Posteado por: aberriberri | diciembre 9, 2011

Zorrak

Martin Agirrezabal

Aspalditik ibili naiz “relatoa”-ri buruz idatzi nahian. Baina ez naiz ausartu. Hala ere, Imanol Lizarraldek idatzitako artikuluak indarberritu nau, bide batez, euskal kultura aipatzen duen atalak. Martxelo Otamendik euskal kulturak ETAri zenbait gauza zor dizkiola diosku Berrian baina Imanolek, zorionez, Berriako zuzendariak ematen dituen argudio nagusiak errefusatu ditu.

Egia esan, Argian egin zioten elkarrizketa batean, Xabier Letek berak “inoiz ez zela iraultzailea izan” argi erraten du. Era berean, iraultza aldaketa bortitza gisa ulertzen duela azaldu eta gero, “ez tenperamentuz, ezta arrazoi etikoengatik” ez zuela hartu argitzeko eta era berean, erresistentzia gisa ez zutela kultura sortzen ere adierazten du. Garai hartan politika zeharka zegoela onartzen du, besterik ez. Beraz, ETAri zor diogunaz argibiderik ez.

Baliteke ETAkide batzuekin zorrik izatea. Ez dut ukatuko Txillardegik ala Sarrionaindiak egindako lanen garrantzia, ezta Mikel Antzaren eleberriena ere, baina erakundea armatuarekin ez daukagu inongo zorrarik, oro har. Are gehiago esango nuke, ETA-k eta ENAM-ek asko zor digute euskaldunoi. Haiek erabilitako indarkeria euskalduntzeke zegoen jende asko baztertzea lortu du. Erabilitako modu totalitarioak anti-euskaldunen motorra izan eta leku askotan bere fruituak eman ditu, “Euskarari beldurra” fenomenoa potolotuz Nafarroan.

Ez horixe bakarrik, euskal kultura politizatuz, kutsatu egin dute. Benetan nazkagarria da, edozein euskal jaira joatea eta pankarta politikoak ikustea edonon, erabat baztertuta sentiarazten naute. Durangoko azokara joaten naizen bakoitzean, ez dut gustoko guztiz politizaturik dagoen eremu batean sartzea. Bakoitzak bere postua eta bere liburuak saltzea ederki dago, baina eremu publikoak lausotzea ez da onargarria. Totalitarioaren ikurrak dira hoiek, leku publikoak politizatzen dituztenak, alegia, Frankismoak egiten zuela bezala.

Jarrera horiek egokitzea ENAM-ek daukan erronka handiena da. Berehala trebatu beharko dira, bestela “prozesu demokratikoa” esaten zaion horren itxura ez hausteko. Joan den astean argi ikusi genuen txakur askoren muturrak haginka ibiltzeko prest daudela Deiak eta Oñatiko Batzokiak pairatu dituzten eraso totalitarioak adierazi zigutenez. Urte askotan ereindako hazia da eta ikusi beharko zer egiten duten aurtengo uztarekin. Jasoko ote dute?

Bukatu baino lehenago, zorraren kontua itxi nahi nuen. Martxelo Otamendi ETAri zor diogunaz mintzo da. Baina, EAJ-ri zor diogunaz? Euskal Pizkundeko kide asko jeltzaleak eta jelkideak ziren, Esteban Urkiaga “Lauxeta”, adibidez. Euskararen egunaren harira, Mungiako udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Joseba Zubimendi eta Ander Arzelus omendu zituzten. EGI-ren sostenguarekin, euskaraz gauzatu zen lehen irratisaioa haiek zuzendu eta aireratu zuten.

Jeltzaleok orain daukagun erronka nagusia geure memoria ezagutzera ematera da. Besteak aspaldidanik euskal historia berridazten ari dira, bai Saseta, Lauaxeta edo Nafarroako banderea berenganatzeko ahalegin guztiekin. Geure memoria azaleratzeko garaia heldu da, etorkizunera begira daukagun armarik handiena geure ondearean ostontzen baita: Euskadiren alde egin dugun lanean, hain zuzen.

Nik ez dut esango ikastolak edo kooperatibak jeltzaleok soilik bultzatu ditugunik, ekarpenak anitzak izan baitira baina lasai esan dezket EAJ barik herri hau oso bestelakoa izango litzateekela. Batzuk mokoka ari dira geure uztan eta arazo horri aurre egin beharreko momentua heldu da. Mugi gaitezen.


Responses

  1. PLAS PLAS PLAS. Zorionak Martin !!!! Zurekin bat !!!!! MUGI GAITEZEN !!!

  2. “Jeltzaleok orain daukagun erronka nagusia geure memoria ezagutzera ematera da. Besteak aspaldidanik euskal historia berridazten ari dira, bai Saseta, Lauaxeta edo Nafarroako banderea berenganatzeko ahalegin guztiekin. Geure memoria azaleratzeko garaia heldu da, etorkizunera begira daukagun armarik handiena geure ondearean ostontzen baita: Euskadiren alde egin dugun lanean, hain zuzen”

    Hizki gorriekin ta negritaz jarri parrafo hori, agian horrela gitxi batzuk konturatuko dira zertan gabiltzan faltan!!!!

  3. Artikulu polita, Inchaurraga jauna.

    Nik esan dezaket ezagutu baiditut: Ikastolak sortu zituztenak jeltzaleak izan ziren. Elbira Zipitriak ireki zuen lehen ikastola hegoaldean, frankismoaren gorrienean. Garai haietan umeak pisu partikularretara joaten ziren. Eta taldetxo bat sortu zen eta herriz herri mugitu jende euskaldunari esateko euskaraz ikastea gauza ona zela. Hori gertatu zen ETA sortu baino askosaz lehenago.

    ETAren sorrerak bazterrak narrastu ditu, anaien arteko borroka erein eta zapalkuntzazko eremuak eraiki ditu euskaldunontzat. Ez dago askatasunik euskal munduan, Inchaurragak ondo dioen bezala, euskal kulturaren islada kolektibo guztiak desitxuratuak eta manipulatuak dira ENAMeko komisario berriengatik.

    Benetako abertzaleon zeregina da egoera hori errotik aldatzea, askatasuna berriz ere euskara eta euskal kulturaren erdian jartzea eta tradizio jeltzalea aldarrikatzea, ekarpen ezinbestekoa baita.

    Orain Arnaldo Otegik kariño itxuraz aipatzen du Xabier Lete bera baina bizi zenean boikota egiten zioten ezker iraultzailekoek. Horixe da beti beraien jokoa, pertsonak itotzea baina beren itzala lapurtzea, beren engainuzko bidetatik jarraitzeko.

  4. Martin: Kooperatibagintza abertzaletasunaren ingurutik ateratzen dela ez dago zalantzarik. Hara, orain gutxi Diario Vascon atera den artikulutxoa:

    http://www.diariovasco.com/v/20111120/al-dia-local/llego-arrasate-1941-tras-20111120.html

  5. Atzo Durangoko azoka bertan AHTren kontrako manifestaldia eta ez oroitzapen apurrik Inaxio Uriarengatik.

  6. Gauz jakiña da ludi osoan, ETA, euskal kulturaren alde egin duen
    lanagaitik ezagutzen dela…..

  7. Galdetu dezaiotela nafarroako euskara militante askoeri zenbateko mesedea egin dion ETAk euskara eta euskal kulturari herrialde horretan.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: