Posteado por: aberriberri | octubre 9, 2014

Aberriberrizaleon eguna / Jornada de Aberriberrizales

aberriberritzen

Aberriberri sortu genuenean, abertzale demokratikoon esparru politikoa nahikoa zatikatuta zegoen. Alderdiek eraikitako itxituren gainetik abertzale sentitzen ginenon arteko elkar lana bultzatu nahi genuen. Urteak pasa dira, eta abertzaletasunaren ordezkaritza ez dago horrenbestez sakabanaturik, euskal politikaren ikuspegia bestelakoa da, garbiagoa. Uste dugu hortxe dagoela gure hondar alea. Askori ekarpen urria iruditzen bazaie ere, urte batzuk daramatzagu elkarrekin lanean, ia eguneroko zitara puntualki etortzen. Lankide izan ditugun lagun ezberdinen iritzia plazara ekartzera. Balio haundiko iritziak, jendaurrean emandako iritziak  eta izen propioarekin sinatutako iritzia izanik, iritzi libreak direlako.

Hasierako helburuari fidel izanez lortu dugu oraintxe garena. Abertzaletasunaren eremuan, jarraitzale franko dituen eztabaida gune birtuala izatea. Batzuentzat, gainera, egungo herrigintzaren baitan nagusitu diren eztabaidagaien aurrean, erreferentzizko iritziak azaltzea.

Urteak igaro dira, eta gune birtualaren izaerari eutsi nahi badiogu ere, uste dugu beharrezkoa dela inoiz egin ez dugun elkarraldia egitea. Geuron artean ezagutzeko, elkarri aurpegira begiratu eta datozen ekitaldietarako arnasberritzeko. Aberriberrin idatzi ohi dugun autore eta komentariogileek bildu nahi ditugu. Atseginen zaiguna egiteko, jakina. Agenda publikoan nagusi diren gaiez solas-berriketa gozoa egiteko.

Urriaren 25a aukeratu dugu ekitaldirako. Egun seinalatua, euskotar guztiontzat. Ez noski Euskadiren eguna dela aldarrikatzeko. Baizik 175 urte direlako Fueruak ebatsi zizkiguteneko lege-egintza bidegabea burutu zutela. Egun horren oroipenez egin zen gure burujabetzaren berreskurapena berrabiatuko zuen 1979ko urriaren 25ean Estatutuaren onarpena. Eta berreskurapen hau goiburu darraigu tinko bidean. XIXgarren gizaldiko ebasketa hura gabe ezin baita azken honen esanahi historiko sakona ulertu ere egin.

Urriaren 25, larunbateko solasaldia bideratzeko, gure lankide izan diren hiruri – Mikel Aizpuru, Iñigo Lizari eta Ander Muruzabal- etorkizunari begira euskal estatusaren garapenaren aurreko iritzia eskatu diegu. Hauen azalpenen ostean, guztion arteko eztabaidari eutsiko zaio.

Topaketa, Ganbo Iturrik elkarteari esker, Lasarten duen egoitzan egingo dugu. Goizeko 11etan hasi eta eguerdi aldera, ekitaldiari amaiera eman ondoren, izena eman dugunak lagunartean bazkaltzera joango gara. Ekitaldi honetan parte hartu nahi duzutenok Aberriberriren kontakturako helbidera idatzi dezakezue.

Eskerrik asko sei urte oparo hauetan bidelagun izanagatik. Besarkada bero bat.

Al momento de crear Aberriberri, el espacio político abertzale democrático se encontraba bastante fragmentado. Quisimos, por ello, crear algo que facilitara el trabajo en común de quienes, por encima de partidismos, nos sentíamos abertzales. Han pasado los años, la representación de los abertzales se ha recompuesto, y el panorama de la política vasca se ha clarificado. Ahí puede estar nuestra pequeña contribución. Aunque pueda parecer poca cosa, hemos cumplido ya varios años cumpliendo con ese espíritu de unión, llegando con puntualidad a nuestra cita casi diaria. A través de las diversas opiniones que expresan nuestros colaboradores. Opiniones que tienen un enorme valor, al emitirse públicamente y con nombre propio, sin perder ni pizca de libertad.

Lo que hemos logrado ha sido posible porque hemos sido fieles a nuestro objetivo original. Una web abertzale con un amplio número de seguidores. Para alguna gente, además, somos un medio de referencia en relación con los temas principales de la agenda vasca.

Pasan los años y creemos que, aparte de mantener el carácter virtual del foro, ha llegado la hora de promover un acto presencial. Para acercarnos unos a otros y conocernos cara con cara y tomar aliento para los tiempos que vienen. Queremos juntar tanto a autores como a comentaristas, que han participado con nosotros. Para hacer lo que más nos gusta. Hablar y debatir sobre los temas principales de la agenda pública.

El encuentro se celebrará en día 25 de octubre. Día señalado en el calendario vasco. No por reivindicar el ‘día de Euskadi’. Pero, sí por recordar el expolio foral realizado hace 175 años, a partir de la malintencionada ley de aquella fecha. En recuerdo de aquella ley, se eligió el 25 de octubre de 1979 para aprobar el estatuto que comenzó nuestro camino de reintegración que continúa sin desfallecer. No se puede comprender, por lo tanto, el significado histórico de este último sin referirse a aquella agresión del XIX.

Hemos invitado a tres de nuestros colaboradores –Mikel Aizpuru, Iñigo Lizari y Ander Muruzabal- a que opinen, en ese acto del 25 de octubre (toca en sábado) sobre el futuro desarrollo del estatus vasco. Tras la exposición de estos, pasaremos al coloquio entre todos.

El encuentro se realizará en la sede de Lasarte que la asociación Ganbo Iturri ha tenido a bien facilitarnos. Comenzará a las 11 de la mañana y hacia el mediodía, tras finalizar el debate, iremos a comer a una sociedad de Lasarte. Todos aquellos que estéis interesados en participar podéis escribirnos a la dirección de contacto de Aberriberri.

Gracias por acompañarnos durante estos seis fructíferos años. Un fuerte abrazo a todos.

Anuncios

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: