzen baduzue, ez iezaiezue botoa eman hurrengo hauteskundeetan.
Horrela izan dadila. Eta ez itzazue postak bahi , lotsagabeak.
Hitz gutxitan egi handiak. Herrigintza, gure harremanetan persona bere osotasun eta aberastasunean erabiltzen ditugun neurrean egiten dugu, eta alderantziz, goitik agintzen digutena zain gauden bitartean, nortasun gabeko masa bihurtzen gara.
Agintariak, demokrata bada, herrikideei emandako hitza betetzen saiatu behar du. Eskaintza garbiak egin behar ditu eta esaten duena herritar ororentzat ulergarria izan behar du, ez bere jirakoentzat bakarrik, ez du engainatu behar. Bere esku lezakeen boterea, herriari emandako hitza gauzatzeak egiten du bidezkoa.
Barkatu, agintaria jarri nahia nuen ez agintariak.
Kontua da, euskal bidea herritarrek erabaki beharreko bidea dela.
Penagarria Zerainen gertatu dana. 250 biztanle dituen herri txiki hontan hautsi egin da 36 urte bitartean mantendu duten jarrera herrikoia.
Orain arte herri guztien artean aukeratzen zuten udal agintariak, baino berezitasun demokratiko hori galdu egin dute oraingoan.
Kanpoko aginduak garaille suertatu dira herri borondatearen gainetik. Herrigintzaren kalterako noski
Zeraingo Herri Kandidaturak abstentzioa eskatu die herritarrei
Hautagaitza erretiratuko du Herri Kandidaturak, ez duelako «gobernu-oposizio lojikan» aritu nahi, eta «herritarren gehiengoak zerrenda bakarra nahi duelako».
Apirilean jakinarazi zuen Zeraingo Herri Kandidaturak udal hauteskundeetarako hautagaitza erretiratzeko erabakia, EH Bilduk ere Zerainen hautagaitza aurkeztu zuela jakitean. Izan ere, baldintza batekin osatu zuten aurten herri zerrenda: herrian beste hautagaitza bat aurkezten bazen, atzera egingo zutela. Gaur agerraldia egin dute erretiratzeko arrazoiak azaltzeko.
Batetik, gobernu-oposizio lojikan aritzeak eta “alderdien jokoa” herrira sartzeak orain arteko sistemaren haustura ekarriko duela uste du Zeraingo Herri Kandidaturak. Izan ere, 1979az geroztik zerrenda bakarra osatu izan dute Zerainen. “Gobernu-oposizio joko hori ez egoteak erabakiak kontsentsuatu beharrera eramaten du, eta bakoitzak bere izenean bakarrik hitz egiten duenez, talde lana eta auzolana plurala bezain aberatsa da”, adierazi du Martina Urbistondok.
Bigarren arrazoi bat ere aipatu dute: “herritarren gehiengoa” zerrenda bakarraren alde dagoela. Otsailaren 22an galdeketa egin zuten Zerainen. Ondorengoa zen galdera: “Ados al zaude kandidatura bakarra ateratzearekin?”. Zentsoaren %59ak parte hartu zuen galdeketan, eta %88ak erantzun zuen baiezkoa.
Abstentziorako deialdia
Erabakiaren arrazoiak azalduta, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan botoa ematera ez joateko deia egin die Zeraingo Herri Kandidaturak herritarrei. “Egun horretan udalerako botoa ematea gure herri ereduaren kontrako botoa da”, adierazi du Iñaki Intxausti zerrendako kideak.
Bestalde, hautagaitza erretiratu arren datozen lau urteetan Zerainen alde lanean jarraituko dutela agindu dute, udaletik kanpo, “herritarrek aukeratu gaituztelako eta haiek merezi dutelako”.
Errespetua EH Bilduri
Gaurko agerraldian Zeraingo Herri Kandidaturak argi utzi nahi izan du guztiz errespetatzen dutela EH Bildu koalizioa Euskal Herrian egiten ari den lana, eta hartutako erabakiarekin ez dutela koalizioaren aurka egin nahi. Bestalde, adierazi dute ez dutela zalantzan jartzen herritar orok udalerako hautagaitza aurkezteko duen eskubidea.
_______________________________________
Arantzarekin ados nago , herri-demokrazia modelo horrek jarraitzen ez duen pena handia da , auzotarren gehiengoak onartzen dutenez gero
Errespetua Eh bilduri?
Con 300 asesinatos de ETA sin resolver? Con ETA pidiendo la amnisitia total?
Garaiko Gixajoa!
Me arrepiento de haberme vendido por un puñado de dólares al falso izquierdista españolero Jordi Evole , pero no he podido resistir la tentación de dejarme corromper por la corrupta España y sus laguntzailes del PNV.