Joxan Rekondo
1. Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea izeneko jardunaldietan izan ginen Jexux eta biok azken abenduko hasieran. Hiru egunetatik, bakar batean bertakotu ginen, baina gainerako saioak ‘streaming’ bidez jarraitu ahal izan genituen. Mintegiaren goiburua eta programa ikusita, naziogintzaz gutxi eta estatugintzaz barra-barra entzungo genuela bagenekien. Alde horretatik, inolako sorpresarik ez. Hala ere, legelarien aurkezpenek baino gehiago, politologoen oldozpen eta ideia politiko berrien azalpenak entzutea zen gure gogo nagusiena.
Azken hauen arteko euskaldun guztiak, ezker abertzalearen aldekoak zirela ikusi zitekeen. Deigarria. Baina, eman dezagun ponenteen arteko oreka nahi zuela Eusko Ikaskuntzak. Orduan, pentsa dezakegu gure unibertsitateetan Erabakitzeko Eskubidea lantzen ari direnen artean, ezker abertzalearen aldeko joera erabat hegemonikoa dela. Edota irizpide horretakoak ez direnak bestelako premiatasunak ikusten dituztela euskal naziogintzari dagokionean, Agirre Center fundazioaren parte hartzetik kontrakoa pentsatu bazitekeen ere.
2. Hori guztiarekin ere, topaketa oso interesgarria iruditu zitzaigun. Aieka anitzetatik aztertu genezakeena. Gauza asko esan baitziran eztabaidatzekoak, eta ezbaiki eustea merezi dutenak.Mario Zubiagaren azalpen osoa, nabarmengarria, Erabakitzeko Eskubidea zertzeko bere kodifikazio estrategiko-kontzeptuala ezagutzera eman zuelako. Honek adierazitakoari jarraiki ere, aztergaien zerrenda izugarri zabaltzen zaigu. Alabaina, gaurko honetan hari bakar batetik tiratzekotan naiz.
Zubiagak marrazten duen ‘erabakitze eskubidea’ ez da eraikigarria, azken batean ukazio garbirako lanabesa bihurtzen baita. Espreski, irakasleak bere egiten du Laclauren ‘adierazle hutsa’. Erabakitzeko eskubidea, horrela trukatuta, edukirik gabeko lelo erabilgarria bihurtu nahi baitu. Bere baitan aurkari jakin baten kontra oldartzeko baliagarri izan daitezkeen zio denak (baina, azkenean bat bera ere ez) onartzen dituena, hain zuzen ere.
Horrela, azken mendeetan naziogintzan ari izan garen herrietan “bilakaera kontzeptual” bat egon dela edo egongo dela iragarriz, naziogintzatik herrigintzara doana. Hobeto esanda, Zubiagarentzat naziogintzatik ‘demosgintzara’ igaro beharko genuke gure aribidea emankorragoa izatea nahi badugu. Hara hotxe, gure galdera: nola berdinkatu daitezke maila ezberdinetakoak diren bi ideia horiek, herrigintza eta ‘demosgintza’?
3. Herrigintzaren adierazpen zehatz baten bila, ezin hobeagorik aurkitu Obanosko infantzoien biltzarreko goiburua baino: «Pro libertate patria gens libera state”. Latinezko esamolde horren esanahia egungo hitzetara ekartzerakoan, Agirre lehendakariarena iruditzen zait borobilena: “por la libertad de la patria, sea libre la gente, el pueblo y el hombre”. Aberri burujabearen alde, eutsi diezaiogun jende, herri eta gizaki burujabe izateari.
Adiera horren arabera, ez dago botere publikoa eraikitzen duen ‘demos’-a soilik. Jende eta gizakien libertateak estatugintzaren menpean jarri beharko balira, herrigintzaren murrizketa litzateke hori. Obanosekoen leloaren esanahia ez dagokio beraz ‘res publica’ delakoaren ariketari bakarrik. Gizartea eta gizakia direlako herrigintza zintzoenaren ardatza, eta gizartearen eta gizakiaren ekinbide eta zeregin ororen arabera eratzen baitugu herria eta aberria, ondo edo gaizki egiten badugu ere.
4. ‘Demos building’ kontzeptua eta “gurean oso zaharra den” herrigintza berdinak bailiran azaltzen ditu Zubiagak, estatugintzarako tresna bezala aurkeztuz. Ez da garrantzirik gabea bi ideia hauek parekatzea. ‘Demos’-aren irudikapena erabiltzea erabakita dauka ezker abertzaleak, subjektu politikoa erabakitzeko gaitasunarekin lotzeko, nonbait.
‘Demos’-a gizarte politikoaren betekizunetako bat –estatugintzaren jatorrian dagoena- besterik ez da. Hala eta guztiz, politika estatugintzaren kudeaketa hutsarekin ezaugarritu da, funtzio honen sinisgarritasuna behea jotzen ari den une berean. Egia da ‘Demos’-a ezin dela bereak ere badiren arduretatik itzuri demokraziaren higatze bilakaera horretan. Baina, gizakia eta herria esparru zabalago batean ere ari dira. Hortxe dago azokaren esparrua edo gizarte zibilarena, herriarenak ere badirenak. Esparru hauei dagokien jokoa ukatzen duen ikuspegia, estatista izateaz aparte, ezinbestez ere estatikoa bihurtzen da.
Argi dago, azken batean, ‘demosgintza’ eta herrigintza berdinak balira bezala aritzea ez dela emankorragoa gertatuko, gizakia eta herriaren jardunbideek murritzago egitea bailitzateke. Eta ondorioz, herrigintzaren potentzialitate guztiak botere publikoaren inguruko apustu itxi batean xahutzea ekarriko liguke, giza-banakoa eta giza-kolektiboen bizimodua menpekoagoa eginaz.
Mila esker Rekondo jauna, orain Sortuko kide baten esaldia hauri zentzua hartzen diet:
«PNVk independentismoaren kontra egiten duena egiteko duen kuartada abertzaletasuna da.»
«Independentismoak abertzaleen arteko batasunaren logikatik demokraten artekora pasatzean jarriko du prozesua martxan.»
«esentzien logikatik hegemoniarenera igarotzea uste baino gehiago ari zaigu kostatzen.»
Tematuki jarraitzen dute edukiko bere erretorika baliogabe nekagarriarekin.
Gaitzespen soziala Euskal Herria-ren independentziarantz aurrera egiteko bere borondate baliogabeagatik saihestea nahi dute.
Saio hutsala.Hemen ondo ezagutzen dugu jeltzalearen oihal kalitatea.
Iruzurgileek soilik asto herrenak saltzea nahi dute
Tematuki jarraitzen duzu zuk zure erretorika nekagarria eta arrazoirik ematen ez duenarekin.
Jeltzaleen ohial kalitatea ez da makala, Euskal herriaren ongizatea da horren testigu. Ezker radikalarena, berriz, kanposantuek daukate froga gisa, ehundaka hildakoen hilotzek erakusten dutena.
Iruzurgile etekinik ematen ez dutenetako horiek etengabe ari dira haizea urrea balitz bezala saltzen.
Ardiak aspertzen dituzue , astunak.
Panpox , ipurdigarbitzaile paregabea zaude eginda.
Orraziak burusoiletarako saltzera zure etxeari
Iraintzetik aparte gai al zara azaltzeko zer esan nahi duten zure kidek honekin:
«multikulturalismoan oinarrituz,’euskalduntasunak desagertu behar du hemengo dibertsitatea kudeatzeko'»
«Zertarako euskararen/kulturaren/…alde borrokatu guztien arazoa askatasun eza bada?Borroka efektiboena askatasunaren aldekoa da»A.Ablanedo
Lehen aberria al hil orain aberria hil!
Eta horixe bera nahi ziaten, edo al haiz gogoratzen, Larburu?
Aberria hil, besteak erahil eta beraien burua hil…
Biatrtean, besteok biziaren aldeko politika jarri genian martxan…
Muro, konforme hauek beti bereak ez direnak garbitu edo neutralizatzekoaren aldekoak izan dituk.
Baina badago aldaketa bat, lehen diktaduraren kontra abertzaletasuna baliagarria zen, orain berriz «Independentismoari» abertzaletasunaren logikak kalte egiten die «demokraten» artean martxan jarri nahi duten prozesuan.
Ez du MNLV-ak aberrira hil dezanik behar , jada zuek hiltzen duzue.
Bertolt Brecht zioenez gero : Banku bat lapurtzea delitua da , hura sortzea askoz gehiago da.
Eta zuek bat sortu duzue, herrirako kutxen lapurretatik jaiotzen dena.
Zuena aberria egiteko modu arraroa da.Bera ad grekasa kalendak atzeratu aberriaren independentzia.
Zuen edozer aberriaren askatasuna izan ezik jaioko da
Aberria hil, besteak erahil eta beraien burua hil…(sic)
EAJen koldar erregionalisten bilaukeriaren erakusgarri perfektua
Ablanedo honen aburuak ederki irudikatzen du, orain mende erdiko pizkundea bultzatu zuen herri-arnasa.
Aldarte kontraesangarria, dudarik gabe.
Batzuren ustez, gaia frankismoaren aurkako borroka irekia zen eta horretarako euskararen/kulturaren alde aritzea, erregimenarekin otzanegi ziren hainbat gizarte-sail sektore horien alde mugitu nahi izatea erregimenaren alde egitea zen.
Zorionez, aberrigintzak irabazi zuen, ikastolak sortu ziren, kooperatibak ere bai -tartean bankua, noski Brecht delako hori izorratzeko sortuko zuen Arizmendiarrietaren taldeak-, kulturgintza ere biztu zen, euskal komunikabideak, euskalduntze eta alfabetatze taldeak,…
Hori guztia, askatasunik gabe, baina askatasunaren aldeko borrokari eutsiz.
Gure aurreko haiek, Ablanedo anderearen aholkua jarraitu izan bazuten, agian etzen bera ere orain erabiltzen duen euskara jator hori erabiltzeko gauza izango.
Aberria ala hil bezelako dikotomiaren abiatu izan bagina, beharbada orain ez genuke ukango ez bizirik ezta aberririk ere.
Gora, beraz, Ablanedoren kontsejua segitu ez zuten guraso, euskalzale, kantari, kulturgile, olaerkari, kazetari,… guztiak!!!!