Azala / Portada » Xabier Lete, ardo mindua edanaz historiaren tabernan

Xabier Lete, ardo mindua edanaz historiaren tabernan

Joxan Rekondo

xabier_lete(Xabier Leteren marrazkia Somorrostro blogetik hartua) Xabier Leteren nortasun poliedrikoez oharturik gaude, baina ez da soberakoa berriro gogora ekartzea. Musikari eta letra egile oparoa gaztetik, olerkari bezala ere bikaintasunera aspaldi iritsi zen. Gutxiago ezagutzen da, baina, alderdi horiez gain (edo horiekin bat eginik) jorratu ohi zuen gogo-jarduera. Pentsakizun libreko gizona izan zen, inoren ordainean ibili beharrik gabe bizitzea erabaki zuena. Dogma itxirik gabeko pentsamendua zerabilkien. Beraz, esan dezakegu Leterena ez zela egoneko pentsamoldea izan, arian tinkatu zen pentsabidea baizik.

Hil zenetik bost urte beteko diren honetan esan genezake ez dugula oraindik oiartzuarrak utzi zigun ondare aberatsa behar den zabaltasunarekin ezagutarazi. Harrezkero, makina bat omenaldi eta oroipen-ekitaldi egin zaizkio Leteri, baina ia guztiak bereganako ikuspegi osatu gabea utzi digute. Euskal Herrian bizi izan dugun kondaira hurbiletik aparte, sufrimenduaren lurraldea zanpatu gabe bizi izan den pertsonaia balitz bezala aurkeztu izan digute. Bestelakoa da, ordea, Urnietan bizitako poetaren izaera: bizi zuen egunerokotasunaren ispilua dela dio Andu Lertxundik. Eta eguneroko ahalegin horietan murgilduta, beroriengatik muturreko galanki jaso zituenez, esan daiteke gure historia grabearen tabernan ardo mindua gogotik edatea tokatu zitzaiola Leteri.

Goizdanik hasi zen Lete terrorismoaren aurkako adierazpenekin lerrokatzen. 1980ean, 33en Agiria sinatu zuen, ETAren ekinbidea oso termino zorrotzetan epaitzen zuena. Berarekin bat, Joxemiel Barandiaran, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Eduardo Chillida, Manuel Lekuona, Martin Ugalde eta beste euskal kulturagile ezagun asko. Adierazpen harek argi erakutsi zuen indarkeriaren aurka ahalduntzeko gertu zegoen korronte zabal bat bazela euskal kulturaren baitan.

Xabierren konpromiso sakonak bere bizitzaren amaiera arte iraun zuen: “Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? pozik noala mundu honetatik zuek (ETAk) egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzue, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue… Nik poema bat idatzi beharra neukan horiei (ETAri) ezetz esateko, ez direla Euskal Herriaren izenean ari, ez nire izenean behintzat, eta ezta beste askoren izenean ere”. Hara hortxe egundalako salaketa.

Bizi izan ditugun indarkeria eta se(k)takeria, ameskeria baten emaitza besterik ez direla uste zuen Letek. “Garai batean, iraultza unibertsalaren ametsa zegoen, ideologien bitartez… baina amets usteko horietatik, ia beti, oinazea, sufrimendua eta miseria morala besterik ez dira sortu”. Utopien aurrean oso mesfidatia zen. Gizakumearen salbazioa iragartzen duten dotrina orokorrekin ez zuen bat ere sinesten, existentzialismoaren eremu filosofikoaren baitan Camusek “L’homme revolté” liburuarekin ireki zuen ezbai historikoari eutsiz. Ez dago makro-sistemarik, super-eredu ideologikorik, azken batean gehiegikerien koartada bilakatzen ez denik. “Gizakiaren eguneroko duintasuna eta dezentzi apurra aski ez balira bezala, bizi izan gara salbamen orokorra eta mugarik gabeko zoriona posible balira bezala… ez dezala nehork, etorkizuneko paradisu-jardinaren izenean, kale-bazterreko lore bakar bat ere zanpatu”.

Leteren heriotza ondorengo oroitzapen ofizialetan agertu ez den aurpegia ondo marraztuta geratu zen Elkarbizi taldeak martxoaren 23an Urnietan egin zuen solasaldian. Enrique Ayerbek Xabierren tenperamentu erresistentea azpimarratu zuen. Inazio Mujikak dezentziaren klabe gizakoian poeta oiartzuarrak zuen itxaropenaz hitz egin zuen. Felipe Juaristik Leteren “piedade” enpatikoa nabarmendu zuen, harek mundu mingarri honen aurrean hartu zuen jarrera bezala. Eta, azkenean, Jon Sarasuak adierazi zuen Xabier Lete berehala libratu zela ezkerra eta progresismoek bizi duten nerabezaro etengabearen eragipen esparrutik (“nik ez dut amets haundirik… bat bateko librakuntzan ez dut aspaldi sinesten”). Lau azalpen, beraz, Oiartzungo lagunaren pentsamenduaren itxura osatuagoa irudikatzeko baliagarriak zaizkigunak.

Badu herri honek Lete gogoan edukitzeko nahikoa arrazoirik. Artistikoak aski ezagunak dira. Bere gogoeta eta burubideak, askoz gutxiago. Ondare baliotsua utzi digu eskura, sortzaileak eman zion jatorriko zentzuari leial izanez, baina ez dugu alferrik galtzen utzi behar. Batik bat, bere pentsabidea. Gizaki garaikidea modu ansiatsuan galdutako sen komunaren bila ari den aro honetan argibide bilaka daiteke. Etorkizunaren aurreko orientabide zentzudunak aurki baitaitezke Xabier Lete zenaren adierazpen gehienetan.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

18 comentarios en «Xabier Lete, ardo mindua edanaz historiaren tabernan»

  1. Artikulua dioena jarraituz, Letek EAJ bezala, ez zula EHko independentzian sinisten dirudi.
    Ta ez nekien olerkari, idazle… ona izatea , zure iritziak onak direla edo erratua ez zaudela erran nahi zunik….
    Lete ez an Independentista edo ez zun hortan sinisten (artikulua jarraituz noski) , atzo argi gelditu zan Aranak barrabilak ez zituela, ez bortitzkeria arbuiatzen zuenik, baizik ta gudarosterik ez zula osatu nahi Espainiaren aurka, aldez aurretik guda galdua ematen zuelako, ta horretako zertarako saiatu ez? Kar kar.
    Aguirreri buruz ja ikusi genun bere egunkarian…

    Ze polita dan elkarbizitza, oraintxe bertan juango naiz Euskara ez dakiten PPSOEkoengana ta errango diet ze pozik nagoen gure herria «LEGEZ» zapaltzen duten bitartean, ze pozik naoen ni beti hizkuntzaz aldatu behar dudalako beraiek ikasi nahi ez dutelako, ze pozik naoen Espainiako bozkei esker , erreforma laborala, pentsioena, mordaza legea, mota guztietako murrizketak…. ezartzen dizkigutelako….

    Iritzia plazaratzeagatik kartzelatzen dituztenean ze «pozik» egoten naiz errango diet…
    Hain «ona» da elkarbizitza….. Batik bat betiko modun jarraitzen duten hoien aldetik, Espainiar estatuaren indarra dutelako haien alde egiteko.

  2. Xabierren konpromiso sakonak bere bizitzaren amaiera arte iraun zuen: “Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? pozik noala mundu honetatik zuek (ETAk) egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzue, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue… Nik poema bat idatzi beharra neukan horiei (ETAri) ezetz esateko, ez direla Euskal Herriaren izenean ari, ez nire izenean behintzat, eta ezta beste askoren izenean ere”. Hara hortxe egundalako salaketa. (sic )

    Menderatzen duen etsaia zu bere uztarriko askatzera prest ez badago ez dute balio lore-jokoak , hari erabakiarekin eta mindulintasunik gabe aurre egitea behar du
    Ez dut uste Xabier Lete pertsona hobea izan zedinik Nelson Mandela eta Pepe Mujica, bi ordezkari zabal ezagututa bere herrietan eta mundu guztian
    Jeltzaleetako fariseismo vaticanistaz kokoteraino gaude.

  3. Xabier Lete,batibat,poeta izan zan,euskal poeta,herrikoia, ta gauz guztien gainetik bihotz honeko gizona,horregaitik zerbat maitatzekotan,giza eskubideak zituen maitatzen.

  4. Es tal el abismo que hay entre jeltzales y nuevas generaciones nacionalistas , que el entendimiento entre ambos se antoja harto difícil.

    Carácterísticas principales de ambos grupos:

    Michelines actuales descendientes o continuadores de la generación de pregurra: vasquista en cierto grado , conservadores , clericales, más sabiniana que nacionalista ( aunque metiendo al » maestro » en el armario de las momias , puesto a buen recaudo ) , partidarios de un acuerdo con España , tendencia al pacto y trueque político. Defensores de los intereses económicos de una clase privilegiada frente al interés general de la ciudadanía , clientelismo y praxis corrupta en los últimos 40 años.
    Aliniamiento con el estado belicista norteamericano , caracterizado por su ineptitud , desconsideración , egoísmo , estulticia y arrogancia en la conducción de su política exterior , gentes estólidas y arrogantes, capaces de cometer toda clase de desmanes en su arrogado papel de sheriff del mundo.
    Ejecución de las política neocón de la Troica , BCE , Banco Mundial , FMI , sin el más mínimo atisbo de rebeldía.

    Nuevas Generaciónes Nacionalistas: vasquista ( euskarista mayormente ) , progresista , aconfesional cuando no anticlerical , nacionalista pero no sabiniana, separatista , partidarios de la separación de España y Francia, si es preciso empleando la fuerza , nada de políticos , alineamiento o simpatía con los movimientos antiliberales de emancipación sudamericanos .
    Desencuentro total con las políticas económicas auspiciadas por el liberalismo capitalista.

    Con mimbres de tan diferente calidad , es muy difícil hacer el cesto vasco.
    Una de las dos corrientes nacionalistas ha de fenecer en aras de la independencia de Euskal Herria , y lo más lógico es que perezca la que representa a menos gente , porque hace una política favorable a los intereses de una minoría privilegiada.

  5. Es verdad hay un gran abismo entre los jeltzales y los baturros asesinos y pro asesinos.

    Baturros:
    Totalitarios actuales, descendientes de intelectuales pro asesinato que engordaron las filas etarras con la carne de cañón de tanta gente que ahora engorda las cárceles.
    Alineamiento con la URSS primero y con Cuba, la Libia de Gaddafi, y con toda tiranía revolucionaria anti occidental, esa característica típica de la izquierda baturra.
    Ejecución de la política bolivariana de sus padrinos latinos que consiste en destruir la dinámica institucional en la que se encuentran. Ejemplo, Bildu en Gipuzkoa.
    Matonismo, engaño, prepotencia de capos revolucionarios que llevan detrás a los de la metralla, jovencitos fanáticos especializados en destruir el mobiliario urbano.

    Jeltzales:
    Creadores de instituciones, de políticas económicas para salir de la crisis, los únicos que avanzan en la construcción nacional, capacidad de pactar y de llevar políticas conjuntas con otros partidos, capacidad de regeneración y de expulsar de su seno a corruptos y aprobetxategis mientras los baturros aplauden a los asesinos y sus jefes.

    Vosotros sois los que vais a fenecer, Goizti, vosotros os váis al guano, estáis derrotados. En eso tienes razón. Hala, al sumidero de la historia.

  6. con todas sus cagadas, que las tiene y muy gordas, si la IA fenece, el independentismo fenece. no hay hoy independentismo en el PNV, solo una suerte de componendas con la metropoli disfrazadas de «nacionalismo».

  7. Tus esperanzas están depositadas en un ídolo de barro, a ti te gusta el folklore baturro, la martingala baturra, te gusta ETA a ratos, te gusta todo eso que espero por el bien de Euskadi que se lo trague la historia para siempre. Los jeltzales estamos muy bien sin ti y viendo como se hunde el buque baturrro.

  8. no parece hundirse, pero si se hunde, quedate tranquilo que no tengo ningun interes en pertenecer al regionalismo meapilas y apoltronado en la puta españa que tu encarnas.

  9. Euskadi se lo trague la historia?

    Euskadi, que es un pedo en la historia, desaparecerá en la historia en cuanto desaparezca el Pnv.

    Los vascos seguiremos por aquí pasando el rato.

  10. Ez dut nehoiz ahantzinen Xabier, emaztea Lurdes eta beste lagun min batzueekin, joaten ginelaik mendira, bai eta beste batzuetan ardotxo edo sagardo pittat dastatzera eta abar.
    Ba zeukan Xabierrek beti zer edo zer interesgarria konpartitzeko, mintzakeran, kantatzerakoan, …
    Zer erran Xabier L. ri buruz? Sobera. Ez genuke finituko erranak, pentsaerak idatzen…
    Xabier gogoan zaitut bihotz bihotez!
    JELen

  11. Azitain bezala piztia arreekin, EAJen porrota bermatuta dago , ezinezkoa da mando ostikolari hori bezala pertsonaia makurrago , zakarrago eta ezjakinagoa imajinatzea.
    Bestalde Fernandez jendea zaina dira , ahoa irekitzen duten bakoitzean euskal nazionalistetako kopurua igotzen da eta jada zirenak bere uste osoetan askoz gehiago berresten dira.

  12. Mezua Goiztiarrentzat.

    Berriak eta artikuluak behin eta berriz itsasten ari zara, spam modu zikinean. Horrexegatik zaude askotan blokeatuta eta itsaskin horiek ezabatuta. Kontu izan hau eztabaidarako lekua dela, artikuluen erreferentzia eginda beste irakurleek badakite klika egin eta irakurtzen, gaiari badagozkio. Errespeta ezazu eztabaidalekua, zure iritzietarako lekua badago baina spam-arekin tolerantziarik ez.

  13. Ez dezazuen gezurra esan hain lotsagabeki , blokeatu duzue beste blogari batzuentzako erantzun eta Sabino Aranaren edo Federico Krutwigaren pentsamendu politiko testuak. Hori spama bada zerbitzatzen gaituzuen zaborra nola kalifikatu ?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *