Posteado por: aberriberri | junio 25, 2014

Ixidroren iraultza mina

Aitzol Pagoeta

Poznan-Polonia-Ucrania-VladimirIxidro Esnaolak, Bilduren eskutik Gipuzkoako Aldundian Zerbitzu eta Zerga Hezkuntzako zuzendariak, artikulu bat argitaratu du Bigarren Gerrate Mundiala duela abiapuntu (“Normandiako lehorreratzea eta Ukrainako krisia”, Gara-Naiz). Bertan dio bere aitak, gaztetxo garaiko oroitzapenak kontatzean, ez duela Normandiako lehorreratzea aipatzen, baina bai ordea Stalingradoko gudua. Eta duda bat sortzen da nire arterako, ezin liteke horrelako oroimen selektiborik gertatu akaso Ixidroren aita joera politiko batekoa delako? Ez dakigu aitaren kontura izango zen baina badakigu Ixidro semea Mosku aldera joan zela Ekonomia ikastera 80garrengo hamarkada horretan. Orduan hara joatea ez zen gauza oso normala izango, obedientzia ideologiko esturik ez bazen behintzat. Ba Ixidrori nabari zaizkio ikastaldi horrek ekarritako zertzelada ideologiko bereziak.

Normandiako lehorreratzea, Ixidroren esanetan,

“erabakigarria izan zen: Ameriketako Estatu Batuek azken unean muturra sartu zuten Europako gerran, Armada Gorriak Pariseraino iristeko aukera zuelako, aurreko gerra batzuetan beste armada errusiar batzuek egin bezala. Azken orduko mugimendu horri esker, gaur arte Ameriketako Estatu Batuek Europako kanpo politika baldintzatzen jarraitzen dute, Europaren eta Errusiaren arteko edozein hurbilketa oztopatuz”.

Azken orduko erabakia Estatu Batuena? 1941ean sartu zen herrialde hau gerran. Oraindik beste hiru urte, gerra erdia baino gehiago, pasa beharko ziren hura amaitu arte. Eta Normandiarena baino lehenago Italian ari zen borrokan. Beste bi datu ekiditen dizkigu Ixidrok –horietan ere bere aitak akaso oroimen txarra badu-; lehena, Bretainia Handiak urte bete igaro zuela bakarrean nazi-faxistei aurre eginez. Hau ez al zen izan gauza erabakigarria? Eta bigarrena, Sobiet Batasunak Alemania naziarekin lerratuz egin zuela gerra hasieran; batasun horri esker bereganatu zuela Ukrainiaren parte handia, Poloniako zati bat, Letonia, Estonia eta Lituania barne eta baita Finlandia eraso ere, honi Karelia kenduaz. Aliatuak gerran sartu ziren Alemaniak Polonia eraso zuelako, hori ere ezkutatzen digu, eta herrialde hori konkistatu zuela Sobiet Batasunaren laguntza paregabeaz. Stalinek herrialde osoak jan zituen naziekin bat egin eta gero. Hau ez al zioten kontatu Moskuko txolarteetan? Molotov-Ribbentropp itunaren berririk ez al zuen izan bere aitatxo maitiak?

Ixidro kexu da, ba bere ustez “argi dago Bigarren Mundu Gerraren memoriak eta gertakarien dimentsioak ez dutela bat egiten egun saltzen den irudiarekin”. Halaxe gertatzen da Ixidro berak saltzen digun irudiarekin; bere aitatxok emandako memoriak eta gertakarien dimentsioak ez datoz bat, inolaz ere.

Goiko paragrafo mamitsu horrek Ixidroren desioetan argi gardenagoa botatzen du. Zeharo aihergarria iruditzen baitzaio Estatu Batuek Europan lortutako eragina; eta bide berean gauza polita eta desiragarria –antza denez, Errusia eta Europaren arteko harremanak hobetu arren- Stalinen tankeak Pariseraino iristea. Zaila da irudikatzea zer izango litzatekeen historiaz, Stalinek, hainbeste herrialde jan eta gero, ekialde Europa bereganatu eta gero, gainera mendebala harrapatu izan balu. Estatu poliziala, partidu bakarreko gidaritza, atxiloketa presondegi erraldoiak, miseriako ekonomia… Horiek al dira Ixidroren ameskeriak?

Ixidrok, halere, bere fedea egungo egunean mantentzen du, inolako tolesik gabe. Errusiarekiko NATOren mehatxua dakusa Barack Obamak Polonian egindako ekitaldian. Eta ez du mehatxurik ikusten Putinek –bere arbaso Leninek egin bezala- Georgia erasotzean ala Txetxenia kanposantu bihurtzean. Edota Ukrainiaren politikan egindako interbentzio ezin ukatuzkoetan. Eta Krimean egindako garbiketa? Ez al du ikusten? Garai batean bezala, mendebala da erasotzaile eta Stalinen ondorengoak pairatzaile zintzo.

Azkenik, gauza oso bidezkoa iruditu omen zaio Ixidrori Errusiak Ukrainiari egindako gasa mozketa. Ordea ez zaio batere ondo iruditzen Ukrainiak gasa faktura hori pagatzea baldin eta mendebaldeko botereen diruz pagatzen bada horrek suposatuko lukeelako… zer suposatuko luke? Ukrainiak mendebaldekoen antzeko sistema politiko demokratikoa edukitzea? Iraultza minak eragiten ditu Ixidroren gogoeta hauek. Stalinen azpiko Europaren utopia zoragarria du min. Akaso utopia hori erein nahiko du gaur egun Gipuzkoako herrialdean.

Anuncios

Responses

  1. Ederra artikulua, Aitzol. Pena da, Aberriberrin itsatsi zaizkigun Moskuko mirabeek honek ireki lezakeen eztabaidan ezin partehartzea.

    Agian, errusiera sobietikoa bai; baina, euskera oso gutxi dakitelako.

    Jakin nahiko nuke, gure arteko zenbat gazte prestatu zituzten Moskuko eskola sobietarretan.

    Hau da loti diren zenbat zelula ditugun iratzartzeko prest Putinen imintzio baten arabera?

  2. Putinen kumeak Gipuzkoako Foru Aldundian.
    Ia vodka zaleak etxera bidaltzen ditugun.

  3. Monique Canto-Sperber frantziar kazetariak esan duenez, bost txetxeniarretatik bat erahila izan da Vladimir Putinek eraman zuen gatazkan, eta hoien artean milaka eta milaka haur eta ume.

    Gure herrian gauza berdina saiatu dira egiten Esnaolaren lagun armatuak.

  4. Ta nolatan ba, Bildutarren aldetik, halako irrikia errusiar inperialismoaren morroi fidel eta prestu gisa lerrokatzeko?

  5. Ez dizu ezker abertzalekorik inork erantzungo, foro hontara datozenak ez baitakite euskaraz.

  6. Axenxio,
    Ez nator bat zurekin.
    Leku guzietan bezela, hamaika euskaldun dire haien taldeetan…

    Bestalde Joxemartin, atsegin zait zuen errana,…,”putinen kumeak Gipuzkoako Foru Aldundian, ea vodka zaleak….”.
    Hau da, sagardorik ez dute edaten, beheko mailaren edaria delakotz.
    JELen

  7. Hemen gauza zer da, iritzia ematen duena iraintzea? ezker abertzalea iraintzea? hau da foro honen seriotasuna? benetan kezkatzen hasi naiz ezker abertzalearekiko erakusten duzuen ezinikusi itsuak. “Isidro” bezala sinatzen duenari “Ixidro” deitu… zertarako ordea?

    MURO: “Pena da, Aberriberrin itsatsi zaizkigun Moskuko mirabeek honek ireki lezakeen eztabaidan ezin partehartzea…. euskara oso gutxi dakitelako.”

    Baina okerrena Isidro Esnaolaren artikuluaren gainean egin duzuen irakurketa interesatua. Adibidez: “Azkenik, gauza oso bidezkoa iruditu omen zaio Ixidrori Errusiak Ukrainiari egindako gasa mozketa.” nun idazten du Isidrok bidezkoa iruditzen zaiola? Berak datu soila ematen du: “Testuinguru horretan, Ukraina eta Errusia ez dira inolako akordiora heldu, ez gasarekin lotutako zorraren ordainketaren inguruan, ezta prezioaren inguruan ere. Horrenbestez, astelehenean Errusiak hornidura moztu zuen. ”

    Isidroren iritziarekin ez zatoztela bat? oso ondo, baina zuen intentzio bakarra baldin bada ezker abertzalekoak vodka zaleak direla esatea, eta horretarako Isidrok esan ez dituenak ekartzen badituzue hona, ba ez duzue eztabaida luzerik izango nirekin bederen.

  8. Nik ere datu soil bat ematen dut: Errusia egiten ari dena inperialismo hutsa da, betiko errusiarren inperialismoaren luzapena: Zarren inperialismoa, sobietarren inperialismoa, eta orain putinen inperialismoa. Semper idem, beti kontu bera. Nolatan ez du bada Ixidrok inperialismo hori salatzen? Zergatik da bere kritika aldebakarrekoa? Gutxienez galdera interesgarria dela esan daiteke.

  9. Sinesmen, Murori galdetutakoa berari erantzutea dagokio, baina irainen gaia ezker abertzaleko kide batek aipatzea harrigarria egiten zait.

    Nork nori zuzendu dizkio “lore hauek”:

    “Hipokritak”, “nazkagarriak”, “ustelak”, “putreak”, “salduak”, eta abar luze bat.

    Ez al da izan ezker abertzaleak atzo gauera arte bera ez beste indar guztiak deskalifikatzeko erabili dituen hitzak?

  10. Lasai Sinismen leku hau beti izan da gurutzada saindua IAn aurka edozer (egia edo gezurra beste kontua da) jaurtiteko.
    Ideia edota arrazoia gutxienezkoak badira ere danak balio omen du.

  11. Sinesmen Kontuak:

    Isidroren ordez Isidro jartzea ez da inongo errespeto falta. Nire artikuluak ironia puntu bat nahi zuen. Baina hitz bat aldatzeagatik ez da pertsonaren izana eta ez izena bera ere aldatzen. Ez zaitez asaldatu hain gauza txikiagatik eta ez etorri eskomikuak botatzera huskeri horregatik. Isidro euskaraz Ixidro da edo izan daiteke. Ez da hainbesterako, gizona.

    Nik “omen” eder bat jartzen dut Errusiak Ukrainiari pasatze dion gasaren arazoan, beraz ez dut zeharoko baieztapenik egiten, “itxura denez” esaten dut Esnaola jaunaren iritziari buruz. Eta gainera kontestua ikusita duda gutxi dut hori benetan horrela dela. Gutxienez neutrala agertzen baita Esnaola jauna gasaren arazoarekiko. Baina bera ez da inolaz ere neutrala Ukrainiako faktura Europak pagatzearen arazoan. Bera kontra dago, Ukrainia Errusiaren menpean ikusi nahi duelako.

    Esnaola jaunak pena agertu du Stalin jauna ez zelako Parisera iritsi. Eta gainera gezur eta ezkutaketa pare bat bota ere. Horietan ez duzu, antza, erreparatu. Zorrotzago izan zaitez zure lagunekin eztabaida egoki baten onerako.

    Stalin ez da erreferentzi inolaz ere ona Euskadirentzat, Esnaola jaunak bestela pentsatu arren.

    Ondo izan

  12. Bai Aitzol, ez duzu zeharoko baieztapenik egiten. Izena aldatzea ere txikikeria. Errusiak txetxenian eginiko sarraskiak ez dituelako artikulu honetan aipatu, ondorioztatzea berak ez duela hoietan mehatxurik ikusten… hori ze da… aparteko garrantzirik ez duen ideia estrapolazioa? Argi dago bai Esnaola jaunarentzat Stalin erreferentzia egokia dela… Horrela dio artikuluan… zenbat? 0 bider??

  13. sinesmen kontuak!
    Beleak xoxuari ipur beltz??? Edo halako zerbait???
    JELen

  14. Sinesmen Kontuak:

    Errusiaren paperaz hitzegin eta ez Txetxenia aipatu gauza mardula da benetan. Zergaitik? Esnaola jaunak Errusia biktima bezala agertu nahi duelako eta mendebaldea-Europa agresore bezala. Ba barkatuko baina errealitateak bestela demostratzen du. Errusiak Txetxenia jan du, Georgia eraso eta eskua sartu Ukrainian gasa mozteraino. Horiek agresioak dira. Herri inperalista batek egindakoak.

    Ba noski Esnaola jaunarentzat Stalin erreferentzi hobea dela Estatu Batuak baino. Ala ez? Hori oso garbi gelditzen da artikuluan. Ze txintxoak sobietarrak naziak txikitu zituztelako (nahiz eta noski lehenagoko itun-batasuna ez aipatu, behar da bekokia…) eta ze gaiztoak amerikarrak Europan eskua sartu zutelako, nazien kontra ekin arren.

    Blokeen borroka horretan argi dago Esnaola jaunak hartu duen bandoa. Eta egunera ekarriaz, Stalinen ondorengoek egindakoa ezkutatzen du. Zer da hori ba?

    Agur t´erdi.

  15. Oso ondo, Aitzol.

    Nere baratzatxotik nator, lekak bildu eta xextua gainezka dakart. Beharrari ekiten ari nintzaionean, beti bezala, nere baitako gogo jardunetan, Ukrainako kulak txiki bat nintzela bururatu zait.

    Nola daiteke Isidrok (‘s’-z, ezker abertzaleak hala nahi badu), Ukrainaz idaztea, Sobiertar Batasunak ukrainar eta tartariarrekin egin zituen sarraski eta garbiketak aipatu ere egin gabe.

    Sobietarrek -Lenin ere barne- guk etxean organikoa erreziklatzen dugun bezala egin ohi zuten ondoko herri ttikietako jendearekin.

    Ez nau harritzen: Engelsek berak bidali zituen herri guzti haiek -euskaldunak ere bai- zaborrontzira.

    Stalinen garaia aipatzearren, Errusiaren inguruko herriei egindako kaltea azaltzen ez baduzu, estalinismoaren historia zuritzen ari zara. Ez dago besterik.

  16. Oso artikulo zehatza.

  17. Kaixo Aitzol:

    Diozu gauza mardula dela Errusiaren paperaz hitz egin eta Txetxenia ez aipatzea. Beraz, mardula izango da era berean Estatu Batuen paperaz hitz egin eta Hiroshima ez aipatzea.

    Estrapolazioak alde guztiera egin daitezke. Beraz, ez naiz ni hasiko hemen Esnaola jaunak Txetxeniaz izan dezakeen iritziaz eztabaidatzen, Esnaolak berak artikulu horretan ez duenean deus ere esan horri buruz. Ez horri buruz, ez CIAren eskuartzeei buruz.

  18. Sinesmen Kontuak:

    Estrapolazioak? Esnaola jaunak egiten dituena, Stalingradotik gaurko Ukrainia eta Errusiarako jauziak eginez. Ez al duzu irakurri bere artikulua eta nire erantzuna?

    Txetxeniaz ez du ezer esaten, hori da gakoa, Errusia herrialde biktima bezala agertu eta ez Txetxenia aipatu. Behar da bai horrelako bekokia.

    Azkenik, Stalingradoko guduan Stalin zen Sobiet Batasunako buru. Eta Esnaola jaunak aipatzen du ere Errusiako gudarostea Parisera iritsiko zela Amerikarrak sartu ez balira Normandian. Argi dago Esnaola jauna zeinen alde dagoen. Eta zu?

    Agur t´erdi.

  19. Kaixo Aitzol:

    Orain arte eztabaiatzen nengoena zen nire ustez Esnaola jaunaren artikulutik atera dituzun ondorioetako batzuk ez direla honek esandakoetan oinarritzen.

    Esnaolak kritikatzen du egungo Ukrania eta Errusiarren arteko aferan Europak diskurtso jakin bat hartu duela eta alde bakarreko triskantzak soilik azalerazten dituela. Nik ez dut ondorioztatzen Errusiar historia defendatzen ari denik, ez eta bere etxean mailu eta igitaia zintzilikatzen duenik.

    Nahi baduzu Txetxeniari buruz eztabaida dezakegu, edo Errusiar inperialismoari buruz, edo Estatu Batuetako inperialismari buruz.

    Nire iritziz Errusiar historian deitoragarri diren ekintza izugarri pila topa ditzakegu, orohar zuk hemen gogorarazi dizkiguzunak. Txetxeniar herriari eginiko krudelkeria beti kritikatu izan dut. Kritikatu izan dudan bezala Estatu Batuek beren interes ekonomikoak babesteko egin dituen genozidioak.

    Stalini buruz esan beharra dut ez daukadala ezagutza historiko nahikorik iritzi oinarridun bat osatzeko, baina funtsean, ideia hau daukat: sozialismoa eta “lurra landatzen duenarena da” aldarrikatzen zuen herri mugimendu batek zarismoa derrokatu zuela, eta mugimendu horren olatua aprobetxatuz boterea eskuratu zuen beren premisen defentsan, paradoxikoki, ikaragarrizko triskantzak burutu zituela.

    Baina hau al da hona ekarri nahi zenuen eztabaida? ala soilik irudikatu nahi zenuen ezker abertzaleak sozialismoa bultzatzen duelako Errusiar inperioaren triskantzen aurrean beste alde batera begiratzen duela?

  20. Sinesmen kontuak:

    Esnaola jaunak Normandiako lehorreratzea ez du askapen bezala ikusten, Estatu Batuek Europan egindako okupazio bezala baizik. Horixe da Esnaolak esandakoa. Eta hori gertatu ez balitz ba errusoak, Stalin kasu honetan, bera baizen Errusiako Lehendakari, Pariseraino iritsiko zirela. Argi gelditzen da Esnaolak ze aukera egiten duen. Zergatik gauza argi hauek nahasi?

    Egoera historiko honetatik jauzia egiten du egungo egunera. Eta hor Europa-Mendebala-Amerika-Obama ardatza ikusten du agresore bezala, Ukrainiako arazoa dela kasu. Ba nik esango dizut gaurko Errusiak eta bere Lehendakariak herri inperialista eta agresore bezala ari direla portatzen, ez bakarrik Ukrainian orain, lehen Txetxenian eta Georgian ere. Eta bigarren gerrate mundialean berdin. Koherentzia ari bat besterik ez dut ikusten arazo honetan.

    Ezker abertzaleak bere ideologia internazionalistarengatik ez du taju bakarreko postura nazioarteko arazoetan. Adibidez, Sabino Aranari, abertzalea hutsik zenari, ba gaizki iruditzen zitzaion bai Kubako gerra, bai Marruekos-eko inbasioa, bai Zuluen kontrako gerra… Herrialde txiki eta zapaldu guztiak defendatzen zituen, herrialde txiki eta zapaldu zirelako.

    Ezker abertzaleak, alderantziz, herri txiki zapaldu batzuk defenditzen ditu eta beste batzuen miseria isildu ala zuzenean erasotzailearekin lerrokatzen da. Jakina da Balkanetako gudan Milosevicen alde zegoela, eta Kosovotarren kontra eta Tibet eta horrelako herriak, herrialde komunista batean zapalduak, ez dituela aintzakotzat hartzen. Palestinoen alde bai jarriko da, baina beste batzuen alde, inolaz ere. Zergatik? Ideologia jakin bat duelako eta ideologia hori zapalkuntza nazional guztiak ez ditu berdin baloratzen.

    Esnaolaren kasua begibistakoa da. Ukrainia ez dakit zenbatetan izan den odoldua Errusiarengatik. Pentsatzea Errusia biktima dela eta Ukrainia-Europa agresorea errealitatea alderantziz jartzea da.

    Pena da baina ala da, ezker abertzaleak bere ezker-muturreko ideologia aberriaren gainetik jartzen du, ez hemen Euskal Herrian bakarrik, beste herrietan ere. Ni horretan Sabino Aranaren aldekoa naiz, herri txiki zapaldu guztien alde eta zapaltzaile guztien kontra, kapitalista ala komunista izan.

    agur t´erdi.

  21. “Ezker abertzaleak, alderantziz, herri txiki zapaldu batzuk defenditzen ditu eta beste batzuen miseria isildu ala zuzenean erasotzailearekin lerrokatzen da. Jakina da Balkanetako gudan Milosevicen alde zegoela, eta Kosovotarren kontra eta Tibet eta horrelako herriak, herrialde komunista batean zapalduak, ez dituela aintzakotzat hartzen. Palestinoen alde bai jarriko da, baina beste batzuen alde, inolaz ere. Zergatik? Ideologia jakin bat duelako eta ideologia hori zapalkuntza nazional guztiak ez ditu berdin baloratzen. ”
    Nondik atera duzu zuk hau? Ai ama. Zeinen desberdin ikusten ditugun gauzak!!

  22. Sinesmen Kontuak:

    Ezker abertzalea ezker iraultzaile marxista da, ez bazenekien. Ideologia horren ariora, mundua geopolitikoki banatua dago. Batean kapitalismoaren aldekoak eta bestean sozialismoaren aldekoak. Independentzia eta sozialismoa, ezker abertzalearentzat, txanpon beraren aurpegiak dira.

    Adibidez, Balkanetako gerran argi ta garbi esaten zuen ezker abertzalea NATOren interbentzioaren kontra zegoela. Ba NATOren interbentzioak suposatu zuen Kosovo eta beste herrialde batzuk Milosevicen menpean ez egotea. Orain gauza berdina, Esnaola jaunak klarki esaten du: NATOren interesak daudela Ukrainiaren istiluen atzean.

    Ezker abertzalearentzat blokeen gerra ez da bukatu. Horregatik dator bat Chavez, Castro eta beste guztiekin. Benetan hau guztia ez zenekiela? Sakonkiago aztertu behar zenuke ezker abertzalearen izaera ideologikoa.

    Agur t´erdi.

  23. Katixima jeltzalea:

    Jainkoak gizakiari sortu zuenean, berehala eratu zuten bi bando , onak eta txarrak.

    jeltzaleak eta munduko diruzaleen itun santua, onak dira

    Horda gorriak, mundu hobea, justizia sozial gehiago desiratzen duten, txarrak dira.

    Hori , nire herrian , maniqueismo primarioa deitzen da.

  24. Baina Tolosarra manikeismo primario hori da ezker abertzalearen betiko moda. Guk, ezker abertzalekoak eta gure akolitoak, onak eta oso oso onak. Besteak (beste gainontzekoak) onak dira nik nahi badet, bestela oso txarrak eta bestela akatzen ditut.

    Horda gorriek ez dute justizia sozial gehiago sekula ekarri, Tolosarra. Non gertatzen da hori? Gipuzkoan ez, Tolosan horda gorriek zabor sistema ziztrin eta diktatoriala ekarri dute. 800 hildako ere.

  25. Tolosarrak gorriak izan ditu beti atsegin. Txapel ‘gorrien’ leinukoa izaki, oraintsu etzaio hainbeste kosta horda ‘gorriekin’ lerrokatzea.

    Biek ala biek hurkoa ikusi beharrean, laguna edo etsaia ikusi dute. Biek ala biek, aurkariari fusilaren miraren bitartez begiratu diote, ahal izanez gero, garunean tiro lehor batekin akabatzeko.

    Haien arteko ikuspegi partekatua nondik datorkien galdetu daiteke. Hau da, nolatan gertatu da iragan reketeetatik hainbeste ETA-zale sortzea?

    Gizakiaren duintasuna beraien sineskerien menpeko egiten duten korrenteek, azken batean funtsean berdinak direlako.

  26. Muro ,

    Mesedez , begiratu zure alderdi barruan , hor dauzkazue reketeen seme-alabak barra-barra.
    Gainera , ez zen Sabino Arana ta Goiri karlista batearen semea ?
    Zuen ustez , zure alderdia jatorrizko pekatua duena da, ezta ?

    Julen,

    Ez dituzte estatuak hiltzen ?
    Zenbat jende hil da estatu-arrazoiagatik ?
    Zenbat herri izan ziren libreak odolik gabe ?
    Zenbat bira izan ziren baketsuak ?

    Kasu bakarra aurkitzen baduzu, kontatzen didazu

  27. Estatuak? Zenbat herri izan dira libre odolik gabe?

    Hori heriotza eta hilketa justifikatzeko arrazoi ustel bat besterik ez da. Besteek hil egiten dute, ETakk orduan hiltzeko justifikazioa du…

    Azken 35 urte hauetan estatua baino askosaz gehiago hil egin du ETAk gure herriaren txarrerako.

    Gure askatasun nazionala aitzakia izan da berarentzat. Ez du jada aitzakirik. ,

  28. Nik ez dut alderdirik.

    Baina, zu bezalakoen aurrean tinko agertu behar dugula.

    Zuen koartada horien eraginez -“zenbat herri izan ziren libreak odolik gabe”-, gazte eta helduz kartzelak eta kanposantuak betetzen ari ziren bitartean, zuek eroso zinaten idi-txuletak bapo jaten auzoko txoko ederrenean.

    Egiten duzun heriotza katarsi-arazlearen defentsa horrek berak, agertzen duzun indarkeriaren gurtza onartezinak, zure benetako bisajea argi eta garbi marrazten du.

    Zu ez zara euskal gizakia, ezta gizakia ere… senez pizti bat zara,

    Tertzioetako mutil haietako baten kume harro-puztua, baina gizateriazko elkarbizitza bat eramateko errezikla-ezina.

  29. Muro , Julen eta mota bereko beste batzuk

    Inork ez du bortizkeriarik legitimatzea nahi, zuen hipokrisia neurrigabea soilik nabarmentzea.

    Argumentuei aurka egitea ikas ezazue , eztabaidatzea helburua da , deskalifikatzea edozein ergel daki.

  30. tolosarra,
    noiz arte jarraituko duzu bide horretatik, hau da praktikatzen “beleak sosuari ipur beltz” ???
    JELen

  31. Jon

    Garraztasunik gabe , ez dakizu beste atsotitzik ?

    Ia gustatzen zaizun hau : Gizon atsotitzale marikoia eta piloneroa.

  32. Ze argumentuari buruz ari zara?

    Hipokresia? Hipokresia da ETAren borroka armatua legitimatzea eta endemas esatea ez duzula legitimatzen.

    Eztabaidatzea ez da zuk egin duzun bezela gauza bat esatea eta bestea egitea.

  33. “Marikoia”, ze hizkera sexista “progre” hauena letxe txarrian jartzen direnean.

  34. Tolosarra, zuretzako egoki ikusten ditudan atsotitzak:

    “Biboa uste eta baboa izan”.

    “Gutxi ikasia, beti jakintsu”

    “Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto”.

    “Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago”

    “Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe”

  35. Tolosarra.Zenbat erahilketa egin ditu ETAk,herriaren izenean,honek hitza eman gabe?.

  36. Tolosarra:Zenbat lan-postu sortu ditu ETAk,zerga-iraultzailearen bitartez?.

  37. Tolosarra:Nere osaba bat frankistek fusilatu zuten.Nere lagun abertzale batek baino gehiagok ETA ren mehatxuak jaso dituzte erahilak izango zirala ta.Biak ez al dira faszistak?.Bai frankistak bai ETAko militarrak ?.

  38. Alikuando, terminologia erabil ezazu ezaugarriarekin, egokitasunez
    Bortizkeria faxista kapitalismotik dator , faxismoa kapitalismoko mamporreroa da , sozialismo iraultzailearen aurkako erreakzio bezala agertu zen.
    Faxismo espainiarrak barra barra hil zuen nazioetara eta erregimen errepublikano espainiarrera zanpatzeko.
    Indarkeriazko heriotza guztiak deitoragarri eta kondenagarriak dira, ETAkoak ere, nik ez ditut bere erantzukizunaz gabetzen.
    Baina ETA ez da faxista , mugimendu matxinatu iraultzailea da, errotik politikoa.
    Ados egon zaitezke edo hura gaitzetsi , baina churraik ezin da nahasi merinorekin.
    Mugimendu iraultzaileek ez dute lanposturik sortzen , haietatik jaiotzen diren gobernu demokratikoek egiten dute.
    Zenbat lanpostuk sortu dituzte Eauskadin estatuari legezko aginduagatik ordaintzen dizkiogun zergak ?
    Azken mendean estatu espainiarrak ETA baino askoz gehiago hil du eta justizia hari eskatuz ez zarete hain gerrazaleak, zergatik ?
    Nire ustez , Benetan bakera heltzeko, lehena parteen borondatea da , gero kontaketa komuna lortzea, erantzukizunak araztea, eragindako mina konpontzea, justizia eragitea ,eta azkenik, giza eskubide-bortxaketak berriro ere ez daitezela errepika oinarriak jartzea.Hori da nire iritzia.

  39. Alikuando jaunak agian esan nahiko zuen “sozialfaszismoa”, egia baita, ezker iraultzailea ez da faxista, sozialfaxista baizik, hau da, justizia sozialaren mozorroarekin gizartea totalitarioki dominatu nahi du. Horrela nahi du ETAk. ETA eta ezker iraultzailea totalitarioak direlako, dudarik gabe.

    Konforme zurekin, Tolosarra, ETA ez da faxista, ETA komunista-iraultzaile bezala aitortu zuen bere burua orain dela asko eta horretan segitzen du bere izaeraren izpirik amore eman gabe. Horregatik bere aldeko ez ziren beste partidoetako jendea hil egin du.

    Mugimendu iraultzaileek gobernu demokratikoak sortzen dituztela? Hombre, demokrazia bada Kuba ala Ifar Korea ala Txina komunista… Gazteleraz dagoen errefrauak esaten duen bezala, etor dedila Jainkua eta ikus dezala hori.

    Azken 35 urtetan ETAk estatua baino askosaz gehiago hil du. Estatuak ETA sortu aurretik hildako jendea beste partidotakoa da, txikito, EAJkoa, PSOEkoa, PCEkoa, ez ETAko jendea. Beraz ETA ez da justiziero unibertsala. ETA bizi izan den artean ETAk estatua baino gehiago hil egin du. Hori da egia.

  40. Tolosarra:Nik esan nuen ETAk egin zituen krimen,astakeri,eta kabroikeri guziak herriaren izenean egin zituela adierazi duela behin eta berriz,eta nik esaten dizut herriak ez diola sekula santan horrelako ahalmenik eman ETAren jokabide hori diktadore eta faszistena da.Herria ez da salbatzen gezurrekin eta gutxiago zapalketerekin eta nahiz batzuk horri sozial faszismoa deitu nik, faszista kabroi batzuk direla diot,direla, bai, gaurkotasunean oraindik harmaturik jarraitzen dutelako.Horiek izan dira EAJko zinegotzieri erahiltzeko mehatxuak bidalitako talde militarra, benetan nazkagarriak. diot.Eta hemen baten batek barkamena eskatu behar badu kalte egin duenak eskatu behar du.

  41. Tolosarra:Armak Gernikako zuhaitzarenpean utzi ditzatela,Eta ez zulotan noiz arte ez dakiguka,Ederki berifikatuak egongo dituk ala?.Edo agian engrasatzen ibiliko dituk porsiakaso,zer gertaere.

  42. Zuek bezalako jendearekin tren-talka bermatuta dago. Ez dut inoiz ikusi halako kalibrearen gorroto metaketa.
    Cainismo garbia exudatzen duzue zuen gorputz sukartsuetako poro guztiengatik.
    Jainkoak argi zaitzatela, ( Kristauak zarete , ezta ? ) ama natura oso zuhur izan zelako zuekin.
    Orain benetan , ohorezko hitza , zuek guztiei agur esaten dizuet, sugegorri-habiak bisitatzea ez zait gustatzen batere.

  43. Ze tren talka? Gorroto metaketa? ETAkideek eta bere lagunek gure herriko kaleetan ereindakoa izango da, motel.

    Cainismo garbia? Zeinek ba 800 hildako egin dituen erakunde hiltzailea baino?

    Sugegorri habia? Bai, itzuli zaitez utzi duzun inpernu horretara, zure lagunekin topa egitera ETAk erahildakoen gainean.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: